Mandoak ezin garraiaturik

Transkribapena

Hola, ibillerak, holtxeko ibillerak izaten zin.
-'Ta ganaua ordun handik tortzen zen?
-Bai.
-'Ta zer zen behiya beti 'o zaldiyak'ta 're izaten zin?
-Bai, zaldiyak igual, manduak 're, mando koxkorrak 'e. Mando kozkorrak, guriyak tortzen zin. Mando, urteko animaliyak, guri-guriyak! Earrak! Tortzen zin, biño motelak.
-Bai, manduak izaki biño astua biño eruguk haik!
-Bai. Haik kostumbratu gabik eta haikin komeiyak kusten genittun. Komeiyak kusten genittun.
-Bai, seuru.
-Guk hemen txanda batin, hemen Aitxuleiku horta karri zittuzten 'ta.
'Ta guk hartu genittun hor 'ta san ziun: "Ez dait alletuko 'izuen nahiko lanak ibilli ttugu guk 'e, ez dait alletuko 'izuen". 'Ta goitik beitti abitu 'ta bela bat eroi ziun. Goitik beitti abitu zeneko bamba lurrea.
"Horra oantxe earra yeu"
Pixka 't utzi 'ta berriz 'e hartu 'ta isasetik 'ta lepotik eta altxatu nolapaitte. 'Ta berriz 'e segi mordoxka bagenun. Berriz 'e segi 'ta nombaittea karri ber 'ta oan hokin lan erra izaten baita hoikin.
'Ta heldu giñan altxatu genun 'ta beitti 'ta kamiyoa. 'Ta kamiyun beitti ahal zun bezela biño atzealdia balantxaka balantxaka. 'Ta bi launek eskua sartu isatsan azpitik hola. 'Ta bihatzak kruzatu hola elkarrei.
Hola 'ta eskua bazterretik batak bestiai man 'ta bat halaxe karri genun. Kamiyun ezin utzi ba. 'Ta halaxe karri genun. 'Ta sekula (...) biziyik ate 'ta, kamiyoz karri. Kamiyoz kamiyo torri giñan, berko! Alto itten bazuten martxa guk 'ta hantxe geldittuko zin.
Ez zen erremiyua, ez zen biretik atetzia gehiyo. 'Ta Atxabaltako parea torri 'ta ate ber ba hor nahita nahiez. Kamiyun ez zon besteik 'ta honea kartzia 're ez baigenun nahi. Atxabaltaku hortan sartuko genittula.
Atxabaltaku hortan guardan terrenu hartan goitik beitti hartu genun 'ta beiz 'e eroi ziun. Ezin zun gaixuak eta. Harrek ezin zun, ezin zun harrek. Iñola ezin zun. Busti, busti, bustiya zea ddena.
Hartu 'ta nolapaitte berriz 'e pixka 't altxatu bai, berriz 'e lurrea 'ta erdi arrastaka 'ta hola bajatu genun Atxabaltako bordea. 'Ta hantxe sartu genittun.
Geo pixka 't ondoko euneko bota genun belar zakar puxka 't bota geniyon 'ta zeatu zen, animatu zen.
-Pizkortu zen.
-Pixkortu zen, gaztia izaki hua.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:39:32 - 0:41:45 (2' 13'')
Laburpena Azienda klase bat baino gehiago pasatzen zen: behiak, zaldiak, mandoak... Mandoak ohitu gabe egoten ziren eta komeria galantak ibiltzen zituzten ezin eramanik.

Aziendarekin kontrabandoan

Transkribapena

-Hortxe ibiltzen giñan. 'Ta geo ganauakin 'e itten genittun sayuk, aziendakin 'e. Beintxikiko bi anaiyak
Bai 'ta biyek difuntuk dozte 'ta. Hiruak Baldiko itxetik goixio gaua 'ta euna pasa genittun.
Bagenittun, izango zin berroei bat azienda. 'Ta ibilli genun lan erra. Gosiak eun guziya 'ta gaiñea hairi ezin kontu.
Lotzen genittun batzuk, sokak bazittuzten batzuk, denak ez. 'Ta lotu 'ta tartin izaten baitia aluitak beti 'ta bestik jon 'ta hairi da adarrakin 'ta.
'Ta dda! Kolpia 'ta eskapo in, soka hautsi.
-Behiyak?
-Behiyak.
Eta hola gazte samarrak eta hola lotu aixa xamarrak harrapatzen zineko lotu 'ta hain arrimoa bestik han eukitzeko biño
gosia haik 'e galanta 'ta arbol hostuak eta jaten 'ta uzten geniyon pixkat biño jon itten baizin, ez baizin denak itxe batekuk haik denak puxka batekuk eta.
-Denak arrotz.
-Arrotz 'ta. Hala 'biltzen giñen 'ta hantxe. Guk ordun 'e iul jongo giñan illunarr illunpatxin 'o jongo giñan, goiz torko zila 'ta jon giñan.
'Ta gau guziya pasa 'ta azaldu ez. 'Ta jende pranko (1):15117] lanea jon ber zuna baizen han. Mina lanea jon ber zutenak pranko (1):15117]. Santiatar haik 'ta geo bai, franko[franko (2):15118].
'Ta gue Inaxiok 'e goizin seitan telefonoa jon ber izaten zun, telefonun liniko kargoa. 'Ta hala 'ta haik tortzen zin utzi in ber izan zuten haik, ez bazin heldu 'ta.
'Ta gu geldittu han. Beintxikiko bi anaiyak 'ta ni. Heldu baldin bazin aleiya 'ta geo torko giñala gu 'ta bueno.
Euna argittu 'ta geo torri! Euna argittu 'ta geo hua azienda pilla, hua pilla! Zean ikazlotuan(?) lepotik eta beko aldian birian maten zuten zea.
-Ardiyak bezela
-Bai, beltz-beltzak 'e bazin 'ta gorri-gorriyak 'e bai 'ta hua kuadril zerriya!
'Ta san nun: "Hoikin ze in ber dugu oan? Hoikin ze in ber dugu hiru laun mixerablek?"
Eta: "Zerbaitt ingo dugu". Joxe korajes(?) ikiarriya zen. 'Ta: "Zerbaitte ingo 'gu". 'Ta hartu 'a betik goitti eaman han beko xabaletik goitti.
Zea aldea. Nola da hua? Bau harrek Burnaiztiko honentxoko lepu harrek beste izen bat: Azeilepo. Axeilepo. Axeilepoko azpiy hortan jarri genittun leku (...) xamarrin jarri genittun.
Hantxe 'ta eun guziya pasa 'ta arratsin jon zin handik laun mordoska 't.
-Haik billa?
-Zea aurrea titzea.
'Ta jon zin Joxe Epele difuntua 'ta Joakin Ardozkua, haserretu.
Bazuten zerbaitte kinbera. 'Ta miatxua zen erra zen, hauxe bezelako bizkarra zun. 'Ta erra. Bai denak 'e errak zin. Mataderoko heldu zen azienda.
'Ta erra 'ta gizajua hura nombaitte torriya Frantziko mugatikan presaka 'ta izerditan tortzen zin. Geo irriyun sartu 'ia 'ta busti 'ta plemoniya, plemoniya harraptua.
Asnasiyik 'e ezin zun hartu gaixuak. 'Ta han 'ta: "Hau ez duk jongo 'ta hau ez duk jungo 'ta". Joakiñek saten ziyon: "Hau utzi zaun hemen".
"Bai, utzi 'ta ze in ber yeu?"
"Galdu in ber yeu". Joxe 'ta hoinak baizin, Joxe Epele 'ta Bernardonak. 'Ta "Nolapaitte tira in ber yeu, tira in ber yeu nolapaitte"
Bueno, bueno 'ta hola hasi giñan 'ta hua gaixua polliki, polliki, polliki 'ta ha, ha, ha! Nahiko lanakin 'ta betik goitti 'ta goiko alambrea atea beimpin.
Kostata e! Ate zuten. 'Ta guk aurrea tira genun beste aziendakin tira genun. Ba al dakizu noa jun giñan? Bentatxuira.
Jon giñan. Leno eun guziya 'ta aurreko gaba han pasik, esperun 'ta eun guziya guardiyan pasik, arratsin Bentatxuira.
'Ta Bentatxui biño honontxoxio zea Miforro aitzia izango zu?
-Bai.
-Hilla izango da honezkio, nik ez dait. Miforron anaiya 'ta Miforro bea 'ta tortzen zin mutil mordoxka 't billá.
Aberik billa. Miforrok hartzen zittun geo hoik. 'Ta hara torri 'ta haik hartzeko 'ta hasi ga pixka 't zabaldu in zin aziendak. Pixka 't hola zabaldu jatea, jakiña, jatea. 'Ta birian hiru galdu 're in genittun. Iruita txaolatikan Ezpalarrira bittarte.
-Sandios! Alde askiyan.
-Bai. 'Ta geo zea, zerbaitte kontatu 'ta palta. Maldazartako(?) gaiñin kontatu 'ta hiru palta 'ta horra!'Ta leno Aizekogaiñin hortxe ttun denak. 'Ta bai hementxe ttuk nombaitte.
Martxel difuntua 'ta (...) Jexux. Haik harratuko zittuztela 'ta haik torri 'ta zean harrapatu Ezpalarrietaku hortan. Biria Ezpalarriku hartan buelta derrepente itten du hola?
-Bai, rebuelta.
-Rebuelta 'ta geo goiyin bestia biño beku hartan haik aurrin hartu 'ta jakiña bire txar hartan kusi 're ez ongi itten 'ta! Haik jira zin (...) bestik zuzenin jon aurrea, hiru haik 'ta han geldittu.
Geo haik torri zin billa 'ta gu jon. Han gailtzala zea soiñua aittu genun zerbaitte hola fuum! Soiñua 'ta zer 'te zen hor 'ta ya bakarran bat eroi den 'ta hala pixkat beira 'ta han Forro bea uste 'ut jon zela. 'Ta hasi zin 'ta hor karobiya da. Ya karoira eroi den 'ta.
Karoira eroiya, miaa gazte bat, erra, erra. Behiya aiñakua, miaa gaztia. "'Ta oain ze in ber dugu?" 'Ta ze in ber dugu. 'Ta bai ate in berko nola hala. Ate in ber. 'Ta haik mutil mordoxka 't torriyak handik Hernani aldetik eta gu 're mordoxka 't jonak hemendik.
"Denan arte ez dugu ateko ba?"
"'Ta ateko yeu"
-Euna argittua izango zen Erramun?
-E, bai ongi! 'Ta zea soka lepuan zittuztenak kendu, batzuri.
Ahal zen bezela harrapatuta fuertexkonak 'o. 'Ta sokak man, bi soka 'ro. Geo isastik beste batzuk 'ta heldu 'ta. Jende gutxi kaitzen ba ixkiñ hortan 'e, karoiyan ixkiñin 'ta. Bestik hairi bai heldu, personai beai 'ta han.
Tiika, zea jarriyak kolan helduta. 'Ta denak: "Jau!" 'ta
-Sokatiran.
-Bai. "Jau!" 'Ta nozpaitte iatsi ba zeai, bazterrai azienda hoi. 'Ta goitti eutsi (...) 'ta eutsi. 'Ta jau! 'Ta jau!
'Ta sartu zin zoluan beitti 're bi laun, Miforro 'ta hoik. Azpitik Miforro kriston indarra baizun. Pultsolaiya zen hua. Pultsolaiya bai. 'Ta hartu 'ta hantxe atea hankaz goitti kampoa.
'Ta bueno berriz 'e abitu in ber yeu hemen 'ta. Goitik beitti han abitu zin 'ta gu 're bai itxea jon atzea.
-(...) A ze buelta!
-Bai honontz heldu giñala, zeatik Malbuzarretik honotxoxio Ezpalarrietako aldexioko zea hartan topo hirukin zijuztela!
'Ta san geniyon nola zin 'ta jongo zila espetzeko 'ta bai. Beimpin geldittuko gattuk. 'Ta bi laun han 'men zeuden. Haik jon zinin hairi entretu 'ta haik martxa besti haikin 'ta haik itxea.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:32:43 - 0:39:30 (6' 47'')
Laburpena Aziendarekin ere ibiltzen ziren. Hauekin lana egitea zailagoa zen; izan ere, paketeak gordeta utzi daitezke hurrengo txanda arte, baina azienda zaindu egin behar da. Behin, azienda jaso behar zutenak ez ziren iritsi bere garaian; gaua eta eguna pasatu zuten behiekin. Ganaduak pasada handia hartzen zuen bidean: nekatuta egoten zen, eta gaixotu ere egiten ziren, mugako erreka pasatu eta izerdituta.

Transkribapena

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-024
Pasartea 0:29:35 - 0:32:40 (3' 05'')
Laburpena Ilundu eta agudo abiatzen ziren gau-lanera. Hasieran ibilbide txikiagoak egiten zituzten, baina behin zaildu ondoren, luzeagoak. Gustura ibiltzen zen bera baino zaharragoekin.

Gaua bukatu, baina lana ez

Transkribapena

-Guk hartu ber genittun paketik. "Guk paketik hartu ber ttiu e!".
Hoikin lasaiyo jungo gaittuk eta nahi dugun tokitik jungo gaittuk eta hala.
Bueno 'ta benga hartu 'ta betik goitti zoko 'at bada 'ta zoku hartan goitti ate giñan Buxkanborda(?) 'ro baserriya 'ta han, hango motilla 're han guekin ibilliya zen 'ta.
Harek "Benga motillak! Lembailen e! Oan beitti heldu dela, topia diu beltzak eta!" Eltzetzuk saten yote haik.
-Eltzetzuk.
-Eltzetzuk tope gisa 'ta. Benga motillak 'ta hala 'ta arba bire bate jon giñen 'ta malda, kixton malda.
Hantxe goitti. Hantxe goitti. Hotzak kendu genittun erki. Benga 'ta benga 'ta geo hanguk bi 'ro bagenittun zea aldi honta heldu zinak zin 'ta.
Han betik goitti beimpin hain zean torri giñan animun 'ta. Torri giñan Gardepotoa ate giñan. Bakizu Gardepoto hor nola iña, Gardesoa jonta?
Hara 'ta handikan ziharka Gartzienen borda biño goittixio 'ta han goiko gaiña biño beixio ziar palda hortikan. Torri giñan honontz.
-Aiñeko atzea ate?
-Aiñeko palda horta.
-Bai, bai, bai. 'Ta eskuira utzi zea.
-Tenika leputik(?) eskuira utzi.
'Ta hoik beti, hortik palda hortik. Oandik neonek harraptu duten lekuik txarrena hortxe harrapatu nun.
Euna argittu zun 'ta eskerrak eunak argittu zun. Malda 'ta harkaitza 'ta zerriy hoi, zea hoi. Tenika lepotik (?) heldu zala ezkerreko palda hoi.
-Bai. San Antoneaka ezkerrin.
-Bueno, bueno, bueno. Zer da hoi?
-Toki elutsa da gaiñea hoi!
-Elutsa 'ta harkaitz batzuk! Beldurgarriyak baia han!
-'Zango 'ia.
-Handik ziharka birea sartu nahi ez euna argittua 'ta topo norbaitte itteko 'ro beldurra 'ta.
Handik ziharka, ziharka, ziharka hononzko Endara parea 'ro torri giñan 'ta hor egiya harrapatu genun 'ta kamiyoa jetsi giñan 'ta kamiyua pastu 'ta goitik beitti erreka 'ta handik Endaraborda.
Ez nahi orduko. Hara jon 'ta euna dena zabaldua biño oandikan lo zauden Texa bakarrik jeikiya, Texa bakarra.
Hala zerbaitte, Penaitxikik arreba zun 'ta san ziyon: "Zerbaitte jar zan neska! Gosia erekiyakin torri gattun 'ta"
Ahal zittunak jarri zittun harrek. Jateko jarri zizkiun ahal zuna. 'Ta geo haik jan katilloka kafesne ondotik jarri ziun 'ta earki jarri giñan, berrittu giñan erki. Bai, premiya bagenekan.
'Ta "Bueno abitu berko yeu" 'Ta bai 'ta berriz 'e ez dait ze ordu izango zin ya gue dembo pixka 't pasa 're in genun 'ta euna argittuta handik ordubetea 'ro.
Hala berriz abitu goitti 'ta goiko kanalea. Kanalin barrena torri honontz tunel aldea 'ta erreka harrapatu genun demboan kanalia utzi 'ta betik goitti, honea zea Aitxuleiko hondarzulota.
Aitxuleiko lepoa 're joteik ez soldauk baizin Aitxulein ordun. Eiyin goitti 'ta ate giñen, 'ta geo goiko gaiñea ate giñenin handik goitik beitti Otsandola
Egiya goitti berriz, 'ta Otsandolatik goitik beitti gue iatzelekuan beitti Intzentsoerreka.
'Ta Intzentsoerrekan bueno nombaitte utzi berko ttugu 'ta Intzentsoko Inaxio difuntuk: "Gue ataiyin masastu pilla erra bat ziok, hantxe gordeko ttiu"
Puntxino berriz: "Ez alajainkua, denak ez beimpin, nik eaman in ber dit!"
"Nola jongo yaz zea oan eunez?"
"Bueno, bueno, bueno!"
"Bai, bai, nik eaman ingo 'it!"
"Ez aputu, hau ez duk galduko"
Guk masastotan sartu genittun 'ta.
"Guk illunarrin eamango ttiu"
'Ta beno, 'ta hua hartu beri hora 'ta. Geo zea in men zula Portero zelai azpira jetsi, zea hemendik jon, (?)ko azpiyan barrena jonta.
Makinetxeko hor pasia nombaitte 'ta. Geo handik kanalea, kanala xar horta. 'Ta kanalin beitti deposittoa. 'Ta hor leku prankotan zea itten zun.
Txamarra bat zun 'ta txamarrakin tapatu be zea hoi.
-Paketia.
-Ttakta, ttaka, ttaka, ttaka. 'Ta hauzko prestikan
Paura eaman ber zun. Pautik goixio han lezoi batzuk bazin askatzekuk eta. Bai, izan litteke. 'Ta hara entretu berrekua. Guk illunarrin eaman genittun, illunarrin.
-Bai, aproxtu harrek berriz ez jotetik.
-Bai. Ordun jornala halakun politta atetzen genun dembu haitakoz. Bi biaje baitia han.
Bat eaman 'ta bestia karri. Bi biaje. 'Ta hamaika 'ta hamaika, hoeita bi duro. 'Ta hoeita bi duro ez baizin nonahi iraazten, ordun.
-Ordun Arditturrin 'e ezta hoegi duro iraaziko 're!
-Bai zea! Nik alletu nitzen hoegi durota ni atetzeko demboko biño hiru urte pasata.
-Arditturrin?
-Bai. Gehinez 'e hemezortzi durokin dembo askuan aittu giñan. 'Ta hantxe mina zar hartan hantxe!
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:25:10 - 0:29:35 (4' 25'')
Laburpena Paketeak eraman eta ekartzea tokatzen zitzaienean, askotan eguna argitzen zitzaien bukatu aurretik. Batzuek paketeak gordetzen zituzten hurrengo egunean jarraitzeko. Beste batzuk egun argiz arriskatzen ziren, lana bukatzeko. Nondik ibiltzen ziren aipatu digu: toki izenak. Kontrabandisten atzetik ibiltzen ziren guardia zibilek izengoitia zuten: nafarrek 'eltzetzuak' deitzen zieten eta hemengoek, 'beltzak'.

Muga

Transkribapena

'Ta geo itten genun. Hua 're bazun xixtema, txarra itten genun biño han bi putzo, bi paso zin 'ta. Bat ya belaunetaiño 'ro hola, bestia puska 't goittiyokua hura. 'Ta ura ttikiya zen demboan hua goxogua zen ura, goxogua haundiy hura. Goxogua, ez zen indar haundiyakin joten hua.
Hua hola sango dugu uda partin 'o hola egualdi lasai xamarrak zin dembun 'o itten genittun arropak eantzi. Galtzontzilluk utzi 'ta gaiñekuk eantzi. Hankatakuk 'e bai. Ez zen xixtema erra e.
Han botilla puskan bat 'o iul putzun. Biño bueltan tortzeko bustiya nahi ez ba! Plititi-plata ibilli gabe. 'Ta hala eantzi arropak eta hartako bai ber izaten genun batek han geldittu. Arropa haik kontzen. Arropa... Lau... Sei zazpi laun, zortzi iul izaten giñan 'ta.
Arropak bakotxak be zean utziko zittun eantzita 'ta bueno "Benga mutillak" 'ta ri-rau putzoa! Amorriyak bezela 'ta. Pasa 'ta puxka 't aurreo jon 'ta beratarrak 'e haik 'e, haik 'e jakiña haik beana arrazoi zuten. Haik Fraintzi aldea goitti jon ber baizuten.
Biño ez sartzen urin haik. Haik hauzko aillekan beti haik. Beti han esperun haik. 'Ta hala, bueno entretu hairi 'ta haik "Bueno mutillak alde auro, auro alde!" 'Ta jon ahala, gu ailletu ahala hartu 'ta haik 'e segi 'ta denak raka-raka joten zin.
Geo handik atzea torri 'ta arropak jantzi 'ta geo kontentu hortxe tortzen giñan.
-Ez al ziñazten ailletzen kamiyoiño zuek?
-Ez, ez. Gu ez.
-Xabal hartan?
-Xabal hartan bai. 'Ta zalai arrak baia han zea ur ondu hortan. Geo guk prankotan,
hortik ez gunun asko karri 'zandu biño goitikan, han bada Nastro zentrala 'ro han goiyan Bera pasata goixio. 'Ta hara 're biaje asko in genun.
'Ta handikan, paketikin hara jon 'ta berriz bueltan kartzeko 'zaten genun. Bai, biño pasada errak hartzen genittun. Urr... Hua urruti tortzen da.
-Urrutiyo. Gaiñea toki txarra izango da burkaitza 'ta
-Urrutiyo... Txarra. Txarra. Izena bau harrek, Inpernuko erreka.
-Inpernuko erreka? Bai ba!
-Inpernuko erreka du izena jarriya. Harkaitz batin beitti jeixten giñan 'ta personan gerriñoko kroskak bai.
'Ta polliki-polliki utzi paketia bazterrin. 'Ta jetsi zea honea, 'ta geo handik hartu berriz 'ta berriz 'e seittun kroska 'ta hantxe polliki-polliki. 'Ta han ez baizin jartzen guardiziilak!
Ez pensatzen handik iñor jetsiko zenik!
-Toki txarra zelako! Ahuntzak 'e!
-Bai, haintzat e!
-Haintzat 'e txarra.
-Bai, hala goitik beitti 'ta geo bueltan fetxan batin, hara jon giñan 'ta entretu genittun 'ta berriz bueltan torri batzuk ez dait lau 'ro ze torri zin, lau pakete 'ro 'ta geo bestik aziendak.
Azienda erruz tortzen baizen.
-Bai, behi gorriy hoi.
-Iri 'ta behi 'ta.
-Iri 'ta behi 'ta.
-'Ta sailla 'ta. Haik azienda haik pasatzen limbiziko urin 'ta rirarirarira 'ta soiño errak atetzen zittuzten haik putzun bribra! Haik ez zuten sartu nahi izaten 'ta.
Hantxe 'ta eatsi alkarrei saastik 'ta komei 'ta pasa beimpin 'ta. Geo nahi zunak paketia hartu 'ta nahi zunak aziendakin torri.
'Ta guk leheno probatuk baigiñan aziendakin torri ezko geo hain guardiyan batek geldittu ber baitu , bik 'o.
Mendiyan. 'Ta itten genun ahal baldin bazen paketia hartu 'ta hala. Guk paketia hartu genun, hartu ginttun 'ta san ziun han batek, kargua 'ro itten zunak san ziun:
"Benga motillak euna yeu 'ta euna yeu gaiñin 'ta bena motillak 'ta benga motillak! Benga motillak!"
Benga motillak, biño jon in ber! Leno 're haraiño jonak haik bizkarrin 'ta.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:21:25 - 0:24:50 (3' 25'')
Laburpena Beratarrak mugaren beste aldean egoten ziren paketeak gora eramateko. Hemendik joandakoek Bidasoa ibaia pasatu behar izaten zuten. Toki bat baino gehiagotatik pasatzen zuten muga. Batzuetan hain ziren toki zailak, guardia zibilak ere ez ziren arrimatzen. Paketeak eraman eta askotan ekartzeko ere izaten zen. Hauek nahiago zuten paketea, azienda baino.

Txakur kontrabandista

Transkribapena

-Hala beimpin hara jon giñan 'ta karabinero hua han ibiltzen zena, hua 're kontrabandun, guardiyan 'ta han eoten zena. Hemengo jendia jotin. 'Ta bakizu, horrek jartzen zun direkziyua pronto, zea gutxi gora bera ze ordutako jongo giñan.
'Ta holako puntota 'ta harrek guardiya itten zun. 'Ta harrek bazun txakur bat polizi zakur ear bat zun.
-Zea harrek guardiziilkumik?
-Bai. 'Ta bea amurratu bea den hantxe halantxe ibiltzen zena hua 're mutikozkortan hasita.
'Ta zakurra eakutsiya guardiziilak hua 're 'zautzen 'ta nola zen 'e jakin 'ta launzar. 'Ta guardiziilak zakurra toritu beti, toritu. 'Ta harrek hairi gorrotua hartu. 'Ta geo, handik aurrea, guardiziilak kustin hairi ñiu! Hairi beti kozka itteko zoiyan.
'Ta gaiñeko personai berriz ksoik itten ez. Kaso itten ez.
-Beak gaixtotu zutelako!
-Bai apropos in zuten. 'Ta gu jon giñan hara 'ta, hara joten giñan 'ta txakurrai saten geniyon: Ttutti.
Uste 'ut zula izena, Ttutti 'ro. Ttiki ez zen. Ttutti uste 'ut. 'Ta: "Ttutti, aber segi!" 'Ta denai kaso ya e! Putzua beira jarri 'ta illargiya baldin bazon han illargiya kusten zen putzun. 'Ta ikaa maten zun. Putzo zar hura ikarriya.
Oan batzutan udaako leortetan 'ta ttikixio eoten zen, miño gaiñekun... Putzo haundiya da hua e!
-Erreka haundiya da hoi!
-Haundiya da. 'Ta paso jakiñak gaiñea, bat bada han Lapitzeta 'ro saten yona.
Lapitza da barra bat. 'Ta harren gaintik jon ber zu e! Handik hutseitten bazu, adios! Honaaiño. 'Ta han geintikan. 'Ta karga bizkarrin baldin bazen bastante ongi, urak hankai utzi itten karga, ez kentzen biño. Hutsikan bueltakun 'ta hanka zuk jarri 'ta eaman itten zun, eaman.
-Indarra, korrientia.
- Erne ibilli ber 'zaten zen. Erne makilla haundi batekin kontuz 'ta hantxe ahal zen bezela. Hala 'ta gio itten zun harrek gizon harrek: "Ttutti segi" 'ta joten zen ttaka-ttaka "Segi, segi aurreo, segi"
'Ta jongo zen rararata. Burua bakarra zula ttittitti putzun pasten zen gaixua. Pena maten zun txakurrak, arratsin ttittitti pasa 'ta zalaiyin kusten genun nola zeillen. Yayaya jongo zen korrika 'ta han buelta man 'ta handik barrena korrika beltz-beltza zen 'ta
-Dena bijilatu harrek.
-Dena hantxe biltzen zen 'ta "Hara han zaillek!" 'Ta "Bai". "Ez duk deuse seuraski, zertik ez duk heldu 'ta. Torko yun"
'Ta ara! Inxtanteko beak zea dena kustin torri 'ta berriz putzun ra sartu 'ta ttittitti. Hua ez zun urak eamaten, hua erdi ziarka jarriya biño hua beti ixkiñea atea guena. Atetzen zen 'ta jabin ondoa jon 'ta hua konforme.
Bestela berriz auro torri 'ta gaiñea jabiai "ih, ih, ih, ih, ih". 'Ta mintziyu hura in 'ta: "Hor ttuk, hor ttuk, hor ttuk". 'Ta kontrabandukin, 'o paketikin zeillena hairi berriz kasoik itten ez.
'Ta batin baguzen. Goitik beitti Eskolamendiko lepua (?)dik beitti jonta. Eskolamenditik beitti baguzen arratsin 'ta banaka xamar guzen 'ta aurrin hua. Hara iyotzen baizen Eskolamendira Pepe hura txakurrakin.
'Ta hala, hua torriya 'ta han zon: "Ez da deuse, guazen".
'Ta hala banaka-banaka jarri 'ta goitik beitti baguzen, Eskolamendiko han txaol batzuk 'e bazin leno, oaiñe 'zango 'ia 'ta txaol hoin onduan pasa 'ta "Ez da deuse, lasai".
Puska beitti jon 'ta hala zen biria hola han karro biria 'ro holakon 'dena seka-seka iña, malda haundiya baita.
-Mandobiria bezela?
-Bai biño, biria e biria. Bire ona. Biño hola goitik beitti zijuna xuxenin zianda txar bat.
Malda erra bai, 'ta halaxen hor beitti baguzen 'ta Pepe hoi han aurrin zijuna, hua hutsik 'zaten zen 'ta harrek itten zun txi-txi-txi-txi seiñak 'ta "A bayu, zerbaitte bayu 'ta!". Jitzen hasi 'ta hua: "Horrea! Horrea, horrea, horrea, horrea, horrea, horrea!" Norbaitte heldu ttuk 'ta.
Hara baztertu 'ta. Txakurrak abisua karriya harrei. 'Ta malda goitti heldu zena. Han denak baztertu giñan bazterrea 'ta. Han geunden 'ta birian goitti haik, deskanso errin birian goitti bi, zea, guardiaziil.
'Ta taka, taka, taka zeak kapotik hola bizkarrin botik biyek hantxe pasa zin ya gue alde-aldin. Gu geldi-geldik. Txakurra, txakurrak ez zun mintziyoik itten 'e. Jabin bazterrin kixkur-kixkur iña, geldi-geldi-geldik hantxe hua 're.
'Ta gu 're bai geldi-geldi denak. Pasa 'ta haik goitti 'ta guk martxa beitti. 'Ta hala, holaxe, holaxe ibiltzen giñan.
-Joe nola, nola eakutsiya zakurra e!
-Zakurra, zakurra bai. Zakurrak baliyo zun, hua zenbaittek auskalo zembat patuko zun! Zenbaittek...
-Hizketan jakin ez...
-'Ta hoa bai ez zun salduko. Harrek, harrekin 'ta harrek jornala erra atetzen zun han e! Han bijilatzia harek jornala, guk hemendik hara jonta biño gehiyo, doble igual!
-Seuraski.
-Doble igual bai 'ta. Geo izaten genun batzutan hara jon 'ta geo itten genun...
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:16:15 - 0:21:25 (5' 10'')
Laburpena Karabineroen artean bazen bat kontrabandoan ibiltzen zena. Ongi hezitako txakurra zuen hark: guardia zibilak usaintzen bazituen, abisatu egiten zuen, eta hartara, ez zituzten harrapatzen.

Mugaraino

Transkribapena

Geo joten giñan, geo zeatu giñan pixka't pixkortu giñan, gu 're erarin pixka't aurrea 'ta.
-Bai 'ta honek beak 'e indartu.
-Bai 'ta. 'Ta joten giñan hara, Endaraaku horta 'ta Naparrak tortzen zin billa.
'Ta jakitten zuten zembat zen, biño haik 'e jendia nahi aiña ezin harrapatu. 'Ta askotan bi hiru laun 'o palta. 'Ta bueno, norbaittek jon berko zute ba aurrea. Lembizi aldetikan bestik joten zin, pixkat gu biño zeaxiuk edadexiuk 'ta espabilatuk.
Otsamanteiko Martxelino difuntua 'ta, zea Antzuzaltako Errejino 'ta, hoik joten zin 'ta. Geo gu 're pixka 't zaletuk eta jongo giñala 'ta. Hala hasi giñan joten 'ta joten giñen.
Zeara, Zelainzokoa. Zelainzokoa. (BERA)
-Biaje erra.
-Eskolamendin (BERA) beitti. Sartzen da auro hara. Biño hemengo personantzat lekuak ez dia haik.
Gu ordun, trena ibiltzen zen han, trena txar bat. Zeatik nombaitte.
-Bidasoa, Bidasoa. Bi trena 'ta bi aldetan.
-Ibilli al zen?
Nik kusi, aski aldetik pasa bai biño.
-Hua zeaiño joten zen, Elizondoiño ez zen ailletzen, Irurita.
-A Irurita!
-Irurita.
-Bai 'ta geo Iruna tortzen zen, hako estaziyoa 'ro
-Eunin bi biaje itten zittun.
-Bai.
-Aski motela bai.
-Bai. Ttiki-ttiki bat, 'ta tunela 're galanki hor.
-Bai.
-'Ta hala geo hor, hara jon 'ta beira jarri 'ta: "Erne e! Trena heldu baldin bada, zea baztertu." 'Ta hola saten ziguten. Geo han naparrak 'ta napar haik batek Pepe. Zea karabinero (?) 'men zen bea.
Zea numbaitte han karabineruk beti han ba, karabineruk. Oan geo guardiziilak jarri zin biño, len leeno mikeletik 'ta karabineruk baizin. Mikeletik 'e bai, mikeletik gaixtuak gaiñea! Gaixtuak haik bertakuk izaki, euskaldunak zin.
Karabineruk berriz zea numbaitik torriyak ez zin hain zeak izaten. Ez haik 'e onak ez biño, hok espabilatuuk.
-Bai 'ta gaiñea bertakuk.
-Bertakuk. Hala 'ta... Hala beimpin
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:14:15 - 0:16:15 (2' 00'')
Laburpena Endabordaraino joaten ziren paketeekin, eta, han, askotan, paketeak jasotzeko jende gutxi izaki, eta mugaraino joan behar izaten zuten.

Soldaduengandik gordeka

Transkribapena

-Berriz bolaa hua 're pasatzen zen 'ta berriz 'e atzea leengo birea. Geo asko samar tira zuten, tira ikarriya 'ta asko samar karri zuten. Hasi zin eamaten 'ta jendia 're ber 'ta jendia billu in ber 'ta geo eozein ez zuen jon nahi izaten batzuk eta.
-Gaiñea konfintzako jendia.
-Bai kofintzako jendia ber 'ta. Hala 'ta geo san ziun gue Inaxiok zea, Sailpuuko Inazion, Joxe 'ta hoin,, Joxe difuntun 'ta aitta.
-Inazio hua 're.
-Inazio hua 're. 'Ta harrek hua jongo zela astuakin.
'Ta ni 're harrekin batin astuakin guk eamateko, zea biña. Bestela banakin jonten giñanak gu, harrekin biyen arte eamango genittun lau. Bi astokin lau pakete. 'Ta hala 'ta eun batin baguz betik goitti 'ta Aitxulein tunela itten ai zin.
-Soldauk.
-'Ta soldauk eta. Hara ailletu 'ta han herreruk kampun txaol txar batin kinkiti kanka 'ta. 'Ta hala hara ailletu 'ta handik goitti ate ber ba. Tunelan zeatik goitti, 'ta polliki-polliki. 'Ta arre 'ta gue astuakin.
Ate batzuk eta, 'ta sarjenton bat 'ro 'ta: "¿A donde va esta gente? ¿A donde van?" 'ta hasi ziun 'ta "¿A donde vais?"
Inazio difuntuk san ziyon: "Al molino, al molino". Zea errota guzela, ordun errotaa joten baigiñen Naparruño.
'Ta "Sí,pero en estas horas..." 'ta hasi zen armoniyan. Biño guk martxa aurrea. Jon giñan 'ta nahikua hasi guk hoi akortzen, zerbait usaiya bazun zerbaitte harrek.
'Ta bueno, ez zela ba hala asko joteik. 'Ta beno geo pentsatu genun handik ez zola joteik 'ta jongo giñala Olaundittotikan, iyoko giñala Aiakosoroa, betik goitti.
-Astuakin?
-Astuakin. 'Ta hala polliki-polliki, polliki-polliki jon giñan 'ta Aiakosorua biño beeixio, Larregorrietaku hortan harkaitz zerri batzuk baia. Gue asto txar hua ttikiya zen biño zea zen pixkorra 'ta arrimatzen zen hoa.
Biño Sailpuukua kankaillua 'ta zea zen baldarra. Hua ezin harrek, astuari ezin. 'Ta guria goitti iyo'ta ai zen otia jaten 'ro 'ta nik hartu muturretik 'ta Inazio difuntuk atzetikan 'ta asto haundiy hua 're iyotzen genun.
Geo Endaasorotikan, Enarazpiyan barrena berriz Aitxulein barrena jetsi. Pentsazu ze buelta!
-Joe... Ze buelta!
-Ze buelta!
-'Ta bire txarra!
-'Ta bire txarra.
'Ta malda beitti dena harriya 'ta zikiña 'ta astuak irristatzen zin 'ta hantxe niok eamaten nittun 'ta. Beno biaji hua 're itten genun ba.
-Handik sartzen txaolea?
-Bai. 'Ta handik beitti martxa.
Geo hala 'ta hala 're pixka 't izutu 'ro itten giñan 'ta beldurra 'ta astua galdu ezko astuan jabia 'ro nun zen 'o hasiko zila seittun 'ta akabo iñalak 'ta. Bueno utzi genun hua 're.
'Ta geo berriz 'e bizkarrez 'ta benga! Amakin bat zako kafe jon zen.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:11:30 - 0:14:15 (2' 45'')
Laburpena Kafea pasatzen zuten garaian, Aritxulegiko errepidea egiten ari ziren soldaduak. Haiek ez ikusteagatik itzuli gaitza egin behar izaten zuten. Astoekin hasi ziren pakete-garraioan, baina hain bide txarra izaki, azkenean astorik gabe jarraitu zuten, bizkarka.

Kafe-garraioan

Transkribapena

-Tortzen zin kamionak kafikin. Kafia hasi zen, kafe gordiña, erre gabia. Zako...
-Alia, alia, kafe alia.
-Kafe alia. Prantziyan gerra ai zun,
Alemanak ai zin hor. Alemanak hartua zuten hoi dena. 'Ta itten 'men zuten zerbaitte botika itteko, izaten 'men zuten kafe gordiña.
Bai. 'Ta hala zakuk tortzen zin, gaiñin Brasilgo seillukin 'ta tortzen zin zakuk josiyak e! Zaku earrak, hako lori-lori batzuk 'zaten dia gozo batzuk!
-Bai, biño loriyak. Hala, halako kamionak tortzen zin. Errenteitikan 'ta rra! 'Ta hor bri-bra, bri-bra, bri-bra botzen zittuzten. Hogei zako igual lurrea 'ta anda!
Martxa haik auro! Beldurra izaten 'men zuten 'ta alde auro haik, itten zuten. 'Ta guk haik hartu 'ta arrastaka 'ta ahal genun bezela.
Hor azpikaldin barruti xar bat bazen 'ta hara atetzen genittun Inaxio 'ta biyek. Han utzi 'ta geo tortzen ziun jabia. Handik ondoko eunea 'o ondokun 'o.
Tortzen zen 'ta ni ayudantia. 'Ta Inaxio be lanea 'ta aitzen zen 'ta ni. 'Ta zea joskura polliki-polliki zakua hondatu gabe ebakitzen geniyon zakuri.
Jositako listo... zea hura.
-Joskura.
-Joskura. Geo harrek jon ber baizun, zaku harrek jon ber baizun. Biño osoik gehiyegi izaten zen.
Nik ez dait ba berrogein bat 'o berroeitamar kilo zembat 'zango zin haik. Bai 'zango zin berroitamar. Ez dait ba. Mmm... Ez zin humbeste 'zango, zertik hoitamarna kiloko zakuk itten genittun bizkarrrin eamateko.
-Erra hua 're!
-Bai. Nahikua izaten zen. Hala 'ta prepatzen ttugu zaku hoik 'ta. Betetzen genittun erdiño 'ro hola 'ta hartu 'ta raka, raka, raka.
Jabik itten zizkan doblatu 'ta billutzen zun. 'Ta lixtoiya 'ta pastorratz haundi bat hola mutur ukerrakin 'ta harekin raka, raka, raka josten zun.
'Ta bi belarri, bi aiekatan erki itten zizkan, bi belarri raka, raka, raka buelta in 'ta. Usuarraiyo iña.
'Ta rast bi pasaera man 'ta koapillo bat in 'ta bueno "Hau bale! Tira horrea".
'Ta nik hartu 'ta bazterrea arrastatu pixkat.
Hala jartzen genittun. 'Ta nik Inaxioi saten niyon: "Ño, ni 're jongo nitzake pozik! Zuekin jongo nitzake"
"Bai, biño hoik bizkarrin jaso in ber dia!"
San zin. Hua astuakin intako biaji hoi inta, handik puska 't geruo zen. Banittun, orduko izango nittun hamasei urte 'zango nittun.
Haik beimpin bai. 'Ta hala, jaso in ber da 'ta.
"Jasoko ez dut ba!". 'Ta nik jon 'ta prueba itten neone bakarrik jon 'ta bizkarrea 'ta ja! Hoeitamar, hoeitamar kilo baitia!
'Ta honaaiño itten 'ta hemendik goitti ezin 'ta. 'Ta ejerziziyua eunero, sateko gaiñea 'zaten nun lana 're. 'Ta jon 'ta aitzen nitzan.
Prepaziyuk itten. 'Ta hasi nintzen ba jasotzen. Goitti jasotzen hasi nitzen, bizkarrin jasotzen. Manejoz kontra hartu belaunetan. 'Ta belaunetatik goitti gorputzai eatsi 'ta gorputzin goitti in 'ta ttak honea atetzen nun.
-Harri-jasotzaillik bezela.
-Bai hala. 'Ta geo bueno! Noizpaitte beimpin jende asko hasiya tokatu 'ta "Hau 're..." gue inaxiok san ziyon jabiai: "Hau 're jongo 'men yuken, miño oandik gaztia duk 'ta ez dit eaman berko"
'Ta: "Oi! Zertik ez ba? Gue tartin hortxe jongo 'uk "
Hala, ni bai konten aski san zin zeak, harrek, birian beldurra 'ta: "Zu nekin batea torri e! Zuk nei seittu. 'Ta ezin jaso baldin bazu, nik launduko zattut jasotzen".
Hala, 'ta ez jasotzen nun. Iñalak itten nittun e! Iñalak bai! 'Ta martxa, 'tabiajia in'ta ikiarri kontentu. Hara jon 'ta, Endaerreka joten giñan, jenelin Endaaborda. 'Ta jon 'ta han bokailluk izaten genittun 'ta.
Ardo pixka 't han hartu, ez erra biño. 'Ta... Bai, ardo... Ardo haren zean 'ta pixka 't bizitzen giñan berriz 'ta gen biaje hoi in 'ta itxea. Beno, bost duro. Ordun bost duro, itten genun bela biajia.
'Ta hasi giñan 'ta handik aurrea zeatu, jaarri. Jarri 'ta horko biaji hoi aixa itten. Hogeitamar kilokin aixa. Oan, batzutan itten genun, beldurra baldin bazen, biria 'ta hoi fuera e! Larretik.
'Ta ordun izortzen zen pixka 't.
-Dena pauso txarra.
-Goienetxekoerreka jon 'ta handik goitik beitti, larrian zea goitti urbiria bazen han 'ta han barrena jon 'ta handik goitti atetzen giñan Aitxuleiko lepo ixkiñ horta 'ta.
Handik banaka-banaka pasa 'ta hola beldurra izaten baizen. Kusten baigenittun nola tortzen zin goitti guardiziilak. 'Ta guk miedoo! 'Ta hala, ordun berrize hua 're bolaa pasatzen zen 'ta.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:06:50 - 0:11:30 (4' 40'')
Laburpena Munduko bigarren gerratean kafea pasatzen zuten mugan. Zaku handietan etortzen ziren, eta hauek txikiagoetan jartzen zituzten, gau-lanean eramateko moduan. Berak hamasei urte zituen, eta, hasieran, ezin zituen altxatu zakuok, baina ederki saiatu ondoren, lortu zuen zakuak garraiatzea. Edozer gauza, bera baino zaharragoekin kontrabandoan aritzeagatik.