-

Transkribapena

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-023
Pasartea 0:57:38 - 0:58:30 (0' 52'')
Laburpena Mikrofonoa mugitu du. Beltz euskaldunarekin lagunak egin ziren. Beren aitak esaten zuen nolanahi ezin dela hitz egin.

Beltz euskalduna

Transkribapena

-'Ta inglesa 'ro ikasi 'te zun zerbaitt? Ikasiko zun zerbaitt, enteinttu ingo zun, ez?
-Ez dait, ez dait euskaraz aitzen 'zango zin haik han gehiyenak nausiya 're euskalduna 'men zen 'ta.
-Hoi da.
-Trato guziya euskaldunakin.
-Saten 'men zun. 'O zea saten zun harrek han malda batin 'men zeuden hizketan taberna 'men zen. 'Ta han taberna hartan juntatu 'ta.
Euskaldunak bai 'men zin mordoxka 't juntatuk 'ta hala. Zea ez dait, laumbata 'ro igandia 'ro ze izango zen han.
'Ta heldu 'men zen karro bat betik goitti. 'Ta karrun gaiñin ardo barrikak 'men zittun. 'Ta zea aberia, zaldiya 'ro mandua 'ro zerbaitte tiraka.
'Ta malda hartan (...) 'ta ezin. Ezin 'ta ezin. 'Ta han ai 'men zen arre 'ta arre, 'ta benga 'ta benga. 'Ta pixka 't jon 'ta geldittu, 'ta pixka 't jon 'ta geldittu 'ta.
Geo jendia hola denak beira tabernako ati hartatikan beira 'men zeuden 'ta bat beltx beltxa hoin bazterrin.
'Ta: "Bai, hako beltx hau 'ta honekin jongo bagiñake laister ateko genuke bai!"
"Bai, bai, ni jongo naz" Harrek euskaraz.
-Beltxak?
-Beltxak. Hartu 'men zun zea erra. Lotsatu 'men zin erki.
-Oi ingo ez zin ba!
- 'Ta zea san 'men ziyoten geo ate. Jon 'men zin 'ta heldu 'men ziyoten karruri denak. 'Ta ate 'men zuten goitti.
'Ta harrek 'e estimatu 'men zun erki, karreru harrek. 'Ta han jon 'men zin 'ta. Geo hala san,
juntatu 'men zin 'ta: "Horrei galdetu ber ziot nolaz den euskalduna!"
Hala galdetu 'men ziyon 'ta.
Zea, oan aztua dakat saten zun atta, 'ro saten zun ama zea Bergarakua.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-023
Pasartea 0:56:01 - 0:57:38 (1' 37'')
Laburpena Aita ongi moldatu zen Ameriketan. Nagusia eta lagunak euskaldunak zituen. Beltz euskaldunak ere ezagutu zituen han.

Ameriketara

Transkribapena

Denbo haitan jendia Ameriketa 're asko joten zen e. Frantzira 're batzuk bai miño Ameriketa, hara bai.
Gue etxetikan e' gue atta ta anaya biyek jon men zin. Zea len san 'utena Lezoko anaya hoa ta biyek
Bai, 'ta saten zun attak, Frantzira jon 'men zin lenbiziko. Gerra jon nahi ez ba, Habanako gerra izaki ba ordun, Habanako gerra. 'ta hara deittu 'men zittuzten hara joteko
Ta iñork jon nahi ez ta Fraintzira.Ta Fraintziyan han juntatu men zin beste bi laun geyo 'ro ta guria, lau bat o juntau men tzin han hara jon nahi zutenak, Ameriketa jon nahi zutenak
Frantziyan e' ez harrapatzen zeaik laneako martxik ez harrapatzen.Ta hara jon ber zutela.Hala prepatu men tzin 'ta
ba 'men zijuzten Ameriketa barkun, ta eun, saten un zenbat eun e' jon ta jon ta jon ta jon ta, bempin birian orden 'man 'men zuten,
'san zun non e', beltzak din lekua bempin nomatte 'san zun.Han iñor ez atetzeko gañea e, barkun gañea , iñor ez atetzeko!
Barkua izugarriyan men zen, ta jendia 're bai galanki! 'Ta, ez atetzeko! 'ta, frantzesa hokin batea bi frantzes ba 'men zin
'Ta baliente'ro zea samarra 'men zen, bestik itten ez zutenak haik in ber zaten 'men zittun 'ta
ate 'men zen 'ta han euzkitan pixkan bat muiñak izorratu.Muiñak buruko muiñak.'ta miñez jarri seittun jarri miñez, buruko miñak 'o,
'ta belaxe hil! Hil belaxe. Bai 'ta geo euskalduna, zea frantsez euskalduna, 'ta geo fanfarroi xamarra 'men tzen,
'ta gio in 'men ziyoten kaja't , belaxe eurrezko kaja olak ta laster 'karri 'mem zittuzten 'ta
harta tiki-taka tiki -taka in ta, han sartuy men zuten 'ta plomoz betexe in men zutenn kaja hura 'ta, hantxe bota 'men zuten putzoa.Bai.
Ez posible eamatia lehorrea. Eun asko!
-Eun geyo ber zittuzten gañea alletzeko 'ta.
-Bai ba, bai ba! 'ta gio señak 'ta ba 'men zittuzten 'ta karta hoik abistu in 'men ziyoten itxekuri han Ameriketa alletu zinin o' nola hil zela 'ta haren zeak bukatu zila 'ta.
Hola 'ta gio han e' , han e' lanteiyak, leno jona 're asko 'ta han ezin harrapatu pixkat ibilli 'men zuten miño
gue osaba zeaku horrek, Lezoku harrek, harrapatu men zun seittun, mendiyan beyakin
zea han arrantxua 'ro 'saten 'men yote, pilla juntatzen 'men da, animali pilla 'ta hala lekua 'ta
hala arrantxo hoitako batin harrapatu 'men zun lekua zea lana,'ta han jarri 'men zen 'ta geo
harta gio laun bat 'o beste hartu pioitako 'ro 'ta benga 'ta pranko ongi ai 'men zen 'ta hala.
Hemen itxian beste anaya izaki, 'men itxin zena 'ta geo gue attak e' harrapatu 'men zun lana.Zea batin , fabrika't larrua
larru, behi larru 'ta ardi larruk 'ta , larruak kurtitzeko fabrika. Kuratu nola itteunte, abriguk itteko, eozin zea itteko guante 'o eozin zea itteko
halakuk itteko lekua 'ta han.' Ta nausiya euskalduna 'men zen 'ta han ikararri ongi 'tortzen 'men zin 'ta han omen zin.
'Ta gio zea karta alletu.Atta 'ta ama bakarrik zeudela itxin, 'ta lenbailen 'tortzeko bitako'at, bi anaitako'at.
beste anaya hemen itxin geldittu zena, andriak, han andria Selpurukua 'men zen, aurrekoz 'ta
Atta 'ta amakin ez ongi eamaten! Hemengo gurasukin. Ez ongi eamatek harrek, 'ta haik atea 'ta jon, in 'men zin,
jon ' ta hemenik zeara jon `men zin Portulea Portunea, Portunen jarri 'men zin! 'Ta hala 'tortzeko 'ta bi anayak juntatu 'men zin 'ta guria 'ta
Ze ingo 'te zuten ba o 'ta ,
-Jon berko yeu ba! Jon berko yeu ba bitako batek!
'Ta saten 'men ziyon zea gue attak:
-Ni hemen oan erki neokek, nausiyak e' arron matte niok 'ta erki neokek eta hi jongo al yaz? 'ta
-Ni nola jongo nak ba ombeste azinda!
Kriston behi pilla 'men zun!
-Nola jongo nak ba! nik eztit hoik oan nola, ettit salduko 're oan gañea 'ta
Hik jon berkouk! eta
Hala azkenin guriak torri ber izandu 'men zun. Bai, miño arront leku ona harrapatu 'men zun 'ta
Sos pixkat (...) zazpi urte in 'men zittun guriak,
Bestik berriz, harrek, eztakit zenbat, harrek urte asko pasa zun han, Lezoku harek bai.
'Ta gio 'torri 'ta harrek diru asko karri men zun bai, 'ta hola
-Ameriketa, hemen 'e , han bezalase (..)
-Bai, bai, gue attak hala saten zun, hoi zea bat da, bueno txoakiya ezta miño hola, aleiya, han e' inta izaten zela.
Han e' inta!
-Han e' hemen bezela parrandan 'ta hasizkio ...
-Ez, ez ez. Saiatu in ber.Bai.Han e' taberna gutxi jon al bazen 'ta beak arrantxua 'ro beak prepatu 'ta hola!
Guriak hala itten 'men zun, gue attak, han lantegiy hartan bertan jarri 'men ziyon nausiyak, jarri 'men ziyon kuarto politt bat 'ta sukaldi ''ta denak jarri 'menzkan,
Denbo berin harek bijilatzeko fabrika guarda bezela, 'ta han 'ta hala jarri 'men zen 'ta
Ikararri kontentu 'ta geo, euskaldunak geyo ba 'men zittun han 'ta haikin 'ta komei 'ta zeatzen 'men zen, pixkat juntatzen 'men zen, 'ta arront kontentu! BAi 'ta miño gio torri ber
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-023
Pasartea 0:50:11 - 0:56:00 (5' 49'')
Laburpena Oraingo moduan, lehen ere baserriak ez zuen nahiko diru ematen eta asko izaten ziren Ameriketara edo Frantziara joaten zirenak. Erramunen aita eta osaba Habanako gerrara deitu zituzten, baina ez zuten hara joan nahi eta Frantziara alde egin zuten. Frantzian lanik harrapatzen ez eta Ameriketara joan ziren azkenean. Biek harrapatu zuten lana: osabak behiak zaintzen eta aitak larru lantegi batean. Baina gurasoak bakarrik gelditu ziren, zahartuak dagoeneko, eta beren aita itzuli egin zen.

Transkribapena

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-023
Pasartea 0:45:50 - 0:50:10 (4' 20'')
Laburpena Irailean izaten zen iratzea ebakitzeko garaia. San Antongoek libre zuten nahi zuten garaian eta nahi adina ebakitzea. Hemen nahikoa ez eta oiartzuar batzuk Lesakara joaten ziren iratze bila. Kanpotarrek zer edo zer ordaindu behar izaten zuten, baina huskeria bat. Tornolakoek eta San Antongoek harreman handia izan dute beti. Garai batean, muga ez zegoen itxita, gaur egun bezala. Baina gero, espangatik seguruena, itxiturak jarri ziren. Erramunek aipatu du lehen irabazpide gutxi zeudela eta ahal zen lanetan aritzen zirela: batzuk ikatza egiten, besteak meategietan...

Transkribapena

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-023
Pasartea 0:42:30 - 0:45:50 (3' 20'')
Laburpena Valentin bertsolaria Sailpurukoa zen, auzokoa. Siseroa ez zen herritarra. Iratzearen arauak zein ziren.

Transkribapena

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-023
Pasartea 0:34:00 - 0:37:47 (3' 47'')
Laburpena Jauna hartzeko baraurik joan behar izaten zen. Kalean bizi zirenek gosea pasako zuten, baina menditik jaisten zirenei luze egingo zitzaien. Jaunartzean etxean bazkaltzen zen eta preoi-afariak ere halaxe egiten ziren. Preoiak ezkondu aurrekoak ziren. Elizak jartzen zituen arauen gaineko iritzia.

Transkribapena

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-023
Pasartea 0:29:40 - 0:34:00 (4' 20'')
Laburpena Jaunartzean hiru duro zilar eman zizkioten. Beretzat altxorra zen hura. Garai hartako diruak zein ziren. Xentimoak gogoan ditu Erramunek.

Jaunartzea eta trajea

Transkribapena

-Bai, bai, bai, bai, bai, bai.
-Prozesiyotako 'ta?
-Bai.
-Bai, bai, bai, bai.
-'Ta trajia non itten zen, itxian ez zen ingo?
-Trajia? Ez harrekin empeño pixka 't izaten genun.
Komuniyua iñ bittarte, itten zin moldatzen zin zerbaitte arropak. Biño behin komoniyua in genun demboan.
Errentira joten giñan gu. Garzia sastrerua bazen han, Garzia.
-Kalle Biterin.
-Paulino Garzia. Hantxe itten genittun. 'Ta traje koxkor bat 'o in, ez zea eleantia biño.
In 'ta harrek ondo 'ta ordun zea iruitzen ziun zea giñala...
-Markesak.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-023
Pasartea 0:29:00 - 0:29:40 (0' 40'')
Laburpena Jaunartzea egin artean etxean egindako arropa izaten zuten. Jaunartzea egin eta gero, trajea. Errenteriara joaten ziren trajea egitera.

Zapatak eta trajea

Transkribapena

-Bai, 'ta geo zapata. Hasi zin bai, komuniyo haundiya in genun dembun 'o zapatak. Ordun azaldu zin 'ta.
Ordun pixka 't gehixio jantzi 'ta. Traje txar bat 'e bai 'ta. Hola 'zaten zen.
-Ordun, 'zaten zen komuniyua inta trajia 'ta geo baldin bazenun sosik garizumakua.
-Bai.
-Garizumako.
-Bai.
-Aste santutako, ostiral santutako, 'ta ordun itxian zen arropa onenakin, Erramun.
-Bai.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-023
Pasartea 0:28:30 - 0:29:00 (0' 30'')
Laburpena Jaunartzea egin arte alpargatekin ibiltzen ziren, eta orduan izaten zituzten beren lehendabiziko zapatak eta trajea.