Gazuratik gaztanbera

Transkribapena

-Bat hemen gue itxin haundi bat tortzen zen, 'ta zea 'men zen, baserritarra `men zen. Ba 'men zittuten animaliyak, behiya 'ta ardiyak 'ta denak.
'ta gue ama, guk e ardiyak baginttun ba 'ta, itten genun ardik jetsi ta gazta i. 'Ta hola itten genittun 'ta geo gazura bakizu gelditzen da, bakizu gazura, gazta inta. `ta gazura hura, txerriyai genealin txerriyai. Beste berdura pixkatekin jarri `ta ,txerri gizendu 're in ber zaten bai zen!
'Ta harei maten geniyon.
'Ta harrek, txerriyai ez mateko hura! harrek bazula oandik kentzeko!
'ta gue amak, ño, ez! baietz bazula! `ta gue amai zea launtzen gue sukaldin 'ta zean eltze haundi bat jarri `ta eltzi harta bota gazura `ta harta han eosi.`Ta gañe ze kapa atetzen ziyon! rekesona saten ziyon rekesona zen hua!
`ta hua espumadera batekin hartuta ttak ate, `ta geo jateko, zea, gazta miño exkaxua miño hua 're be kasta hartikan.
Baa, aproxtu. `Ta geo txerriyak izorrai! txerriyak
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-023
Pasartea 0:04:15 - 0:05:30 (1' 15'')
Laburpena Lesakako errepidea egiten ari ziren soldaduen buru batek gazurarekin gaztanbera egiten erakutsi zien Portuburukoei.

Transkribapena

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-023
Pasartea 0:00:00 - 0:04:15 (4' 15'')
Laburpena Klaketa. Enfokatzen ari naiz. Lesakako errepidea egiten ari ziren soldadu eta trabajadoreekin zeukaten harremana.

Lesakako errepidea: soldaduak eta 'trabajadoreak'

Transkribapena

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-022
Pasartea 0:58:45 - 1:02:28 (3' 43'')
Laburpena Lesakako errepidea egin zutenean, Portuburuko soroak erdiz erdi hartu zituzten. Artoa egin gabe zegoen oraindik eta moztuta behiei eman zieten; beraiek ezer gabe gelditu ziren. Gero gainera, 'trabajadoreek' gosea kentzeko artoa lapurtzen zieten. Egin aurretik gordetzen aritzen ziren. 'Trabajadoreek' Portuburu ondoan jaten zuten, eta, jan ondoren, andaluziarrak beren kantekin hasten ziren, burua pixka bat distraitzeko. Portuburukoek esnea Ergoienera eramaten zuten eta falangistak etortzen ziren bila. Gero Olatxeko zubira eramaten zuten, karreteran ari ziren soldaduek kafesnea hartzeko.

Mandoa irauli

Transkribapena

Berrize jon da ba, berrize ber ba 'ta berrize jon da 'ta. Handik barrena joten zen hua. 'Ta heldu da 'ta Zaldingo pagutan, Zaldingo lepotik goixio pau luze batzuk izaten zin.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-022
Pasartea 0:55:15 - 0:57:35 (2' 20'')
Laburpena Auzoko bat irinarekin zetorrela, Zaldin inguruan mandoa kargarekin malda behera irauli zitzaion. Arbaldak eta gainerako traste guztiak hautsi zitzaizkion. Han ibili zen bere haiek ezin gorderik.

Irinarekin harrapatu eta atxilotu

Transkribapena

-Ez erki kambitu dia kontuk hemen, jesus! Bueno, hola 'ta Inozentzioi 're pastu ziyon. Hua 're bihorrakin jon da Arantza 'ta han ingo ze ingo.
'Ta harrek 'e itxian artoik ez, zentralin lanin 'ta artoik ez, baserriyan ez. 'Ta han eosi, zakua artua, iriña. 'Ta beste zako bat gaztaiña.
Gaztaiña 're saltzeko eoki han, gaztaiña asko izaten baita han. 'Ta eosi 'ta ja 'ta hua karri ber zula. 'Ta heldu da 'ta
Burnaitzeiño torri, pentsazu! 'Ta pasa 'ta Burnaitzeiño. Guardizilak hor. Alto 'ta zer zekarren 'ta iriña 'ta gaztain pixkat hola jateko ta.
Bueno haikin jon ber zula ba 'ta. Biño erdaaz 'e ongi zekin harrek 'ta. Biño ezetz! Harrek familiya itxian zekala! 'Ta gosiak eta...
Ezetz, ezetz, ezetz, geo torko zela, haikin jon ber zula. Haikin jon ber zula 'ta jira 'ta be biorrakin goitik beitti nearrez, Lesaka.
Lesakakuk izaki guardizilak 'ta hara eaman 'ta haik koartelan sartu 'men zuten aberia. Numbaitte kuadran 'o, desaertu 'men zuten 'ta.
Jon goitti 'ta sartu 'men zuten. Hotako kartzela txarren bat 'zango zen 'ta sartu 'men zuten. Han 'men zon 'ta han espetzeko zea sarjentua 'ro torri arte.
'Ta bueno han 'men zon 'ta near arront aixa itte zun 'ta nearrez han 'men zon 'ta. Han emakumia ttaka-ttaka-ttaka pasa 'men zen 'ta beitu 'men ziyon 'ta pasa 'ta aurrea.
Biño beitu 'ta berriz bueltan torri 'men zen 'ta berriz beitu 'men ziyon 'ta ezautu. Hoi herrikua, ittuindarra neskame han zona. Ittuinguk baitia hoik .
'Ta san 'men ziyon. Pololo saten ziyoten harrei, Inozentzioi. 'Ta sartu 'men zen koartoa, 'o zeara 'ta:
"Pololo ze itten zu hemen 'ta?"
Rra altxa 'ta hartu 'men zun zerun sartu 'ta aiñeko poza hua kus, zautu zunin. 'Ta in 'men ziyon neska zea hola 'ta hola jon nan 'ta karo hona karri nioten oan 'ta
itxian (?) 'zateko 'ta torri nan 'ta.
"Eon, eon, eon 'ta zea ni hemen neok neskame sarjentukin 'ta nik esplikatuko ziot"
"'Ta bai esplikakiyon gaixu horrek, esplikakiyon"
'Ta sarjentua torri 'men zen be garai zea batin, be ordun.
Espliktu harrek 'ta torri 'men zen 'ta kusi 'men zun 'ta aer ze pasa ziyon ba. 'Ta gaiñea nola in zun 'ta gosia zakatela itxian 'ta.
Hala torri zela 'ta oañ kenduak 'ta hara karri ziyotela 'ta kendu in zizkatela han zila nombaitte 'ta. A bueno, bueno deittu 'men ziyon beste guardizilai 'ta.
Aer gaztaiña 'ta iriña 'ta non zin 'ta han zila bian. Kargatzeko aberia, launtzeko kargatzen. Kargatu 'ta bueno seitzeko itxea.
Berriz pozik biaje hura in 'men zun, biño pozik Lesakatikan Sanantonen barrena itxea beri haikin! Biajia erra! 'Ta geo susto erra eaman 'ta halaxe.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-022
Pasartea 0:52:20 - 0:55:15 (2' 55'')
Laburpena Auzoko bat Arantzara joaten zen irin bila. Behin guardia zibilek harrapatu zuten eta kartzelara eraman zuten, Lesakara. Tornolatar hura iturendarra zen, eta, sarjentuaren neskamea ere hangoa izaki, hari esker aske utzi zuten. HIKA.

Arantzara irin bila

Transkribapena

-Errotaiya zea liniko guarda 'ro hola zen 'ta geo gue Inaxio 're hala zen ba 'ta 'zautzen elkar 'ta hara, harei esplikatu hola 'ta hola "Bai tor zaittia!"
-Exkerran(?) borda 'o hola?
-E?
-Exkerran(?) borda?
-Ez
-Bekua? San Antongua, osa, Sailpuruitturriko pixtaku hortan?
-Ez. Goittixio izango zen, goro, goro.
-Goro al zen?
-Bai han zen, goro. Zean, ddio! Ixidro! Zea errotako Ixidro. Ixidro zen, errotaiya. 'Ta gizon haundi bat.
'Ta harei esplikatu 'ta: "Bai tor zaitti bihar 'o hola tor zaitti, lan asko dakat biño zui ingoizut"
'Ta hala Xulua hemen aitzen zen eurra atetzen.
'Ta harrek mandua utzitzen zun, hemen alojitzen baizen, gue itxian lo 'ta jan 'ta itten baizun. Zea Joxe, Xuluko Joxe. 'Ta harrek 'ta hala harek mandua uzten zun 'ta mandua hartu.
'Ta martxa manduakin hara. Manduan gaiñin jarri leku onin 'ta gaiñekun eskutik 'ta Arantza. 'Ta Arantza jon 'men zen 'ta han artua 'ro eaman zuna seittun iyo 'men ziyon
'Ta geo pentsatu 'men zun, pentsatu 'men zun, pentsatu 'men zun zea: "Gehixio 're eamango nikek nik hemen salduko al da, saltzen al zu iriña Ixidro?"
"Bai, bai, bai, salduko 'izut, salduko 'izut!"
Dirua 're justo xamarra eamana, biño zun arte patu ber zun, patuko zun hua 'ta
Be burua ez azaldu nahi ba han ez zula. "'Ta bueno honembeste kilo zembatin zu?" Ta: "honembeste, kilua honembestin". 'Ta bueno kontua ate 'men zun, noski, buruz
honembeste kilontzat dirua dit nik. "Honembeste kilo jarko al zenittuke?"
'Ta "Bai, bai, bai". 'Ta jarri 'ta aiba Inaxio 'ta, jarri, mandua kargatu.
'Ta zerbaitte ez dait nik, saten zun zer, zembat sobratu ziyon, zerbaitte peztak, gutxi. Durua biño gutxiyo izango zen. Han mutikoxkor bat 'men zebillen han
Harren semen bat 'o 'ta. Gabiyan, bertan lo in 'men zun han, ondoko eunin torri zen, jonta. Biajia 're ikarriya 'ta!
'Ta geo harrei man 'men ziyon 'ta bueno lapur beldurrik gabe! Ate 'ta, ate 'ta martxa itxea. Torri 'ta puxka 'ateko, biño beldurka jaten! Beldurka jaten!
'Ta aittu itten auro! Aittu itten auro!
-Aittu itten, hoi da. 'Ta ordun lau talo jango 'ta bat janta pasa ber!
-Bat janta pasa ber.
-Azkenin gaiñea betetzen zuna zen talo bat esniakin, haretxek pixkat berdintzen zun!
-Haretxek, haretxek bai! Haretxek bai. Bai erki kambitu dia kontuk!
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-022
Pasartea 0:49:50 - 0:52:20 (2' 30'')
Laburpena Bere anaia Inaxio Arantzara joaten zen irin bila. Diru gutxi izaten zuen, eta ezin irin asko ekarri.

Labea bai, baina irinik ez

Transkribapena

-'Ta ogiyik ez al zen hemen, iñorrek ez al zun ogiyik itten, itxian ez al zen labeik 'ta izaten?
-Bai, lenotik bai. Gue dembun labia izautu nun gue itxian. Labia, hementxe azpikaldi hontan labia aparte iña.
Zea txaol bat. Geo hola arkun iña, zea ez dait nik buztiñakin 'o zekin iña izaten zen. Bai, hola iña. Geo xolua 'ta azpiyan sua itteko lekua, han sua in 'ta ogiya han goiyan sartu 'ta han erretzen 'men zuten.
'Ta ogiya, ogiya itten zen ogi alia 're akortzen naz gue zelaiyin.
-Ogi alia, ogi alia asko itten zen!
-Bai. 'Ta
-Geo zandu bai zen beste aluki bat. Itten zenun dena 'ta entretu in ber.
-Bai.
-Hoa zen beltza!
-Jesus! Guk urtia torri 'ta, bueno urtia jonta akortzen naz urte batin illarra entreatu in ber, artua entreatu in ber 'ta familiya 're ordun juntatzen zin itea jende guziya jatea, ez baizen kampun jatekoik.
Taberna jon 'ta ogiyik ez zen 'ta patata eosiyakin estankun 'ta hoitan maten zuten patata eosiyakin 'o patata erriakin 'o... zerbaitte hola 'ta. Pixka 't 'ta pozik jan jartzen zena biño hurrengun zea bat 'ta
Itxian ahal zena 'ta itxian. 'Ta geo gue anai difuntuk saten zun, zean, kalea jon 'ta nombaitte bukaro bat jan nahi 'ta jon taberna batea 'ta: "Afai bukaro bat itteko ba al zute?"
'Ta "Ez, jatekua bado biño ogiyik ez do, ogiyik ez do".
-Ogiyik ez. 'Ta ogiyik gabe janik ez.
-Jon beste tabernea 'ta han 'e iual berin. 'Ta halaxe bueltaka 'ta azkeneko berriz etxea torri 'ro beste gehiyo hara jon ez 'o holaxen, zean, desengaiñuan 'ta gosia!
-Hua trixtia zen.
-Trixtia zen hua, gue bizimodua
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-022
Pasartea 0:47:39 - 0:49:20 (1' 41'')
Laburpena Erramunek ezagutu zuen labea, baina ogia egiten ez. Ilarra eta artoa entregatu behar izaten zen, eta tabernetan ere ez zen izaten ogia; patata egosiak zerbitzatzen zituzten.