Puntilla eta nylona

Transkribapena

-Olatxen barrena betik goitti.
-Geo berriz 'e trenbirez trenbire?
-Trenbirez trenbire 'ta hortxe torri giñan. 'Ta bai. Halaxeko ibillerak!
-Hor ariñena puntillak eta hoik izaten zin, izango zin, ez?
-E?
-Eamateko ariñena puntillak eta zinin 'ta...
-Bai puntillak beak bultua zun izuarriya. Bultua.
-Bultua?
-Hua txarra, hua txarra.
-Biño, ez hal 'e gozua izaten zen, gozua. Bestia nylona, nailona gortxuo bulto ttikixio harek. Nylona erruz torri zen!
Josus! Aduana itxi zen hor Frantziyan 'ta. Itxi zen aurri hortan mendiy hoitan zembat 'te zen gordia!
-'Ta zer zen hariya 'ro?
-Hoik ze sango nuke... Hako ontziy honen tipoko bobina batzuk izaten zin.
Holakuk bai hariya, hariya. 'Ta zea barrenin xolo bat hutsa. Nombait sartu 'ta handikan. Josteko makinak nola itten du gaiñin jarrita?
-Karretia, karretia.
-Hola. 'Zaten zin. Biño trinkuk zin 'ta kajan sartzen zin kriston pilla 'ta karga, karga izaten zuten. 'Ta bultua 're bai e!
-Bai 'ta hariya...
-Haik hoxe lurretik holaxeko bultua 'ta kuadruk 'e bai. Bultua, pilla sartzen baizuten!
Pilla 'ta geo hartu 'ta segi 'ta. Lembizi aldetikan tortzen zin hoik kartoi, kartoi hutsakin. 'Ta haik geo euriyakin 'ta hasi baizin erekitzen.
'Ta jendia jakiña busti itten 'ta beldurra 'ta. Geo hasi zin plastikun jartzen 'ta geo ez, geo gertu, gertuk geo.
Pixkat lertzen hasten baldin baa, arront baldarra 'ta gaiñea eroi, ixui igual itten zu 'ta! Jo ze lana jartzen zen!
-Hoik jakiña ba botzekun 'ta hartzekun beti...
-Bai, bai, bai.
-'Ta arrastuk uztia 're komeni ez, bestela...
-Ez ba, ez ba! 'Ta geo baliyokua 'ta baliyo izaten du horrek. Hala 'ta geo ibilli zen hor puntilla 'ta puntilla 're bai 'ta geo
hoik nylona, nylona, nylona erruz jun zen. Guk gek erruz! Ibilli, zembat karri genittun ba? Berreunta... Berreunta zembat pakete karri genittun?
Aleik galdu gabe. Hasiyera aldian, aduana ixteko garaiy hartan. Gabero, gabero, gabero jon 'ta hamabi, hamaika hamabi, hamaika hamabi, hamaika hamabi gabero.
Karri 'ta nik saten niyon: "Ez zula besteik biali! Non, non gordetzia?" Aurretik tira in ber baizin!
Aurrea titzeik ez. Titzeik ez, eamaten zittuzten biño (?) Bartzelona joten zin horrekin 'ta Bartzelona biajia in dala 'ta komei 'ta.
-Gaur bezelako katxarroik ez ordun
-Ez ba! Ez ba! 'Ta hara bai berreunda, berreunda hogeita bi 'ro zerbaitte bazin, bai. Hoi nei, nei patzen zinak baki aski ongi!
'Ta aleik ez genun galdu guk. Guk goiyan bai, goiko bestik naparrak galdu zuten zerbaitte. Bai, 'ta guk aleik galdu gabe.
Bai 'ta geoztikan gizon hura kusten dut nik eta harrek san 'e in ditt behin biño gehiyotan: "Biño zuek ze suerte izandu zenuten?"
" 'Ta suertia? Hoixe izandu genun suertia".
"Biño beti bestik eta galtzen zuten 'ta zuek aleik ez. Zuek nondik tortzen ziñazten?"
"Gu? Ahalik eta disimuluko lekunetik eta hola tortzen giñan 'ta"
'Ta: "Motel, hoi duk suertia hoi!"
'Ta bai zuetzat beimpin bai.
-Biño fin ibiltzia 're bai, erne ibiltzia 're bai.
-Bai, bai, bai. Erne, erne.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:14:29 - 0:17:50 (3' 21'')
Laburpena Kontrabandoko materiala: puntilla arina zen, baina bultoa zuen handia. Nylona ere asko ibiltzen zuten. Haria bobinatan etortzen zen. 200 pakete baino gehiago pasatu zituzten batere galdu gabe. Besteek galtzen zituzten, baina beraiek ez.

Jendearen jarrera

Transkribapena

Geo hara 'ta atseinka atseinka 'ta nombaitte polliki-polliki 'ta han zoku hartan zotza 'ta eurra 'ta zean kriskiti kraska soiñua 'ta saten genun
zea elkarrei gelditzen giñanin: "Beltzak hemen dila, hor izango dila!"
"Nahi nikek torriko baloztek" batek.
"Bai nahi nikek torriko balikek"
"'Ta soiño errak atetzen ttugu nahi baute torri". Guk elkarrei 'ta handik barrena. 'Ta Aldarrira.
Aldarrira ate giñanin san ziun harrek, gizon horrek san ziun: "Bueno oan zuek hemengo berri jakingo zue, noski! Nik biño okiyo aldi horta, zuek horrea jungo zazte"
'Ta: "Bai, gu Gorritxoa" .
"Bueno ni itxea jongo naz, hemendik beitti itxea jon ber dut".
'Ta beno 'ta: "Segi xintxo xintxo" san zian. 'Ta bai. Guk alkarrei saten, txiki arraiyo iñak hara torri giñaneako, txiki arraiyo iñak.
-Normala.
-Bai. 'Ta bueno horrea sartu giñan 'ta handikan Momotiko horta 'ta hortik beitti,
biria hartu, bire zar hoi esteilta 'ta esteiltikan trenbirez trenbire goitik beitti. Guardiziilak baldin baia ya ze sango genun:
"Mesillo(?) txar hoitako bat hartu 'ta earki eamango ginttekek ba Altzibarrea!"
"Bai, biño hola ez yeu hasi berko! E yeu hasi berko, zerbaitt pasten bayeu ez ttiu haintzat aiña 'ta! Ez yeu hasi berko 'ta"
Petreneko Luixek: "Ez, ez, ez yeu hasi berko" 'ta martxa trenabirian beitti.
Tanka, tanka, tanka trenabiria 're txarra izaten zen bizkarrin joteko. Tanka, tanka, tanka...
-Pausua bea txarra, trakateua.
-Trakatetkua bai...
Tanka, tanka, tanka. 'Ta goitik beitti , segi! 'Ta trenbirez jon giñan zeiño Portalezaiño, Portalezaiño.
Jon giñan 'ta laumbat arratsa zen, igande goiza. 'Ta goizin jendia seitako mezata ttarraka-ttarraka hasiya 'ta kusi 're in ginttuzten han norbaittek 'e.
Han Haixianeko hartan barrena, gu goitik barrena trenabirin beitti 'ta han bian eliza zijuztenak bi laun 'o hantxe ttak geldittu zin paetan kontra geldittu zin.
Gu izutzeko beldurrak 'o akaso beak izutu igual ingo zin. 'Ta guk kamiyua kruzatu genun 'ta Altziarrea jon 'ta Altziarren bota genittun Kaxinton itxeko azpiy hartako koadran 'ta.
Gotza pilla bat bazon 'ta gotzakin tapatu zittun 'ta bazekin gu nola torko giñan, bazekin beak. 'Ta botil bat pattar 'ta beste txoixo pamplona
'Ta botil bat pattar 'ta beste txoixo pamplona puska 't 'ta ogi koskor batzuk 'ta karriyak 'ta han zauzkin 'ta haikengatik bestela ez giñan gauzak tortzeko!
-Seuski ez.
-Hua pasara zen e! Pasarak hartzen genittun, biño huaxe 're erra yun ba! Haik zembat kilo 'te zin!
'Ta txarrak 'ta. Geo bueno! Haik pixkan bat pattarrakin 'ta animatu giñan 'ta berriz martxa itxea, euna zaldu zun belaxe biño. Olatxen barrena betik goitti.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:11:58 - 0:14:30 (2' 32'')
Laburpena Kontrabandoan nikelarekin ziren batean, hain nekatuak zihoazen, guardia zibilak harrapatzea ere desiratu zuten. Gau-lanean ari zirela norbait bidean topatuz gero, hura gorde egiten zen, elkar ez izutzeko. Jendeak ez zituen salatzen.

Arriskuaz gain, lana

Transkribapena

-Bai gizona, 'ta geo jenero klase asko tortzen zen handik.
-Puntilla 'ro...
-Bai.
-'Ta relojuk 'e bai 'ta.
-Baita 're.
-Zer zin kartzen zinak? Ze kartzen?
-Sakarina 're bai, Erramun, ez?
-Bai. Sakarina hola pilla haundiya ez zen tortzen. Horrek asko baliyo izaten zun 'ta hoik zin pakete ttikiyak bai tortzen zin.
Hola, ze sango zattut ba? Bost bat kiloko 'ta hola pakete. Biño gaesti baizin haik ikarri dembu haitan 'ta. 'Ta ez zen. Gaiñekun hor bizkarreko txarren txarrena guk, nik harrapatu duten txarren txarrena oandikan, zea, nikel, nikela.
-Zer zen?
-Nikel. Zea txap...
-Metal bat o zerbaitte da hoi?
-Bai. Txapa. Txapa, nikelatzekua. Nikela. Hoi tortzen da, ze sango nuke plomua nola txapa bezela, plomua lori loriya?
Hola tipu hortakua. Biño gorra e, gor-gorra! 'Ta hola izaten zin tamaiñu hontan hola, 'ta hola zabalin.
-Ongi pleatuak izango zin haik!
-Ongi aski bai! 'Ta zea lotuak eta geo bizkarrin txarrak.
Kantoi zorrotzak eta sartu itten. Dio, bizkarrin! Makillakin hartu ixkiñetik biño leku txarrin makilla 're ber 'ta.
Han 'ta la ospa! Harrotu 're bai...
-Karga 're bai, izango zuten haik...
-Haundiya! Ikiarriyan karga. Zeako, Endaratik beitti jonta. Han, nola sango 'izut?
Ba al dakizu Erroilarri non den?
-Bai.
-Zean, Gurutzetik beitti jonta Erlaizku hortan.
-Bai.
-Geo zea, bai zea hoi.
-Artia 'ta.
-Artia 'ta ametzak 'ta...
-Bai.
-Berin itxe azpiy hoik eta.
-(...) difuntua ba al dakizu nun hil zen?
-Baita 're.
-Han zoku hortan beko errekan hartu genittun paketik. Eta betik goitti, 'ta haitakuk zin, txapa, nikela haitakuk.
'Ta betik goitti ate giñan Gurutzen zeaneko gaiñ harta ate giñan bi atseden 'ro hiru iñ genittun. Kaben dion! Haik izerdiyak eta haik, haik! Haik antsiyak jendik! Kriston karga!
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:07:50 - 0:09:50 (2' 00'')
Laburpena Gauza asko ibiltzen ziren kontrabandoan. Bizkarrean garraiatzeko txarrena nikela zen: pisutsua eta kantoi zorrotzekoa.

Kubiertekin borrokan

Transkribapena

'Ta san niyon guk manejua hartua geniyon, guk askotan Bianitza tortzen bagiñan hartu pirrilka[pirrilka:15199] kubierta nahi zun aiñekua izan zaiyela. Pirrilka 'ta Uzpuiño 'o Arlepoiño 'ro joten giñan.
Makilla bat eskuakin giatu 'ta ddi-ddi-ddi. 'Ta makillakin frenatu pixka 't 'ta traaa. 'Ta pixka 't man 'ta taka-taka-taka. Hanka lijero ber, hanka lijero. 'Ta seittu in ber 'ta. Bat erki manejatzen da, bat kubierta bakarra. Bi ez dia itten.
'Ta geo hala honea torri giñan 'ta hemen zerbaitte jan pixka 't, bukaro bat 'ta eaten 'ta aittu giñen 'ta Paura eaman genittun. 'Ta bueno hara eamateko oan nola manejatuko ga? Ba kamiyun beitti 'ro jonberko 'ugu hokin 'o nola hasiko ga?
Hala, hainbesteiñoko beldurra 're ez zen ordun 'ta. Hala hemendik ate 'ta san niyon Santiyoi: "Zuk pirrilka kamiyun eamango al zu?"
'Ta: "Nik ez, ez dut beiñ 'e ibilli".
'Ta guk ibiltzen dugu 'ta jongo da pirrilka erki. Geo laun gehiyo bazin, bagiñan 'ta bestik abitu zin bakotxak bena hartuta tra, tra, tra, goitik beitti kamiyun pirrilka.
'Ta gu Santiyo 'ta biyek geldittu. San niyon: "Santio ez al zu bat 'e, bat 'e zea?"
"Ez, ez, ez, nik ez." 'Ta hala martxa. 'Ta nik sokak askotan 'zaten nittun gerriyan soka, zer 'ta 're.
'Ta ordun 'e soka banun. 'Ta goitik beitti, beko kurba jon naz 'ta ta-ta-ta-ta hanka soiñua hemendik beitti. 'Ta san nun hoi ez duk (...) krixto alletuko hoi. Hara jon zenin san niyon eon pixkat Santio, eon.
Geldittu zen 'ta hala kurba biño goixio zen. 'Ta sokai lotuta bi ya bi eamaten ttun pirrilka san niyon. 'Ta: "Eamango al zu?"
'Ta: "Bai, prueba in ber diu"
'Ta lotu 'ta ongi ongi jarri nittun 'ta abitu naz goitik beitti neri haikin. 'Ta karga 'ta geo bi alkarrekin, ez hau itten haik!
Haik hau ez baizuten itten, bestela ingo zuten, bana izan ezko. Banaka biño...
'Ta bete-betian haik ra-ra-ra-ra-ra. 'Ta beko kurba martxa pixka 't eamaten baigenun. 'Ta beko kurba pasa in genun dembuan 'o ixkiñ xamarrea atea. 'Ta hasi naz goitti 'ta goitti, eziñ 'ta eskapo iñ goitik beitti! Anda dio!
-Hemen zuen rebueltaku hontan?
-Bai hortxe. 'Ta martxa beko sasiyan beitti 'ta bim-bran-braum! Beko erreka. 'Ta horra! Hausi ettuk ingo, biño...
(...)tzakua hortik atetzen. 'Ta bestik aurrin jon zinak, han Portuerri aldea han goitik beitti zijuztenak kamiyun haik soiñuk aittu 'ta norbaitte ate 'zango ziula 'ta haik gorde 'ta nombaitte hor zalaiyin barrena zeiltzanak.
'Ta jon 'ta biyek jon giñan goitik beitti 'ta soka askatu 'ta hartu biyek bana bizkarrin, 'ta goiko kamiyoa kosta ziun erki atetzen.
-Halako tokiya 're!
-Lekua halakua 'ta harri 'billiy hortan nombaitte ezin 'ta ate genittun ba 'ta, jon giñan 'ta. Holaxeko zeak, 'billiyak izaten genittun bai.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:05:00 - 0:07:50 (2' 50'')
Laburpena Kontrabandoan gauza asko ibiltzen ziren; kubiertak, esaterako. Txanda batean, kubiertak goitik beheiti ihes egin zion.

Antiguako koartelean estuasun ederrak

Transkribapena

Geo hala 'billita haik hartu zittuzten 'ta. Bueno benga kamiyo aldea, goitik beitti kamiyo aldea. 'Ta eaman, haik eaman bakarrik ez, haik sartu barrenea 'ta baita gu 're. Gu 're bai. Haikin jon ber genula.
'Ta beno, nik gauza bat pensatzen nun, gauza bat bakarra nik bakarra nakin. Ez zekin ez Inuzentziok, ez Moñitok 'ta Pillipok, iñork ez zekin beste deus 'e. Ez zekiten deus 'e haik. Izan zittekela 'ro pentsatuko zuten, biño gaiñekun deus 'e ez zekiten haik.
Nik bai banekin, geak karriyak genittun 'ta. 'Ta geak gorde 're in genittun. 'Ta nik ukatu ezko dena iña zola nik pentsatzen nun, nik ukatuta.
'Ta san zin nei zeak han (...) beimpin, zea: "A ver, este joven ya sabra. Este joven". 'Ta nei, nena 'ta: "A ver" 'ta nik enekila 'ta. Guardasola erekiya, euriya ai baizun, dda! Ja 'ta guardasola airin bota zin. Makillakin, makil bana denak hartu zuten nombaitte makil bana, 'ta makilla sasiyan ibilli ber ba.
Ja 'ta bota zin. 'Ta ni hantxe uzkur-uzkur iña neri hartan segi 'ta ni ez.
-Ez aittortzen.
-Ez aittortzen 'ta geo bueno. Sartu haikin batin katxarrun 'ta martxa.
Oiartzuna. 'Ta Oiartzungo kontseju parin geldittu 'ta hara jon zin guardiziilta 'ta zea Mangas 'ro, bakizu?
-Kuartelea, kuartelea.
-Hua torri zen, 'ta kusi zittun 'ta ez ziyon gustatu harrei.
Hoik harrapatzia. Hoik betik torriyak baizin. Ez baizin zea berekuk. Hoik Donostikuk 'o hola zin 'ta.
-Haik zea haundiyagokuk, kategori gehiyokuk.
-Bai, 'ta hoiri tokatzen. Hoik harrapatu nahi 'ta. Hala 'ta pixka 't beira eon 'ta. Aber izautzen zun aleik 'e haitan. 'Ta ezetz san ziyon. Ni izautzen niyun rebista pastea 'ta joten zen, eskopetan rebista 're.
'Ta hara 'ta. Inozentzio 're bai 'ta, biño ez zula izautzen iñor 'e 'ta. Hoa barrenea 'ta. Beno raaa! Martxa man 'ta martxa Donostira, Antiguara. Antiguan kuartela han izaten zuten, oaiñ 'e uste 'ut han izango dela.
-(...)Antiguan gaiñin.
-Bai. 'Ta hara jon 'ta barrena sartu ginttuzten kuarto batin 'ta hantxe kieto xil-xilik. Xil-xillik eta Inuzentziok: "Nik ez dit kulpik 'ta ni" 'Ta near harrek, near 'ta near.
BEste biyek xil-xillik eon. "Hik bakik, san zak hik. Hik san zak, hola ez yeu ibilli ber! 'Ta nausiya jabia izortuko 'uk 'ta izorr hai! Guk hola zertako ibilli ber yeu? Hik san baldin bakik! 'Ta bazekit bakikela!".
"Nik ez dait gizona deus 'e, nik ez dait deus 'e! Nik ez dait. Nola sango 'ut ba nik?" Nik saten niyon. 'Ta hala, 'ta halako batin: "Bueno, aber!" Zea nombrik 'ta dena hartu zittuzten, 'ta deitu ginttuzten banaka-banaka 'ta.
Handik pasa 'ta beste ailleka. Han deklaziyua. Deklaziyua hartu ziyon lembiziko, ez dait Pillipo 'ro zein eaman zuten 'ta eaman zuten 'ta. Seittun soiñuk kinkiti kanka 'ta kinkiti kanka, zapata kajak zittuzten bota beltxa holakuk, guardiziilan bota holakun kajak han.
'Ta haik nombaitte jefia 'ro torko zen han 'e deklaraziyua hartzea. Haik hua torri zenin lanin hasi zinak haik urratzen. Iruitzen joka ai zila iruitzen. Nik haik beldurrak ordun! Txiki arraiyo itten ai ttuk. Kinkiti kanka 'ta bra, bri'ta bra 'ta.
Geo ño! Ze kusi ber te 'ut 'ta ze kusi ber 'te 'ut han! 'Ta geo txandan txandan 'ta ni azkeneko 'ro hola deittu niñuten. 'Ta orduntxe trankildu nitzen abitu nitzenin, pasaran hola pasillua 'ta pasillun atiak hola 'ta ate batetik pasaran beitu nun.
'Ta bi guardiziil han ai zin zea kaja haik urratzen ai zin. 'Ta hain soiñua. Ne artian nik: "Hoitxek nittin nik! Hoitxek nittin!" 'Ta holaxe trankildu!
'Ta pasa hara 'ta han guardiziil bat, bi guardiziil han. 'Ta bat eskriitzen ai zen 'ta bestia zerbaitte esaten, jefi hua. Han ai zin 'ta geo in zuten behintzat, paper hua bete zuten 'ta bueno letu in ziten aurreko aldian letu.
'Ta zea zila Bernardo Iparragirrenak zila 'ta ez dait zer zila 'ta haik ben zea, ben, ben burutik jarriyak. Hua karriyak leno, Bernardok karriyak izaki hoik! 'Ta haixek zekiten Bernardonak zila.
Zertik beak karri zittun 'ta! 'Ta, bai, geo hala 'ta nik ez nekila beti saten niyon 'ta beno hala zila 'ta firmatzeko faorez paper huaxe 'ta firmatu niyon. Nik ez iñ ezko, izortzen bainitzen berriz 'e neone. Firmatu niyon bian 'ta bueno 'ta bueno
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:57:40 - 1:02:17 (4' 37'')
Laburpena Erramun eta Tornolako beste bi bizilagun Antiguako koartelera eraman zituzten, poliziak kontrabandoa aurkitu zuelako. Erramunek bazekien aski ederki kontrabandoarena, baina ez zuen aitortu nahi. Hala ere, ordurako poliziak bazekien aski ederki nor zegoen atzean, eta azkenean aske utzi zituzten; hori bai, deklarazioa hartu ondoren.

Poliziak kontrabandoa harrapatu

Transkribapena

Geo ondori hartan handik demboa pixkaten burura berriz 'eeostunak billatu ber izaten zittuzten 'ta hor baizen kakua. Eostuna zein zen izautzen ez 'ta, eozeiñi ezin piyatu 'ta.
Hor aitzen zin 'ta. Beste bagenittun, ez dait zembat zin, zortzi 'ro betzi 'ro gue zalaiyan haunzko ixkiñin gordiak.
-Oain oilluak din txaolin haunzko...
-Haunzko, zerrauran kampoko aillekatik hantxe gordiak, zakarra bazon han 'ta.
Aska zar bat 'e bai 'ta hantxe gordiak genittun. 'Ta guk haik han utzi 'ta ondoko eunin 'o beste sail bat karri genun asko. Ez dait zembat karri genittun. Pilla gaitza bai, berriz 'e Atxaltako beko zoku horta sartu genittun 'ta.
Zer da 'ta. Bernardo nombaitte hasi da norbaitte eostuna baula 'ta hasi da 'ta hor harrapatu ttu trampakuk.
-Ba, polizia sekretak 'o
-Polizikuk. Harrapatu ttu 'ta haik earki engaintu 'ta torri 'ta, honea 'ta.
Kusi, horku haik eakutsi. Haik ez. Biño san aer goiyan ya ez zun gehiyo, ya ez zun gehiyo. Hoi zea, haik holako zea nahi zutela 'ta ez dait zer 'ta. Bai zea beste tanda bat bazola, beste tanda bat biño hoik saldu nahi zittula lembiziko 'ta hola.
Gue Inaxio eakustea jona, non zin. Ez baizekiten non zin haik. 'Ta jona 'ta gue Inaxiok seittun ierri "Ettuk berri onekuk hok". 'Ta gaiñin barrena ibilli 'ta ez rekautxatuk zin, ez ze...
-Hairi ez ziyoten importik.
-Zembat zin kontatu in ber zittuzten, kontatu zembat zin. 'Ta geo hala ibilli 'ta, hala zeiltzala Bernardoi san guriak disimulu errin hola pasaeran 'o: "Seuruk al ttuzu hok?" hola san.
'Ta pixkat iruikortu bea ordun, Bernardo. 'Ta harrek ospa, martxa!
-Kauen, Bernardok?
-Martxa, katxarro zerbaitte izan ber zun, katxarro txarren bat beko kamiyun 'ta.
Han martxa 'ta, haik 'e bestik 'e bai martxa. Biño, bai torri 're auro aski atzetikan, ondotik. Poliziko zea, autobusa ez biño hola tipo ereki bat, atia bai galanki. Geo zea bat, polizia sekreta... 'o polizia armadak salto, auro saltatzeko ate bana 'ro tipo katxarro luze bat.
Torri zen. 'Ta han guardiziilak. Mordoxka 't. Torri zin 'ta geo jakiña limbiziko itxia hau. 'Ta guk zea in genun Bernardok san 'men ziyon Inaxioi: "Inaxio hoik numbaitte zabaltzute hortik, zabaldu, gorde numbaitte hoik!".
'Ta: "Oain gorde, kusiyak eta oan zer gorde! Hoik torko 'ia auro e!Billa, hala baia e!"
"Bai, bai, hoi dit beldurra nik 'e, nik bai baittut kontu gehiyo" Hua martxa, Bernardok, harrek alde beimpin!
'Ta geo bai torri 're auro aski. Torri 'ta hara jon dia'ta falta kubiertak, denak falta. 'Ta haik polittak jarri zin. Bueno!
-Seuru torri kusiyak...
-Bueno! Erlia zirikatuta bezela harrotu zin. Bueno!
Honea seittun 'ta hoixe 'ta. Aber nausiya non zen 'ta Inaxiok 'e hanka in baizun, alde.
-Bestela horkuk denak ateziko zittuzten.
-Bai denak harrapatuko zittuzten bestela. 'Ta geo ni jon nitzen, atta 'ta biyek jon giñen gu.
Atta orduko zeatua, euriya ai zun zar zar zar zar! 'Ta guardasolakin ni 'ta aitta 're bai. Biyek guardasol banakin. 'Ta zalaiyan barrena jon giñan 'ta guekin poliziko hoitakon bat guekin batin 'ta.
Jon zen 'ta: "A ver ¿Dónde están las cubiertas?, ¿Dónde están las cubiertas?¿Dónde habeis llevau?"
'Ta guk ez genekiula, ez genekiula 'ta gu ez baiziuten leno kusi haik.
Ni ez 'ta aitta 're ez. 'Ta aitta jon zen demboan zea fuerte xamar hasi 'zkan attai. 'Ta zea ordukoz gue aittak urte sailla baizun, hiruroita goitti urtiak 'ta
San ziyon aittak zea ya ze pentsatzen zuten erari hartako gizon bat kontrabandun ibiltzia, ya ez al zuten beste zea han...
"A perdone, perdone" 'ta joteko, joteko itxea.
'Ta hua itxea, euriya 're hala ai zun ordun. 'Ta nei ez san hua: "¡Venga tú, joven, ven aquí!" Jon 'ta: "A ver, busca, busca" Haunzko beko bi franko azpiko zea hoik ddena sasi guziyak erbi bat 'e bai galanta ate 'ta martxan jon zen gizajua.
'Ta han zola 'ta gu hantxe. Nik jakin nun zin, gek zabalduk. Miño hara enitz...
-Dena kontra in ber zuk.
-Bai. Dena kontra nik. Ez baneki bezela in ber dena! Ez baneki bezela.
Bat, person bat, Moñito karri zun, karri zuten. Zalaitikua 're barrenin eoten al yun 'ta Pillipe 're bai biño haik 'e kusi nahi zerbaitt 'ta ate azpikaldeko zalaira ate 'ta beira. 'Ta haik: "Ven acá, ven acá!"
Haik haik karrizi. 'Ta Inuzentzio 're nombaitte kanaletik 'o kusi non zebiltzan 'ta hua 're torri gue itxe aldea. Geo near errak in zittun. Hok gizajuk buruik ez 'o ez dait ze arraiyo!
-Ez iruitzen.
-Ez iruitzen haik kulpik ez zutela 'ta ez zuten kulpik. Biño han kusita kulpan sartu. Uste baitute bestik haik zittuztela kulpak.
-(...)
-'Ta geo. Bai, bai. Geo hala 'ta, beira 'ta sasi guziyak alperrik, ne artian alperrik gebiltzak biño... Benga 'ta benga 'ta sasi pilla guziyak, kamiyo azpikuk 'ta gaiñekuk denak jira! Ddena 'ta iñun ez 'ta.
Guk zea baigenittun, zelaiyin mazka segakin mordoska 't ebaki 'ta zalaiyin zabal-zabala jarri 'ta belarrakin berdin-berdin erki tapatuk. 'Ta hantxe Moñitok harrapatu zun lembizikua.
Han etsiyak hartuta goitti ate giñan 'ta jesus hauk maldiziyuk zeak.
-Poliziyak?
-Ez, guardiyak. Haik maldiziyuk jakiñ han zila 'ta.
Han zila itxian baizin. 'Ta geo bueno, bueno, bueno. Moñito han zaillen, 'ta jon 'ta belar hartan gaintik pasten hasi da 'ta hor sartu hanka tartin nombaitte.
-Hor hanka izorratu?
-'Ta: "¡Aquí ya hay algo!¡Aquí ya hay algo!" Ejuka. 'Ta hara denak korrika 'ta han, hantxe harrapatu kubiertak.
-Denak Erramun?
-Han zin haik denak.
Denak xabal-xabal inta erki jarriyak genittun.
-Tokatu Moñito zaarra hara jotia.
-'Ta geo bai, 'ta geo Pillipe 're hantxe 'ta harrek ez, hua pollikixio ibilli zen. Edade gehixiokua 're 'ta han...
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:51:08 - 0:57:40 (6' 32'')
Laburpena Behin polizia sekretukoak etorri ziren, bezero itxura eginez, kontrabandoan ekarritako kubiertak erosteko aitzakian. Kontrabandistek igerri ziotenean, batzuek alde egin zuten eta beste batzuek kubiertak gorde zituzten. Poliziaren furgoneta etorri zen Portuburura eta Erramun Antiguako kuartelera eraman zuten, beste bi bizilagunekin batera.

Bezeroak gordelekura

Transkribapena

San ziun, zea: "Honek kubiertak kusi nahi ttik. 'Ta zea gizona jatorra 'uk lasai ibilli. Honekin ez (...)"
'Ta: "Eakutsiko izut nik kubiertak nun din".
Hala, nik eakusteko gue Inaxiok 'e san: "Zu zuaz eakuskiyozu"
'Ta gizon bat, gizon plako luxe bat. Biño gixajua jon in zen dexentin, biño honontzin ez zen, ez zen (...) haundiyik.
-Hara kubiertan billa jon al zen?
-Kustea, eosteko. Eosteko kustea.
-A eosteko kustea!
-'Ta eosteko tortzen zenak itten zun ongi kusi, ongi kusi. Buelta mango ziyon, denai, ber zittunai. Kusi.
'Ta iya rekautxatua zen, ez zen. Rekautxatuk igual tortzen baizin. 'Ta rekautxaturi seittun harrapatzen ziyoten. Iatsiya beste zea, zar hua berritzen baizuten. 'Ta hua ez baizen nahi izaten.
'Ta rekautxatua 'te zen 'ta dena kusi 'ta halakoik baldin bazen hua beixi 'ta dena. Hotxek honembeste, honembeste 'ta gizasme bat erdalduna, luxe bat. 'Ta zea zen, transporte martxa... zea 'men zen transportin martxa haundiya zuna.
-Bai, bai, bai kamiona...
-Burua bea, bai. Hala 'ta geo jon giñan Atxaltako beko zoko-zokuan genittun. 'Ta jetsi giñan hara 'ta beak zerbait san zin, bettikun.
"Mmm" hola ahope xamarrin. Iyo in ber geo 'ta goitti 'ta. 'Ta hala in genun hango ittekua 'ta heldu giñan betik goitti ezin harrek ezin. Petxuk ez ziyon launtzen, ezin zun. San zin 'ya ez zen beste xendan bat bueltaka 'ro hola zea.
-Maldik gabe.
-Han, bai. Han Atxaltako beko xabaletik Aixtin goitti Atxalta pike-pike baita. 'Ta handik goitti 'ta san niyon bai bai bazela 'ta.
Hala abitu giñan, honontz torri giñan Aixtigaiñan barrenetik, gotti birexior bat bada oain zikiñak hartua do. Handik goitti gue sardiyan azpira 'ta handik buelta manta Atxalta aldea 'ta.
Nei bizkarretik fuerte aski heldua bai, gizona. 'Ta biyek Atxalta torri 'ta hor pixka 't eondu giñen 'ta polliki-polliki torri giñan 'ta kotxe erra bazakan!
Gue kamiyu hortan 'ta. Agur ba "Muchisimas grazias" 'ta. Hala eongo zela nausiyakin, beakin eongo zela 'ta eamango zittula. Seittun karritu, harrek ber baizittun!
Kamiona 'men zakan. Nahita nahiez jarri 'ta lanin hasi berra. 'Ta hala eaman zittuzten 'ta.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:48:45 - 0:51:08 (2' 23'')
Laburpena Kontrabandoa gordeta edukitzen zuten tokira joaten ziren batzuetan bezeroak. Ongi begiratzen zuten erosi aurretik. Behin enpresa bateko enkargatua etorri zen kubiertak erostera; nahiko lan izan zuen Tornolako maldetan.

Kubiertak pasatzen

Transkribapena

-Geo pakete martxa hoi berriz. Haik be aziendan martxa ya geldittu 're in zen. 'Ta geo berriz 'e pakete martxa hoi.
-'Ta geo kubiertakin Erramun.
-Jesus!
-Kubiertak?
-Kubiertakin.
-Haik, haik polittak. Buf! Haikin hartzen genittun pasada errak! Kamionan kubierta zarrak tortzen zin. Zarrak ez berriyak. Hemen ez baizen zeik, kubierta puldamentoik. 'Ta txarrak 'ta.
Hemen bakizu gerraondori hortan hau dena zea geldittu zen.
-Erria, erria geldittu zen.
-Arruinatuta bezela. 'Ta numbaitte fabrikak eta zeak taillerrak eta numbaitte geldittu zin 'ta geo gabe.
'Ta karo lana in ber zunak ber. Lana in ber zunak ber! 'Ta kartzen genittun kubiertak, polittak, hain izenak oandik gouan dauzkit ze marka: Michelin, Michelin beti politta, mia izaten da, mateil mia izaten zen.
-Ariñuo.
-'Ta ariñuo. Biño manejua sumatu zioten. Bi alkarrekin jarri lotuta 'ta baten lekuan bi 'ta jartze baizizkioten. 'Ta bi karri ber. Manejua. 'Ta banakin jonta bai gu erki aski biño...
Geo bestia: Dunlop. Dunlop marka Dunlop. Hua loriya. Hua pisua beti. Dunlop. 'Ta geo bestia: Goodrich. Hiru marka tortzen zin handik. 'Ta dena kubierta erra. Er askuk bai. 'Ta haundiyak 'e bai. Gen alturakuk bai.
-Bai hoik kamion GMC 'ta hointzat 'zango zin hoik.
-Baita GMC biño haundiyaguntzat. Haundiyagu... Transportekuntzat 'zaten zin.
-Bai, bai seuraski bai.
-Transportekuntzat bai. Bai nik izaun bat, ez dut sekulan aztuko. Honea torri gizon bat 'ta zea Bernardok karri zun.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:46:55 - 0:48:40 (1' 45'')
Laburpena Azienda gutxitzen joan zen eta gero paketeak bakarrik eramaten zituzten. Gerra ondoren dena behar zen hemen eta denetik ekartzen zuten. Denboraldi batean kamioien kubiertekin ibili ziren. Markak gogoan ditu.

*

Transkribapena

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-024
Pasartea 0:45:20 - 0:46:55 (1' 35'')
Laburpena Azienda nekatu egiten zen hainbeste bidean oinez. Muga aldean nahiko gogor tratatzen zituzten. Tramo bat baino gehiago zituzten.

Animaliak pasatzen

Transkribapena

'Ta geo beste batin berriz, handikan Burnaizira jon 'ta Burnaizitikan ordun 'e biajia in genin guk. Petr... Hilla da Petreneko Luix gizajua, bixi hutsa zen hua 're bixiya zen arront.
Auro itten nahi izaten zun harrek 'e. 'Ta hala, beimpin hua 'ta Martin Albis... anaiya, Martin lengusua. 'Ta Peio 'ta ni. Burnaizira jon giñan 'ta han torri zin animaliyak ba. 'Ta hartu genittun 'ta han 'e gaztiak izaki.
'Ta edadetuk 'e bai batzuk haundi xamarrak bazin. Haik erki joten zin, biño bestik gazti haik ezin seittu. 'Ta Burnaizira alletu 'ta polliki-polliki, polliki-polliki puxka 'atea maldara ate ber izaten da han 'ta. Ate genun, goiko gaiñea ate genittun.
-Ez paraje erra ba!
-Ez. 'Ta ate genittun 'ta. Geo goiko gaintikan polliki-polliki, polliki-polliki Bianditza. 'Ta Bianditzetikan ez ziok ba kamiyotik atetzeik, hemen sartu berko yeu kamiyoa 'ta.
'Ta kamiyoa sartu giñan 'ta Oianlekuiño. Oianlekun sartu birian goitik beitti. Goitik beitti 'ta.
-Ibaiñarriño?
-Bai, Ibaiñarriño. 'Ta goitik beitti polliki-polliki heldu giñan 'ta aurrin Petreneko Luix 'ta Martin pizkorrenak hartu 'ta aurrin tra-tra-tra.
Jon zin goitik beitti. 'Ta haik harkaitza pasa 'ta seittun abitu zin aurrea. 'Ta guk Peio 'ta biyek gen hoikin. Peiok oan 'e sango nuke bai. 'Ta goitik beitti heldu giñan 'ta heldu giñan 'ta eroi in ziun bat. Eroi.
Bai. 'Ta horra oantxe izortu gattuk 'ta berriz polliki-polliki (...) 'ta altxatu genun 'ta nolapaitte 'ta zerbaitte ahal genittun zea batzuk 'ta mate genizkan 'ta gosia ikarriya zakan harrek. Irikiya gosia.
-Zembat dembo zen haik jan gabik?
-Bai. 'Ta hartu 'ta janezi pixkat zerbait 'ta berriz gotik beitti heldu giñan. 'Ta torri giñan zea Oialekutik beitti zeaiño.
-(...)ko lepoiño?
-Ez. Zeaiño Zaldingo lepotik sart giñan birian beitti Biraita aldea. 'Ta hor borda nola da da zea hoi borda txar bat bada ba, Zabaleku 'ro.
-A! Biramuta.
-Biramuta. Biramutako gaiñ horta torri giñan 'ta betik goitti ddau, ddau, ddau gizona. 'Ta aiba dio, ez genakan ezer itteik eta paixano duk beimpin 'ta hala, hola Luix. "Ze ez al da odolik 'o zer?"
-Zea leno zuekin zen kuadrill...?
-Bai.
-Haik beiyak eamanta geo!
-Haik pizkorrenakin jonak baizin 'ta gu bestikin.
Haik: "Odola baziok premi erra hemen, odola..."
'Ta Peiok san ziyon: "Nahiko lanak battik batek hemen 'ta ez dait. Utzitzia pentsatu yeu biño hua 're gehixko 'ta hementxe yeu 'ta"
"Jongo ttuk baiy hok!"
'Ta dda! Ohol batzukin 'ta makillakin 'ta beitti 'ta pixka 't muittu. Goitik beitti 'ta gu Peio 'ta biyek atzea pasa. 'Ta beri haikin zea.
-Bea bakar bakarrik?
-Bakar bakarrik aurrea inta. Gu atzetikan. 'Ta goitik beitti jetsi ga beko, Biasoko zea horta 'ta hor goitik beitti zalaira nola sartu giñan. 'Ta sartu giñan zeara zerra nola zen hor? Zerra.
-Xorrana?
-Bai Xorran zerran inguru hortan numbaitte pasa giñan, goitik beitti. 'Ta dembateko trenabire xarra 'ro zerbaitte harrapatu genun hor. 'Ta hortik beitti Altzibarrea. Trenbirez trenbire.
-Bai, bai.
-'Ta trenbirez torri 'ta sartu genittun zea, Kaxinton zean.
-Han, kuadran?
-Kuadran sartu genittun. Kaxinto han zen 'ta hala Kaxintok. Ez, ezin torri 'ta ezin torri aleiya 'ta.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:41:45 - 0:45:20 (3' 35'')
Laburpena Animaliekin nondik nora ibiltzen ziren kontatu digu Erramunek. Eroslearen arabera, batera edo bestera eraman behar zituzten. Nafarroa aldetik etorrita, batzuetan Tornolatik jaisten ziren, eta, beste batzuetan, Bianditz eta Oialekutik barrena, Karrikara, eta, handik, Altzibarrera. Animaliak nekatuta egoten ziren eta ezin ailegaturik ibiltzen ziren bere haiekin.