Kanpoan errieta, etxean errieta

Transkribapena

- Eta san bazenun kastigatu in zizutela? Errita igual? 'O...
- Bai, ordun... Ordun... Arrazoiya baldin bagenun ta ez bagenun, eta zea gehiyokin, arrazoi gehiyokin beántzako eskolan kastitu zitela esatia netzako 're hala izango zen itxian.
Gutxinin bintzat errita. Eta berdin pasatzen zen baita 're adiñeko personakin. Nahiz arrazoiyikan gabe zerbatte itten baziguten 'o saten baziguten, hura ahal baldin bazen hobe itxian 'o gurasuri ez esatia!
Zertikan oso gutxitan arrazoiyari kaso ingo ziyoten, gehiyo ingo ziyoten zeiñek esan zun 'ta zeiñ zen persona hori. Bai.
- 'Ta aittu aittu´re gutxiyo, uan bezela ez.
- Ez, ez. Ez zen aitzen eta... Ez zen uan bezela hizketan aitzen gurasukin eta... Bueno, e... Esateko iñorrekin ez. Eta geo gaiña beste ohittura bat bazen, guen itxian behintzat, e... Beák ben artin ai baldin bazin e...
Hizketan zerbattegatikan ni biali itten ziten beák zozten lekutikan!. Bai. Ez zen uan bezela hau gertatu da, 'o itxeko bateri hori gertatu zaiyo 'ro... Ez!. E... Ixilka pasatzen zen dena. Eta... Karo hoi netzako oso gorra zen!
Zertikan igual izango zen gauz bat nik kompreinttu nittekena, 'o... Hura entetuta lasaiyuo eongo nitzana, miñon geo bialtzen zizuten eta ez zenekiyen zertik!. Ez zenekiyen. Eta geo enteatzen baldin baziñan, entetzen ziñan handikan demborata,
'o familiko batek esan zizulako zer gertatu zen, 'o bestela zu bittarti hartan e... Tortzen zizun hura 'o iziñ asmatuikan, "biño zer 'te zen ba nik iziñ aittu nun gauz hori" 'o... . Bai.
- 'Ta karo, 'ta horregatik galdetzen 'ta atrebittu ez.
- Ez, ez. Konfintzikan, konfintzikan ez, ez. Batez konfintzikan, 'ta... Hori e... Zembaitan pozikan esango, eta esanta lasaiyuo geldittuko nitzan ni neone 're 'ta... San ber niyon persona hura 're bai, miño... Bai, nik uste 'ut hortatikan gauz...
Esan nahi nuke asko importik, importik ez zuten gauza askori e... Errezelo batekin gelditzen ziñan beti. Bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-028
Pasartea 0:10:10 - 0:13:30 (3' 20'')
Laburpena Arrazoia eduki edo ez eduki, haurrei errieta asko egiten zitzaien. Bai eskolan zigortuz gero eta baita adineko norbaitek errieta eginda ere. Gurasoekin ez zen orain bezala hitz egiten. Helduak hitz egiten ari baziren, haurrak bidali egiten zituzten ez entzuteko.

Eskolan zigortua

Transkribapena

- Hoi da, saten ai ziñan garbittu 'ta...
- Bai...!
- Berriz san 'zazu!
- Bai, ba hori. Guk urte guztiyan geonek garbitzen genun eskola eta geo superiorak etorri ber zineko, pues hobekiyo garbitzen genun. Uan saten den bezela, liempieza jenerala ingo bagenuke bezela. Ordun etortzen zin superiora haik, eta...
Denak 'o gehiyenak 'o denak prepatua eukitzen genun haikentzako ongi etorriya, kantatzen geniyon eta gen ongi etorriya itten geniyon eta geo ba... Haik jartzen zizkiguten... Ematen genun lan bakotxetikan pizarrea atera eta prueba batzuk eta...
Bueno, gaiñekun e... Oso kontentu ibilli izandu naz ni oso gustora eskolan, e... Hango launakin jostatu 're asko itten genun eta bai, e... Erabat esateko, oso gustora, kontentu. Izaten zin, izaten genittun gen kastiguk, gen zeak, esan nahi nuke...
Kastigatzen ziguten, miño kastigatzen ziguten zerbatt itten genulako! Ni goguan geldittu izandu dut egun batin pizarran in ber genun zea, e... Hiru 'ro lau artin lana eta genun bat falta, komonea 'ro jon zelako. Eta nik esan nun: " ¡Ba, si no viene que se fastidie!" eta monjak entzun.
Eta... eguardiyan, eguardiyan zea bestik itxea bazkaltzea eta ni eta beste bi monjak kapilla zuten goiko pisun eta beák lembiziko plantan bazkaltzen zuten eta bizimodua itten zuten eta geo bazkal ondorin joten zin errezatzea kapillara.
Eta jarri ziguten lembiziko pisutikan azkeneko bittartin guri eskailleratan kastigo eta geo beák zazpi monja zin eta zazpiyak guen ondotikan pasa eta kapillara errezatzea. Eta netzako kastigoik gorrena hora izandu zen. Denak han ikustia han kastigatua.
Eta geo... E... Madre superiora 'ro saten geniyona, monjan buru itten zuna kapillatikan atera 'ta torri zen eta esan zin nei urruti bizi nitzala eta joteko itxea eta bazkalduta tortzeko berriz. Eta... geo e...
Nahiko apurua pasa nun, zertikan eskolatik atetzen nitzanin nik enkarguk eamaten nittun itxea eta ni handikan kastigua hura ordua biño lenotikan altxatu zin superiorak, biño orduko Antoneneko denda itxiya!
Ta ez dakit nola moldatu nintzan itxian esateko enkargoik gabe zertik jon nintzan, zertikan badakit ez nula esan kastigatua eondu nitzala. Bai.
- Zerbatte asmatu zenun!
- Zerbatte asmatu nun. Zer ez dakit, biño zerbatte asmatu nula bai.
- Eta san bazenun kastigatua...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-028
Pasartea 0:06:20 - 0:10:10 (3' 50'')
Laburpena Oso kontentu ibili zen eskolan, asko jostatzen ziren. Zigortu ere egiten zituzten. Bera ere zigortu izan zuten. Lotsa handia pasatu zuen eta etxera eraman behar zituen enkarguak egin gabe gelditu zelako kezka galanta ere bai.

Mojen eskola

Transkribapena

- Bai.
- Noa joten ziñan?
- Monjeta.
- Kalea?
- Kalea. Oiyartzungo... Kalea, oan zea Don Manuel bi... Len biblioteka don leku hortan zozten monja Merzedariak eta... Haik eukitzen zittuten orduko e...
erareko person batzuk zaintze zittuten, bertan eukitzen zittuten eta geo... Lembiziko plantan zozten bi eskola. Bat hasiyeretikan komuniyo ttikiya iñ artekuk, han neskak eta mutillak ibiltzen giñan eta geo, zortzi urte ingurun mutikuk handikan atera in ber izaten zuten
eta nexkak pasatzen giñan beste eskolara, eskola haundiyagoa, adiñ gehiyoko eskolara. Eta bitan genittun bi monja, eskola ttikiya saten geniyonan Sor Maria Luisa eta eskola haundiyan Sor Maria Elena. Eta han hori, bukatu arte.
Eta geo e... Zea, urtian behin tortze 'izkigun superiorak urte guziyan intako lana haik baloratzen ziguten eta... Orduko itten genun eskola dena garbittu. Urte guztiyan guk garbitzen genun eskola, biño superiorak torri ber zuten egunero, oi... Egun hartako itten genun,
bueno uan esango genuke bezela, liempieza generala. Eskola dena garbittu eta...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-028
Pasartea 0:04:10 - 0:06:00 (1' 50'')
Laburpena Kaleko mojen eskolara joaten zen, Gurutzetik oinez. Orain Manuel Lekuona Biblioteka dagoen tokian zeuden mojak. Eskolaz gain, zaharrak ere zaintzen zituzten. Zortzi urtera arte mutilak eta neskak batera ibiltzen ziren. Baina gero mutilak beste tokietara joaten ziren eta neskek segitzen zuten. Eskola beraiek garbitzen zuten, baina superiorak etortzen zirenerako garbiketa sakonagoa egin behar izaten zuten.

Saastiarrene

Transkribapena

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-028
Pasartea 0:00:00 - 0:04:10 (4' 10'')
Laburpena Klaketa. Saastiarrene baserrian jaioa. Lehendabiziko oroitzapenak. Amona eta osaba-izebak. Auzoan bere adinekorik ez zegoen, eta hasieran bakarrik egin behar izaten zuen eskolarako bidea.

*

Transkribapena

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-027
Pasartea 1:01:45 - 1:02:21 (0' 36'')
Laburpena Oiartzungo sagardotegiak. Erramunek gordeta dituen txanponak. 1926ko 50 xentimo, Alfonso XIII.arena. 1949ko duroa -bost pezeta- Francorena.

Gerra hasiera gogoan

Transkribapena

Bai, hantxe ai giñan zelaiyin artajorran 'ta ejuka goiy hartatikan. 'Ta: "Ee!" 'Ta gue attak eantzun: "Ee!"
"Zuzte hortik itxea auro, gerra etorri dela 'ta!"
-Denak goitti.
-'Ta betik goitti astuakin 'ta kargatuk goitti. Sailpurura 'ta horrea goitti jendia.
Hala 'ta "Bueno bueno jon in berko dugu" 'Ta itxea torri giñen. 'Ta ni mutikozkorra ai nitzen zea hantxe belarra, artuai belarra pranko haundittua 'ta haik pilla haundinak atetzen 'ta han.
"Guazen, guazen hemendikan!" 'Ta honea etxea abitu giñan 'ta Epele aldea hola beitu 'ta Arritxuitan builla 'ta Arritxuitan.
Han kaxeta bat badu harrek erdiyan 'ta. Han bueltan han zebiltzan. Zea kaki kolorik eta zea txapela gorriyakin eta hantxe.
'Ta ge Inaxio difuntua, soldadotik orduntxe torriya be urtekua kumplittuta. Bartzelonatik, urtebete in 'ta orduntxe torriya, pues egun gutxi.
'Ta beira 'ta "Haik soldauk dia". Gue Inaxiok eta.
"Soldauk? Soldauk ze ibilliko ttuk hor soldauk? " attak san ziyon 'ta.
"Bai, bai soldauk dia haik!"
"'Ta bai, baugu oañ 'e zerbaitte jaleua 'ta guazen, guazen! Guazen hemendik itxea"
'Ta itxea.
Honontz pixka 't torri giñanin ikusi Epeletik itxetik ate 'ta hiru gizasme alkandora zuiyakin 'ta hola, goiya zui xamarrakin.
Emita aldea krixton ziztun hantxe jon zin. Ordun Inaxio difuntua 'ta Bernardo 'ta Joxe 'ta. Denak hor izango baizin, Xauxtino 'ta.
'Ta hantxe jon zin. 'Ta: "Hara ez da, ez da gauz onik!".
'Ta holaxe 'ta geo tapatapa hasi zin hemendik goitik beitti.
-Bai, tipi-tapa, tipi-tapa.
-Bai.
-Nondik sartu zin? Nondik jetsi zin?
-Hoik Aitxuleitik pasa 'ta hemen beitti. Hoik handik abitu 'ta Endarlatsako zubiya bota ziyoten 'ta.
-Haunzko zubiya bota. 'Ta hoa bota ziyotenin erremiyoik ez, ura haundiya 'ta nahita nahi ez nombaittea jo ber 'ta honea, goitik.
-'Ta geo Arritxuita 'ta geo Arraskularrea 'ta in zuten hoik.
-Bai, bai.
-'Ta karo ordun kamiyua ez zen.
-Bai, zea!
-Bai zea!
-'Ta nola jetsi zin?
-Manduakin 'ta.
-Oi! Manduakin 'ta. Mandobirin 'ta gurdibirin. Gurdibiria 're gutxi ordun.
-Jendiai iñezi gurdiyakin 'ta. Jendia benga, herittuk hartu 'ta Lesakara. Persona heritzen zinak hartuta. Reketik eaman 'ta.
'Ta bueltakun karri zea arma 'ro muniziyua 'ro, jatekua 'ro. Zea berriz 'e karri 'ta hementxe behi txar haik erki hondatuk.
'Ta gaiñea itxetik beai eman jateko soldauntzat 'ta.
-Arruinatuta utzi Erramun!
-Miatxua er askua eaman ziuten gui 're. Soutatik eosiya bagenun behi bat ordun, ni juxtu juxtun akortzen naz urdin bat, behi urdin bat. 'Ta harren umia miatxua erra 'ta hoaxe.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-027
Pasartea 0:48:56 - 0:51:30 (2' 34'')
Laburpena Gerra zibilaren hasiera gogoan du Erramunek: artajorran ari ziren eta Arritxuerietan soldaduak ikusi zituzten.

Karlistak

Transkribapena

Nik ez dakitt. Ordun ordun, ez duk oantxeko kontua 're, biño ordun 'e opiniyukin 'ta atarramentuk izaki ba. Haik ez zin minan lana itteko martxan ez zin hasi haik.
Haik... Guk harrapatzen genittun lanin zalaiyin 'ta ai giñala, hola baatzin igul 'ta atxurrin ra 'ta balak borobil borobillak plomozkuk borobill borobillak balak.
'Ta nik attai saten niyon: "Atta, hau zer da?"
"'Ta hoi bala, bala, hoi Karlista gerrako bala".
'Ta hoi nola izaten zen 'ta. Geo harrek bat harrapatu izandu zun attak, nombaitte paeta zolun nombaitte. Zea kobrezko kartutxo azala.
'Ta hura 're utzi zin ba nolapaitte. Kobrezko kartutxo azala 'ta muturrin hantxe be bala hura. Biño barrengo polbora ...
-Biatxan gañekua 'ro izaten zen.
-Bai, batzuk bai. Bestik borobil borobillak.
-Bai, bai, zea biribillak, bai.
-Batzuk luxiak.
Batzuk hola biribillak zuk san zuna 'ta bestik berriz borobil borobillak kanikak bezela izaten zin bai, formazkuk.
-Karo eske garaiy haitan oan dela ehun urte.
-Arma klase difentina 'ro.
-Karo.
-Haik 'zango zin.
-Arma difentik.
-Bai, hala izango zin. 'Ta haikin hortxe billatzen 'zango zin. Bai, bai. 'Ta gue atta len san dut 'ta attona 'ta haik karlista amorratuk, karlistak.
'Ta ben opiniyua. 'Ta guen atta berriz ez zen hala.
-Ze gauza e?
-Baietz.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-027
Pasartea 0:45:29 - 0:47:00 (1' 31'')
Laburpena Tarteka, karlistadetako balak aurkitzen zituzten baratzean. Erramunen aitonak karlistak ziren, baina aita ez.

Transkribapena

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-027
Pasartea 0:39:10 - 0:45:30 (6' 20'')
Laburpena Olaundituko ermitaz. Santa Krutzez. (1929an Orixek Santa Kruzi buruz idatzitako liburua zeukaten gordeta Portuburun).

Hiru duro zilar jaunartzean

Transkribapena

-Nik txoakiya da satia 're aldea batea, biño nik komoniyua in, mutikoxkorra, komuniyua iñ. Hamabi urtetan 'o hola itten zen komuniyua 'ta.
In nun 'ta. Geo Manolo, Baraibarreneko Manolo izautuko zenun. Zuk, ez, zuk ez zenun izautuko. 'Ta han bi giñan han gosaitxikiyain genun.
Bestia zea Garroko Manolita zarrena, hilla da oan.
-Bai, illoba, haik illoba.
-Illoba haik hura. 'Ta hara jon giñan 'ta gosaitxikiya han in genun.
Katillokada bat kafesne er eman ziuten 'ta komuniyua gen traje txarrak jantzita. Han in genittun, euriya zen gaiñea eun hartan hain xuxen.
'Ta hemendik hara arropa xarrakin jon 'ta jantzi. 'Ta geo bueno (...) handik itxea torri 'ta geo bazkaiya.
'Ta ordun auzokua aldian behin 'ro ongi izaten bada beimpin askotan gombitu itten da bazkaltzea. 'Ta ni 're azkenekua zea, familiyan. Saill hortan.
-El ultimo cumple.
-'Ta bai. 'Ta hala bazkaiya 'ta goiko itxe hortakua nausiya. Joxe 'ta hoik... Joxe difuntun 'ta atta 'ta osaba biyek torri honea bazkaltzea, biyek gombitu 'ta biyek etorri.
'Ta harrek hartako, Manolon andri harek duro zillarra man zin. Duro zillarra!
-Eun hartan zembat aldiz beituko 'te zenun Erramun!
-Jesus! Geo 're.
-Eskiak erki galdu 're bai e!
-'Ta bai, 'ta. Geo zea honea torri 'ta bazkaltzen ai giñala 'o bazkaldu genunin 'o.
Horko gizonak beste duro zillar bat man. 'Ta zeak, osaba harrek bestia. Hua mutilzarra Balentin.
-A! Balentiñek man al zizun?
-Bai, duro bat.
-'Ta ez al zenun (...) Erramun?
-Ez. Alperrik zun, nik ordun ez nun enteinttuko 're.
Eta hala 'ta. Nik haik gorde nittun 'ta zuk san zu 'ta eunin hiru lau aldiz han 'te zeuden bixita itten nun.
-Bai, bai, bai. Hoi seuru. Hoi neonek pasia baitut Erramun hoi.
-Bixita itten niyon. 'ta kusi 'ta ño! 'Ta oan berriz dirukin haimbesteko zeik ez, oan dirua aixa kusten du jendik.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-027
Pasartea 0:37:00 - 0:39:10 (2' 10'')
Laburpena Jaunartzean hurbileko auzoak gonbidatu zituzten bazkaltzera eta hiru duro zilar erregalatu zizkioten Erramuni.