Baserriko uzta saltzera

Transkribapena

- 'O esniak eamaten geniyonai 'ro banatzen geniyon, bai.
- Kalea e... Baserriyan intako gauz asko eamango zenittuzten?
- Bai.
- Ze itten zenuten saldu? 'O...
- Saldu, trukatu onana dena! Handikan ateratzen zen dirua!
- Ze eamaten zenuten?
- Ba... Guk eamaten genun... E... Arrautzak, oillaskuk, e... Oilluak 'e bai, eta dena biziyik, e! Dena. E... kalea, kalea... Itxe partikular batea eaman ber baldin bagenun, biziyik eamaten genun, eta Errentira 're asko joten giñan plazara eta hara 're biziyikan eamaten zen.
Eta geo... Hoitatikan aparte, pues eamaten genun berdura. Berdura, letxua 'ta holokua ez genun guk asko itten. Biñon... Tipula, eta patata, baina, illar motxa... Ilar motxa asko itten genun guk, lana 're gutxina harrek izaten zun.
Eta geo fruta... Gereziya. E... Zean... Bi bizitzatan gerezi asko, gezi asko, arbola asko genittun. Eta gerezi klase bat biñon gehiyo 're bai. Eta... hori dena saldu itten genun.
- 'Ta eaman nola itten zenuten?
- Eaman? Ba... Itten genun guk, kantidade haundiyak eamaten genittun eta itten genun hiru 'ro lau personek billu gereziya. Eun guziya arbolan gaiñin. Biltzen genun eta bezperan eamaten genun kaleiño, utzitzen genittun Antonenin, e... Xiextuk.
Eta geo xixterak izaten zin zabalak eta haitan nola altura gutxiyon gelditzen zin, gutxiyo hondatzen zen. Eta zea xixtera zabal hartan eamaten genittun eta utzitzen genittun Antonenin.
- Nola eamaten zenittuzten?
- Buruan.
- Buruan.
- Bai. Tobaill batekin burutia iñ, buruan jarri hora buruan xiextuk direto miñ gutxiyo mateko eta harren gaiñin.
- Oiñez?
- Sastiarrenetikan zea¡ño, Learreko malda dena jetxi eta San Juan kalin zon Antoneneko, Antoneneko denda eta han utzitzen genittun. Pues hora ittea 're joten giñan hiru person 'o. Batzuk buruan zea, xiexto zabal hura, bestik xiextua besuan sartua 'ta han utziko genittun.
Hurrengo goizin e... Joten nitzan ni, haik handik hartuko nittun, norbattei mesedia eskatuko niyon autobusin sartu arte, eta autobusin sartu 'ta Errentiko plazara. 'Ta hara joten giñanin, beste hambeste. Eta geo Errenteiyan...
Segun, batzutan gehiyo saltzen genun, bestetan gutxiyo 'ta sobratzen zena, bai fruta, bai berdura utzitzen genun, zea, Elizegin ta karnizeiyan. Aranbideko... Karnizeya zuten Errentiko plazan, 'ta han utzitzen nittun.
Benitak jasotzen zizkin, eta hurrungo goizin joten nitzanin haik saltzea, berriz eamaten nun gehiyo itxetikan eta harrek urakin bustitzen zin, e... Freskatuta jartzen zin eta... Ba saltzen baldin bazin, e... Kontentu!.
'Ta aurreko egunin eamantakoik ez baldin bazin saltzen berriz 'e buelta itxea. Baina 're bai, baina asko saltzen genun. Eta tipula 'ta patata 're bai. Patata asko itten zen ordun eta hoi izaten zen, prozesua hoi izaten zen.
Eta geo Errenteiyan itten baldin bagenittun erosketak, Arraun hombesteko bat ordaindu ber zen, erosketa hura Oiyartzuna pasatzeko. Bai. Nik uste 'ut horregatikan zula Arrauko itxe...
Fatxada grixa zun horrek Arraguako benta izena. Bai. 'Ta hantxe patzen genun.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-028
Pasartea 0:40:40 - 0:45:15 (4' 35'')
Laburpena Seastarrenekoak Errenteriako plazara joaten ziren saltzera. Arrautzak, oilaskoak, barazkiak... denetik eramaten zuten. Gerezia, berriz, pilaka eramaten zuten: 'burutia' jarri eta saskia buruan, oinez, Gurutzetik kalera. Plazan salmenta egin, etxerako erosketa batzuk egin eta Errenteria eta Oiartzunen arteko mugan zerga ordaintzen zuten.

Arrantzan eta perretxikoetan

Transkribapena

- Jan itten zen korrintin, bai!
- Ta arrantzan 'o ibiltzen ziñazten, 'o ibiltzen zin bestik 'o....?
- Bai. Nik hura 're bestik xiestan zoztela itten nun. Biñon... Arrantzan, makil puska bat,
hariya 'o listiya, eta alambria ukertua. Eta... Exkaluk billatzeko. Exkaluk eta aingirak bakarrak izaten zin, eta klaro, aingira ikusi ezkeo nik ihesi ingo nun! 'Ta exkaluk, 'ta exkaluk ez nun billatzen. Ta gaiña zen dembo, dembo pasatzetikan 'o aitzakiya harrekin etxetik jotetik.
Nei ez zin geo jateko gustatzen. Ez txoriyik, eta ez exkaloik eta ez ezer 'e.
- 'Ta ordun perretxikotan 'ta ibiltze al tziñazten?
- Baita 're. Bai, gaiña... Guk, e...
Xistiyoko haiztiya onduan genun eta zen haizti haundiya, urtetako haritza zon. Eremoz 'e haundiya zen 'ta arbolak 'e haundiyak. Eta geo beák iatzia moztutzen zuten 'ta ordun iukitzen zuten oso garbiya, eta... Perretxiko leku ona zen.
Geo nola zon itxian ondotik, onduan bertan, nik banekiyen non zozten ontuk, non zozten gibel urdiñak, non zozten onto arrautzak eta jendia berriz ez zen ibiltzen, oso gutxi ibiltzen zen perretxikotan.
Beldurra gaiña, nik uste 'ut ez jakiñagatikan 'o ordun beldur haundiya ziyon perretxikuk jatiri. 'Ta ni gustora ibiltzen nitzan billatzen, biño geo jateko ez. Beti izandu dut, 'ta uan bertan'e bai, nei perretxikuk goroldiyo gustua 'ro billatzen yot.
Bai. Biño billatu bai. Eta... Geo jon ez, ni jon 'ta... Ez nitzan urrutira 'ta itten, biño hora bai. Eta geo, pues, hori 're izaten zen, perretxikua biltzen genun eta len san dutena, ez zen uan bezelako, uan bezelako...
Ez jakiñagatik, nik uste dut ez genula aprobetxatzen uan bezela, billu 'ta freskutan jaten genun, ez genun konserbatu 'ta ezer itten eta ordun pues banatzen geniyon kaleko jendiri, amistadia genunai, 'o esniak eamaten geniyonai...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-028
Pasartea 0:38:10 - 0:40:40 (2' 30'')
Laburpena Berak egindako kanabera batekin ibiltzen zen arrantzan. Perretxikoetan ere aritzen zen, nahiz eta garai hartan orain adina perretxikozale egon ez.

Jostatzen eta ehizean

Transkribapena

- Jostailluk itten genittunak, goenek. E... Zea, este... Zankak. E... Arbola adarran kakuakin, kakua zuten arbola adarrak guenak moztu eta guenak, guenak itten genittun zankak. Bai. Eta jartzen genittun alderantziz, eta haiken gaiñin ibiltzen giñan, bai.
'Ta geo nik baita 're, geo ya... Izebak eta ezkondu zinin 'ta haiken zapatik eta ez nunin, itten nittun alpargatari hiltze batekin egur puska bat josi, takoiyak. Eta han ibiltzen nitzan neriakin hankak ukertuta, biño iruitzen... Gustora! Gustora, bai!
- Imajinaziyuk ze itten dun!
- Imajinaziyua bai. Eta geo ba... Hori, igandetan 'ta auzokukin 'ta ibiltzen baldin bagiñan ba... Ordun 'e jostatzen gutxi. 'O txori kabitan, eta nola nitzan ni gaztina eta ttikina adar e...
Mehe batin baldin bazon txori kabiya, nei bialtzen ziten. Gurason batek ikusi 'ta errita maten ziyoten arte. Ez han ibiltzeko nei. Zirikatu itten ziten, klaro! Beák ni biñon...
Hasieran esan zattutena, zazpi urte 'o zortzi urte gehiyo, nei zirikatzen ziten 'ta... Ni nombatte harrotuko nitzan 'ta hantxe, txori kabiya billatzea, 'ta ikusten baldin bazuten gurason batek 'o saten ziyoten:
"biñon, zuek juiziyo pixka bat ber 'ta hortikan eroi 'ta miña hartuko baldin baluteke, baldin baluke, ze ingo zenuteke?" 'Ta, biño bueno. Beste... Ni bintzat, haikin ibiltzen nitzan 'ta ni izugarriya...
- Konten!
- Hombre! Ni biño zazpi 'o zortzi urte... Neska zea... Zarraguk, eta mutillak berdiñ! Haikin, beákin eamaten zitelako ni oso kontentu!
- Kabiyakin ze itten zen? Kendu?
- Kendu! Eta... Hola haundi xamarrak baldin bazin, zozua 'ro billiarrua 'ro holokua, hazi 're bai itxian. T'a ordun zozua 'ta billiarrua 'ta txoriya 'ta jan itten zen, e!
Bai, bai bai. Bai. E... Zea, e... Lumatu 'ta lan pilla bat zun, biño ya ohittu, ohittuta geunden eta jan itten zen.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-028
Pasartea 0:35:30 - 0:38:10 (2' 40'')
Laburpena Zuhaitz adarrekin zankak egiten zituzten. Auzokoak biltzen zirenean, habietan ibiltzen ziren. Zozo eta birigarroei habia kendu eta hazteko hartzen zituzten. Garai batean horrelako hegazti asko jaten zen. Zankak egiten zituzten adarrekin. Auzokoak biltzen zirenean txori habi bila bidaltzen zuten. Habia kendu egiten zen. Garai hartan, zozoa eta birigarroa jan egiten ziren.

Ikasteko baino lanerako premia handiagoa

Transkribapena

- 'O ez da pentsatu 're itten?
- Nik momentu hartan nere zea zin, nere... Nei gustatuko zin izatia oso bi gauz diferentik. Enfermera eta dependienta. Nik horaxe nun buruan. Bai. Eta... Jesus...!
Amesten nun gaiña askotan! Bai.
- Biño okurritzen al zen satia etxian nik seittuko nuke ikasten 'ta...
- A! Ez, ez, ez. Ez, ez. Keba. Ordun, ordun gehiyena itxetikan joten zena zen apaiz 'o monja.
Eta geo tarteka ikastea joten zinak bazin. Eta person pizkorrak e... Askiyak eta atera aterik 'e bai, biñon oso gutxi, oso gutxi. Ordun gaiña ni berrogeiyan jaiyua 'ta gerra ondoria zen eta ordun pues hori, e... Zen beharra eta ahal zunak ahal zuna ittea eta...
Bai, biño len san zattutena Oiyartzundikan badia person asko pizkorrak aterik eta biño gutxi batzuk, uan bezela ez. Uan bezela gehiyenak ikasketak eta ez, ordun ez. Ez, 'ta gaiña ez zon zeikan, esan nahi nuke...
Ez gerra ondoria zelako, ez zon, ez zon uan bezelako... 'Ya uan eta lenotikan bezelako 're erraxtasunik ikasteko ez zon, ez zon.
- Ahal bazen lana in ber?
- Bai. Lana derrior, derrior.
- Eta lanea joten zin emakumik? Orduko zue erarekuk Errentira Pekiñea ta bai ez?
- Bai, asko asko. 'Ta ni, ni biñon zerbatt zarraguk 'e bai. Hor Pekiñea 'ta manta fabrika
'ta hoita Oiyartzundikan emakume asko joten zin eta ordukoz 'e oso gutxi, biño bazin amak haurrak hazitzen ai zila fabrikan lana itten zutenak. Gutxi, e! Oso gutxi kontatzeko gaiñe, biño bazin e... Fabrikan zabiztela ezkonduk eta ez zea haur bat eta bi, bost 'o, lau 'o bost 'o...
Haur eta haik hazitzen ai zilikan, lana iñ eta handikan jubilatuk. Biño gutxi. E... Zeakin ikastetakin esan dugun bezela, gutxi joten zin bezela aurrea karrera bat 'o ikastea bezela, fabrikan ezkonduta seittutzen zuten emakumik 'e gutxi zin.
Biño lanea joten zinak asko! Asko hemendikan bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-028
Pasartea 0:28:20 - 0:31:20 (3' 00'')
Laburpena Erizaina eta dendaria izan nahi zuen, baina etxean ez zuen komentatu ere egiten. Garai hartan, etxetik joaten zena apaiz edo moja joaten zen. Gerra ondorena zen eta ikasteak baino premia handiagoa zeukan lanak. Emakume asko ziren lanera joaten zirenak.

Ikasketen jarraibidea

Transkribapena

- 'Ta geo zortzi urtetan, komuniyo ttikiya itten zutenin atera itten zin handikan.
- 'Ta haik noa joten zin?
- Pes haik joten zin... Ordun eskola partikular bastante zon Oiyartzunen. E...
Iukitzen zuten Mitxelenatarrak, e... Josu dentista 'ta beno, dentista mekanikua 'ta Josu 'ta hoiken amak eta izebak, Mercedes 'ta Maritxuk, uan Zamateta don itxe hortan bigarren pisun eukiten zuten, haik, e... Geo...
Zamo Zamoko maistrak 'e partikular ematen zun eta geo Minatako zerbatt, e... Ez dakit, e... Zer kargo zun e... Minan horrek, e... Arbelai oi... Luxia saten geniyon, eta kimikua 'ro hola zen zerbatte.
Eta horrek 'e maten zun partikular. Ordun eskola partikular bastante izaten zin.
- 'Ta neskak 'e joten zin haita 'o mutillak?
- Mutillak generalin. Bai.
- Ofiziyua ikasteko 'ro hola?
- Ez! Ofiziyua ikasteko ez, eskola partikularrak zin, itxian ematen zittuten. Hoi lembiziko preparaziyu hoi! Gaiñekun ofiziyua ikasteko 'ta ez.
Ofiziyua 'ta ikasi ber zutenak Oiyartzundik jon in ber zuten nombattea. Geo eskola publikua izan zen beko plazan, biño hoi lenotikan zen. Bai.
Eta geo ondorin 'e izandu zin, biño momentu hartan ni eskolan nabizela 'ta hoik akortzen naz gehiyo, beste batzuk igual, biño ez naz hoitaz hambeste akortzen.
- 'Ta ikasketakin jende gutxik seittuko zun arrontin!
- Bai.
- Emakumik gutxiyo oaindik.
- Bai. Ikasketakin gutxik seitzen zuten eta jon ber izaten zuten hemendikan derrior Donostira gutxinin. Bai.
- Geo gehiyenak josten 'o hasiko zinazten?
- Bai, bai. Hoi bai.
- 'Ta hoi seidan izaten zen, 'o...
- Bai. Bai, ni bintzat, ni bintzat, bai. Beno, igual da hamasei urte arte ibilli nitzelako 'ro,
biño bai, segidan. Bai, neria bintzat, hala izandu zen.
- Gaiñekun burutik pasten al da, seittuko nuke ikasten 'o...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-028
Pasartea 0:25:50 - 0:28:20 (2' 30'')
Laburpena Zortzi urtera arte mutikoekin batera ikasten zuten; gero haiek eskola partikularretara joaten ziren. Mutil batzuek segitzen zuten ikasten; neskek, gutxiago. Gero egin zituzten eskola publikoak Beko Plazan.

Jostaketak

Transkribapena

- Bai aski gezki pasa! 'Ta jostatu pilla bat itten genun! Jostatzen giñan, ibiltzen giñan txingoka, e... Kaniketan 'e bat eta... Jo! Kanika kristalezko bat konsegitzetikan zer ez 'te genun itten! Gehiyenak lurrezkuk 'o, lurrezkuk ez, e...
Buztiñezkuk izaten zin 'ta fuerte jotzen baldin bazeniyon hautsi itten zin. 'Ta kristalezko bat izatetikan... Jesus...! Bueno! Eta... Geo gordeketan 'e bai, eliz inguru hortan zimiteyo zarra esaten yoten hoi 'ta, soka saltun 're pila bat, nik abillidade haundiya nun zea, e...
Saltoka, e... Alturan soka pasatzeko. Bai. Eta klaro, gonakin izaten giñan 'ta geo komeiya! Jartzen genittun eskuak lurrian 'ta hankak gora 'ta hankan muturrakin soka billatzen bagenun bajatzen genun 'ta pasa beste aldea. Eta goian eoten zin monjetan e...
Zea... Adiñeko person batzuk, gutxi ioten zin, biño, 'ta gizonezkuk 'o baldin bazin igual ejuka 'ta, 'ta monjak: "ez ziztela berriz 'e aldi horta jon, zuzte elizan beste aldea han ibil zizte jostatzen!".
Eta bai, nik billatzen baldin banun hankan muturrakin soka, aixa pasatzen nun, biño klaro, ttikiya nitzan 'ta kosta itten zin, biño... E... Hanka bernia, hankan aurria, azala dena harrotua soka, soka pasatzikin, pasatzen. Bai.
- Nola izaten zen ba?
- Soka alturaketan, bai, saloka 're ibiltzen giñan, biño geo baita 're ibiltzen giñan alturaketan. 'Ta klaro soka lurretik altxatzen hasi eta gora 'ta gora 'ta gora zuk altxatzia 'o...
Pasatzia posible zenun arte. 'Ta klaro, gora ailletzen zenin 'ta tiruo soka 'ta klaro, len san zattutena hankan muturrakin billatzen baldin banun seuru pasatzen nula, biñon azala dena harrotua 'ta zembaitan larrutu igual.
- Gomakin itten duguna guk, biño zuek sokakin.
- Biñon sokakin, klaro! Bai, bai, bai. Kontentu aski bai, biño hala 're aski kontentu, e!
- 'Ta ze ibiltzen ziñazten, neskak elkarrekin 'ta mutillak beste ayekatik?
- Ez, ez, ez.
- Denak batea?
- Ez, mutillikan ez, e! Zortzi urte arte ibiltzen zin...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-028
Pasartea 0:23:00 - 0:25:50 (2' 50'')
Laburpena Jostatu pila bat egiten ziren: txingoka, kanikatan, gordeketan... Hilerri zaharrean ibiltzen ziren. Sokarekin jolas bat baino gehiago zituzten. Hankak larrutu arte ibiltzen ziren.

Eskolako kontuak

Transkribapena

- Eta, hoi kumuniyo haundiyan.
- Kumuniyo haundiyan.
- 'Ta kumuniyo haundiya iñ 'ta seitzen al zen eskolan?
- Bai. Hamabi urtetan itten genun komuniyo haundiya eta hamasei urte arte jon nitzan ni. Biñon, ikasi oso gutxi. Oso gutxi zertikan... Hoi da, ez nitzalako joten. Bai.
- 'Ta doktriñatik aparte ta ze, ze ikasten zenuten?
- Ba... E... Hasitzen giñan kartillatikan. Kartillatikan... Zea lembiziko numeruk eta hoik ikasten genittun eta geo hurrena izaten genun katona. Bai. Katona izeneko liburu bat eta ya harrek jartzen zun e... Denetikan pixka bat. Zea bakotxetikan, asignatura sango...
Uan saten dugun bezela, hortikan pixka bat kartzen zun gehiyo. Eta... Ya hori beste mailla bat zen. Eta... Ordun ya eskribitzen 'ta, 'ta geo ya hurrena izaten zen enziklopedia. Eta horrek ekartzen zun denetikan. Bai.
Historia Sagradatikan hasi eta beno, gaiñeko zea, laburtua, laburtua biñon bai, gaiña liburu berin izaten zin historia eta hori dena, eta zeak, matematikak 'e bai, uan saten dugun bezela. bai, dena resumittua, biño hor ekartzen zun.
Geo ya ordun hasitzen giñan ba... Problemakin 'ta hoi denakin. Ordun eun batin diktatu asko itten genun, e.... Monjak letu, Sor Maria Helenak eta guk diktatu. Eta nombatte ni aspertua nozen eta san nun: "ba! Ingo dut, hiru zeak, este... Hiru..." e...
- Lerro 'o linea?
- Ez, esaera zen: capital de España es Madrid 'ta nik san nun: "ba! Lembizi capital... España, capital 'ta Madrid", biño hasi nitzan orden hortan: España, capital, Madrid 'ta saten nun:
"ba! Hola laburruo ingo nau" biñon hiru relotan 'o in nun ongi, biñon handikan betti Madiriz, Madiriz, Madiriz... dena! Bueno, beste kastigo bat!
- 'Ta ze izan zen kastigua?
- Ba berrogeita hamar aldiz ittea! Bai. 'Ta holako lanak eamaten nittunin itxea ittea.
- A! 'Ta itxian iñ ber!
- Itxian iñ ber! Bai! Klaro, e... Gaiñeko lanak in ber nittun eskolan eta hoik eamaten nittun
'ta ni iñorrek ez zin galdetzen zer itten ai nitzan 'ta deus'e. Ni hantxe Madiriz-en tokiyan Madrid 'ta Madrid jartzen. Bai, 'ta gauz hoik uan gogoratzen 'ttut 'ta parre itteko gogua maten nau.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-028
Pasartea 0:19:30 - 0:23:00 (3' 30'')
Laburpena Batzuek jaunartze handia eginda eskola ere utzi egiten zuten. Beste batzuek hamasei urtera arte jarraitzen zuten. Maria Jesusek ere hamasei urtera arte jarraitu zuen, baina maiztasun gutxirekin. Kartilla, katona, entziklopedia ikasten zuten; denetik pixka bat. Behin diktaketa gaizki egin zuen eta zigortu egin zuten.

Dotrina, euskaraz

Transkribapena

- Doktrina bakarrataz kezkatzen zin. Bi komuniyo itten genittun, eta komuniyo ttikiy hoi itteko zortzi urte ingurun izaten zen, eta... Amona dotriña, beno, dotrika ez, errezatzen eakutsi zin. Eta geo hamabi urtetan komuniyo haundiya, eta klaro, ordun
eskolan dena erdaraz itten genun eta... Eskolan jarri ziten, jarri ziyoten itxekuri aukera 'o erdaraz e... Ikasteko errezuk eta dotriña beák eakutsiko zitela, 'o euskaraz in nahi baldin banun itxian ikasi berko nula. Eta... Amonak eakutsi zin
errezo denak eta dotriña dena buruz, béak buruz zekiyen. Ez zekiyen...
- Euskeraz zekin?
- Euskaraz. Eta... Ez zakiyen béak letzen 'ta eskribitzen, biñon dotriña dena buruz zakan, zakin
eta... Dotriña eta elizako kantak, eta bertso zarrak. Haik aittuta ikasiyak izango zittun eta... komuniyo haundiya itteko garaiya torri zen eta... Ordun... Bestik, ne adiñekuk komuniyua ittea monjatatikan denak joten giñan,
biñon zea, besti denak doktriña erderaz ''ta nik euskaraz. Eta... Apaiza Don Jose Luis Lekuona genun, arrontin apaiz ona, haundi bat. Enbil ttiki deitzen zin. Eta... Apaiz haundi bat, haundiya beziñ ona. Oiyartzungua zen eta... E...
Monjak kezkatuk, karo beák ez ziten dotriñik hartu 're itten eskolan eta bialtzen ziten... Bialtzen zuten nekin batin Estankoko Ana Mari, ni biño gutxi da zarraguo eta hora bialtzen zuten aber doktriña zea, doktriña bai 'te nekiyen.
Eta horrelaxen in nun kumuniyua, amonak eakutsitako errezukin 'ta dotriñakin.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-028
Pasartea 0:17:10 - 0:19:30 (2' 20'')
Laburpena Eskolara joaten ez zenez, amonak erakutsi zion dotrina. Baina amonak euskaraz erakutsi zion, eta, mojek gaztelaniaz erakusten zutenez, kezka zeukaten nahikoa prestatuta ote zegoen jauna hartzeko. Don Jose Luis Lekuona zen orduan apaiz.

Ikasketak, bigarren mailan

Transkribapena

- Len esan zattutena, sei urte in 'ta geo hasi nintzan eskolan, biñon... Ni goizian... Goizin eskola joteko eamaten nun esnia. Eta itxe batea biño gehiyota gaiña! Hasitzen nitzan Bordaxabarren eta bukatzen nun e... Don Pablon itxian, Don Pablo Irigoiyen apaizan itxian.
Eta geo e... Lentxio aipatu zattuten bezela baita 're, geo eskolatik atetzin berriz enkarguk itxea eamaten nittun. Eta hola gauz asko. 'Ta geo ioziñ abiso 'ro in ber baldin bazen, klaro, ordun batetik bestea jon ber izaten genun 'ta baita 're.
'Ta ni beti izandu naz oso beldurtiya illunduta, eta beti zea hoi izaten nun "jo, gaur nombattea jon ber 'te dut illunduta geo 'ro..." beldurra 'o... Zalantza hoi bai, beldurra, nik uste 'ut beldurra gehiyena.
- 'Ta e... Eskolan hasi ziñan sei urtekin?
- Bai. Sei urte inta, bai, zazpi gehiyo, aldeao izango zin. Bai.
- Eta... Eunero 'ta joten ziñan?
- Ez, ez, ez. E... Eta behin biño gehiyotan itxekuri atentziyua eaman ziyoten, hori, batzutan joten nitzalako eta askotan joten ez nitzalako. Ni zazpi urte ein biño pixkat lentxiotikan hasi eta hamasei urte arte jon nitzan,
biñon hiru hillabetin urtian jon baldin banitzan beste betzitan igual ez. Eta hori, e... Askotan pes zerbatt iñ ber zelako. Egiya da, in ber izaten zen! Zertikan ordun e... Lan asko itten zen eta eskuz itten zen eta denantzako izaten zen lana.
Biñon nik uste dut lanangatikan biño gehiyo zela importantziyik ez ziyotelako maten. Ez. Nei... E... Eskola joten nitzan garaiyian e... Itxian doktriña bakarrataz...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-028
Pasartea 0:14:40 - 0:17:10 (2' 30'')
Laburpena Eskolara joateak ez zituen lanetik libratzen. Eskolara joan aurretik egin beharreko lanak izaten ziren, eta eskolatik etorri eta gero egitekoak ere bai. Askotan lana eskolaren aurretik jartzen zen; batzuetan, lan asko izaten zelako, eta, beste batzuetan, eskolari eman behar zitzaion adinako garrantzia ez zitzaiolako ematen.