Maizter

Transkribapena

- Batez. Larrak eta erki aprobetxatuk izaten genittun ordun!
- E... Zuek zer ziñazten, maixterrak?
- Gu maixterrak, bai.
- 'Ta ze obligaziyo zittuzten maixterrak?
-Ba... Maixterrak urtian... E... Zea, Nabidade ingurun patzen zen errenta eta kapoiyak, kapoi pare bat. Eta... Irunea joten giñan, zea errenta patzea eta... Ba...
Jeneralin izaten zen tternera bat, zea, jaiyota... Hillaete bateko 'ro, bi hillaeteko 'ro holoko zea, esnia eaten ai zen tternera oandikan. Hura saltzen zen, ordun asko saltzen zen hola ttikiya, esneko tternera saltzen zen, bai hiltzeko 'ta hazitzeko 're bai. Eta... Jeneralin guk e...
Izaten genun hura errenta patzeko. Eta... Geo kapoi pare bat.
- Hua aparte?
- A bai, hora aparte. Hora errealo bezela 'ro... Eta... Ba... Geo zembaitan tokatzen zen,
zerbattegatikan ez zela errenta patzeko golpin diroikan! Eta ordun bi golpetan 'o... Ahal genun bezela!
- A, itten zenuten, ternera hua saldu 'ta dirua hartu...
- Dirua, dirua izaten zen zea itteko, errenta patzeko. 'Ta zerbattengatikan gezki atetzen baldin bazen, ustekabetako bat baldin bazen, ba... Golpin patu ber zen errenta hura, urtian behiñ patu ber zen errenta hura, pues igual bitan patzen genun!
Ez ziguten ezer esaten, biñon guentzako lotsa! Bai, bai. Eta kapoi pare eder bat eamaten geniyon eta bueno.
- Eta zeari, jabiri patzetikan bertakuk gabe 'ta gelditzen zinak izaten al zin?
- Bai, bai, bai, bai. Ordun gu desitzen eoten giñan, e... Nabidadik eta, Xanistebanak eta, etortzeko, zerbatt berexiya jateko. E... nik goseik ez dut pasa, biñon beti gauz bera jaten aspertu bai! Zertikan ordun izaten zen gosaltzeko talo 'ta esnia, gaiña ni...
Talo jalia oso txarra nitzen, eta geo bazkaltzeko potajia, gehiyenetan illarra. Eta geo konfradikuk giñanak haragiya izaten genun nahikua, nahikua 'ro bai, bestik biño gehiyo behintzat, bai,
eta ordun haragi hura kolpin izaten zen, e... Itten zen sasindu.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:40:30 - 0:43:25 (2' 55'')
Laburpena Seastarrenekoak maizterrak ziren. Urteko errenta ordaintzeko txekorra saldu behar izaten zuten, eta gainera, etxeko kapoi ederrenak oparitu etxeko jabeari. Urte osoko lanetik ateratako etekina, etxeko jabearentzat. Goserik ez zuten pasatu, baina egunero gauza bera jateaz aspertu, bai. Desiratzen egoten ziren egun berezi bat iristeko, zerbait ezberdina jateko.

Sagardo poteoa

Transkribapena

- 'Ta saardotegiyan 'ta ze san 'zu? Saardotegiyan...
- Bai, saardoteiyak... Nun-nahi zin ordun. Zeakuk, e! E... Garizuma garaikuk. Ordun saardo... Saarra itxian zunak 'ta saardua itten zunak, geo itxian saltzen zun hura 're.
Sastibarrenin gue beste bizitzan saltzen zen, Xixtiyon saltzen zen. Nun-nahi, iozein baserritan. Iozein baserritan sartzen zen, ba... Bi, 'o hiru hillabete 'ro. 'Ta kupel bat 'o bi 'o... Bai. Eta... Diro sarrera bazen hora 're.
- 'Ta noa eamaten zuten jendik?
- Eaman? Jendia oan e... Tabernatik taberna txikiteun ibiltzen zen bezela, baserritik baserrira ibiltzen zen. Ordun... Baserriko terrenutan, e... Kosetxa itten zen lekuan, artua 'ta illarra 'ro...
Erramolatxa 'ro... Itten zunun lekuan, hora, han ez zen bire xurrik, biño gaiñekun baserriko terreno guziyak bire xurrak zin ordun. Bai.
- Ordun, san nahi dut, itxekua ez zun jendik eosten?
- Ez, ez, ez.
- Taberna bezela, bertan eateko?
- Bai, bueno. Berta jon 'ta saardua ean 'ta... Goua baldin bazenakan itxekuna eamateko litro batzuk eamango zenittun, biño ez, ez. Jon, leku batzutan jana maten zuten, bestitan ez, eta hara jon eta... Kompaziyo batea, Xixtiyoa jongo zin saardua eango zuten,
'ta igual jongo zin meriendatzea, e... Zea, gue beste bizitzara. Eta han jaten ematen zuten, eta han meriendatuko zuten, apalduko zuten eta... Igual handikan torko zin, igual beste leku batea. Bai, bai.
- Gizasemik ingo zuten?
- Bai. Hoi bai, bai. Geo... Azken aldea 'ro... Esan nahi nuke, urte batzun ondorea 'ro... emakume batzuk 'o familikuk 'o jongo zin, biñon ez, erabat esateko gizasemik.
Eta ibiltzen zin holaxe, e... Biñon korrittu, e? Igual Gurutzetik Ergoina! Bai, bai, bai. Bai. 'Ta saten zattut, bire... oi, zalai guziyak bire xurrak. Bai, guk e... Ez genun zea... Askotan biria, gurdi biriaik zampatuko, batetik bestea joteko. 'Ta bire xurrak eoten zin korrintik, bai.
'Ta ordun ez zen ez zerradurik 'ta ez atakik eta hala! Bai, bai.
- Larra gutxi?
- Baita 're. Batez. Larrak eta erki aprobetxa...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:37:40 - 0:40:30 (2' 50'')
Laburpena Garizuma garaian baserri askotan jartzen zen sagardoa salgai. Jendea txikiteoan bezala ibiltzen zen baserriz baserri. Bidezidorrak aski garbi egoten ziren garai hartan.

Auzokoekin harremana

Transkribapena

- Kompaziyo batea, len san zuna, erramintana? Erramintak 'e eamateko 'o kartzeko, erraminta ttikiya baldin bazen?
- Baita´re. Bai, bai, bai. Eske abiso bat 'e baldin bazen, abiso bat 'e baldin bazenun 'e bai. 'O bestela in ber zenun, auzokukin zea geldittu, e... Lenotikan geldittu, "beno, nik holoko koloretako... Zea, arropa jartzen zattutenin, holoko da!". Bai, hoi asko ibiltzen genun.
Bai, bai. 'Ta kompaziyo batea, "bihar zea, e... Meta in ber dugu", "beno, zuk holoko koloreko arropa jar 'zazu, eta torko ga!" 'ta... zurkaitza 'ro ahal genun zea haundina hartuko genun eta sartuko genun 'ta jertxe gorriya 'ro, maindire zuiya 'ro... Bai.
- Ez zen mobillik eta!
- Bai, bai. Nik askotan oan pentsatzen eoten naz, jo, auzolana 'ta, ze kuadrillak ibiltzen giñan 'ta! Elizara 'ta, non-nahira 'ta, igande arratsaldetan sagar, sagardoteiyan,
zean aitzakiyakin 'ta, 'o eliza joteko aitzakiyakin 'ta... 'Ta auzokuk denak hemen billu 'ta... Nik saten nun, nik saten dut oan: "'ta jo, oan iozeiñ txoakingatik haserretu itten ga 'ta!" Geo pentsatzen dut bueltan: "bai, biño, haserretzen baldin bagiñan, guetzako kalte!
Geo haserretutaku horren aurrea zerbatt eskatzea jon ber!" Bai, eske hoi 're bentaja haundiya zen, nik... Uan pentsatzen ttut gauza hoik. Uan kompaziyo batea, beno, itxekukin 'e, e... Zea itten za, este... 'O auzokukin, baj! Zerbatt iñ zattulako, 'ro san zattulako 'ro...
Baj, ez yot kasoik ingo gehiyo horrei!. Ber zen zanin, badakizu noa jon, nahikua zu telefonotik deitzia norbait tortzeko 'ro zerbatt itteko, biño, ordun ez zen holakoik! Zuk geo harrena jon berra zenakan 'ta, harrei purrusta iñ o... Jugada txar bat iñ biño lenotikan,
bi aldiz pentsatuko zenun! A! Nik hau gaur inta, geo bihar béana jon ber berriz! 'Ta horrek 'e battu be bentajak. Klaro!
- Harremana zaindu ber!
- Klaro! Bai, bai. Horrek 'e be bentajak 'ttu.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:35:25 - 0:37:40 (2' 15'')
Laburpena Gaur egun mobilekin mezuak bidaltzea oso ohikoa bihurtu da. Garai hartan ez zegoen mobilik, baina ezta beharrik ere. Auzoekin harreman handiagoa zegoen lehen. Ezin zen haserretu nola hala.

Denentzako lana

Transkribapena

- Hortan denak aitzen zin, 'o gizasemik gehiyo 'o...
- Bai, bai. Jeneralin ordun famili haundiyak zin baserritan, eta... Senirik 'e asko eta seniretikan aparte, baserriyan biziko zizun, gurasuk, atton-amonak, 'ta izeba osaba solteruk.
Eta ordun, lana 're haundiya da baserrikua, biñon famili haundiya giñan tokiyan lan banatuk izaten genittun. Lan batzuk nahitanahiyez denan artin in berrakuk zin, lan golpik. Belarrana zela, iatziana zela, egurrana zela... Eta itxekukin banatu berrak eta auzokukin 'e bai.
Lana banatzen zen 'ta erremitak 'e bai. Erremitak 'e asko banatu ber izaten genittun auzokukin, bai. 'O... E... Nik ze esango zattut, ba! Batzuk ez zutelako, bestik momentu hartan bi ber zittutelako, hoi 're asko banatzen zen. Eta... Ba... Zea, e...
Familia haundiya giñan tokiyan euneroko lana jeneralin bakotxak beria izaten zen, hoi bai, biño geo lan golpia zenin, denak eta denan arte.
- Normalin nola banatzen zen? E... Haurrak lan batzuk...
- Bai. Ba... E... Gehiyenetan ama 'ro amona sukaldin. Harrek nahiko lana izaten zun, zertikan e... Jana, jana prestatzeko lembizi jan hura in ber zun prestatu, oillo bat prestatu nahi baldin bazun, oillu hura hill in ber zun, garbittu in ber zun, lumatu in ber zun, eta
gaiñeko gauzakin´e berdin. Taluk in ber baldin bazittun, iriñetik hasi ber zun. Ordun zen, jana jartzia 're oso lan luzia zen ordun, eta urik ez baldin bazen 'ta béak jon ber baldin bazun... Ez zattut ezer esaten!. Eta... Hori ama 'ro amona. Geo... Ba... E... senirik(takuk) Ba...
Batzuk arropa, bestik zalaikuk, bestik... E... Arropa kompaziyo batea, famili haundi haundiya baldin bazen batek arropakin nahiko lan izaten zun, eta bestik ingo zittun itxeko garbiketak 'o. Eta haurrak berriz gehiyenetan, gehiyenetan batetik bestea inkarguk itten ibiltzeko.
Lana 're bai, e! Lana 're... E... Suertia izaten genun gaiña... Inkarguk bakarrak in ber genittunin. Zertikan beti ez zen hola tokatzen, eta lana 're in ber izaten zen 'ta... Gaiña nik uste dut, bai, denantzako zen lana, 'ta asko zen, biñon... Nik uste dut, haurrari 're...
Gehixko iñazitzen ziyola. Nik ordun uste 'ut baietz. Nik ez dakit, akaso... Nere pentsamentua 'ro... Nik hola pentsatzen dut, biñon nik uste dut, askotan beák in zittekena, 'o beá jon zitteken lekura...
Bai, bai, bialtzen zigutela. Bai, nik uste dut baietz, nik uste dut baietz. Bai. Jakina, ordun ezetz ezin genun san! Pixka 't urrutiyo jon 'ta armoniyan aiko giñan ber bada, biñon, jon in ber! Jon in ber 'ta ahal zen hokina in ber!
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:31:30 - 0:35:25 (3' 55'')
Laburpena Lan handia izaten zen baserrian, baina familia handia zenean lanak banatu egiten ziren. Egunero egiten ziren lanak banatuak zeuden, eta urtean behineko lan handienak denen artean egiten ziren eta baita auzolanean ere: belarra, iratzea, egurra... Haurrek ere lan asko egiten zuten.

Karea

Transkribapena

- Eta karobiyak, karobiyak bai. Uan ni momentuz esateko ez nau akordatzen, biño bai, bat biño gehiyo izango zin, zertikan karobiya nun-nahi zen ordun. 'Ta kare harriya 're nun-nahi. Eta... Zertikan lembiziko nik... Nexka koxkorratako holoko kontua esaten ai naz eta...
Bai, berrogeita hamar ingurukoro lenoko kontua ai naz esaten. Uandikan karia asko ibiltzen genun. Bai, karestatzen zen lur asko ordun, eta gaiñeko abonua 're lurrantzako dena naturala izaten zen. Gorotza eta pixa, behiyan pixa. Hua deposittoa biltzen zen,
eta geo deposittua betetzen zenin, saardua karraitzeko bezelako garlia izaten zen eta garliakin eaman zea, itxian bete, garliakin eaman eta belardiya gehiyenak behiyan pixakin, zea, abonatzen zin. Banatu, baldian hartu, garliak... zea, kandadura bat izaten zun,
gaiñin zolua betetzeko, gainko zolotik bete, geo kandadutikan baldia bete, zakuk 'o jartzen zittu... Genittun gerriyan lotuta, arropa gutxiyo zikintzeko 'ta belardiya gehiyena, zea halaxen abonatzen zen. Eta larrantzako lurra berriz ahal baldin... Ahal zen bittarte karia 'ta gorotza.
- Karik ze itten du, abonatu 'o bitxuk...
- Bai, bitxuk 'e bai, eta lurra gozatu. Harrotu, harrotu itten du, 'ta gorotzak 'e bai. Gorotzak 'e lurra harrotu itten du. Bai. Eta kare harriya berriz, han Gurutzen nun-nahi da.
Nun-nahi kare harriya, 'ta kare harriyak baita´ 're badu beste zea, e... Beste gauzatako ibiltzen genun behiya umatu berriya zenin, esne golpia tortzen ziyonin, errapin igual koxkor batzuk atetzen zizkan 'ta ordun itten genun kare harriya berotu brasatan, ahal zen gehiyena berotu,
'o bi 'o hiru igual izaten genittun, bat hoztutzen zenin, bestia jartzeko. 'Ta jartzen genun baldian barrenin kare harriya hura eta esnia kendu behiyari eta harrek botzen zun bapori harrek jartzen geniyon zako bat, 'o bi alkarrei josiyak gaiñetikan eta e...
Jeisten ai giñala 're zakua hura bea 're béakin tapatua, eta berotasun harrek gurittu itten ziyon bultua 'o koxkor haik. Bai. Eta oso zea, atsegiña da.
- Behiyak jetsi eskuz?
- Bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:28:20 - 0:31:30 (3' 10'')
Laburpena Berak ez ditu karobiak funtzionatzen ezagutu, baina bere garaian oraindik karea asko erabiltzen zen. Kareharri asko zen inguruan. Lurrari botatzeaz gain, behiari errapea sendatzeko ere erabiltzen zen. Ongarri guztia naturala zen garai hartan: karea, gorotza, pixa...

Belar siloak

Transkribapena

- Gurutzekin bukatzeko, ama, zea, bai al dia hola... Kompaziyo bateko, karobiyak 'o zerbatte, oan ez doztenak, eroitakuk 'o... Oaiñ ez, oaiñ ez duguna 'ta zu gotzen zana bazela, karobiya, 'o baserriya 'o...
- Karobiya... Uan duda dakat. Sango nuke baietz, eta bat biño gehiyo igual. Bakarrikan, ne garaiko ya funtzionatu ez zutela itten. Biñon karoiya nun nahi zen. Eta... Beste gauza... E... Zeak 'e bai, uan belar bolak itten 'ttute, biñon ordun... Zea, belarrantzako siluk zin baserri haunditan.
- A bai, e?
- Bai, bai, bai. Bai.
- Oaiñ hormigoiyakin 'ta din bezelakuk, 'o...
- Bai, bai, bai.Bai. Eta prozedura berdintsua itten zen, belarra berdia sartzen zen, sekua zola, bueno, esan nahi nuke, eudiya ez zen eun batin, e! Eta... Bi leiyo izaten zittuten, bi leiyo 'ro ate, e... Zea, e... Kuadratun ttikiyin, luziak belarra sartzen zen eta geo
itten zin leiyuk 'o ati haik tabikaz itxi. Eta han eoten zen belarra, eta atetzen zen, uan bolatan den bezelaxe, kolori hoi, 'ta usaiya 're ba. Ordun, e... Uan beste formara itten da, biñon prozedura berdiña zen.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:26:35 - 0:28:20 (1' 45'')
Laburpena Garai batean ere belarrentzako siloak bazeuden. Ez ziren gaur egunekoak bezalakoak, baina prozedura berdina zen.

Ugarte errota

Transkribapena

- Biñon nere kasun, artua eaman 'ta zea kartzen nun nik, e... Iriña. Geo ya pulpa ber genunin, hora aparte kartzen genun, bai. Biñon, zuk galdetu zun bezela, errotako lana da hoi dena.
Bai, han gelditzen da errotan, artua txikittu 'ta alde batea iriña 'ta bestea zahiya.
- 'Ta zein zin Uarten
- Uarten... Zin, nik izautu nittunin ama-alabak. Bai. Eta... Amona oso adiñekua zen, oso amon txukun bat, e... Illia txuriya, moño ttiki batekin, oso emakume txukuna zen, eta hora eoten zen erabat han. 'Ta geo alaba Eusebi eta hora ya e... Baserriko lanak eta...
Harrek in ber izaten zittun errotakua 'ta baserrikua, biñon amon hura beti han. Bai. Eta geo klaro, eamaten baldin bagenittun bos kilo arto, beti iriña gutxixio kartzen genun, klaro, haik ber zuten, zea, diroz patu berrin, itten zuten iriñan deskuentua.
Bai, 'ta piso... Piso haundi batzuk, bandeja haundi batzuk, borobilla bezela, beno, bandeja biño gehiyo 're, haundiyaguk zin, klaro, zakuaz zea in ber zuten, pisatu ber zuten. 'Ta ordun, zea, zittuten hiru zurten eta pendulo batetik bezela zintzilikan...
Uste dut gaiña oandikan pisu hura han dola Uarten... Zea, ataiyan dakatela. Eta jartzen zittun pisuk alde batin amonak 'ta bestin zakua, eta kantidade ttikiyuo baldin bazen, zuten baita 're, pisu ttikiyuua, bi 'o hiru, 'o bos kilo bittarte 'ro hola.
Eta han aitzen zen amon hura jarri artua 'ta iriña 'ta "ttak, ttak" kuitzen, aber zembat falta 'te ziyon zea, nibelatzeko. Bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:24:20 - 0:26:35 (2' 15'')
Laburpena Ugarte errota ama-alabek eramaten zuten. Maria Jesusek artoa eramaten zuen errotara eta irinarekin itzultzen zen etxera. Ez zen diruarekin ordaintzen, irinarekin baizik.

Zahia eta erremolatxa

Transkribapena

- Eta iriña bakarra dakazu gouan, 'o artuan azala nola (sahiya)...
- Zahiya.
- Hua 're eamaten zenuten animaliyantzako 'ro...
- Bai. Hura eamaten genun 'ta gaiña oso garrantzitsua zen hori, zea animaliyantzako. Zertikan ordun... Klaro, itxekuntzako eta animaliyantzako, e... Janai guziya baserriyan itten zen. 'Ta ordun zahiya hoi oso importantia zen, 'o garrantzitsua zen, e...
erramolatxa asko itten zen 'ta erramolatxa da dena ura. Erramolatxak burua haundiya itten du, buru luzia eta hosto gutxi. Ordun hora zen animaliyantzako... Neguko. Eta... Harrei itten geniyon zahiya nastu, bestela,
neurriyan ez baldin baziyon ematen eta zahiyakin nastuta, hozkittu itten zin behiyak eta baita 're diarrea jartzen ziyoten. Klaro, oso urtsua da hora, horregatikan altxatzen zen hori neguko. Belar lehorra 'ta jaten ai zila behiyak ordun emateko.
Bai. Eta... Erramolatxa oso delikadua da itten. Lembizi hazitikan haziya ereintzen da eta e... Galdu itten da pilla bat, 'ta gaiña segun zein lurretan 'o itten da, 'o ez da itten. Ez da... Ez zen... Gauz bat, e... Lur denatako baliyo zuna. Eta geo, pos hori, e...
Lan haundiya maten zun, in ber zen bakandu, berriz aldatu falta zen lekuan, eta geo... Oktubre... irailla aldea, oktubre... Bai, irailla aldea, jaso in ber izaten zen, zertikan bestela, tortzen baldin bazen izotza 'ro aurretua, dena hondatu itten zun.
Ordun, ordun biltzeko garaiyin itten zen hostua moztu eta burua utzi. Burua atera, garbittu eta hura jaso. Kampun baldin bazen ongi ongi tapatuta, 'ta ahal baldin bazen itxe barruan. Bai.
- Eta zahiya hoi zerbattekin nasiya maten zen?
- Bai, san zattuten bezela erramolatxai nasten geniyon. Bai. Bai, 'ta geo aliari 're bai. Aliari 're... Garagar alia dela 'ta, horrei 're nastu zitteken.
E... Baita 're pixka 't bustiya zerbattekin eman laike. Bai. Biñon hortako bustiyan batin nasteko, kontatu zattuten bezela, erramolatxai nasteko oso ongi tortzen zen hoi. Bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:21:10 - 0:24:20 (3' 10'')
Laburpena Errotan, beraientzako irina eta abereentzako zahia hartzen zuten. Zahia beste jakiekin nahastuta, bazka goxoa lortzen zen aziendarentzat; erremolatxarekin, esaterako. Erremolatxa urtsua izaki, hutsik ematen bazitzaion kalte egiten zion behiari.

Errotak

Transkribapena

- Gurutzen errotak ez dia izango?
- Errotik ez.
- Eta nola itten zenuten?
- Guk... E... Artua eamaten genun, nik e... Zeara, e... Uarteko errotara. Biñon... Gerra garaiyin, hemengo errotak itxi zittutenin, San Antona 'ta Lesakara joten 'men zin. Ordun Sastiarrenin bihorra zen eta bihorra zunak itten 'men zittun, itxekua 'ta ahal zittunak eaman.
Geo astuak zittunak, pos... Gutxiyo, klaro! Beti. Eta hara joten 'men zin,biñon hara 're askotan joten 'men zin, biñon alperrikan. 'O batzutan izin zutelako eman iriña, bertan igual geldittu ber izaten 'men zuten euna 'ta gaba,
beste batzutan berriz, iziñezkua izaten 'men zen, gaba igual bueltatzen 'men zuten... Ber izaten 'men zuten eta geo baita 're beste arriskua korritzen 'men zuten, birian billatu 'ta dena kentzia. Bai. Eta ni ez, ni joten nitzan Uartea. Eta eamaten nun, zea, este...
Artua eta bueltan iriña. Eta birian banittun pareta kroxkak eta atxi itteko, eta utzitzenun han zea, telazko zaku txuri tupittu batzuk izaten genittun, eta utzitzen nun hura, atxiya itten nun eta berriz bueltan berdiñ. Bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:19:25 - 0:21:10 (1' 45'')
Laburpena Gurutzen ez zegoen errotarik. Seasterrenekoak Ugarte errotara joaten ziren. Bera gerra ondoren jaioa da, baina badaki hemen errotak itxi zituzten garaian etxekoak behorrarekin joaten zirela San Anton eta Lesakako errotetara.

Abioien erasoa

Transkribapena

- ... norbaittek? Hoi zu ez za gotuko, biño san in zizuten gerra garaiyin...
- Bai, bai. Klaro, ni gerra garaiyin hiru urte beranduo jaiyo nitzan, bueno, bai, gerra ondorin hobekiyo sateko. Eta nik izautu nun... Zea, ordun arropa zabaldu zuteneko ondoriyuk.
Muxika e... Dena granada puskaz betia. Biñon hala´re urte batzutan eman itten zittun muxikak. Bai. Pes hori izandu 'men zen, kaleko jendia ahal zun tokira joten 'men zen eta Sastiarrenin 'e, e... Asko eondu 'men zin.
Arrauko senar-emazte batzuk izan ber zuten eta, bestikin batin zoztenak, eta bestik esan 'men ziyoten... Klaro, abiaziyoz, botzen... Abioitikan botzen 'men zittuten bombak 'ta san 'men ziyoten ez, zea,
arropa argiyakin ez ibiltzeko eta jarri 're ez itteko ezer argiyikan kampun ahal baldin bazuten. 'O disdira botzen zuna, zerbatte. 'Ta emakume horrek behintzat, ez 'men ziyoten kasoik iñ, 'ta iñ 'men zittun maindirik jarri zea, e...
Belar berdetan eta seittun abioiyak zea, bombardeatu, eta zakurra hill, e... Arropan ez 'men zen geldittu puska bat 'e, e... Geldittu zen koloria dena lurrakin itxatxiya eta geo nik izautu nun, zuk galdetu nazun bezela, muxika.
E... Eta atetzen ziyon gesal bat bezela, 'ta harrekin babesten zittun, zea e..., Granada puska haik. Udaberriyan atetzen zizkan gauz bizkoso... Bat eta harrekin estali bezela itten zittun zea haik, granada zolu haik, 'ta puskak barrenin.
Eta... Nik... Bai... Urte batzutan eman zittun muxikak, eta geo jon zen ya dena ihartzen. Bai. Eta... Ba itxetikan gehinez 'e ze izango zen, hamar metro igual ez. Bai, bai.
- 'Ta zea, Gurutzen errotak....
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:16:50 - 0:19:25 (2' 35'')
Laburpena Gerra garaian, beste baserri askotan bezalaxe, Seastarrenen ere kanpoko jendea egon zen. Emakume batek, aginduei muzin eginez, maindireak zabaldu zituen baserri ondoan. Abiazioak ikusi, eta eraso egin zuen; justuan libratu zen baserria.