Aldaketak baserrian eta orokorrean

Transkribapena

- ...leno, y hoy en día pues...
- Klaro eta ezta, ezta... Estimatu 're berdin 'de ez, oaiñ.
- Keba, keba! Ez, ez. Ezta pentsatu 're, ezta pentsatu 're, estimaziyua. Eske gaur dakazu
denetikan, san zattut ba, leno aberatsai beira eongo pozikan hau erosiko 'ta hoi aberatsak, buf! Eta oaiñ, aberatsan graduta gehixkunak... lana itten da, lana bada, eta baserriyak ere ez dia leno bezela. Denak errextasunakin jarriyak dia 'ta leno baserriyan famili guziya
enpleatzen zen e! Arta-jorra zela 'ta, belar-ontzik zila 'ta, 'ta illar-biltzia zela, hosta-ittia... bueno, ze lanak ez zian baserriyan! Famili osuak. Eta gero urte batzutatik hasi zen, ya 'o neskame, edo fabrikara, baserritatik. Itxian ber zena, bat, geldittu;
geoko izango zena, itxea: mayorazkua.
- Mayorazgua ze izaten zen? Igualtxu zun gizasmia 'o emakumia? 'O beti gizasmia gelditzen zen?
- Itxeako bat zeatua zeona, mayorazgua saten zen. Lomismo emakumia izango zen, igual.
- Zarrena normalin?
- Bai, jeneralin bai. Jeneralin bai. 'Ta geo leno denak batian, denak baserriyan bizitzen zin 'ta baserriyan, hango bizibidia, gañekun ez. Gaurko egunin lanea joten za, zure soldata badakazu, y es muy distinto.
- Lotua baserriya.
- Bueno! Lotua 'ta lan asko iñak dia baserritarrak e. Goor lanak iñak baserritarrak dia. Enkambio gaurkun erraxtasun haundiyak daude, eta gaiñera esan zattutena, baserriyan bat,
gero baserriyan jarraittuko duna... 'ta gañekuk, pues 'o neskame dela, edo... gaiñea aber gaurko egunin eozeiñ baserritarrek karrerak badakazkite, neskak eta mutillak.
- Bai, bai, oso difentia da.
- Leno pentsatzen zen baserritarrak ez zutela baliyo ber estudiatzeko, y hoy en día cualquiera te tiene una carrera, y muy bien además. Beste dirodunak, ai 'ta ai 'ta ai 'ta ai, 'ta igual tutik 'e baliyo ez. Hala da, hala da. Zenbat... Jesus! Zenbatek zenbat diro bota alperrik eta
alperrik kategoria nahi zutelako, enkanbio gaurko eunin pues normalidade guztiyakin edozeiñ baserriko neska edo mutillek dakazkitzu karrera ónakin. Leno ez zen posible.
- Hoi onea behintzat, in da.
- 'Ta gaurko eunin pues baliyo dunak, baliyo du 'ta ateratzen dia aurrea. Askok eta askok.
- Ze zue erareko emakumik ikasten seittu gutxik, josten gehiyenak ez?
- Bai, ordun ohittura hala zen. Eta ezkondu ber zunak kozinan ikastea pixka bat. 'O taberna zean batin edo... kozinan ikastea hori 're bai. 'Ta geo jostia iruitzen zen gauza bera, gaurko eunin ondo da zeozer arreglo ttikiyak itteko jakittia, jakittia ona da.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:33:50 - 0:37:30 (3' 40'')
Laburpena Lehen, baserrian familia guztia aritzen zen lanean. Gero hasi ziren gazteak fabriketara-eta neskame joaten. Etxean maiorazgoa gelditzen zen. Maiorazgoa emakumea ere izan zitekeen. Lehen, baserritarrak ez zuen ikasten, baina orain bai. Lehen, aberatsek bakarrik ikasten zuten. Emakumeak ikasten zuen gauza bakarra jostea eta sukaldean aritzea izaten zen.

Transkribapena

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-031
Pasartea 0:32:20 - 0:33:50 (1' 30'')
Laburpena Gerraren ondoren, ez zegoen kapritxorik. Gaur egun eskura duguna, garai batean luxua zen.

Klase diferentziak

Transkribapena

- Aittu ni ai naz esan 'ta esan e! 'Ta esango 'ute "jendia hoi... ze ai da hoi erua hoi hor san 'ta san, esplikaziyuk hoiri ematen". Hoi, egiya da e! Zertikan denak bizi izandu gea, zean, nik han, nere etxian, hoinbesteko familiya, oaindik aurrerapenik gabeko zea,
eta handik honea torri 'ta diferentzia, 'ta geo, urtian poderiyun, orain, orain, aber ze kanbiyua in dugun. Denak e!, denak. Leno pobre antzeko jendia zena oaiñ alletu da aberatsan gradutara e! Porke aber, hasi zattiz kotxikin...
eta itxiak, leno errentan izaten zen 'ta errentak 'e eziñ alletuik eta... mixeri... mixeriya? Bai, ez beiñipeiñ oaingo bizitza. Oaingo bizimodua ez, oso diferentia. Eziñak 'e bazian 'ta... oan baiño geyo; eziñak. Gaur jendia bizi da, pues, leno aberatsan kategorira alletuak.
- Bai, oaiñ eozeiñ joten da biajea 'ta...
- Edozeiñ, edozeiñ 'ta eskubide oso-osua. Eskubide oso-osua dakate. Baiñon lendikan, jesus! Difentzi erreko bizimodua! Difentzi errekua, a! Gure izeba gaixua haik oaiñ bizi balia!
'Ta gure izeba bezela beste asko 'ta asko 'ta asko, 'ta ze bizitza: latza! Latza! 'Ta batez 'e, baserritarrak ere bai. Bizitza gorrak eraman 'ttuzte baserritarrak, batez ee. Jo! Gaur aurrerapena asko 'ta asko dago, makinaiyakin, laneko, aziendak 'e kanpoa botzen dia 'ta
len bezelako mazka itxea eaman berrik eta zeaik ez.
- Bai difentziya.
- Diferentzi haundiya, bizimodua asko aldatu da, lendikan.
- Miño, Maitxo, gerra ondorin 'ta zea, kalin okerruo pasako zen gosia...?
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:30:00 - 0:32:20 (2' 20'')
Laburpena Lehen, klase diferentzia nabarmenagoa zen. Pobreak ez zuen ezer, eta aberatsak ez zekien zer zuen ere. Gaur egun, zorionez, egoera aldatu da.

Neska-mutilak elkarrekin, baina gordean

Transkribapena

- Lagun asko, juntatzen giñen bai.
- Kozkorriya geitza izango zen?
- E?
- Kozkorri geitza izango zela inguru hontan? Oain 'de bada miño...
- Juerga geitza! Antonenekui 'ta... geo prendak itten ere bai. Prendak! "Anton, Anton pirulero. Cada cual, cada cual, aprende su juego" eta hortan, geo galtzen zunak, prenda in ber zun 'ta
"bueno, jon ber 'zu holako tokita, 'ta in ber 'zu hau galdetu" 'o besteta... Antonen kanta, "Anton, Anton..." zen 'ta Anton: zea, neska hoin attona zen, kaxkaxuia zen. Dendan hor eoten zen, 'ta hara jon 'ta "Aizu, Anton gazta zuria" ez "Zenbatin saltzen..." ordun, cada...
bueno, oan beste modurako gauzak itten ttuzte, miño ordun gu gozatzen giñen prendak itten, bueno! 'Ta eoziñei: "Bueno, hola jon ber 'zu oaiñ horrea jon ber 'zu 'ta hoi galdetu ber yozu horrei 'o hau iñ ber yozu".
- 'Ta errita emango zuten zarrak?
- Bai, noski! "E, zea, ze ibiltzen zazte hemen, zea hola 'ta hola?" Miño gu... ume kontuk!
- Miño zarrai 'ta errespetu geyo? Jende helduai errespetua...
- Bueno, baiño gaixtakiyik, gaixtakiya preziso ez genun gauza txar... gure juergarako. Haiei ez zitzaioten ondo iruittuko miño bueno!
- Zuek erki pasa?
- Bueno! Hay cada cosa... jesus! 'Ta gozatzen giñan erki! Bueno! Neska 'ta mutil.
- Denak nasiyan, ez?
- Bai. Miño itxekun 'ta zeak... ixillik eta hola. Mutillakin 'ta ibiltzeko? Itxekun 'ta ixilik!
Ez gaur bezela zea, neska 'ta mutil ez dia... ez zen ibiltzeik. Ibilliko bai pozikan egunez elkarrekin miño, gordeka 'ta hola.
- Miño hoi ya kozkortuta? Ya neskatxa inta?
- Bai, bai, bai. Hamasei-hamazazpi urte 'ta.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:23:20 - 0:25:30 (2' 10'')
Laburpena Prendatan jostatzen ziren: Anton Pirulero kantari, galtzen zuenak halako tokira joan eta halako galdera egin behar. Heldu batzuk haserretzen ziren, baina beraiek halaxe gozatzen ziren. Neska eta mutilak elkarrekin ibiltzen ziren, baina etxekoek ez zieten uzten.

Kalean jostatzen

Transkribapena

- Jo! Juerga errak pasatzen genittun haiekin, ene! Zinturak lotu... pero, eske ateratzen giñan... arrosiyua izaten zen illunabarretan, 'ta arroxiyoko aitzakiyan atera, arrosiyoa joteko, 'ta juntatzen giñan mordoska, neska mordoska, launak 'ta denak hortxe, zea,
geo neska 'ta mutil, juntatu 'ta Paul hoi tartin izaten genun: zinturak bildu elkarrenak eta estatua hor, horren goiti bera bota 'ta Donfelizeneko zeiai, oain jardiña nola in dute, Donfelizeneko itxia horrei aldabai lotu zinturak 'ta gu estatuan atzin gorde; ta-ta-ta,
aldaba jotzen genun... hor 'ta beste... Muguruzanin 'ta bueno! Muguruzanin 'e aldaba gaitza zun atiak eta elizan aiñako hola zea bat bada hor eskalletan gotti iyota petrilla gisako bat? Haren atzin gorde gu 'ta gauza berdiña hairi 're 'ta "¿Quién es? Zein da?"
'Ta gu erki, zein den, zea gorde 'ta zinturakin tira aldabai... iñorrez han! Miño guk, jesus! Zenbat holako pika... zeak... pikareskiyak itten genittun, bueno! Eta gozatzen giñan! ¡Qué bien lo pasabamos!
- Gañea haur asko juntatuko ziñazten plazan 'ta?
- Laun asko.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:21:45 - 0:23:20 (1' 35'')
Laburpena Oiartzungo kalean haur asko elkartzen ziren, beti jostatzeko prest. Ez zuten gaiztakeria handirik egiten, baina beti zirikan ibiltzen ziren.

Baserria baino kalea nahiago

Transkribapena

- Gañeko senidik baserriyan?
- A klaro, klaro. 'Ta haik... senidia baiño urtian behiñ 'o horrelaxe joten giñan hara, hemendikan Astigarraga bakizu? Gaur kotxik badia miño oiñez? Hor Txikierdin barrena...
ui, nik ze amurraziyuk aittu egun hartan, ene!
- Ze joten ziñan izebakin 'o?
- Izebakin 'ta, urtian behiñ edo joten nitzan.
- 'Ta nondik barrena joten ziñazten?
- Ui, pues Ugaldetxon barrena. Txikierdin barrena.
- Oaiñ kamiyua den tokitik, gutxi gorabera.
- Bai, bai, bai. Hortxetik...
- Len estratak 'o...
- Kamiyoz-kamiyo, bai baiño gu kamiyoz joten giñen, mendiz izango zen aurrepiria miño...
oiñez, 'o zea, kamiyoz. 'Ta bakizu zer den?
- 'Ta han bixita in 'ta buelta?
- Bai.
- Eun bakarreko 'ro?
- Netzako kastigu erra bai hemendikan...!
- Bai e?
- Ui aber? Hemen hola bizi 'ta lagun artiak eta utzi 'ta... urtian behin e hoi, biño ordun 'de pues...
- Miño ama 'ta ikusteko goua izango zenun?
- Ba! ez dakit.
- Geo ya galdu?
- Klaro, klaro.
- Hasiyeran bai mira in miño...
- Si, pero... 'ta geo 're jon baziñan toki onetik txarrea, baiño txarretik onea torri ezkio aber!
- Klaro, hemen gañea kale ingurun eongo zen girua 'ta!
- Hoi ba, hoi ba. 'Ta launak 'ta, jesus! Geo hemen izeba aitzen zen josten: neska kuadrilla gaitzakin 'ta batekin 'ta bestikin kontuk esan 'ta o! Jesus! Ni honea torri nitzanin, akortzen na, Uarteko Karolina, uste 'ut hilla dela, Xegunda ez dakit izautu zenun... pues, Karolina
hura geo Ameriketa jon zin ezkonduta, harrek esaten zin: "Altxa zan buru hoi, bestela txikorta jarriko ñet, zean, kokotza azpiyan". Klaro, baserritikan han zea hain mendi tontorretik ezerre zeatu gabia torri 'ta!
- Lotsatu?
- Klaro, hola. 'Ta hoinbeste neska hemen, josten bo! 'Ta Karolina hura tipo gaitza zen, 'ta gañea jartzen zin paretai kontrai beira, "Altza zan buru hoi, bestela jarriko ñet txikorta kokotza azpiyan buru hoi tente eukitzeko" saten zin. Hura beti broman...
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:11:30 - 0:14:00 (2' 30'')
Laburpena

Osaba-izebekin bizi zen eta urtean behin baserrira joaten zen gurasoak eta senideak bisitatzera. Hasieran, baserritik kalera mira egin bazuen ere, gerora nahiago zuen kaleko giroa. Ollokinen jostundegia zegoen, eta neskatxek burua altxatzeko esaten zioten, baserritik etorri berritan lotsatia izaki Maitxo. Hika.

Transkribapena

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-031
Pasartea 0:07:20 - 0:11:30 (4' 10'')
Laburpena Kaleko batzuk, labaderoa gertuago bazuten ere, Auztira joaten ziren arropa garbitzera. Senideen berri eman digu.

Baserritik kalera, mira

Transkribapena

- Ta mira iñ al zenun?
- Hoixe! Mira ingo e'nun ba? Han? Ez argirik, argirik ez zen e! Nere itxian, baserriya hartan... 'ta askotan, han inguru hartan ez zen izango, garaiy haitan. Kinkiya, kinkiyakin ibiltzen giñan,
'ta urik eta... zeara zelaira... esto, joten giñan itturrira urruti bastante, joten giñan baldikin uran billa. Hoixe, beitu e! Sei urtekin oain dakat goguan nola joten giñan. 'Ta arropak garbitzea... geo arropak bai aittu: gure amak eta bazuten,
kuela saten ziyoten hola barrika ondua balitz bezela 'o kupela ondua balitz bezela hola, eta han jartzen zittuten lixiban 'ta eunetan eukitzen zittuzten, zea, arropak beratzen, geo garbitzeko. Hori akortzen naz.
- 'Ta geo hemen ez, Ollokinin?
- Hemen ez. Hemen ura bazen. Hemen ura bazen miño hala 'ta guzti... geo ura freskua nahi genunin hemen bai, zea, Auztiko erreka amakin bat jonak, joten giñan. Eta zea, Estankoko hor...
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:06:00 - 0:07:20 (1' 20'')
Laburpena Mira egin zuen baserritik kalera. Baserrian ez zuten ez argirik ez urik. Kinkilarekin ibiltzen ziren eta ura iturritik ekartzen zuten. Gogoan ditu kuela eta lixiba. Ollokinen ura bazuten, baina hala ere, ur freskoaren bila Auztiko errekara joaten ziren.