Uniformedunak

Transkribapena

- (...) haik zozten lekura. (...) zebizten lekura.
- 'Ta gaiñekun hola, zein zin... Kompaziyoa uniformik 'ta 'ttutenak munizipalak 'o izango like, ordun bai al zin karteruk 'o, ayuntamientoko langillik 'o... Uniformia zutenak 'o... Gotze al za?
- E... Ordun uniformia zun, ni akortzen nazela, Xixeruk eta Mikeletik. Bai. Eta geo Guardia Zilak eta soldaduk.
- 'Ta Xixeruk 'ta nolakuk zittuzten?
- Xixeruk kaki koloria uste dut eta Mikeletik, berriz, azul marinua zerbatt, gorriya 'ro granatikin. Bai.
- 'Ta Xixerun lana zer zen?
- Xixerun lana nik uste 'ut impuestu 'ta holokua zela. Kaleko impuesto 'ta holokua. Eta Mikeletik, berriz, nik uste 'ut udalan eskutikan zerbatte itten zula. Nik esplikatzeko ez dakit, nik hoik biyek akortzen naz uandikan oso gaztia nitzala ni, biño izautu nittun.
Izautu in nittun. Eta geo ya nik akortzen nazela aguazil lana hartu zun Klaudio Seiñek. Eta hoi ya ez, hoi ya uniformeik eta gabe ibiltzen zen. Biño Xixeruna 'ta Mikeletina... Mikeletik ni gutxixio akortzen naz, biñon izautu in nittun. Bai.
- 'Ta zer zin, Mikeletik gehiyo, biño Xixeru bat?
- Bana, bitatikan.
- A, bana?
- Bana bitatikan.
- Zer zin, herrikuk zin?
- Ez, kampokuk zin biyek, biñon hemengo... Mikeletia ez, Mikeletik andria kampokua zun baita 're, biñon Xixeruk ez, Xixeruk hemengua zun 'ta bea ez dut uste hemegua zenikan. Biñon nik gutxi izautu nittun, bai.
- 'Ta apaizak nola jazten zin?
- Pues apaizak jazten zin sotanakin. Eta nik uste nun sotana bakarrakin ibiltzen zila eta Don Jose Luis Oiyartzungua zen eta asko ibiltzen zen Urkaben.
Haundiya zen, apaiza haundiya, eskualdun eskualduna. 'Ta egun batin ni enkargutan nijuzelikan, hor heldu zen Learreko maldan sotana gerrikun sartua 'ta azpitikan uan eamaten din bermuda 'ro hola, izterran (...) erdiñoko 'ro hola galtza harizko gris batzukin.
'Ta orduntxe nik... Orduntxe jakindu nun nik apaizak sotanan azpitikan baita 're galtzak eamaten zittutela. Bai, ordun aipaza kusten baldin bagenun bi eskuak gurutzatuta Abe Maria Purisima esatea joten giñan kalin 'ta kusten genittunin 'ta ni Urkabeko biri hortan abitu nitzan
harrei 'ta "Hemen ez Embil ttiki. Ze mouz zion ama, amona?" "Ongi" 'ta "Kalin ikustin berriz 'e Abe Maria Purisima san, biñon hemen ez dun esan berrik, lasai". Bai, joten zen esku batin bastoiya
'ta bestin arrosaiyua errezatuz eta haundiya zen, oso haundiya gizona, haundinetakua eta zabala, biñon haundiya beziñ ona.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:39:40 - 0:43:30 (3' 50'')
Laburpena

Uniformedunak bazeuden: xixeroa, mikeletea, guardia zibilak eta soldaduak. Apaizak sotana luzearekin ibiltzen ziren. Don Jose Luis apaiza.

Kategoriak

Transkribapena

- Oaiñ ya denak berdintso bizi ga 'ta denak... San nahi 'ut itxuraz denanak berdinak ga, biño ordun gehiyo ierriko zin kategoriya gehiyo ierriko zen, ez?
- Asko, asko, asko. Geo pes hori, hori pasatzen zigun, zea... Este... Ordun ongi jazten zinak eta ongi agertzen zin hairi atentziyo gehiyo maten geniyon 'ta gaiña atentziyua eamateko gutxiyo zin eta ordun asko zea itten zin, destakatzen zin.
Eta arropa uan biño askoz 'e gutxiyo izaten zen, biñon hobekiyo pentsatuta iña. Eta ordun urtetako itten zen arropa igandetakua 'ta behintzat, eta ordun izaten zen ahal zen dotorena. 'Ta klaro, arropa harrekin zuk hankatakuk 'ta jazten baldin bazenittun berdintso eta ordun
atentziyo izugarriya maten zizun eta batetik jantziyangatikan eta bestetikan persona bea itxura onekua baldin bazen, e... Oan berdintsu ikusko 'ttuzu gehiyenak, biño ordun ez. Haik ikusko zenittun oso ederrak eta dotore eta gaiñekun pes ez.
Eta atentziyua ematen zizun eta begiyak jote 'izkizun haik zozten...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:38:00 - 0:39:40 (1' 40'')
Laburpena Garai batean, klase diferentzia gehiago nabaritzen zen. Arropan, esaterako. Arropa gutxiago izaten zenez, hobeto pentsatuta egiten zen.

Baserritarrak eta kaletarrak

Transkribapena

- 'Ta baserriko gauzak ze itten zenittun, direkto dendara ''o itxetara 're iamaten zenittun? Zu asko ibilliya za kale aiyekan.
- Bai. Bai, esniakin batin bai. Esniakin batin eamaten zen fruta 'ta berdura eamaten zen. Eta geo dembora berin txerri jana 're biltzen genun. Hoi 're bai. Asko ez zen izaten, biñon bai, biltzen zen.
- Kargatuk jon kalea 'ta kargatuk iyo.
- Bai. Bai, bai, bai, e... Kantidade haundiyak zinin Errentiko plazara joten giñan, biñon gaiñekun gutxi zenin, esniakin batin eta... Geo kaleko jendia 're bai, ordun, laumata 're lana itten zen
goiz 'ta arratsalde, eta igandia kaleko jendik baserrira juteko izaten zuten. Illia mozten aitzen zinak, Jabier Arregi horren atta, Juanito, itxez itxe ibiltzen zen igandetan illia mozten, erareko jendiri 'ta. Eta harrek 'e bortsiyuk ez zun diro asko eamango,
biñon zaku koxkorra betia bai gauzakin itxea. Eta Joxepa Amurizio jostunak 'e, harrek 'e igandia aprobetxatzen zun baserritako erareko jendiri arropa itteko neurriyak eta hartzea, eta harrek 'e berdin. Bai. Eta gaiñea jakitten zen jongo zila eta dirua emateko ez zen izaten,
biño gauza prepatua bai, hairi bueltan emateko. Bai. Gu haiken beharrin izaten giñan, biñon guk genun gauz hora béak asko estimatzen zuten. Eta harreman haundiya, jende gutxiyo 're bizi giñan 'ta jende gutxiyo bizi nola giñan, alkar denak izautzen genun 'ta geo alkar
izautzetikan aparte, parintik 'e bai, eta ordun kaletik joten zenak baserriko atia erekiya billatzen zun, eta baserritikan kalea tortzen giñanak 'e bai. Eta guk 'e haiken ber haundiya izaten genun. Gu itxetikan atetzen baldin bagiñan hanketako pare batekin,
kalea joten giñanin, bestia kamitu ber izaten genun. 'Ta guk portalik, 'o itxeko sarreratan kroska bat, 'o xolo bat han izaten genun hanketako zar haik utzi eta garbiyak jantzi, kaleko buelta iñ 'ta berriz 'e bueltakun haik hartzeko. Bai, bai, harrigarriya zen.
E... Batetikan nik uste 'ut san zattutela jende gutxi 'ta erdi parintik giñalako gehiyenak, biñon nik uste dut horrek ingo zula, biñon beharrak 'e bai. Beharrak 'e... Ordun bizitzeko bat bestin beharra genakan. Bai.
- Oaiñ ez bezela. Beno, oaiñ gen ustez...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:34:20 - 0:38:00 (3' 40'')
Laburpena Baserritarrek, dendetara eta azoketara ez ezik, etxeetara ere eramaten zuten jeneroa. Kaletarrak ere igotzen ziren baserrira beren lana egitera. Herrian denek ezagutzen zuten elkar eta denek zuten bata bestearen beharra; hori dela eta, harreman handia zuten elkarrekin.

Razionamendua

Transkribapena

- Razionamendua nondik hartzen zen?
- Razionamenduk hartzen genittun Baraibarrenetikan. Uan Maitxon arrandeiya don hortatikan. Haik zea zuten, ardo almazena zuten, eta han jarri zuten zea, razionamentuantzako lekua, bai.
- 'Ta okindegiyik eta izaten al zen len?
- Bai. Ez... Bat zen Garmendia, guan Garmendia din hok. Hoiken izeba, Balbina 'ro, eta hoik zuten zean, San Juan kalin, uan pelukeiya... Bibliotekan pareko pelukeiyan baju hortan zuten
zea, labia 'ta. 'Ta geo Errandoneana, Errandonea haundiya. Hoik ogiya eta ardo almazena zittuten.
- Giru erra iongo zen kale aiyeka hartan!
- Ba Errandoneku... Errandonekuk partitzen zuten ogiya bihorra 'ta karrukin. Eta geo hasi zin kamioyakin, biño ni akortzen nazelikan oandikan bihorra 'ta karrukin barriyotan ibiltzen zin. Karro itxi bat, goitikan toldokin 'ro hola izango 'alitzake bezela, itxiya eta Errentitikan 'e bai,
Errentitikan 'e etortzen zen panaderua zaldiya 'ta karrukin. Bai, baita 're.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:32:40 - 0:34:20 (1' 40'')
Laburpena Gerraren ondoren, razionamendua egon zen. Baraibarrenera joaten ziren bila. Haiek gerra aurretik ardo-biltegia zuten eta bertan jarrri zuten razionamendurako biltegia. Oiartzungo okindegi eta ardandegiak.

Komertzio justua

Transkribapena

- Eta zea 're... Bueno len 'e aittatu zenun, biño yake 'ta Antonene aittatu dugun, zuek askotan ingo zenuten geo beak han saltzeko gauzak iaman 'ta geo zuk ber zenutena hartu, ez?
- Bai. Bai. Bai, bai, bai.
- Kompaziyo batea, zekin itten zenuten hoi?
- Ba gehiyena arrautza. Arrautza bai. Eta geo gaiñeko, gaiñeko jenerukin 'e bai. E... Zemaitan bentzako 'ro norbattek eskatuta igual oillaskuk 'e. Konejuk igual. Norbattek nahi baldin bazun e...
Nahikua zun denda batea joteko nik holako denda batea jotia nahikua zun nik holoko euneko konejuk 'o oillaskua 'ro, 'o... Baserriyan itten den zerbatte nahi nuke. Eta pes haik guri esango ziuten holako garaitako nik ber nuke oillasko pare bat 'o...
'O.... Antxume bat 'o.... Iozein dela! Eta 'o fruta garaiyin fruta 'ro... Arrautza 'ta fruta 'ta hoi korrintin, biñon geo norbattek nahi baldin bazun, kaleko norbattek hortikan gehiyo zerbatte nahikua zun dendakuri satia eta hori dena ba geo guk ber genunan truke. Bai.
- 'Ta zuek ze ber izaten zenuten?
- Ba... Gue orduko beharra zen, oliyua, azukria eta e... Hortikan arroza 're bai. Arroza eta ogiriña 'ta holako zea, gauza. Geo hortikan, bai, hortikan aparte, pues beste behar batzuk bazenittun, biñon gehiyena hoi. Bai.
- Baserriyan itten ez zena.
- Bai. Baserriya 'ta baserriyan itten genun hura prepatzeko ber genuna.
- Hoi da.
- Bai. Bai. Eta geo e... Piper hautsa 'ta hori dena 're izaten zen latatan, kiloka. Bai. Eta ez oan bezela embasatua 'ta gutxiyoik 'e. Eta geo, pes zuk eskatzen zenun kantidadi hura e paperin billua ttikiya baldin bazen eta kilo bat 'o baldin bazen paperezko xorruak, han sartua.
- Dena xiextun.
- Dena xiextun.
- Bolsik ez.
- Eta pardelak. Pardelak 'e bai. Pardela 're asko izaten zen ordun. Arropaki 'ta holakua ibiltzeko, paiñulo haundi batzuk eta zea, han lotu lau puntatatikan, eta uan motxillak ibilltzen 'ttuzuten bezela sartu eta...
- A...!
- Arropakiya asko ibiltzen zen fardelin.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:20:50 - 0:24:00 (3' 10'')
Laburpena Garai bateko komertzioa zuzenagoa zen. Gauza asko trukatu egiten zen, dirua maneiatu gabe. Baserritarrek dendara eramaten zuten beren jeneroa, eta dendatik baserrian ez zituzten lehengaiak hartzen zituzten. Era berean, kaleko norbaitek zer edo zer berezia behar zuenean, dendan enkargatzen zuen eta baserritarrek jaitsi egiten zuten. Produktuak 'a granel' banatzen ziren. Zestoetan eta pardeletan eramaten zen; ez zen oraingo plastiko pila batzen.

Antonene denda

Transkribapena

- Altzibarren Xoteronin. Bai, klase guzitako xiextuk. Antoneneko denda zen, supermerkado bat. Biñon haundiya, e? Itxia zuten gaiñeko denda azpiyan, 'ta denetikan zon han, denetikan. Hasi karretillatatikan eta zea, azkeneko hariño, josteko haritaiño.
Eta dena apaletan, apalak grisak, biñon ikusteko zea... Geo hain haundiya nola zuten, dena eukitzen zuten ordenatua. E... Zea...E... Platerak eta bajillak denak alde batin, erremita bestin, eta bueno, denetikan saten zattut, uango supermerkado bat bazen bezela, biño klaro,
beste itxura batekin. Dena apalak, grisak, bai.
- Antonene zein... Non zen?
- Antonene do, Antonene uandikan dendik ez do, biño itxia 'ta do uango Maritxu arrandegiya eta San Juango kalian don garajia tartin.
- A tartin?
- Bai, ate gris haundi bat. Eta barrena 're hala zun, apalak eta dena grisak. Eta geo nola lengo itxi hoik elkarren peatuk ioten din, ioten zen fresko fresko. Han ez zen zea janaiya 'ta konserbatzeko ez zen han zea oango aurrerapenik berrikan. Bai.
Eta ardua barriketan eukitzen zuten, biño geo dendara joten zinai serbitzeko eukitzen zuten pitxarrako botillak. Hiru litro terdi 'ro botil beltz batzuk. 'Ta... Taberna... Oi, dendara joten baldin bazen litro bat ardua 'ro billa, botilla haundiya hartatikan imbutua jarri 'ta betetzen zuten. Bai.
- 'Ta zea 're bai...
- A bai! Geo hori, e... Tabernan bezela baita 're serbitzen zuten, goizin iandetan mezeta joten zenai gosai txikiya. E... Zea, Anixa, hola txupito batzuk, ttiki ttikiyak, eta bi gailleta 'ro... Geo attonak hantxe pixkor pixkor iñak handikan atera 'ta, berriketan!
- Gaiña barauik jonak izango zin asko?
- Bai ba! Ui, derrior! Ordun baruik jon ber zenun komulgatzeko!
- Erki.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:18:10 - 0:20:50 (2' 40'')
Laburpena San Juan kalean Antonene denda zegoen. Denda handia zen eta denetarik zeukaten. Antonenen, beste denda askotan bezalaxe, taberna ere bazegoen. Igandeetan baraurik joan behar zen jauna hartzera, eta elizatik ateratakoan ongi etortzen ziren hango gosari txikiak.

Nagusia eta maizterra

Transkribapena

- Hura 're itten genun, nausiya pozik jartzeko.
- Hoik saldu ez zenittuzten ingo?
- Ez, ez, ez, ez. Ez.
- Saldu oillaskua ordun?
- Oillaskua. Kapoiya 're saltzen zen. E... Plazara... Zea... Nabidadetako 'ta 're eamaten zen. Biñon batez ere nausiyaiy iamateko. Bai. Eta nausi asko 'ta asko ordun tortzen zin Oiyartzunea,
e... Zeatan... Este... Nabidade ingurun errenta kobratzea. Eta maixter asko biltzen zen Joxixioniku hortan eta errenta patu eta kapoiyak eaman nausiyaiy eta nausiyak bakaillua baserritarrai. Bai.
- 'Ta ordun...
- Bai. Denak ez, e? Denak ez, biñon ohittura hoiy haundiya zen.
- Ordun animali pilla erra juntatzen zen zean, Joxixonin?
- Bai. Uandikan kusten nun nik Joxixoneko ate aurrin ben zestukin 'ta... E... Zestuk besotikan zintzilik, e... Zean ibiltzen genittun 'ta batzuk zuten gaiñetikan tapa eta haik oillaskua 'ta hola ibiltzeko. Konejuk 'e bai igual zeara eamateko, plazara emateko.
Eta geo erosketako ibiltzen genittun zestuk tapikan gabik. Bai. Serbilleta kuadratu batekin tapatu' ta horrelaxe.
- Oain xiextuk... Xiextuk san zula, xiextuk saltzeko 're nomatte izango zin ba? Non saltzen zin?
- Antonenin 'ta Altzibarren Xoteronin. Bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:16:30 - 0:18:10 (1' 40'')
Laburpena Baserrien jabeak Oiartzungo Joxixionera etortzen ziren errenta kobratzera. Baserritarrek errenta dirutan eta kapoi parea oparitzen zieten eta jabeek bakailaoa ekartzen zieten maizterrei.

Kapoiak

Transkribapena

- Zeana, e... Oilluak 'ta 're bazenittuzten zuek?
- Bai.
- Nola... Nola izaten zin batzuk hazitzeko uzten zin, bestik arrautzetako... Ze, ze klase izaten zin oilluak eta?
- Oillua... Oillua ordun asko izaten zen pinttarra. E... bai, e... Uan generalin oillo gorriya 'ro izaten da... Ordun pinttarra asko izaten zen. Lepa soillak 'e bai. Oillo lepa soilla 're asko izaten zen. Eta pinttarra hoi txuriya 'ta beltxa izaten zin eta hoik arrautzan kaskara txuriyouo
itten zuten. Eta gorriyak eta, berriz, kaskara gorriyokua. Eta gaiñekun, e... Oilluan difentzi haundiyik ez zen izaten, oillarra, oillo bakotxeko oillarra, igual bi 'ta izaten genittun, eta geo oillaskua itten genun asko, saltzeko 'ta... Itxian jateko 're bai, biño saltzeko gehiyo.
Eta geo oillasko hoitatikan urtian hiru kapoitako zikitu itten genittun. E... Zea nausiyaiy iamateko pare bat gehiyo 'ro itten genun, e... Zikitu 'ta ondorin igual batzuk e... Ongi ez zin sendatzen edo eta hortako beti bat gehiyo.
Eta eamaten genittun Aramburuko Anttonina zikitzea. 'Ta harrek zikitzen zittun, kostillan tartetikan ebaki ttiki bat itten ziyon eta zea, zikitu, berriz josten zittun, eta berriz bueltan. Eta ni ailletu izandu naz bi bider, bea miñez ohiyin, eta ohiyin zon lekuan oillaskuk zikitu zin.
- Joe.
- Bai.
- Fama haundiya zun, e?
- Bai. Eta geo e... Kapoiya zikitu ondorin hasitzen zaiyo lumajia 'ta kamitzen. E... Isatsa aldeko luma 'ta haundiyuo itten zaiyo, disdira haundiyogukin, eta e... Hartzen dute beste forma bat. Oillarra 're ederra da, biño kapoiya oaindikan ederraguo. Bai. Eta gizenuo 're bai izaten da.
- Ta horregatik zikitzen zenuten?
- Bai. Horrengatik zikitzen dia.
- Haragitako.
- Haragi gehiyuo eta itxura ederrangatikan. Bai.
- Karo, gaiña geo biziyik eta iamaten bazen, itxurak 'e zeikusi haundiya.
- Bai, bai, bai. Bai, batez ere isats aldeko lum hoik, oillarrak biño 're oaindikan 'e haundiyoguk izaten zittuten. Eta koloretsuok, brillantik, ederrak, oso ederrak.
Eta geo oillarra tontorra gorriya 'ta haundiya izaten dun bezela, kapoiyak izaten du ttikiyugo 'ta txuriyuo. Bai. Eta hura 're itten genun...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:13:10 - 0:16:30 (3' 20'')
Laburpena Baserri gehienetan zegoen oilategia. Oiloek, oilarrak eta oilaskoek osatzen zuten oilategia. Oilaskoak zikiratu egiten ziren, kapoi bihurtzeko. Zikiratzaile ezagunen artean Aranburuko Anttoni zegoen. Urte osoa kapoi ederrak zaintzen egoten ziren, gero etxearen jabeari oparitzeko.