Ttunttuna, Kilirikupen

Transkribapena

- Altziberko billera aittatu 'zu 'ta hoa gehiyo, kalin ez al zen izaten dantzik 'o?
- TTunttuna jotzen zuten, biño ez zen iñor izaten. Izandu zen bolara batian edo horrela ttunttuna jotzen zuten Killikupin. Joxe Mendizabal eta tamborrerua Juanito Arozenan atta nola zen? Xantu saten ziyoten. Xantu. Hori eta geo besten bat 'e bai. Ez na goatzen bestia zeiñ zen.
Hiru bat aitzen zian, bi txistulari 'ta gero tamborrerua. Bai.
- 'Ta jendia dantzan ibiltzen zen haiken onduan?
- Bai, baiño ez zen hola jende ge... Gelditzen kalian. Altziberra, Altziberra.
- Eta Altzibertik aparte beste auzotan bai al zen billerik?
- Txikierdin sortu zen bai, geo. Txikierdin zon.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:22:00 - 0:23:00 (1' 00'')
Laburpena Igandeetan Kilirikupen ttunttuna jotzen zuten. Baina jendea ez zen bertan gelditzen, nahiago zuten Altzibarko bilerara joan.

Transkribapena

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-035
Pasartea 0:10:40 - 0:15:10 (4' 30'')
Laburpena Elizaren gaineko iritzia. Lehen, jendea asko joaten zen elizara; orain, hutsik daude.

Kongregaziokoek agarratua debekatua

Transkribapena

- Dantza gusatu zit nei beti. Oaiñ ya ez, e! Buo! ¡Más torpe que, que...!
- Oaindikan 'e altxako 'zu zuk hanka.
- E?
- Hankak altxako 'ttuzula zuk oaindikan dantza itteko.
- Altxa bai, biño ez, no.
- 'Ta Altzibarra jonta besteik ez zenuten ingo ba? Han zuek ez ziñazten iaten 'ta aiko!
- E?
- Iaten 'ta hola ez, dantzan dantzan.
- Ez. ez. Taberna bat bakarra zen gaiña. Torren 'e maten zuten bai. Torre... Potto. Este... Pakita Pottona 'ta hor, gaur sozidadia dela uste 'ut. Pues han bai, han taberna zen, bueno Iruñarrenin bertan ere bai, bihan zea...
- Zuek dantza 'ta dantza.
- E?
- Zuek dantza!
- Guk dantza.
- 'Ta ze, ze dantzatzen zen? Ze...
- Ui, pasodoblik 'e jotzen zittun zakinantzat. Guk ez, guk sueltun.
- Sueltun.
- Sueltun. Ez genun besteik ikasi guk, nada.
- Biño geo mutillak eta eskatzin 'ta pasodoblia 'ta dantzatuko zen, 'o ze?
- Sueltun, sueltun!
- Dena sueltun?
- Karo. Zea bat, tanda bat itten zenin tortzen zin beste grupua. Haiyek erretiratu 'ta beste grupukin dantzan. Sueltun, e! Baltsin 'e ibiltzen zin asko.
- Karo, biño garaiy hartan zer zen baltsa debekatua ya?
- Bueno ez zuten ya... Hoiy zean baldin bazeunden, kongregaziyun. Marian alabak, la congregación 'ta Luixtarrak bestik. Biño mutillaiy ez ziyoten zeatzen, e! Neskai biltzen bazien baltsin kastigua man.
- Mutillaiy ez?
- Mutillaiy ez. Zertako? 'Ta emakumiri 're... Txorakeiy bat. Ze, ze, zemat... Eliza béak zemat txorakeiy aldi hortatikan egin dittu! On berrez ben ustez, baiño jendiantzako... ¡Ni fu ni fa!
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:08:10 - 0:10:40 (2' 30'')
Laburpena Altzibarko bileran dantzan ibiltzen ziren. Pasodobleak eta baltsak jotzen ziren, baina beraiek beti sueltoan dantzatzen zuten. Kongregazioan zeudenek debekatua zuten agarratua dantzatzea. Hala ere, emakumea gehiago kastigatzen zuten gizonezkoa baino.

Transkribapena

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-035
Pasartea 0:05:40 - 0:08:10 (2' 30'')
Laburpena Maitxoren senarrak, Felix Galardik, soinua jotzen du. Bere senideek ere jotzen zuten. Irungo Bentetakoa da Felix. (Maitxo eta Felix Maider Zabalegi Galardi pandero-jotzaile ospetsuaren aitona-amonak dira).

Bezperak bukatu eta dantzara

Transkribapena

- Ohittura oso politta zien. Gure garaikua.
- Hoi da. Eta geo zuek Altzibarko billera joten ziñazten? Oso famatua zen?
- Bai, bai, bai. Bezperetatik atera, arratsaldin izaten zin bezperak elizan, 'ta hortik ate 'ta korrika Altzibarrea joten giñan. Ui ene! Kuadrilla gaitza.
- 'Ta zer zin bezpera hoik?
- E?
- Zer zin bezpera hoik?
- Elizan bezperak kantatzen zin. Arrosiyua 'ta funtziyo bat itten zen. Mitiñak edo kantatzen zittuzten 'ta ohittura holaxe zen bezperata joteko. Jendia asko asko ez zen joten preziso, biño bai.
- Hoiy astero 'ta izaten zen?
- Ez. Igandetan.
- Iandetan.
- Bezperak igandetan.
- A!
- Bai. Arrosaiyua 'ta kanto batzuk eta...
- 'Ta haik bukatu 'ta korrika.
- Geo merienda edo hartu 'ta... Ez genun gaiña diro berrik izaten 'e gaiña! Gaurko eunin diro gabe ez da ateratzen gaztia, biño guk! 'Ta milagrozko batin Errentira... Han 'e banda musika izaten zen Alamedan, jendia erruz, biño gutxitan. Fiestatan horrela, gaiñekun...
- Gehiyena Altzibar?
- E?
- Gehiyena...
- Altziberra, Altziberra. Txikierdira 're gero hasi zen jendia. Biñon Altziberrek fama haundiya izandu zun. Manuelek oso ondo jotzen zun soiñua.
- 'Ta zer zen, huaxe balkoitik jotzen? Huaxe musika guziya? Bueno, nahikua 'ta sobra izaten zen.
- 'Ta ez zen ordun ez altabozik 'ta zeik. Biñon primeran jotzen zun, jendia gozatu...
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:04:00 - 0:05:40 (1' 40'')
Laburpena Altzibarko bilerara jende asko joaten zen. 'Bezperak' bukatu orduko, korrika abiatzen ziren. Errenterian bandak jotzen zuen, baina oso gutxitan joaten ziren bertara.

Emakume soinu-jotzailea

Transkribapena

- San 'zazu berriz.
- Inazio Pikabea zen... Hoi Portugalkua, ez? Baserrikua. Portugal baserrikua. Pues hoiy soiñua jotzen aitzen zen, baiño bere arreba 'ta saten dut, bere arreba bere filarmonika
haundiyakin 'ta zea, eskursiyoa gaur kampoa beste eozeiñ tokita joten din bezela, San Juan itturrira, hemen zea gaitza zen, kuadrillak, neska 'ta mutil joten zin mendiz mendi. Eta han San Juan itturrin ben garbitasuna egin, fede gaitza zen, fedia edo ohittura edo ez dakit zer san.
'Ta geo handikan Lesakara joten zian 'ta hor Lesakatik bueltan ere bai Altziberrerea ben soiñuakin eta. Andria horrek, Pikabea, ez dakit andriak nola zun izena, ez dakit, enaz gotzen, biño andri horrek bere soiñua juaz korru gaitza itten zun Altzibarren dantzan 'ta bea 're
bere soiñua juaz dantzan ibiltzen zen. Oso dotore. Oso dotore. Eta bueno, eskursiyo ederra itten zuten mendiz mendi kuadrilla osuak joten zian, neska 'ta mutil.
- Oiñez?
- Oiñez San Juan iturrira. Eta gero bueltan berriz Altziberren itten zuten ben estaziyua, baiño dantzan ibilli.
- 'Ta hoi ze izaten zen San Juan eunin bertan, 'o (aste...)?
- San Juanetik aurrea. San Juanetatik aurrea, bai. Zertikan Lesakakuk 'e harrapatzen zittuzten batzutan Lesakako fiestak ere. Bai.
- Zu joten al ziñan San Juanea?
- Ni ez! Gu gaztiak giñan ordun. Gu biñon...
- A!
- Beste urte batzuk gehixio zittuztenak zian hoik. Bai, guk ez dakit hamabost hamasei 'ro zemat izango genittun.
- 'Ta goua bai joteko?
- Ez. Hola mendira hola, biño haiyen umoria 'ta haiyen saleru hori gustatzen zitzaigun, e! Asko gaiña! Umore honakin 'ta tortzen zin 'ta. Denak dantzan. Oso ederra zen hoiyen...
- 'Ta gaiñekun emakume gutxi izango zen hola soiñu jotzen 'ta ibiltzen zena, ez?
- Nik ez dut ezagutu. Hori bai, emakume hori, zea, Portugalekua 'o Portugal Txiki 'ro ez dakit nola dun... Nola den. Horkua zen 'ta oso ondo jotzen zun. Bai anaiy... Zeak 'e, Inaxio bearek 'e bai eta arrebak. Baiño salero gaitza! Korro gaitza itten zuten menditikan zatozenian,
eta ez zin nekatuk! Dantzan fuego ibiltzen zin 'ta bea 're bai be soiñua juaz dantzan korrun hantxe! Oso ondo. Gauza polittak zien.
- Bai. Oaiñ ya... Bai.
- Oaiñ aztuk daude gauza hoiyek. Oaiñ beste era batekuk dia, baiño hoik oso polittak zien, e!
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:00:50 - 0:04:00 (3' 10'')
Laburpena Musikari gehienak gizonezkoak baziren ere, tartean bazeuden emakumeak; Iturriozko Portugal baserriko soinu-jotzailea, adibidez. Pikabea anaia-arrebak aritzen ziren soinu-jotzen. Arrebak, gainera, soinua jo eta dantza batera egiten zuen. Umore gaitza jartzen zuen Altzibarko bileran, San Juan iturritik bueltan.

Ezkongaien nahia: arreo on bat eta etxearen jabe egitea

Transkribapena

- Ordu pilla erra bai lanin!
- Bai. Pilla bat eta gaiña lan hura iñ ber zenun ber berreko lanak in 'ta geo. 'O kendu ber zeniyon zea... Lo in ber zenun orduk 'o aprobetxatu ber zenittun. Bai. Eta posible zenun..
Posible zenun guziya iñ. Posible zunak asko ittia pes asko itten zun, gutxiyo posible zunak, gutxiyo, biñon ahal zen, ahal zen guziya. Urtetako... Zuk ya ezkontzea zuzen urtetako gauzak... Zea... Urte batzutako itxi hartan ber zenunanakin zuazen itxea bizimodu hura
hasitzea. Eta geo gizonak 'e bai. Beno bai, gizongaiak 'e bai. Gizongaiak 'e ahal baldin bazun, itxe baten jabe in nahi izaten zun. Uandikan errentan 'ta ordun jende asko bizi giñan, biñon...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:58:30 - 0:59:30 (1' 00'')
Laburpena Ordu pila bat pasatzen zen arreoa egiten: beste lanak bukatu ondoren aritzen ziren, askotan loari orduak kenduta. Ezkonberriak arreoan egiten zenarekin joaten ziren etxe berrira. Orduan, gehienak errentan bizi ziren, baina gizongaia beti saiatzen zen etxe baten jabe egiten.

Arreoa

Transkribapena

- Arreuna ze izaten zen?
- Ba arreuna hoi izaten zen, e... Gehiyenetan beste batzuk lenotikan hasitzen zila nik aittua dut, biñon ne ingurun 'ta, familiyan 'ta ingurun 'ta, behintzat, izaten zin mutillakin hasitzin.
Mutillakin hasitzin 'ta... Zunun diru hura dena arriua itteko. Maindire, tobailla, norbeak ber 'ttunak, itxian ber dena, mantelilla zela... Eta lembizi lan luzena zun hoi. Bainika in, bordatu, zertikan ordun oandikan maindiria 're tela eosita... Zea, erosita...
Guenak itten genittun, bai bainika dela 'ta... Kasu hortan arriuntzako bordatuta. Eta guen eskuz in bertako lan hortatikan hasiko giñan. 'Ta geo ya itxian ber zena, ontziya zela... Eta hori dena. Eta geo urte askuan 'ta askuan eondu zen ohittura ezkondu aurretikan...
Ezkontzen zenak... Ya guk haumbeste ez, biñon ne izebak eta hoik banatzen zuten txokolatia. Bai. Launari 'ta... Eta geo txokolatia bi tableta 'ro hoi. Bai. Esku hutsik jon 'ta ezkontzea nijua esan berrin, txokolatia harrekin abisua. Bai.
- Eta geo dembora berin pues arrio hura ikusteko. 'Ta ezkondu aurretikan itxian leku haundi batin, 'o salan 'o, gela haundi batin 'o, iña zanakan zea hura, arrio hua dena hairi eakusteko pronto jarri. Dena. Paretatatik eta ahal zunun lekutikan zintzilikan. Bai. Eta hori.
Geo karko zizuten béak, zea... Bean opariya, ez zizuten galdetuko, beai iruitzen ziyotena karko zizuten eta hola zen, 'ta gauz batetik igual zenittun hiru 'ta ber berrena falta, biño bueno! Biño hola zen. Eta bai, eunetan hantxe. Eunetan. Eta hura hala jartzeko in ber zunun garbittu,
plantxatu... Tapetik eta baldin bazenittun almidonatu... Ahal zen polittena 'ta itxura onanakua jartzeko.
- Karo.
- Bai. Eta hantxe familikuk, izebak, osabak, parintik, auzokuk, launak... Hantxe torko zin esposiziyo bat baldin bazen bezela arrio hura ikustea. Bai. Eta hori... Ni ezkonduikan berrogeita lau urte da 'ta ni ezkondu ondoretikan 'e bai, e? Geo ya urte askuan ez, biño ni ezkondu 'ta
honea bizitzea torri eta oandikan jon izandu naz hemendikan izaunan arriua ikustea. Erregalua eamanez san zattuen bezela eta arriua ikustea, bai. Geo ya ez, e? Oan...
Ze sango zattut, berrogei urtetikan betti 'ta hola asko ez, biñon ordun bai. Eta len esan dutena ahal zunun gauz guztiya ze ingo zenun... Pillatuko zunun, itxe berriyan bizimodua hasitzeko.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:54:50 - 0:58:30 (3' 40'')
Laburpena Gure aurreko belaunaldira arte, arreoaren ohitura egon da. Hau da, ezkonduta bizitzen jarriko ziren etxe berrirako arropa egiten zuen emakumeak: horko maindireak, horko toallak, horko manteleria... eta baita barruko arropa txuria ere. Josteaz gain bordatu ere egiten zenez, ordu asko pasatzen zuten lan horretan. Ez zen arraroa, beraz, ezkondu aurretik auzokoei eta lagunei erakustea. Ezkontzaren berri ematerakoan txokolatea oparitzen zuen bikoteak.

Oihal motak

Transkribapena

- Denetik iongo zen, biño gehiyena hola ze ibiltzen zen?
- Ba... Zea, este... Hola batatan 'ta soiñ korrientetan 'ta pitxi. Bitxi. Bai. Eta ez dakit hoi guen aman 'ta garaiyin, biño gue garaiyin bai. Eta... Zea, seda. Seda 're bai. Eta perkala, batista... eta nik ez dakiten gehiyo 're izango zin. 'Ta lenotikan, berriz, bakizu, hariya 'ta
hoi izaten zen, harizkua 'ta. Biño ya gue izeba 'ta ama 'ta... Bai, geo ya izeban 'ta garaiyin 'ta 're popelina 'ta hoi ya sartzen 'ta hasi zen... Eta geo ya ondorexio mezkla 'ta hoi. Biñon bai. Pana 're bai. Pana 're ibiltzen zen, haumbeste ez, biñon... Terziopeloki 'e bai eta lanillakin
're bai 'ta... Bai. Eta geo baita 're ibiltzen zen... Ordun jostekingatik ai ga, biñon baita 're jertse, galtzerdi... Galtzerdiya, behintzat, pilla bat itten zen, illeizko galtzerdiya. Eta jertsik 'e bai. Jertsia 're, lana,.. Tela gaiña lana manejatutzen zen urti haitan.
- 'Ta geo gantxillukin 'ta... Karo, kuelluk... Oain puntillak eta saldu itten dia, biño ordun asko iñ ingo zin?
- Bai, bai, bai, bai. Ni neonek gantxillua enaz iña, biño bordatua bai. Bordatu asko.
Eskolan ikasi genun eta bordatu bai. Nik arreuko in nittun maindire 'ta toaillak eta gehiyenak neonek bordatu nittun, 'ta eskuz. Makina oan ne gizona denak zea iñ tzin, este... Oparittu zin, oandik soltero giñala. Eta banun aukera Errenteiyan nahi baldin banun makinaz bordatzen
ikasteko, makina (...) eta makiñan itxiak beak ematen zittun bordatzeko klasik debalde. Biñon ez nitzan jon ni. Eta len san zattutena, toailla, maindire 'ta hoi dena harreoko in nittunak neonek bordatu nittun.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:52:10 - 0:54:50 (2' 40'')
Laburpena Oihal ohikoenak: garai batean, harizkoa. Gerora, vichy-a, zeta, perkala, batista... Gerora: popelina, pana, tertziopeloa, mezkla... Artilearekin ere lan asko egiten zen: jertse eta galtzerdiak. Gantxilloa egiten eta bordatzen eskolan erakusten zuten.