Ezkontza eta jaiotza

Transkribapena

- 'Ta ez daka ezer, e toaillak, iniazialak. Bai, nei illusiyua itten (...)
- Leno ezkontzeko jesus! Arreua itteko bordatuk, puntilla bordadurakin gaitzak, bueno! Lujo haundiya zen! 'Ta denak, e! Ahal zun guztiyak itten zittun. Eta geo zertako 'ta saten zutena okasiyo hoitako edo hantxe bazula, bazittula. Esposiziyun jartzen zian ikusteko.
Askok, behintzat, bai.
- Ezkondu aurretik itten zen hoi?
- Bai, bai. Ya preoiya in zunin edo preoiyak. Hiru preoiy itten zin. Elizatikan esaten zin ezkontzen dia holako 'ta halako 'ta holako 'ta hiru jaitan edo esaten zin preoiyak. Que... Hoik ohitturak izandu dia! Ene!
- 'Ta hoi zertako zen ba? Baten batek...
- Anuntziatzeko! 'Ta deskuidun pegan bat baldin bazun bai andriak, neskakin edo mutillakin honekin ibillli da, honekin hola izandu du edo zean bat baldin bazen, pues zeatzeko.
- Han esateko?
- Klaro.
- Hoi da.
- Reklamatzeko ber zen tokiyan.
- Hoi da. Berandu biño len. 'Ta zu gotzen al za baten batek iña hola? Pregoi batin baten batek... Lotsa erra izango zen ba hoi!
- Ez naz akordatzen e. Ez naz akordatzen. No.
- 'Ta ordun baten batzuk beldur errra pasako zuten preoitan. Zerbatte iña baldin bazuten lenoztik, baten batekin ibilliya 'o...
- Ez dakit. Hoimbesteiñeko zeikan ez dakit.
- 'Ta zea, haurra... Karo, len haurrak itxian denak.
- Nik denak itxian izandu nittun. Denak. Praktikantikin. Todos.
- Geo hasiko zin ospitalin 'ta.
- Gero bai.
- Ondoren ya.
- 'Ta hor baserritan 'ta pues izaten zen ba este, beste auzoko emakume edadekon bat eta haurra hartzeko, haurra heldu zenin hartzeko 'ta praktikantin lana itten zuna non 'ta hola grabedadezko zeaikan ez zun. Normal heldu zena. Parterak ohittuk eoten zin emakume
edadekuk auzokuk edo...
- Asko zin parterak?
- Parterak edo... Parteratza itten zutenak.
- Bai, bai.
- Itxian leno asko.
- 'Ta zeiñ ioten zin, partera 'ta geo ama 'ro ahizpak 'o... Zeiñ ioten zin? Momenu hortan zeiñ ioten zin?
- Auzoko emakumi hoi. Ohittura ya hartua zakana. Haurra heldu zeneko haurra hartzeko. Medikua 'ta...
- Meikua 're bai?
- Generalin bai meikuk. Jeneralin bai. Gehiyenetan noski, medikua. Oiñatibia xarra 'ta, Don Regino 'ta... Gero praktikantia etorri zen, gure demboran. Praktikantiakin askok itxian izandu zittun.
- Zeiñ zen praktikantia?
- Pujol.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:45:00 - 0:48:25 (3' 25'')
Laburpena Ahal zen arreo dotoreena egiten saiatzen ziren neskak. Pregoiak egiten zirenerako-edo erakusten zen arreoa. Hiru pregoi izaten ziren elizan, ezkontzaren berri emateko, eta, norbaitek zer edo zer argitu behar bazuen, orduan zuen aukera. Jaio etxean egiten zen, medikuarekin edota parterarekin.

Transkribapena

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-035
Pasartea 0:41:20 - 0:45:00 (3' 40'')
Laburpena Lehen ohitura zen arreoko zurimenta gordeta edukitzekoa, eta berak oraindik egiten du, nahi gabe.

Garai bateko lababoak

Transkribapena

- Izaten zin, toaillak eta meikua deskuidun min bat zenian eta meikua etortzen zeneko, palangana haundi bat zuriya, akaso zure itxian izango dute, palankana zuri haundi bat de porcelana con una jarra blanca, igual que palankana. Ordun ez zen baiñoik eta zeaikan.
Komona juxtu juxtun 'ta komonak 'e nola! Eta zea, hantxe jartzen zen, lababun... Oi, tokadorin gaiñian, medikuk eskuak garbitzeko be toailla harizkuk bordatuakin 'ta...
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:40:40 - 0:41:20 (0' 40'')
Laburpena Arreoko zurimenta bisitentzako edo gertakari berezietarako gordetzen zen. Medikua etortzen zenerako toalla dotoreak ateratzen ziren. Lehen ez zegoen bainurik; komuna, justu-justuan.

Arreoa

Transkribapena

- Hoixe. 'Ta geo jarri genun bistan esposiziyun bezela. Ohittura zen, e hola in zin arropatatikan 'o zurimenta zela 'ta... Bueno! Gaurko eunin ez da holoko problemik, e! Ber dena erosi... "Falta al da?" 'Ta ezkondugatikan. Leno jesus, denetik itten zen, e! Denetik.
Ontziya, ontziya 're bai eta zurimenta. Bueno, zeiñek biño zeiñek dotoriaguk egiñak. Harizkua itten baldin bazen, jo! "Bai, holoko maindirik iñ omen 'tten. Harizkuk iñ omen ttin harrek eta ikaragarrizko bordadurakin 'ta..." Un lujo tremendo. Gaurko eunin ez da beitzen bat 'e!
Batzun batzuk izango dia, kontatu bat 'o beste lengo ohittura, biño askok ba!.
- Eta hoiy ze itten zen, kampoa ezkonduko baziñan? Itxea ezkonduko baziñan 'de bai?
- Bai, bai. Bere arriua itten zen. Ontziyak eta hori falta baldin bazen bien, biño gaiñekun ba!
- Biño erropa bai. 'Ta zurimentak zer zin, maindirik eta kamisoiyak eta?
- Zurimenta manteleiya, maindirik...
- 'Ta urtetako lana zen hoi!
- Urtitako lana 'ta urtitarako. Gero gordetzen zin 'o haurra izaten zenuneko maindirik bordatuk zianak, harizkuk zianak, haik bixita tortzen zineko jartzeko dotore dotoriak. ¡Qúe cosas! 'Ta oaiñ 'e nik badakazkit arropa batzuk, ordun intakuk, relikiya bezela gordiak!
Ohittura hemen sartua! Ohittura hemen sartua eta kambiyuak jarri asteko bat jartzin bestia jartzeko, biño besti hoik? Txorakeiy bat da, e! Erreiñak esaten nau: "Biño hoiy zertako 'ttuzu? Zertik ez 'ttuzu ibiltzen?" Eta ohittura hori sartua barreneaiño eta 'o min bat zeneko edo
eukitzen zin maindire harizkuk eta bordadurakin 'ta 'o bordatuk zianak eta hoik ba gaixo aldi bateko 'o haur bat izaten zenuneko, edo holako... 'O medikuk etorri ber zula 'ta...
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:37:20 - 0:40:00 (2' 40'')
Laburpena Ezkontzerako arreoa prestatzen zuen neskak, eta, ezkondu aurretik, erakutsi egiten zuen. Etxeko arropa (zurimenta) eta ontzia prestatzen zen arreoan, zein baino zein dotoreago.

Apaiz "casamentero"ak

Transkribapena

- Semia beste batekin (...)
- Hoixe bai. Ezkondu 're bai. Apaizak ezkontzen zittula 're san izandu dute. Ezkondu, ezkondu 're baton batzuk apaizan bittartez. Ezkontza sortu.
- 'Ta gurasuk zea ingo zuten ba?
- E?
- Gurasuk tratua ingo zuten eta apaiza zea, intermediante?
- Batzun batzutan bai. Gutxik kontatuk izango zin, biño bai. Izanduk bai.
- Hoi gehiyo izango zen famili onekuk eta hola, ez?
- Ez preziso famili onekuk. Famili onekuk 'e izango zin, biño bestela beharbada atrebitzen ez zinak, gizonak, 'o emakumik... Pozik ingo 'ta... Oain bezela ez baizen ordun hoi atrebitzen hortaratzea.
- Eta gaiña gizasemik ez bazun pausua maten, emakumik zai eon ber, ez?
- Bai ba, bai ba. 'Ta karo, bittarteku hoik apaizak batzun batzuk. Batzun batzuk, e. Asko ez, baiño bai, bai. Batzun batzuk bai.
- Zuek ez zenuten apaiz berrik?
- E?
- Zuek ez zenuten apaiz berrik?
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:35:00 - 0:36:30 (1' 30'')
Laburpena Baziren bikotea egiteko ausardia ez zutenak eta apaiza erabiltzen zuten bitartekari.

Kalabazak

Transkribapena

- 'Ta zuk nola izautu zenun Felix?
- Altziberren. Tortzen zin Irundarrak pilla bat! Pilla bat etortzen zian Altziberrara. Bueno! Han Altzibarren.
- 'Ta zer zen, normalin mutillak neskaiy zea? 'O...
- Bai.
- Neskak dantza eskatzen al zun?
- Ez, neskak ez. Mutillak, mutillak. Lotsati lotsatiyak, biño bai, ber zutena itten zuten. Ui, karo, ber bazuten, bestela... Pozik jongo 'ta hola eoten bazian, pues ahí te quedas!
- 'Ta kalabazak maten al zenittuzten?
- Hoixe! Amakin batei bai! Bueno! Amakin batei bai!
- Bai, e? Rompecorazones!
- No sé si rompecorazones, 'o sin pensar nada de romper.
- Gustokua ez bazen, ezetz 'ta yasta.
- Hoixe.
- Korri errak bai hain ihesi!
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:31:10 - 0:32:15 (1' 05'')
Laburpena Nola ezagutu zuen Felix, bere gizona. Altzibarrera irundar pila etortzen ziren. Mutilak eskatzen zuen dantza. Neskek kalabazak ere ematen zituzten.

Arto tartetik harrika

Transkribapena

- Kontatzen zun: "Jo komeiy errak ikusi genittiñen nondik eskapo iñ ez dakiula. Batzuk goiko birian zai 'ta gu Santuseneko biri hartatik barrena Gaztaiñea 'ta arto tartin gordiak eta harrika... Amakin bat kontu kontatzen zittuzten jostea tortzen zinin.
- 'Ta harrika aixa hasten zen, e?
- Asko zen ohittura. Ohittura haundiya zen, arto tartetan gorde eta zea... Karo, eunez... 'Ta non zin eunez ez azaltzeko haitara? Arratsin bakarrin?
- Karo, erki! Harta denakin aukera.
- Arratsaldin bestikin juerga biziyan ibilli 'ta gero haiyek itxea bakarrea launtzeko. Ai, biño kontatzen zittun Pepita horrek txiste batzuk! 'Ta kontatzeko zun graziya!
- Bai, bada jendia graziya duna!
- Graziya zun. Oi, kontatzen zittun, beno!
- Eta gaiñekun ez al zen zea izaten, Oiyartzungo neskak kampokukin... Kampoko mutillakin hasi ezkio, o alrebes 'o, ez al zen pikik eta izaten?
- Zer izan?
- Pikiak eta ez al zin izaten? Oiyartzungo mutillak kompaziyo batea ez al zin hasertzen?
- Bai, baiño ze haserratu?
- Bai.
- Pues bai, beák haiyekin joteko lenoztikan ibilliyak edo tratua baldin bazuten, saite 'izut, arto tartetan gordetzen zian 'ta "bai, heldu 'ttuk, heldu 'ttuk" eta harrek eaman geo. Bestikin baldin bazijuzten. Hoiy zea haundiya zen e hemen, e!
- Ohittura.
- Ohittura haundiya harrika matia.
- Geo harrikalaiyak deitzen ziguten.
- "Oiyartzuna jon hai, jon hai! Geo harrika emango 'ttek".
- Oaiñ 'e bai al da?
- Oaiñ? Ez! No. Oain beste modura da. Eta gaiña ordun 'e arrimatzeko 're illumatxin edo horrela beldurrak eonez ikusteko jendiak zeiñ zeiñekin ibiltzen zen. Gaurko eunin normalmente biltzen dia gaztiak neska 'ta mutil! Eta normala da!
- Karo.
- Ez gu bezela, ibilliko pozikan, eta illumbatxa ailletu arte zai mutilleta, mutillakin zeatzeko. Beldurrak "jendia beira eongo 'uk eta...". Gaurko eunin normal ibiltzen dia gaztiak neska 'ta
mutill! Geo eskolan ere hala ibiltzen dia 'ta ez zaiyote haiyei ezer iruitzen. Eta ez da behar gaiña iruipenikan.
- Bai, bai, denak pertsonak.
- Normala. Gaztetasunak dittun graziyak eta gauzak dia.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:25:40 - 0:28:40 (3' 00'')
Laburpena Astelehenetan igandeko gorabeherak kontatzen ziren jostundegian. Neska batzuek ibilitako komeriak: mutil batzuk etxera laguntzeko zain eta beraiek beste mutil batzuekin dantzan. Garai hartan normala zen arto tartean gorde eta harrika hastea; hortik datorkigu harrikalari ospea oiartzuarrei.