Oñatibiatarrak

Transkribapena

- Oiñatibia txistulaiyak 'ta hoik bai.
- Bai, Juanito hor kantukin gehiyena.
- Hoiy aitzen zen dantza iakusten 'ta, ez? Auzotan 'ta!
- Bai, bai, bai. Batzokiyan 'e aitzen zin erakusten hoik. Juanito hoiy 'ta... Baiño geo, klaro, gerra demboran hoik jon zien, gerra sortu zenin, jon zian bi anaiy, Juanito 'ta Joxe, jon zian beste aldea 'ta hortikan Ameriketa jon zin 'ta han ere hemengo saiyo berak itten zittuzten.
Dantzak eta txistua 'ta erakusten 'ta... Geo urtian buruan etorri zen eta klaro, Lartaunen aitzen zen Juanito, zarrena. Hoiy azidentin hil zen.
- Bai.
- Hoik beti afiziyo gaitza zuten, kanturako 'ta txistukin 'ta... Puf! Hoik iñ izandu dute leno 're, ez dakit kontatu izandu zattuten. Zea attak... Hor Feliziano, oaiñ... Don Felizianekuk guk santa enteintzen dugu... Hangua eo Belderreiñenekua, ez dakit seuru bitakua zen, zeintakua zen.
Alkatetza ya utzi in ber zun, harek utziazi ingo ziyoten, 'o utzi 'o kambiyua eta ez joteko geo attak arropak eta denak gorde zizkan, omen zizkaten. Txistukin bian, ayuntamentun bian zai entregatzeko bere itxea txistuakin atetzen zena.
- A!
- Kambiyua in ber zuna erretiratzeko ya eta ez joteko geo attak eta arropak eta denak... Hor bazin zea, Paul Urriolabeitian lengusuk, bian bizitzen zin, gaur hor zea dago, bankua dago,
banko gipuzkoano 'ro ez dakit zer den hor. Eta hor bizitzen zin Paulen lengusuk 'ta sailla gaitza zin, mutil sailla gaitza zin haik ere. Eta hain arropak jantzi, attak gorde benak, baiño zeak, hoik besti hoik, hoiyen arropak jantzi 'ta haik bai firme han.
Alkatia hartu 'ta itxea entregatzeko txistua juaz. Gorrak. Oiñatibia 'ta klaro, beste mentalidade batzuk 'ta gazti hoik, berriz, oso abertzalik zian. Oso nazionalistak. Denak, senidik gehiyenak. Oso. 'Ta langilliak.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-036
Pasartea 0:33:40 - 0:36:20 (2' 40'')
Laburpena Oñatibiatar gazteak oso abertzaleak ziren. Gerra aurretik Batzokian eta ondoren Lartaun elkartean, euskal dantza eta musika irakasten zuen Juanito Oñatibiak. Alkatea aldatu zuten batean, Oñatibiatarrek txistuarekin lagundu zioten alkate ohiari etxeraino. Oñatibia aitaren gogoz kontra.

Transkribapena

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-036
Pasartea 0:30:00 - 0:33:40 (3' 40'')
Laburpena Gerraren ondoren nor hasi zen euskal kultura bultzatzen. Aitorren hizkuntza zaharra abesten.

Gerraren ondorena

Transkribapena

- Eta zea, e... Gerra aurretik hor pentsatzen dut nik batzokiya 'ta izango zila hola euskal kultura 'ta dantzak eta bultzatzen zittuztenak, ez? 'Ta hoik nola geldittu zin gerra, gerra 'ta geo? Itxi 'ta ingo zittuzten, ez?
- Hoik? Galazita. Oaiñ obra ai dun hortan, hor baju hortan batzokiya zen 'ta bestia zean, e Bar Mai... Kutxa den tokiy hortan ere batzokiya zen.
- 'Ta hoik fuera, itxi.
- Bai. Jabetu zian... Habia... este soldaduak falanjekuk eta los de JAP esaten ziyotenak baita 're. 'Ta geo ez dakit. Herriyak 'o nolaz gertatu zen... Hoiyei man ziyoten, Bar Maiteko zeai, Maite.
- Eta soldaotik aparte, ba al zen herriyan falanjistak eta?
- Ordun bai. Gerra demboran eta ondorin pixka batian bai.
- Biño hoik ez zin herrikuk!
- Ez...! Bai zea! Hoik kampokuk! Falanjista hoik. Oaiñ zea, estrema deretxa 'ro saten 'yoten hoik dia 'ta. Ez, gauzak zeatu zin arteiño hor zentruk izaten zittuzen hoiyek, hoiyentzat. Militar jendia holoko...
- Ez zuten laun askoik izango hoik herriyan?
- E?
- Laun askoik ez zutela izango hoik herriyan!
- Ez. Baiño ben artin bazien nahikuk. Nahikuk ben artin. Ta herriya pues hoiyen... Hoiyen mendin bezela. 'Ta denuntziyak eta jesus! Eziñ ikusiyak haundiyak izandu zin gerra denboran. Eziñ ikusi haundiyak. 'Ta ondorin 'e... Bai, nahiko. Famili artian 'ta eziñ ikusiyak eta...
Y solamente por las ideas. Zui, idea bat zula 'ta bestik bestia zula 'ta... Gorrotua ikaragarri! Tristia.
- Denak izaunak eta!
- Bai. Herrikuk denak eta. Tristia.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-036
Pasartea 0:17:50 - 0:20:20 (2' 30'')
Laburpena Gerraren ondoren, batzokiak galarazita gelditu ziren. Gerra aurretik, Rafael Pikabea eta Aialde kalean zeuden batzokiak. Gerra ondoren, Falange eta JAPkoen lokalak zeuden. Falangistak kanpokoak ziren eta herria haien menpean zegoen. Salaketa eta ezinikusi asko egon zen garai hartan.

Udala eta euskara

Transkribapena

- Hoik ayuntamentun pues izandu zen, gerra ondorin izandu zen epoka ba kastellanuaiy hill edo alde iñ edo egiñ eta ba hori jartzia tokatu zen hori herriko gorabera guziyan jakintsua zen. Herriko bizitzan guztiyan jabe 'ta bea jarri zen sekretaiyo.
Izandu zun dembora sekretaiyo eondu zena Fidelan anaiya. Inaxio.
- 'Ta Fidela zer zen?
- Inaxio Zalakain.
- Fidelak ze... Ayuntamentun itten zun lana baita 're, ez?
- Bai, asko.
- Zer zen administratibo bezela 'ro?
- Ez dakit ze zea... Bai, ordun karerrik gabe 'ta nahiko eskola ona baldin bazuten, sartzen zian oso errex. Gaur esijitzen da karrerak.
- Bai.
- Eta haik euskeraz ingo zuten ya?
- Bai, euskeraz. Euskeraz. Ber zenin ingo zuten, biño gaiñekun erdera haiyek ere gehiyena ibilliko zuten segun ze... Bai, biño haik lan asko tten zun fidelak.
Baserritarrakin eta launtza 're bai. Karo, baserritarrak ez zeon gaur bezela preparatua. Gaur oso diferente da. Ber beharrak baserritarrak 'e bai, biño baserriyan aitzeko 'ta zea 'ta geo pues...
Fidela horrek askoiy mesedik egiñ. Informaziyuk eta... "Ez, hua hola iñ ber 'zu 'ta..." Gauzak erakutsi 'ta... Launtza haundiya.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-036
Pasartea 0:09:20 - 0:11:10 (1' 50'')
Laburpena Udal langile gehienak erdaldunak ziren; idazkaria, esaterako. Gero, haren ordez, herritar bat jarri zuten: Inaxio Zalakain. Bere arreba Fidela ere udaletxean aritzen zen lanean, eta baserritarrei asko laguntzen zien.

Eskolan euskara galarazita

Transkribapena

- Eskolatan 'e galezita.
- Galaziya. Kontu euskeraz hitz bat iñ! Jesus! Belauneko jarri 'ta hola jarri 'ta zior batekin zat, zat, zior fin fin fiñakin. 'Ta... Ze gauza, e? Norbere herriyan...
Geo klaro, oaiñ nun nahi daude andereiñuk, nun nahi! Eskolako ikasten dute, zea, andereiñotako. Biño leno, Kastilla herritik etortzen zin honea maestrak eta maisuk, bertan ez zelako. Gaurko eunin ez dugu haiyen imbiriyik. Herriyan nahikua badago zea hortarako.
Biño ordun ez. Ordun kampo... Kastilla herritik etortzen zin 'ta haik jaun 'ta jabe. Gure hizkuntza fuera! Hoi tristia da, e? Tristia da. Izandu zen hori 're, gen garaiya. Porke hemen... Gaurko eunin hemen beste konturik ez dago, eskola gazteiyak.
Karreran bat edo zea ikasi, baiño garaiy hartan pues kampotik dena erdalduna tortzen zen 'ta haiyek jaun 'ta jabe herriyan. ¡Aprende el castellano! Haiyek ez euskera, baizikan hemengo jendiak haiyenea jarri ber zun.
Zembat holako izandu da gerra ondorin 'ta! Bo! Tristia. Gaurko egunin ez, gaurko egunin denak ikasketak itten 'ttuzte gazteiyak.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-036
Pasartea 0:07:00 - 0:08:40 (1' 40'')
Laburpena Eskolan ere galarazita zegoen euskaraz hitz egitea. Zigor fin-finarekin jotzen zituzten euskaraz hitz eginez gero. Gaur egun hemengo andereñoak daude, baina lehen Gaztela herritik etortzen ziren.

Euskaldun elebakarrak

Transkribapena

-Geo jende asko zen... Karo, uste zuten erdaraz hitz einta dotoreua zela.
- Hombre. Bai, bai. Beitu, baserritarrantzako batez 'e zembat eta zembat heriotza ordua ailletu, eta notaiyuna jon ber, notaiyuna jon ber...
Heriotza ordua 'o lenaotik eta hizkuntza ez zakitelako, erdera ez zakitelako, hori alde batea arrazoi zuten baserritarrak, e! Ben hizkuntza bakarra, biño hemendik kampoa, 'o jon ber bazuten, 'o itxian goraberataz paperak egittea, edo testamentu bat egittea edo...
Nahita nahiyez bazterrin ber zuten beste bat. Zertik denak zauden erdaldunak. Denak zauden erdaldunake ta hara joteko behar zuten lagun bat. Askotan apaizak joten zian. Don Francisco hil zen, hura zembat saltsetan ibilli ote zen testamentuko gauzetan.
Zertik baserritarrak askok eta askok ez zekiten zea, erdera. Hori 're pobria da, e!
- Bai, bai, bai. Ez...
- Batetik berak ez zekilako, 'ta bestitan, bestin, behar zen tokiyan euskarak ez zakalako.
Behar zen han ere! Ze Euskal Herriyan, oain bertan ere amakiña 't tokitan galazita dago euskera! Eozein juzgado 'ta zuaz eta euskaraz ez dakiten personak: "No, hableme en cast...." "¿Por qué no aprendes tú? Porque estás en el País Vasco. ¡Tienes obligación!"
- Bai, biño obligaziyua...
- 'Ta hola zembat baserritar pues... Lotsatuta! Lotsatuta arkitzen zin. Ez zakitelako erderaz eta jon ber bazuten zerbatte gauzak antolatzea 'ta
nahitanahiyez beste bat erdalduna erdaraz zakina hartu ber zuten. Eta hortan arrazoiy izandu dute ben hizkuntzaiy atzea utzi eta erdara aurrera hartzia, aurrena hartzia. Sentidu hortan, e!
- Gezki pasa 'utelako.
- Klaro. Askok eta askok. Besteren beharra izandu dute herritik kampora jon ber bazuten.
- Bai, bai, iozeiñ jestiyo...
- Igual da. Eo gauzak antolatzea edo eozer zea. Ez jakin. Ez jakiñak.
'Ta geo klaro, erderaz zakitenak pes iruitzen zitzaiyoten euskerak ez zula baliyo ezertarako, ezertarako ez. Biño euskarak aber, bere... Bere merito haundiya daka euskarak ere. Nahiz erdaldun senitzen denak ez 'yon ematen eskerrikan.
Oain nik beti saten dut, denak, hizkuntza guziyak errespetatugarriyak dia, eta zembat eta gehiyo jakin...
- Hokiyo.
- Hombre! Biño lembizi guria. Guk guria lendabiziko. Hoi errespeto haundi bat behar 'yogu izan.
- Eta zean, karo eskolatan 'e...
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-036
Pasartea 0:03:40 - 0:07:00 (3' 20'')
Laburpena Baserritar gehienek ez zekiten euskara, eta administrazioan edozein tramite egiteko beste norbaiten laguntza behar izaten zuten. Maitxok dio hizkuntza guztiak errespetagarriak direla, eta zenbat eta gehiago jakin, hobe, baina euskara lehenengo.

Euskara galarazita

Transkribapena

- Karlista jendiak behiñik pin bai. Biño nik uste 'ut zentzurikan ez zutela askorikan. Ezer... Esan nahi za... Ez dakit nola esplikatu! Sentimentuik edo ezeren... Pasiyo txarrik gabeko edo ez dakit nola esan, jokabidi hoiyek hartzia edo egittia.
Porke bere hizkuntzan kontra mintzatzia! Gaur 'e badia, e!
- Bai.
- Gaur 'e badia! Bere hizkuntza kontra mintzatzen dinak 'ta iruitzen zaiyote...
Kultura haundi bat da. Zembat eta gehiyo jakin hizkuntzak...
- Okiyo.
- Hombre. Dohaiy haundi bat. Zembat eta gehiyo jakiñ. Ez guria bakarra.
Ta gaiña guria saten dutenez dela hizkuntzik zarrenetako bat. Asike, zarra delako erretiroa man? Edo zabaldu?
- 'Ta horrekin kalte haundiya iñ zuten, ez? Geo jende asko...
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-036
Pasartea 0:02:20 - 0:03:40 (1' 20'')
Laburpena Karlistak euskararen kontra zeuden. Tristea da norberaren hizkuntza ukatzea. Maitxoren ustez, zenbat eta hizkuntza gehiago jakin, hobeto da, eta batez ere gurea.

Transkribapena

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-035
Pasartea 0:54:00 - 0:56:17 (2' 17'')
Laburpena Orain beste tokietan daude miseriak eta hemen ere izan zen, gerraren ondorenean.

Linboa

Transkribapena

- Bataiyua? Ui, hiltzen bazen 'de bestela linboa... Hoi 're bazen ba! Haur gaixua jaio 'ta hiltzen bazen hura, zea, betirako linboa. Ilumpetan eotea, saten zuten. Beitu, ze, ze...?
- Eta bataiatu aurretik hiltzen bazen kanposantun normal enterratzen al zuten? Barrenin?
- Ez dakit.
- Nik aittu izandu dut kanpun ez 'te zuten itten.
- Diferente... E' naz... Hori ez naz gotzen. Miño aparte balitteke zuten linboa jon ber zuten haik 'ta lur diferentia berko zuten... Bataia... Lur bedeinkatua ez zuten berko! Estaban sin bautizar. Haur gaixuak! Hoik, hoik, hoik mentalidadik aittu! Hoik jaungoikuk jarriyak imposiblia da.
Zea, haur gaixua, jaio beste kulpik ez zutela, zea, bataio... ez zela 'ta linboa ben denbo guzirako 'ta ze sorkaiak? Hoik... Relijiyuk hoik retxazatu behar 'ttu miño... ¡a tope!
- Hoi ya ez da izango oaiñ?
- Ez dute aittatzen. Hobe 'ute ez aittatu, zertikan sango yote: "Miño nola haur batek jaio dena... Beak ez du kulpik mundura ekarri 'utela, eta bataiatu ez dela eta zea, be bizi guztirako ilumpin eotea?". ¿Qué...? Non dago zea...?
- Ez da bat 'e... Elizan kontuk!
- Elizan kontuk. Gizonan batzuk jarri zittuzten gauzak. Porke hoik jaungoikuk jarri... Ez da posible jainkua... Ona besteik ez da eta gero hori zea... Haur gaixuak, inuxente gaixua haiek ezeren zeaik...
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-035
Pasartea 0:52:00 - 0:54:00 (2' 00'')
Laburpena Lehen, haurra jaio eta lehenbailehen bataiatu behar izaten zen, bestela linbora, betiko ilunera, joaten omen zen, Elizaren arabera.