Trenbidea

Transkribapena

- Han gaiñin bizi zinak baizin neskak!
- Zuek toritzen hasi hairi, biño azkenin beák toritu!
- Haik hauek toriatu!
- Harrobi hontatik eamaten zuten hara mateila. Trenabidetik... Trenabidia zen e, bagoiakin. Zea, hortik, zea... Kargadorea.
- Ui! Gue itxi(...) beko itxian ondotikan. Horko trenak moztu zizkala ne arrebai bihatzak!
- Bihatzak ez, puntta, ez?
- Beno, jo 'ta moztuak zittun bi 'ro hiru! Bi 'ro hiru moztuak zittun. Trenak itxe ataiyan azpiyan han zea 'ta ume kozkorrak jostatzen 'o 'ta. Gerritik harrapatu bazun, igual ingo ziyon.
- Bai, e?
- Trenak eskua harrapatu!
- Ez sumatu trena? 'O ttikiya izaki igual!
- Hua ttikiya!
- 'Ta ondo ondotik pasatzen zen, Olalden ondo ondotik?
- Bai. Txatarra 'ta... Han do txatarreiya zea oaiñ 'ta Olalden biyen tartetik.
- Baratzan ayekatikan.
- Berez hiru metro itxian kantoira. Ez da izango.
- Gutxiyo! Atzeko atia guk esaten geniyona bertan, kontratikan.
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:41:00 - 0:42:00 (1' 00'')
Laburpena Garai batean Zorrolako trena zena eta gero Karrikako harrobitik jaisten ziren bagoiak Olalde ondotik pasatzen ziren. Rufinoren arrebari trenak behatzak moztu zizkion.

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-039
Pasartea 0:32:00 - 0:34:50 (2' 50'')
Laburpena Zortzi orduko txanda zuten eta egunez bakarrik. Larunbatean lana egiten zen eta jaiak hamar egun bakarrik. Ez zegoen oporrik. Lan asko arriskutsuak ziren, gainera.

Lan arriskutsuak

Transkribapena

- 'Ta geo, lante... Lanteitik aparte baserri... Zuek baserri, Olalde baserri koxkorra zen? 'O...
- Lanteitik ate 'ta Errenteiko ayuntamentuntzat, zeak, aittu izandu ga gu, guaintiak mantakin horrek 'ta hoikin 'ta. Zeiñentzako ez zekitenak. Kalle Biteiko trambia dena guk ate, tranbi biria guk ate genun zeatik hasi...
- Honek ez du izautuko hua, trambire hua. Trambire txuiy hua?
- Ez, ez.
- Bai, nik izautu dut.
- Honek deus ez.
- Joe! Biño hasi hauzko puntatik, Kalle Bitein hauzko puntatik hasi 'ta bueltan kalle Biteri dena, Alamendan bueltan. 'Ta pikotxakin guk ate genun hoa. 'Ta joe, galipota txarra da hausteko zen, e!
- Hormioiyan tipoa!
- Joe! Ho denak lertu odoletan! Pikotxa 'ta zeakin 'ta pikotxakin golpia oker xamar ematen bazen, zapa, pikotxa hautxi! 'Ta metro kontun adokiñin ongi atetzen giñala.
Adokiñak 'ta juntatik rak, rak rak hondarra azpikua ate 'ta, harta jornada pixkat, biño joe, galipota tokatzen zenin! Ordua hiru peztan 'ta. Kastañon hasi beko puntatik 'ta goiko muturreiño urantzako zea, aska, aska atetzen. Fabriikatik ate 'ta geo.
- 'Ta hua zeiñentzat aitzen ziñazten, ayuntamentuntzat?
- Ayuntamentuntzat. Urkiantzat in genun Kastañon hamaika metro 'ta erdi. Zulua goitik betti ura harrapatzeko. 'Ta goiyan, goiko punta puntan zen 'ta goiyan tambor bat jarriya.
Tambor hartan kablia goitik betti 'ta zu atzetik benga. Jonta osaba, txandaka, bat bian eun batin 'ta hurrengun bestia. Kan, kan, kan hasi 'ta bian ai zenak bai deskuitzen baza zaparra errak! Balantzaka, xestua balantzaka hasi 'ta bazterra jotzen zunin harriya dena goitik betti! 'Ta jo!
- Ordun ez baizen kaskoik ibiltzen!
- Deus ez.'Ta, biño, txarrena izaten genun, ura asko jaiotzen zen, 'ta illunabarrin jon 'ta bi metro t'erdi 'ro igual zolua dena urez betia. 'Ta eskailletati zintzilik baldia bete batek 'ta
bestik ta, ta, ta. Hua, hua hustutzen ordu bete biño gehiyo, bomba txar bat ez jartzetikan! 'Ta tokatu giñen hamar metro t'erdi. Ura biño beruo zulatua guk, geo ura bazterretikan eta hua ezin billatuik eta. Inaxio Urkia ehizira jon 'ta hua ehiziyan zen demboan, andria jon nola ai
giñan ikusten 'ta beko zolo hura ikusi 'ta ate giñan demboan: "ez gehiyo honea torri, e! Ne andr, o gizona ehizitik torri artin!" Peligrun ai giñala 'ta ne gizona lanin, oi, ehiziyan 'ta gu peligro hautan 'ta gu jon ez. Bi eun pasatzen baldin bazenittun beldurra maten zigun geo jotia!
'Ta hua ehiziyan zon dembuan gu gehiyo jon ez! Han geldittu zen zolua, 'ta iñork bukatu ez.
- Eta han pasa zenittuzten orduak?
- E?
- Han pasa zenittuzten orduak?
- Haik kobrat... Patuko 'izkiunn, bestela... Joe! Biño, han 'e ze iraazten...
- Biño ze peligrun aitzen ziñazten lanin, e!
- E?
- Ze peligrun aitzen zen len lanin, e!
- Bueno, oain 're ieltseruk 'ta 're bai biño...
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:28:30 - 0:32:00 (3' 30'')
Laburpena Hain soldata txikiak zituzten lantegietan, handik kanpora ere lanean aritu behar izaten zuten gehienek. Rufino, Esmalteriako txanda bukatu eta gero, Errenteriako Udalarentzat lanean aritzen zen. Viteri kaleko tranbia txuriarentzako bidea egiten aritu zen. Garai hartan ez zegoen makinarik eta dena eskuz egin behar zen. Pikotxa aski ederki ezagutzen dute garai hartakoek. Arrisku handiko lanak izaten ziren, gainera.

Lantegiko razionamendua

Transkribapena

- Biño, txandaka aitzen giñan, e! Batzuk ale batzuk 'ta bestik bestia.
- Gu, zea... nakila nik, zembat, zer zen... Pentsa 'zu ze kartzen zun goseti hartan. Azak, zea, jendiri mateko. Razionamendua karri 'ta razionatua azak berde berdik.
Mekauenlaletxe! 'Ta listiña kajetan jartzen aitzen giñan 'ta zembat zen. Emakumik gehiyo zin gizasemia biño. Aza berdik! Joe! Errenteitik ate 'ta itxea ordun kartzen nittun bizikletan, bizikle... Kartzen nittun. Geo moniato 're bai. Joe, bestia! Moniato!
- Hoi ez nittun nik izautu han. Moniato 'ta Aza (...)
- Ez al zenun izautu moniato? Joe! Nik zue lengusua, Lutxi, zen guekin aitzen zena eta (...) Etxeberrikua. 'Ta harren partik eta hain itxea jun 'ta hain moniatuk eta denak karri 'ta. Gosia! Mekauenlaletxe! Ordun pasa genittun guk errak!
- (...)
- Moniato hoi patata bezela erre 'ta...
- Gozuagua, ezta?
- Gozua. Pata erria jan ez dun jendia 're. Labian jarri taka 'ta labiak kriston berua iukitzen zuten 'ta guk burniyan gaiñin jarri 'ta istanteko erria patata! Patata erria jan.
- Ogiya falta.
- Bai. Biño patata erria jateko 're zokoa jon 'ta jan ber zen, ikusten bazizuten!
- Biño oaingo jana biño garbiyo!
- Hoixe!
- Patata erria 'ta oain jaten duguna ez dakigu!
- Hoi bai. Gehiyo bai, biño...
- Haik naturalo dia, zin!
- (...)
- Gaiña askotan izango zuten harra barruan, ezta?
- Rellenuk.
- Betiak, patata betiak!
- Patata betia!
- Bai, ordun harrak eta ez zin beituko, dena barrena! Haik 'e goxuak!
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:26:40 - 0:28:30 (1' 50'')
Laburpena Errenteriako Esmalterian lanean ari zela, langileei razionamendua ematen zieten. Aza eta moniatoaz gogoratzen da Rufino. Lantegian, gordean, patata errea jaten zutela ere gogoan du.

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-039
Pasartea 0:26:00 - 0:26:40 (0' 40'')
Laburpena Lantegi handia zen Errenteriako Esmalteria. Langile asko zituen. 110 emakume eta 90 gizaseme, dio Rufinok. Emakumeentzat lan gogorragoa izaten zela dio Joakina bere emazteak, bertan lanean aritua baita.

Errenteriako Esmalteria

Transkribapena

-'Ta ze lan itten... Karo lendabiziyan lanin hasiko... Esmalteiyan enkargado geo, biño ze... Pintxe 'ro nola hasi ziñan?
Almazenin! Pintxe, pintxe ez zen difentzen. Amakin bat katxarro biali 'ta amakin bat pakete in bai. Pf! Benga paketik in, 'ta benga paketik in! (...)
- 'Ta noa bialtzen zen 'ta gotze al za?
- Jesus Maria! Espaiñi guzira! Denea! Pilla bat bai.Oaiñ...
- Ze itten zen? Esmalteiyan ze itten zen?
- Ze itten zen? Itxian ber den katxarrei guziya! Artikuluk uno potua zen, dos kazula, tres tapa, kuatro eltzia, zinko tapa, seis eltzia, siete kazua... Uandik gouan dakazkit, e! 'Ta mil... Dos mil artikulos bazin 'ta zea!
- Difentik, e?
- Joe, hoixe. Bazin katxarro pilla erra han, e!
- Oriñal pilla errak 'e izaten zin ba!
- Bai, oriñalak bai pilla erra! Josus...!
- Pilla erra bai.
- Boryonyo taberna Errenteiyan zean aurrin du, Maalengo ermitan aurrin. Oain ez dakit taberna don.
- (...)
Maalengo ermita aurrian zen Bordiñon taberna leno 'ta Arruabarrenan 'ta garajik eta. Bordiño guekin aitzen zen. Erdi bertsolai holokua 'ta harrek hala saten zun: "biño oñalak kantidadia eamaten zuten (...). Ez duk posible, hoi itte itek nomatte
arratsin betetzin (nik) leiyotik kampo bota. Beste... Oriñala bazter guzita! Jo! 'Ta platera 'ta palangana 'ta holokua. 'Ta oaiñ ikusten 'zu, oaiñ zakurrai jartzeko 're nazka maten 'u katxarruk, e! Ikusita, e! Joe!
- Biño ordun (...)
- Ordun! Ordun, joe, ba al dakizu zembat katxarro! Zuk urtian pedido bat in ber zenun fabrikan itxeko 're, 'ta leno san 'uten zerrenda antijukin harrek... Harrei man ber zeniyon.
txeko ber zinittunak diretoriai 'ta firmatuko zizun, biño askotan prezisuna igual urratuko zizun. Trik!(...) Eman ez!
- Biño arpegira beitu gabe, e! Mutur luze batekin, e!
- A! Etxeko... Etxeko eman langilliri eman itten zen?
- Itxeko...
- Harek firmatu in ber zun.
- A!
- 'Ta zuk eskatzen baldin bazeniyon, kompaziyo batea, kazulak hasi hamar zentimetrokotik eta bazin berrogeita hamarreaiñokuk! Haundina berrogeita hamarrekua zen!
'Ta zuk eskatzen baldin bazenun haundi xamarra, trik trak! Urratu ingo zizun! Itxian bankete bat 'o jartzeko ber baldin bazenun, ematen ez!
- Oriñalak, hua mango zun!
- Bi esku ezkio, igual urratuko zun bat, e!
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:23:10 - 0:26:00 (2' 50'')
Laburpena Errenteriako Esmalterian eltzeak egiten ziren. 2000 artikulu ezberdin egiten zituzten. Estatu guztira bidaltzen zituzten. Langileei etxean behar zituzten eltzeak ematen zizkieten, baina zuzendariak sinatu behar izaten zuen, eta askotan ez zuen ematen eskatutako guztia.

Esmalterian enkargatu

Transkribapena

- Toki errea jon dia hamalau milla peseta, sestenta mil pesetas!
- ...joten zen ba lanea! Ugaldetxotik!
- Bai, biño itxian jabe in gabe geldittu.
Esmalteiyan nik hoeita lau urte pasa 'ta enkargatua nun almazenian, 'ta iraazten nittun dos mil doszientas pesetas.
- Hillaetin?
- Hillin, jornala.
- E! Enkargatu batek!
- 'Ta (Pabli) Martinez, han Martinezen semik. 'Ta Martinez eondu zen hogeita hamabost urtian almazenin, 'ta harrek alde iñ in zun. 'Ta harrek alde iñ in zun demboan, Alonso, Anatorio. Famoso zea, Errenteiyan bazen...
Esmalteiyan beti zapel gorriyakin 'ta zea, reketin dembun 'ta joten zena 'ta hoa pasa! Mekauen Vitoiyak hartu zun Esmalteiya. Vitoitik karri zuten katxarro pilla bat 'ta pillatan denak jarri nittun 'ta.
Nota hartu nun nik ze karri zittuzten 'ta. Harrek in zun... Xiriake nola Oiartzunen. Xiriake hemen bizi baizen 'ta rebisatu zittun Xiriakekin 'ta ofizina jon.'Ta ofizinatikan torri zen 'ta:
Rufino, ¡Aquí faltan estas piezas y!" "¿Qué piezas faltan?" Papera nik han eskuan. "¡Apuí están esas piezas, e?" 'ta diretorikin torri zen. Vitoiko diretorikin.
'Ta: "¡Has guardau!" "¡No he guardau! Tú antes de ir al oficina tenias que haber revisau conmigo, no con ése. ¡Tenías que haber revisau!" 'Ta biyek hor armatu dugu.'Ta Vitoiko txoferra han zen "Jo, si eso arma en Vitoria le despachan enseguida.
'Ta beste launak: "¡Sí, como ese es encargau él tambien, e!" biyek eta: "¡Cállate, que te voy a enseñar yo a tí!" " ¿Ya sabes tú para enseñar? Primero tienes que aprender, ya llevo yo veinticuatro años en el almacén y ¿Tú has venido ahora y me vas a enseñar tú a mí? "
Vitoira jun 'ta zortzi eun 'o pasik zittun 'ta nombatte han kristona ikasiya izango zen! 'Ta ni seittun jon ofizina 'ta: "kontua nei!" 'Ta: "Kontua zeba?" 'ta: "hola 'ta hola" "Jo, Rufino, ez zeatu! " 'Ta "ez zeatu! Ni ez naz horren bazterrin aiko, e!
'Ta kontua nei prepatu laumbateko!" ' Ta ez ziten prepatu 'ta ni gehiyo jon ez! Hau biali nun azkeneko jornalan billa! 'Ta geo Oxijenutan sartu in nitzan 'ta Oxigenutan sartu 'ta, zeatu ziten: "joe!
fabrikan aitzen zen batek, la Fajek, Ergoingua. La Fajek: "joe, Rufino, in duk astaki erra, e! Enkargatua euki 'ta, Esmalteitik alde ittia! 'Ta: "astakeiya ingo nun, biño ni arron kontentu no! Errelebun lanin 'ta itxeko lanak itteko!" San niyon:
" ba al dakizu zembat iraazten nun nik hillin? Bi milla 'ta berrehun pezta eunin, 'o... hillin irabazten nittun! 'Ta oaiñ Oxigenutan ba al dakizu zembat iraazten duten? Zortzi!" "Mekauendios!!
Nik 'e alde ingo nikek!" Eskerrak alde in nula, e! Difentzi erreko jornala da, e! Bi 'ta berrehunetikan zortzi milla pezta!
- Joe!
- Karo 'ta jendik usteko zuten ondo kobratzen zenutela! Fabrika zelako 'ta! Biño...
- Enkargatua 'ta bi milla pezta...
- Segurua 're juxtu juxtu juxtu patzen zuten!
- Geo nik inutillidadikin 'o belaunetatikan geldittu nitzan, a los cincuentayseis años geldittu nitzan.
Ta osaba itxekua 're han ibiltzen zena zen neria, itxekua 'ta Juan Mai 're bai 'ta biyek erretirua hartu 'ta biziko zortzi milla pezta hillero 'ta zeak, Juan Maik hamabi milla pezta 'ta osabak:
Joe, edadi hortan jubilatu 'ta ez du erretiro haundiyik izango! Nik hombeste urtian ibillita hamabi milla pezta..." Nik san niyon: "nik ez 'ttut zuk haimbeste urte, biño hogeita hamabi iraazten 'ttu nik e! Errenteikua!"
'Ta harrek hamabi, nik hogei milla pezta gehiyo! Maldiziyoka han alde in zun! Gutxi kotizatua, biño Oxigenutan kristona patzen ziten jornala, e! 'Ta noix-nahi propinak man, e!
Difentzi erreko lanteiyak bazin, e! Joe! Eskerrak alde in nula nik! Beste alu harrekin hasertuta bestela! Bestela han ustelduko nitzan!
- Harrek in zizun bentaja!
- Apuntatzen ai al da hoi? Ez!
- Dena jartzen ai al da hoi? Joe!
- Biño hua ez da biziko?
- E?
- Vitoiko hua uaiñ ez da... 'O gaztegua al zen hua?
- Ez, zarruo zen, biño geo uste 'ut hanka moztu 'ta denak in zizkatela! Seittun miña harrapatu 'ta!
- (...) hanka moztu!
- Hanka moztu! 'Ta geo osaba han ibiltzen zena béakin 'ta: "hi! Hanka moztu ziotek zeai, Anatorioi 'ta..."
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:13:00 - 0:17:30 (4' 30'')
Laburpena Errenteriako Esmalterian hogeita lau urte egin zituen lanean. Enkargatu zegoela, nagusiz aldatu zen lantegia, eta bera baino gutxiago zekien bat jarri zuten berarekin enkargatu. Bere urteetako lana baloratzen ez zutela ikusita eta hainbeste urtean lanean arituta zeukan soldata txikia kontuan hartuta, Esmalteria utzi eta oxigeno enpresan hasi zen lanean. HIKA.

Soldata eskasa

Transkribapena

- 'Ta esmalteiyan aittu ziñan lanin ordun?
- Ni hogeita lau urtian bai.
- Zembat urtekin hasi ziñan?
- Hamalautan. Hamar errialekin esan dut ba. Euneko hamar errial 'ta hogei urte arte, zea, hiru pezta gehinekua, 'ta hogei urtetan duro batea. 'Ta hiru pezta eskatzen,
irabazten nittun demboan diretoriri jornala eskatu niyon 'ta "que había que gara honores para aumentar el jornal. Que había que ganar honores" Mekauenlaletxe! Geo diretorin béan neskamikin ibiltzen zena 'ta biyek gelditzen giñan illunabarretan orduk sartzen.
'Ta imbentayua inta, hor Esmaltei ingurun urtitan iondu da Zabaleta, Lezokua. Ordun pintxe zon 'ta harrek eamata kalefaziyua. Paperak bota zittun 'ta gu han ai giñan bazterrin lanin 'o zean 'ta, jon 'ta paperak hartu 'ttugu 'ta mekauenlaletxe!
Imbentaiyuk iñak. Presidente: Patrizio Etxeberria, Bizepresidente: Ajuria. Hirugarrena ez dakit zeiñ Sarasola 'ta ne artin: "ez duk ne osaba, nik Sarasola bait biño!" Zea, gastos: benga denak paperan (ordenatu) 'ta paperin tantos.Y gananzias:
dieciocho millones quinientas mil pesetas! Ate 'zizu kontuk oain dela hirurogeita...
- Hirurogei...
- Hirurogeita bost urte 'ro zea!
Dieciocho millones, que no ganaba la fabrika! Mekauensuletxe! Geo han heldu da Pedro Oteiz. Hoi 're kas... Jode! Hogeita hamabost urte pasia zen Esmalteiyan 'ta san zin, hasi nitzen paperak itten aittu zen dembuan:
"hobe zenuke bihar bertan jongo baziñake ne lengusu bat ieltsero aitzen dena bada be kontura, 'ta harrena 'ta gehiyo irabaziko zenuke! 'Ta. Geo hor torri zitt:
"Rufino, zea diretoriri omenajia ittia pentsatu dugu hombeste urte 'ttu 'ta, zea bota ber dia hiru duro 'ro!" Jode! Kusten 'zu, que había que ganar honores! Harrek ez du nekin honoreik irabazi! Nik zeaik itteko!
'Ta " bale, bale." Ez niyon man! Dirua man harrei? Mekauenlaletxe!
Rikardo Bengoetxea. Akaso Emilio izautu igual ingo zenun zuk, biño Rikardo Bengoetxea zen jefe...
Zeakua, fabrikakua 'ta gu almazenin aitzen giñan 'ta hiru laun, hiru geldittu gu 'ta. " ¡Joe, esos tienen cojones, e! No han echau dinero!" "¿Dinero?" Béak asko patu ba lenotik!
- 'Ta gaiña mixeiy hua irabazi, ikusi zembat ganantzi zittuzten 'ta miña man ber du, e!
- Jode! Orduko hemezortzi milloikin Oiartzun erdiya eosiko zen!
- Aixa!
- E?
- Aixa!
- Jode! Seberonia. Ate 'zu kontuk! Gu uan dela berrogeita hamar urte jon berriiyak dia ezkondu giñala, 'ta Ualdetxon Seberonia zea, Intxixu, Intxixun aurrin don itxi hartan, setenta mil pesetas pisua! Zembat dembun iondu zen salgai! Ate 'zu kontuk!
- Ni akortzen naz, diru hoi kristona!
- 'Ta zea, 'ta hoa zea... 'Ta sesenta mil pesetas hor eondu zenin bazin zeakuk... Esmalteiyan, zea haik... Berrogei urte 'o gehiyo. Ate 'zak kontuk zeiñek eosiko zin! Mekauenla!
Diru hoikin, Oiartzunen erdiya aixa!
- Karo, biño, karo suelduk 'e holokuk izaki! Itxiak 'e garesti ordun!
- Hoixe!
- Orduko bai!
- Orduko bai!
- Gue osaba Juan Mai, Katalintxoko Juan Mai, honek izautuko zun.
Harrek: "joe hamalau mila duro, ez littekek Ugaldetxon etxia patu Errentira lanea joteko! Toki errea jon dia! Hamalau mila... setenta mil pesetas...
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:09:20 - 0:13:00 (3' 40'')
Laburpena Rufino hamalau urterekin hasi zen Errenteriako Esmalterian lanean. Hogeita lau urte egin zituen bertan. Behin eskatu zuen soldata igoera, eta hala ere, ez zioten onartu. Orain dela 50 urte etxebizitzek zenbat balio zuten aipatzen du. Gaur egun baino askoz ere merkeagoak ziren, baina orduko soldata txikiak kontuan hartzen baditugu, orduan ere garestiak ziren. Hor etorri zit.

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-039
Pasartea 0:05:30 - 0:09:20 (3' 50'')
Laburpena Errenteriako Arrieta batez ere gogoratzen da. Rufino eta beste lankide bat engainatuta eraman zituzten, altzariak atera behar zituztela eta. Ez ziren konturatu maizterrak atera zituztela etxetik.