Adarra jotzen

Transkribapena

- Ameriketan hamalau urte pasa 'ta honea torri 'ta, konfesatzea jon 'ta apaizak: "zembat dembora da?" "Hamalau urte." "Hamalau urte konfesatu gabe!" "Bai. " "Bittarte hortan hil baziñan noa jongo ziñan?" "Ezta muittu 're, bertan eon!" Zeak, Esteban Iruñabarrenekua...
- Ameriketan ibilli zena.
- Ameriketan ibilliya, 'ta harrek torri 'ta kalbo, kalbo on bat... 'Ta kalburi san 'men ziyola: "pasa 'zak periodikua, goizero pasa 'zak periodikua buruan 'ta illia jaiyoko zik!
Illia jaiyoko zik eta" Nazkatu 'men zela eunero periodikua pasatzen 'ta... Geo laun horrei san 'men ziyola: "joer, ni nazkatu nak ez zekit" "Bei 'zak, nik eunero ipurdiya periodikukin pasatze 'it 'ta bei zak ze zima dakaten!"
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-040
Pasartea 0:17:50 - 0:19:00 (1' 10'')
Laburpena Ameriketan hamalau urte egondakoa konfesatzera joan eta apaiza harrituta hainbeste urtean konfesatu ez zelako. Ameriketatik etorritako hark egindako adar-jotzea.

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-040
Pasartea 0:13:00 - 0:17:50 (4' 50'')
Laburpena Denak batera hitz egiten. Nire aita artazuriketen gainean hitz egiten. Garai batean, ilunpetan askotan ibiltzen ziren eta sorginen beldurra izaten zuten.

Mandazaina eta ama-alabak

Transkribapena

- Bata bestin atzetik iual.
- Bestia zea hoi txixtia. Hoi egiya 'men da. Ama-alabak bizi 'men zin itxe batin, ama alarguna 'ta alaba. 'Ta mandazaiñak dembo batin manduakin ibiltzen zinak, mandazaiña apopilo.
Jun 'men da zeara, hain itxea 'ta... Harrek zeatu, behintzat, alabakin liatu 'ro zeatu 'ta launak esaten 'men ziyoten: "joe, horrekin ezkondu ber al duk? Pf...! Toki errea jon ber duk! Ama-alaban arte biyek akatuko haute".
Ezkonduta jarri 'men da, behintzat, eta... Oillon batzuk izan ber zittuzten 'ta mandon batek jo ostikoz 'ta oillua hill! 'Ta oillua hil zun demboan... Mekauen! Armatu 'men 'yote kristona ama-alaba haik 'ta mando-garrotia...
mando-garrotikin jo 'ta eskumuturra hautsi zeai, andriai! 'Ta petrikilluna andriakin! 'Ta petrikillunea eaman 'ta benga, handik zeatu 'ta jarri 'men ziyon ezpalakin 'ta jartzen zuten 'ta petrikilluk eta: "zembat da kontua?"
'Ta: "bost duro" "Aiba hamar, bestia laister torri berra da 'ta!" 'Ta itxea torri 'ta, ixillik ama, 'ta alaba 're bai. 'Ta bestia manduai jaten matea 'ro jon zen demboan, amak: "ze in 'zu?" alabai 'ta "Ui, hola 'ta hola jarri 'itte, biño ama, ez hitzik atea, e!
Zuria 're patuta utziya 'u 'ta! Akabo! Akabo! Geo sartu 'men ziyon beldurra!
- 'Ta zuek hola txikitan...
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-040
Pasartea 0:11:10 - 0:13:00 (1' 50'')
Laburpena Rufinok gertakari xelebre asko dakizki. Honako honetan, ama-alabekin apopilo zegoen mandazainarena kontatu digu.

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-040
Pasartea 0:05:10 - 0:11:10 (6' 00'')
Laburpena Josemari Carrerek On Manuel Lekuonak jaso izandako ipuin bat aipatu eta ea ezagutzen duten galdetu die. Ez dute entzuna. Kanta asko dakizki Rufinok eta bertsoak ere buruz zekizkien. Orain ahaztuak dituela dio, baina bertsopaper asko ditu jasota. Txiste bat kontatu du, baina erdaraz.

Errotaberriko iturria

Transkribapena

- Zea, itturriy hoik bai al zuten izena? Pitusak hartu zittun itturriy hoik 'ta... Zuek bai, deitzen al zeniyoten...
- Beti Errotaberriko itturriya guk. Errotaberriko itturriya.
- 'Ta geo hor, e... Embotillatzen zittuzten 'ta horko urakin ingo zuten?
- Oi! Hoixe! Hoixe!
- Negoziyua!
- Gaiña debalde 'ta aski ur ona bai! Ez? Debalde! Haik dena eosiko zuten, ura 'ta dena!
- Kriston deposittua in zuten, hau bezela. Sukaldia biño... ez dakit zembat izango zittun, biño, ni Pitusan aittua bainitzan pixkatin. Urtebete 'ro pasa nun lanin. 'Ta hoeita... Ez dakit zembat metro kubiko zortzirehun 'o atetzen zin.
- Pilla!
- Hoixe!
- Klaro! Altzibar guztiya hortik hartzen bazun,
- Eateko jendik eamaten zun. Bestela ez, biño, eateko. Jon, torri 'ta itturri freskua! Geo jendia dena... Aramburuko itturrira amakin bat buelta in du jendik!
- Amakiña...
- 'Ta oaiñ berriz, hora zer do tapatua?
- Ez baitakit nik.
- Uste 'ut galduxea dola hua 're, e!
- Hor pintxe eon nitzanin, horma baldin bazen, (...) goizero, lembiziko barrika kozkor bat, barrika e
- Parrilla. 'O... Barrilla!
- Barrilla! Hartu bizkarrin 'ta...
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 1:01:00 - 1:02:22 (1' 22'')
Laburpena Errotaberriko iturria, gaur egun Pitusa fabrikaren barruan dagoena, oso ur onekoa omen zen. Altzibartarrek bertatik eramaten zuten edateko ura. Gero Aranburuko iturrira joaten zen jendea.

Iturri ugari

Transkribapena

- Hoixe! Dena barrenin hartu zuten. Geo beste itturriya bazen, gue baratzan parea atetzen zena, kriston ura atetzen zen. 'Ta guk han esnia freskatzen 'ta iukitzeko 'ta, toki erra genun. Hoa 're zea karri, Errenteikua, zahori bezela itten zuna...
- Bai, sorgiña.
- Dios! Zein zen hoa? Etxabiguren. Karri 'ta barrenin zolua in, 'ta beste itturriya 're barrenin hartu. Geo nik hola, disputan hasi 'ta san izandu niyon zea batei, lanin ibiltzen zen
kastillano batei: "¡Un manantial no, dos! ¡Hay dos manantiales ahí adentro, e! ¡Y ya sé yo donde hay más grande que esos dos!" Itturriya! Bai baita, gehiyo atetzen dena hor itturriya badela!
- Nik ian izandu dut, aski ona bai ura!
- Ura? Hor bestia kristona atetzen dena, zubiya biño goruo dela. Nola Olaldeko zubiya?
- Bai.
- Han goruo Pitusa zea itten duna. (Uka)
- Zubiya leno zen, oaiñ ez!
- Zubiya non da? Oaiñ 'e Olaldeko zubiya han eongo da, e!
- A! Bian, ya bai.
- 'Ta Torreneko baratzan 'ta zea hartan, joe, ura! Atzen da han, mekauen! Holako zulo batin bor, bor, bor...
- Bai, e?
- Pilla erra bai, bai. Errekan e! Errekan zean atetzen da.
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:56:50 - 0:58:10 (1' 20'')
Laburpena Olalde inguruan iturburu asko daude. Ur-bilatzailea ekarri izan dute inguruko iturriak bilatzeko. Askok uste dute Pitusak horietako bat hartu zuela, baina Rufinok dio bat ez, bi iturburu daudela Pitusaren barruan.

Errotaberriko errota zaharra

Transkribapena

- 'Ta errota berritik aparte ba al zen beste itxe bat, errota zena?
- Bazterrin, bai.
- Bai, e?
- Oaindik zea da, Pitusa don hortan.
- 'Ta zuek ze san 'zu, han bizi ziñaztela, 'o Olalden?
- Han, han, han. Bueno, gue atta 'ta ttiki... Gaztetan. Nik Makutxon jaiyua izan ber dut,
biño geo horrea torri bizitzen, 'ta hor bizittuk. 'Ta ama ate zizu kontuk, nik zazpi urte nittula hilla. 'Ta ordun amonakin 'ta gu, beti. Oi, Errotan hambeste dembo bai, han. 'Ta geo gue atta in zen Aldapakukin ezkondu, bigarren andria zun geo, biño gu haikin ez giñan bizi,
gu beti Olalden, beti attonakin 'ta amonakin. Oi! Itxeko paperak itten hor, Olaldeko osaban izenetik ne izeneko... Peritua 'ro zer zen torriya? Eun batin, 'ta sukaldetik beira hola jarri 'ta harrek nei: "hor itxe bat bazen leno." 'Ta nik ez beitu 're in. Ez zela, 'ta ez zela.
'Ta geo neone: " ui la letxe, ni ze aittu naz esaten! Perituk itxia bazela 'ta nik ezetz!" 'Ta neone bertan bizittua, zeatua 'ta ezetz esan eta.
- Aztua zu 're?
- Aztua. Geo gotu zin. " Nik erra san ziot horrei itxeik ez zela errota, Errotaberrikua!" Joe! Bai, bi errota ikusi izandu 'ttut nik han lanin.
- Bai, e?
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:51:10 - 0:52:40 (1' 30'')
Laburpena Errotaberriren ondoan, beste errota zegoen, orain Pitusa dagoen tokian. Bertan bizi izandakoa da Rufino. Gero, aitona-amonekin Olalden bizi izan zen. Rufinok bi errotak batera lanean ezagutu zituen. Gero gogoratu ZIN.

Olalde inguruko lantegiak

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-039
Pasartea 0:46:40 - 0:49:30 (2' 50'')
Laburpena Olalde ondoan fabrika asko egon dira: arrandegia, Pitusa... eta baita paper fabrika ere. Paper fabrika gaizki egina omen zegoen eta erori egin zen, bertan langileak zituela. Bi lagun hil ziren. Rufino arrandegian lanean aritu izan zen, Esmalterian hasi aurretik, hamahiru urterekin edo. Arrandegia ondoko etxekoena zen, Errotaberrikoena. Haietaz hiz egiten ari da.