Bertsopaperak

Transkribapena

- Ui! Osaba difuntuk bersuk harrapatzen zittun guziyak, honoko, hemen daude. Hoi denak, Padre zeak, zein da hoi? Bertsotan aitzen den fraili hoi?
- Pello zea hoi?
- Pello Zabala.
- Ez, ez, ez, ez, bestia. Hemen denak, libruk, zea hoitakuk. Lengo bertso zarrak.
- Bertso paperak eta.
- Paperak. Aita Zabala, Zabala.
- A...!
- Zabala. Eaman zittun harrek gue itxetikan holako bertsuk denak.
Dembo batin saltzen zinak, zea hoitakuk. Pillak eaman eta geo aber paperak ekartzia nahi zun, 'o libru ittia, 'ta geo paperak ekarri berrin, hau, libru hau, harrek in 'ta jarriya da hau. Baia hemen amakin bat berso, bai.
- 'Ta ze itten zenittuzten, eosi, Bertso paperak?
- Paperak, hoixe! Dembo batin besa motz bat... Gue gazte dembon kalea tortzen zen 'ta, (mesamotzin) papera jarri 'ta bi sosin zea...
Jarriko 'ute, bai hemen paperan preziyuk eta. 'Ta harrek beti eosi, beti. Kriston afiziyua berso zarratako! Puf!
- 'Ta geo ze itten zenittuzten, eosi, eta buruz ikasi?
- Buruz ikasi.
- 'O haimbeste kantatu 'ta haimbeste kantatu berez gelditzen zin buruan? 'O nola izaten zen?
- Buruz, buruz ikasi. Hemen jarriko 'u preziyua. Hemen, hamabost xentimo.
- Hoi Errenteiyan itten zuten Bertsolaiya inprentan.
- Bai. Baut nik beste librua 're hoitakukin denakin 'ta geo Pello Errotanak, zeanak, Xalbaorrenak, Txirritanak, Lasartenak...
Hogeita ez dakit zembat milla duro patuk battut libru denak.
- Hoi Zabalak ate zun koleziyu hoi ezta?
- Bai.
- 'Ta hoi ze tortzen zen, honea kalea, 'ta ze iten zitun, kantatu edo...
- Bai, kantatu, besa motz batek kantatu 'ta geo saldu kalin. Saldu jaitan! Bertso pilla erra bai saldu! mendi, zea, Mendaro txirristaka, hoa 're amakin bat berso saldua zon.
Ze, kantak baia ba: "en el barrio de Amara, Lolitan etxian, (...) con el cuartillo errial batian, además hay derecho meriendatzian, hazerle un zirri a la criada sukalde atzian". 'Ta bertsuk battu harrek bai!
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-041
Pasartea 0:45:30 - 0:48:00 (2' 30'')
Laburpena Rufino bertsozalea da, eta bere osaba ere halaxe zen; harrapatzen zituen bertsopaper guztiak erosten zituen. Besamotz bat etortzen zen kalera bertsopaperak saltzera; lehendabizi kantatu egiten zituen eta gero saltzen hasi. Bertso bat kantatu digu.

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-041
Pasartea 0:12:50 - 0:20:00 (7' 10'')
Laburpena Denak berriketan. Hemen datu interesgarri bat eman digu Joakinak, Rufinoren emazteak. Haurra eduki berritan ezin zen etxetik atera, eta, atera behar bazen, teila buruan jarrita ateratzen ziren. Etxetik ezin atera zen kontu hori badago beste lekukoek kontatuta, baina teilarena ez. Pasarte hau ezin da jarri, Joakina ez dagoelako kamera aurrean eta mikroarekin, baina merezi du beste egun batean berari testigantza hau jasotzea.

Linboa

Transkribapena

- (...) oain!
- Oain dena pekatu.
- Joe.
- Ez ordun hua zen, 'ta oaiñ hau 'ta...
- Bataillatu? Oaiñ, zea jaiyo 'ta hillan azkeneko 'ro ez dakit zembat dembo, 'ta ordun jaiyo orduko seittun bataillatzea! Bestela limboa jongo zela hil zela) 'ta...
- Ui! zuk ate 'zu kontu, guria, Jose Inazio zarra...
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-041
Pasartea 0:12:30 - 0:12:50 (0' 20'')
Laburpena Haurra jaio eta lehenbailehen bataiatu behar izaten zen. Izan ere, Elizaren arabera, bataiatu gabeko haurra linbora joaten zen.

Euskara, libre

Transkribapena

- Ikasi behar.
- E?
- Nahiz 'ta ezer 'e kompreinttu ez, ikasi behar kastillanoz!
- Kastillanoz ze ikasi ber genun guk ordun! Kantak eta, eakusten aitzen zen zea, "Tu eres alta y delgada como tu madre" 'ta... eskolan.
- Biño, hoi, zuek... Kastillanoz maten zenuten, 'o euskeraz maten zizuten?
- Biño...
- Karrikan 'ta ibilli giñan demboan, euskara libre zen demboa izandu zen! Euskaraz 'e libre zen.
- Republikan garaian ez?
- E?
- Republika garaiya.
- Bai.
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-041
Pasartea 0:06:40 - 0:07:10 (0' 30'')
Laburpena Rufino hamahiru urtera arte ibili zen eskolan, gerra hasi aurretik, eta gogoan du garai hartan euskara libre zela eskolan.

Transkribapena

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-040
Pasartea 0:57:20 - 1:00:56 (3' 36'')
Laburpena Denak hitz egiten. Zinemara behin joan ziren, Errenteriara, eta Juana de Arco pelikula ikusi zuten.

Erreketeak erreketeei tiroka

Transkribapena

- Karo ze hoik in zin, Naparrotik sartu 'ta zea, hori da, hortik barrena torri.
- Hemendik heldu zila.
- Ordun ez zen karretera Ergoindik, ordun torri zin.
- Hemendik goitik betti heldu zila, reketik eta hemen alto in ber ziyotela, 'ta gu hortikan, "hemen alto itten badigute, Goikoetxea ihesi jon ber yeu" 'ta bai, alto erki! Gidatziyik zea Biraitatik horrea sartu. Giddatzaillik hemenguk zittuzten bai haik ordun!
- Geo ordun zea 're hartu zuten, Arritxuita 're hartu zuten.
- Hara 're sartu al zin? Arritxuita?
- Bunondin ez al zin atera?
- E?
- Bunondin ez al zen atea?
- Bai, geo jon zin hara Beraundira.
Honako Goikoetxeko iatzeleku horren goiko puntan paeta lehorra ez dakit oaiñ han don.
- Bazen paeta zeakua bai.
- Paeta lehorra! Han, joe! Hoa (...) bala 'ro hoa kaskillo pilla! Goitikan reketik Goikoetxea tiroka, 'ta beko errekatik goikuri tiroka elkarrei! Bai, Zabaleku hortatikan Arraskularreko punta rekete mordoska sartu 'ta, bestik horrea,
'ta haik goitik betti tiroka 'ta hilla 're bazuten bat bertan, e!
- 'Ta ze pasa ziyoten? Ez izautu?
- Enteintzen ez! Zeatu ez, zein zin!
- Gaur bezela izan bazin...
- Bai 'ta, halare ez pentsa, askotan... Beldurrak 'e...
- Orduan telefonua con hilo izaki...
- Baldin bazon telefonua. Eta zeak, republikanuk eta hoik ba al zeniketen zuek non zin San Markon...?
- Hoi Jesus Maria! Zer zin ez genekigun... Gorriyak esaten ziyoten 'ta... Gorriyak!
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-040
Pasartea 0:55:40 - 0:57:20 (1' 40'')
Laburpena Olaldekoek uste zuten Karrikatik jaitsiko zirela erreketeak. Berez, Goikoetxera joan ziren ihesi, baina tropak Biraitara iritsi zirenean, Ergoien aldera hartu zuten eta Goikoetxetik sartu ziren. Beraiengandik ihesi hasi eta beraiengana joan ia. Arraskularretik Goikoetxera erreketeak erreketeei tiroka ibili ziren, deskuidatuta. Errepublikanoak nor ziren ez zekiten; gorriak esaten zieten denei.

Beorlegiri bertsoa

Transkribapena

- Irunen bizitzen dena ba bada Maitxo. Harrei ez dakit zeiñek in ziyon partotza!
- Bai, ordun auzokuk!
- Bai, biño hoa... Gerra hasi zen eunin, gu Olaldetik Goikoitxea.
- Iñ al zenuten rekorridua!
- Bai, horrea. 'Ta arrasaldin hor sartu reketik. Jo 'ta pareta guziyak zulatu, benga 'ta jarri zittuztela tiroka benga paeta zolotatik 'ta illundu zen demboan,
"¡Los que no son de casa, fuera!" Beorlegik. Mekauensuletxe! Bai.
- Hoi da Arraskularre, oain gurutzia botia 'men da.
- "Lendabiziko mendiyak zuen Arraskularre izena, rekete beák hamaika arrautz fresko 'ta oillasko jan zutena".
Bersuk baila miño ez dakit, ez 'ttut gotzen.
Behitzat, goiko etxetik atea arratsin, 'ta Auxtiña hola... Iarbura (...) Xabalo Manuel 'ta biyek. Nik hamahiru urte, harrek hamabi, biyen erdiyan...
- (...) erra man zun harrek, bi muti kozkorren tartian aittu!
- Bean erdiyan Iarbu, Iarbura bieyei helduta. 'Ta Iarbun gaba pasa, 'ta hurrungo eunin, Iarbura berriz beste tropak! 'Ta fuera handikan! 'Ta hoa hartu erdiyan 'ta Zaldiñea!
- La ostia! hua bai rekorridu erra! Biaje erra!
- Bai, Iarbutik Zaldiñea! 'Ta Zaldiñen jaiyua dela Goikoetxe...
- 'Ta Zaldiñen zein zian ordun?
- Zaldiñen...
- (...) Bazin ba soilulaiak...
- Fermin 'ta...
- Bai, Fermin 'ta (...) 'e bai, soiñulaiya hua 'ta...
- Ez, ordun hoik ez zin hor bizi. Ez, Aixtiburun dina hoik. Hoik beak zila Zaldiñen ordun. Hara jon giñala, han jaiyua da Maitxo. Kauen! Fuentaka potajia ate 'ta hamahiru muti kozkor (...) kriston pilla! Laixter, han auro ez zenak, potaje gutxikin gelditzen zen.
- (...) askoik gabe geldittu giñan!
- Fuente batetik... Denak fuente batetik.
- Mekauenla puta! Haimbesteko zea pilla, muti kozkor pilla 'ta!
'Ta, gambara jon 'ta belar tartin lo! Pixallia 'ta hartu 'ta belar tartia zabaldu, 'ta hala, pixa goitik betti!
- Kukusuik ez al zen belar tartin, genealin galparrak...
- Handikan Goikoetxea tortzeko gui! Izeba Iturriozkua 'ta Xabalo Manuel 'ta hiruak, Goikoetxea behi pare bat aber maten ziguten. 'Ta que estabamos en una chabola y aber si nos podia dejar llevar un par de vacas, 'ta: "¡De aquí no sale nada! Beorlegik! 'Ta aurreroko eunin,
arratsaldeko bostetan, "hay que ordeñar las vacas." 'Ta attonak, ne mouko attonak zarra arron horrek 'ta: ezetz goiza zela 'ta... "Pues si no ordeñas las vacas, ha matar la mejor vaca que hay en la cuadra" Seittun nausi!
- Bai, bai. Nahi zuten guziya itten...
- Beorlegi bea izautu zenuten zuek, e!
- E?
- Beorlegi izautu zenuten ordun!
- Hor Goikoetxen. San dut ba leno zea " hamaika oillasko 'ta zea, arrautz presko 'ta
oillasko jan zutena, geo eman ziyoten behiyak jeisteko ordena, ez bazittuzten jeisten hiltzeko behiyik onena. Bertsu horren bukaera hoixe zen.
- A...!
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-040
Pasartea 0:52:20 - 0:55:40 (3' 20'')
Laburpena Gerra hasi zenean, Olaldetik Goikoetxera joan ziren. Beorlegi ezagutu zuen han. Berari jarritako bertsoa bota du. Goikoetxeko emakumea familia esperoan zegoen. Baserriz baserri ibili ondoren, Zaldinen eduki zuen haurra.