Menditik eskolara

Transkribapena

- Gorra.
- Bai.
- Gorra! Bizimodu gorra. Zeatik nik hori saten 'yotet, Iturriotzen, Iturriotzen bertan Estrataburu,
Zolotier... Zembat baserri! Bazkaltzea itxea joten zin, e! 'Ta hamabitan ate 'ta ordu bitako bueltan ber zuten. Biño haik arreglatu itten zin. Oaingo umik jar 'zazu korrika! Ni, ni, ni pensar! Oaingo umik ez du baliyo, e!
- Oainguk eta gu geonek 'e... Ne erarekuk 'ta 're ez, e! Ez, ez, ez. Zuenatik ondoren ya...
- Gu feliz.
- Goiz 'ta arratsalde izaten zen ordun eskola?
- Ordu bitatik lau t'erdita. Arratsaldia. Betzitatik hamabita goizin 'ta ordu bitatik lau t'erdita. 'Ta geo partikularra. Y había de todo, material pa todo. Haundiyuok beranduo gelditzen zin.
- Karo, partikularrea jongo zinak, han gelditzen zin, geo...
- Bai, bai, bai. Bai, bai, bai, bai.
- Eta zea, eunero 'ta gutxi jongo zin, eunero 'ta!
- Eunero.
- Bai?
- E... Zeatik zin Trabalekukuk zean Trabalukutik eta Frailik hil zen, anaiya, osaba izango zuten haik. "hobe zenuke lana emango bazeniyoke asteko 'ta astian behin torko balia!"
Eske Trabaleku... Zuzperregi. Ume latza zen ordun, e! Illumpetan 'ta!
- Eta auzotan eskolak eta bazin, ba! 'O zue garaiyin...
- Ez. Gutxi.
- Bai, Portuberrin kompaziyo batea, biño Portuberrin kendu zuten ya! Portuberrin Santander.
- Bai.
- Santanderren. Biño Santanderreko pupitrik ne Ualdetxoa karri zizkiten nei.
Ordun itxi ingo zen hua. Eta geo bestia hemen Aizabe 'o Aizate 'o... Hor bazen nombatte, hor bazen nombatte mendiyan
- Karrika ayekan?
- Aizate Iturriotzen izango zen. Biño Errentiko partea. Errenteiko partea.
- Txoritokieta inguru hortan zen nomatte.
- Txoritako ez, San Markoko ayekan ez, beste Txoritokita.
- Txoritokita baserriya.
- Bai. Ingurun hor.
- Bai, e...
- Nik ez dakit non den, e!
- Bainketa 'ta inguru hortan.
- Bai, bai.
- Nei eakutsi ziten non non zen han eskola.
- Bai, bai. Nik neonek ez dakit non zen, biño bakit bazela.
- Karo pasten dena da, auzotako eskolan, ira... Maestra aitzen zinak,
ez zekitela haimbeste, ordun haikin gauza batzuk ikasi 'ta geo igual zuena (...) 're jongo zin 'o...
- Dotriña ikasten zuten. Letzen akaso. ¡Lo esencial! Zertik ordun jende asko zen firmatzen ez zekina, e!
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:47:10 - 0:50:00 (2' 50'')
Laburpena Eskola goizez eta arratsaldez izaten zen eta ez zegoen autobusik. Auzoetako eskola asko itxi egin ziren eta urrutiko baserrietatik etortzen ziren ikasleak Ugaldetxoko eskolara.

Lana, ikasketen aurretik

Transkribapena

- Lanea, lanea. 'Ta neguan berriz hasten zin partikularrea.
- A!
- Baserriyan hola izaten baizen, lan gutxiyo ordun. Eta Pikoketatikan etorri in ber zen, e!
Nik ordun Pikoketa ez nekin non zen, eta zea, Ualdetxoa 're bai, e! Eta umi haik hola be garaiyin iruitzen ziyoten... Trena hartu nahi izaten zuten eta nik errita igual, oaiñik goiza zela 'ta. Geo konturatu nitzan, gaixuak! Ualdetxotik Pikoketaiño jon in ber da, e!
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:43:00 - 0:43:30 (0' 30'')
Laburpena Oinarrizkoena ikasi ondoren, lehenbailehen lanean hasten ziren haurrak, eta neguan, baserrian lan gutxiago zegoenean, partikularrera joaten ziren batzuk ikasten jarraitzera.

Oinarrizkoena

Transkribapena

- A, karo, zuk nahitanahiyez eman berra zenakan erdaraz, e... Kastillanoz man berra zenakan. Eta haurrak ez bazuten
- Esto... Dotriña ez, dotriña euskeraz. Bagenun baimena.
Dotriña bagenun baimena, biño gaiñekua, ahal zen guziya... Oaiñ euskeraz barriyoku denak, baserritakuk zer! Lana zailla zen. Lana zailla zen! Biño gustoa, gustoa!
- Material dena 're erderaz.
- Dena erderaz. Con una enciclopedia, tenías de todo en la enciclopedia. Libro batekin tema guziyak han zenittun, denak. 'Ta geo matematika asko problemak itteko 'ta Bruñol librua ibiltzen genuna. Zertikan matematika asko zeatzen zen, manejatzen zen.
Gehina eskribitzen 'ta letzen 'ta zeatu ezkio, gaiñekua ez ziyoten haimbesteko importantziyik ematen, biño letzen 'ta, baserriko kontu hoik, 'ta txekor bat saldu 'ta harren kontua atea 'ta, holako...
- Bai, bizimoduko ber zin zeak.
- Hori da.
- Bai.
- Hori da.
- Hoi jakiñ ezkio. Geo gaiñea gurasuk... Hoi da, ez? Nahiz 'ta... Ordun ze izaten zen, hamalau urte arte?
- Hamalau, hamalau.
- Biño askotan ya hoi jakitten zenin, atera 're bai eskolatik, ez?
- Bai, bai! Aurrea seittu nahi zunak. Hamabikuk bazin ya, kompazio batea, modua zunak.
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:40:00 - 0:41:25 (1' 25'')
Laburpena Dotrina euskaraz emateko baimena bazuten, baina gainontzeko guztia gaztelaniaz irakatsi behar zen. Leitzen, idazten eta txekorra saltzeko zenbakiak egiten jakinez gero, nahikoa izaten zen.

Gaztelaniaz

Transkribapena

- Deustako baliyo zuten, tripako miña baldin banu 'ro... Hain itxea joten nitzan, e! Eta ordun filan, errespetoz sartu ber izaten zin. Eta arratsaldin... Goiza baldin bazen, goizin, buenos días 'ta, dena erderaz in ber zen ordun! Euskeraz galaziya! Nahiko itten genun euskeraz, e!
Haik hazteko ke remedio te iba a quedar, en fin! Eta gurasuk 'e gehina esijitzen zuna hoi zen, e! Erdera gutxi ikasten zutela! Gaizki ikusiyak! Leno be burua gezki ikusiyak!
- Karo berrak...
- Eta mutiku horrek beti saten zun, harrek beti "buenos días" 'o eta nik "felices" esaten 'ta, amana jon 'ta eun batin: "gue maestra hoi zer den, goizin san buenos días 'ta "que dices"! eta arratsaldin san buenas tardes 'ta "que dices!".
- Harek hoi ulertzen.
- Zea 're bai potoko potokua zen, 'ta gerra dembun potokoik ez zen, e! Más bien flaquitos, pero él todavía le veo terziopelozko txaleko batekin, auskalo, amanakin,
ordun aprobetxatu itten zin 'ta! Un salao! be tripa haundiyakin 'ta Koxmito nik... Ez jakittetik ze jaten zun, biño, "zuk ze itten zu horren..." Gaiñea kolore batzuk 'ta "horren potokua eoteko?" 'Ta "nik potajia 'ta gisarua!" Los crios son salaus!
'Ta mutillak gehiyo gustatze 'izkit neskak biño, askoz 'e gaiñea, e!
- Zertik?
- Más brutos, pero más nobles.
- Jatorraguak dia.
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:37:20 - 0:38:55 (1' 35'')
Laburpena Gaztelaniaz irakatsi behar izaten zen eta gurasoek ere hori eskatzen zuten.

Heziketa

Transkribapena

- Ordun ez zen rekreoik, e! Pentsa 'zu noaiño giñan, ni baserritik heldu nitzan, eta umik ne zai zozten ya atian batzuk, behintzat, 'ta Don Regino meikua. Motua geldittu 'ta (...) Ui ama! Ze iñ ote 'ute hoik? Ze iñ ote 'ute? Eta ni ailletzikin aiyo in nei 'ta martxa. Eta san niyoten:
"Ze iñ 'yozute, zer zenuten Don Reginokin?" 'Ta... Izena ez naz gotzen, biño san zun: "'joder', san du batek". 'Ta ordun meikua geldittu 'ta: "San 'zak berriz!" Uaiñ san ber hoi! Denak bocajarro, denak bocajarro! Ordun protestaik ez zen eskolan, e! Al contrario, gor iñ e! Gor in! Biño jo ahora...
- Beste aldea gehiyegi.
- Geo, oain dona da, dena graduatua, numero jakiña, san nahi zattut, dena klase bera... Leno, berriz, dena difente 'ta deneta ailletu ber. 'Ta ez dela demboik, akortzen naz, komon bat bakarra...
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:34:55 - 0:36:10 (1' 15'')
Laburpena Aldaketak: helduei errespetua, irakaskuntza...

Ugaldetxon maistra

Transkribapena

- Hoi ze izan zen, gerra bukatuta geo san nazu?
- Bai, bai. Oi, ya tenía título! Titulua izatikin! Geo...
- Lendabizi Parandan'o hasi ziñan, ez?
- Bai. Konforme, biño eskola erekitzeko laundu zin asko apaiza batek. Apaiz batek Irigoiyen. Don Pablo ez al 'zu... Zuk ez. Aitzia! Anaiya zun kontzejala 'ta harrek asko, tramitaziyua harrek laundu zin hua zeatzen. Gaiñekun papera mordoska bat in ber.
Biño ezin deus kosta ez zien. Tokiya zen ttikiya, jende asko barriyotatik torriya. Gaixtua nitzan, biño torri itte'izkiten! ¡Más salaus que ni sé!
- Ez ziñan ordun hain gaixtua izango!
- Orduko gurasuk haurrai gor ittia nahi 'zaten zun, e!
- Hortan 'e difentzi erra bada!
- E? Ordun! Ui, Uaiñ! Nei gaur geo fusilatu ziten! Saten dut.
"¡Menos mal de buena me libre!" Uaiñ, tampoco komparatu 're ez, hamabost eun, nik laroeitik gora izan izandu 'ttut, e! 'Ta kartillatik hasi 'ta hasta donde llegues.
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:33:30 - 0:34:40 (1' 10'')
Laburpena Ugaldetxoko eskola txikia zen, baina 80 ikasletik gora eduki izan ditu. Gurasoek haurrari gor egitea nahi izaten zuten.

Maistra ere ikasten

Transkribapena

- Horrek san al zizun? Ura bota 'ta... ez zen hura ez?
- A...! Eske... Harrek, harrek problema bat, eta harrek itten zun eosi biño, béak eosten zun biño merkio saltzen zun. Kontun atetzen zun. Eta zerbatte aitzea man 'ta bialtzen nun aber
ba pentsatzen ote zun ba gehixio eta keba! Béak eakutsi nei. San niyon: "ez al za konturatzen, nola salduko 'zu ba zuk eosten zun, biño merkion? Zertik impuestuk patu ber 'ttuzu, bizi ber 'zu..." Eta "ugarittuta!" Ugarittu, ¿ya entiendes lo que es eso? Bendecida
Klaro, esniai ura bota! 'Ta litro batekin itten bazittun... Hoi, hoi sekula...
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:31:00 - 0:31:50 (0' 50'')
Laburpena Behin, ikasle bati ezin irakatsirik aritu zen, eta gero konturatu zen bera izan zela lezioa ikasi zuena.

Baserritarrak ikasten

Transkribapena

- Kontuk atetzia lurrakin 'ta baserritarrak tortzen zin.
- Klaro!
- Eta zea 're bai, eurra kubikatzea 'ta ordun oaiñ aztua dakat,
ahora no tengo ni idea de la cubicación aquella biño libro batetik, zeak, egurra, ordun saldu itten zen eurra. Paota uste 'ut saten zutela itten zutela. Adarrak mozten zizkaten, eta hua panadeitako 'ta, karo, uaiñ eletrikukin zeatze 'ute, biño ordun egurrakin.
'Ta baserritarrak eur meta bat itten zunin, neurriyak karko 'izkizun, hombeste itten du alturan, 'ta hombeste itten du zean, pues itten genittun, behintzat, nolazpatte! (...) biño gaixtua nitzan, e!
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:29:50 - 0:30:30 (0' 40'')
Laburpena Eskolara joan beharrean lanean aritu behar zutenak partikular joaten ziren Luisarengana. Baserritarrak asko etortzen zitzaizkion, salmentarako neurriak kalkulatzeko.

Transkribapena

Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-043
Pasartea 0:22:15 - 0:29:50 (7' 35'')
Laburpena Lanpostua lortzeko ibili zituen gorabeherak. Urte asko egin zituen maistra lanetan: 27 Ugadetxon, 14 Asunzionen eta bizpahiru Altzibarren. Seme-alabak gizonaren amak zaintzen zizkion. Seme-alabei irakastea ez zitzaion gustatzen. Seme-alabek non ikasi zuten.