Ile luzea, ezin

Transkribapena

- Doktorzikiñ ez zen, bestia. Bazen hor beste tipo bat Errenteiyan. Juakina, zein zen, zea, Errenteiko ze hoa... Estilo... Illia haundiya... Oiañ illia haundiyakin ibiltzen ga, 'ta ordun illia haundiyakin harrapatzen zutenin, hartu 'ta ayuntamentun Errenteiyan moztu itten
ziyoten illia! Bai. Zein zen hoa? "¿Qué estilo quieres que te cortemos el pelo?" 'ta "estilo golfo" "y ¿Qué estilo es?" "y el estilo que lleva..." Errentiko aguazillan jefia...
- Kastor.
- E?
- Kastor.
- Kastor, bai, Kastor. Estilo hua golfotaz besti harek. Zein zen zea hoa, bitxo hua?
Kriston bitxua zen! Joe, mekanikotzan ta hola , papelera 'ta zeatu 'ta. Honek 'e izautzen zun hoa.
- Igual izautuko nun.
- Joe! Potton saardoteira torri eun batin 'ta zea hortan, soziedadeko bettiko malda hortan muti kozkorrak hartu horren bizikleta 'ta bizikletan gidoiya okertu ziyoten 'ta geo belaunan tartin rueda hartu 'ta zuzentzen nahikua zen, e! Tak. 'Ta ez utzi.
" Ez, ez ez, holaxe jongo naz ni, 'ta holaxe jungo naz" Hala Errenteira. Jo...! Errenteiyan 'e papeleran bestek arreglatzen ez makinik 'ta hoa eaman 'ta harrek arreglatu. Ui...! Ze izen zun harrek? Doktorzikiñ ez zen ba, Doktorzikiñ bazela bai, biño bestia zen hoi.
- Hua kaputxinotan ayeka hartan bizitzen zen. (...) Biño Gasparren goiyan, bazterrian bizittu zen.
- Zein zen hua? Ba! Igual da! Harrei itten ziyon... Joe, harrek iña izan ber zula, zea!
Errenteiko (Errekatxalon) 'o motorran bat prepatu ari batekin itxea argiya jarri 'ta jarri zun gau berin itxiak eta denak erre! Bai. Argiya jarri zun zean... Jo 'ta denak erre!
- Harrek argiya jarri!
- Nongua zen fenomenu hoi?
- Errenteiyan bizitzen zen.
- Errentikua bertakua?
- Bai, bai. Errentikua. Ez zit gotzen...
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:03:10 - 0:05:30 (2' 20'')
Laburpena Rufino urte askoan Errenterian lanean aritua da. Gogoan du garai haietan ilea luzea zutenei moztuarazi egiten zietela. Errenteriako pertsonaia ezagun baten berri eman digu: Txarlot. Mekaniko ona zen eta asmatzaile gaitza. Ez zit gotzen. Mekanikotzan.

Transkribapena

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-038
Pasartea 0:46:30 - 0:49:58 (3' 28'')
Laburpena Proiektuaren argazkia ateratzeko aprobetxatu dugu. Proiektuaren egileak elkarrizketatuarekin. Ezkerretik eskuinera: Maitane Toledo Lardi teknikoa -elkarrizketatuaren biloba-, Maria Jesus Enbil Urdanpilleta -elkarrizketatua- eta Ane Lardi Enbil elkarrizketatzailea -elkarrizketatuaren alaba-.

Transkribapena

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-038
Pasartea 0:44:40 - 0:46:30 (1' 50'')
Laburpena BAIMENA. Oso gustura prestatu da gauzak kontatzera, ondorengoentzat gelditzeko. Gaineratu du oso pozik dagoela berak maite dituen gauzak maite dituztelako bere ondorengoek ere.

Haurtzaroa eta amatasuna

Transkribapena

- Zekin gelditzen za?
- Zekin geldittuko nazen? Ba... Ez dakit ba! Haurtzarua, haurtzarokua 're bai. Haurtzarua nik itxian... Beno, ez zen oso zea izandu, oso... Alaitsua ez zen izandu. Amonakin...
Amona ordoko adiñekua zen 'ta ez zen oso... Ona izandu zen, biñon oso alaiya ez. Biñon nik oroitzapen ona dauzkit, hoi, haurtzarokuk. Kale aldin... Ni asko muittu nitzan Oiyartzungo plazara, hor plaza inguruko giru hoi, eta bai, eskola garaiya 're bai, 'ta geo beste
bizitzakukin hasi nitzanin Donostira joten, 'ta han beste giro bat ikusi nun 'ta... Hoi oso politta izandu zen,oso politta, bai. Eta gaiña netzako... Ez dakit... Nekatzako fundamentala izandu zena 're bai. Bai, nik han ikusi 'ta... Ikusi nuna 'ta persona haitatik hartu nuna baliyogarriya
izandu da. Oso baliyogarriya, bai. Geo kale aldin hortan 'e asko muitzen nitzan, pues hori, apaiz 'o... Bai, gu biño e... Gehixio zakiten personakin, ez? Ordun horrek... Hoi netzako oso aberasgarriya izandu da. Bai, bai. Oso, oso, oso gustora. Hoi gehiyena. Bai.
- Lengun saten zenun, ama izatia 're bai.
- A bai! Hoi bai! Hoi denetan bai. Denetan bai. Netzako izandu den importantina, importantia, oso importantia netzako izandu da pues hori, ama izatia, lau seme-alaba izatia eta garaiy
hoi 're netzako oso-oso importantia izandu da. Lau seme-alaba izandu 'ta haik hazitzen ai nitzan garaiy hura e... Nola sango zattut ba nik? Bai, oso pozgarriya! Sentitzen nitzan oso importantia haik hazitzen ai nitzalako. Eta geo haik hazi 'ta ondorin, oan, pues kontentu
haikengatikan. Bai. Hoi, hoi da... Esan nahi nuke nei pasa naun gauz importantina 'ta eman naun poz gehiyena eta bizitzeko ematen naun poza eta geo ne seme-alabak lau billoba man 'zkite.
Aski zintzuk haik 'e. Eta hoi da, importantina hoi. Eta san nahi nuke, politta gaztetako... Hoi bai. Eta ordun e... Ne urti hoitan hartu nuna netzako asko baliyo izandu du.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:41:10 - 0:44:40 (3' 30'')
Laburpena Haurtzaroko oroitzapen onak ditu Maria Jesusek: kaleko giroa, batez ere. Kalean jende askorekin eduki zuen harremana eta aberasgarria izan zela dio. Bizitzako gauza garrantzitsuena ama izatea izan dela dio.

Gobada

Transkribapena

- Guara ni akortzen nazelikan ez da zea, san nahi nuke, nahiko normala itten genun. Surtako hautsakin aittua, biño oso gutxi. Eta ya ni akortzen nazelikan jaboiya itten zela akortzen naz, nik... Ne itxian, bueno ni bizittu nitzan itxian enaz akortzen itten zutela, biño bestetan itten
zutela bai. Jaboiya 'ta lejiakin itten genun guk ya. Eta arropa kolozkua barriño haundi batin jartzen genun... Jakiña, arropa ez zen oan bezela eunero garbitzen, astian behiñ. Eta izaten zen oso zikiña, jakiña. Eta kolozkua jartzen genun barriño haundi batin eta beste barriño
haundi batin zuriya. Eta ordun e... Itxian onduan zen maiya, egurrezko mai bat, atzetik altuo, aurretik bajuxio, marruskatzen genunin ura betti joteko, eta han dena marruskatzen genun. Jaboitan jarri, beratzen utzi ordo batzutan eta eskuz dena aklaratutzeko prozesu hoi dena
han itten genun, itxian onduan. 'Ta zuiyai, berriz, itten geniyon urik ez genun izaten askotan itxian onduan, itxian ez zen, itxian onduan zen aska, biñon eskas nola izaten genun ura itten geniyon zuriyari lembiziko zea hora... Lembizi jartzen geniyon jaboiy ur hura kendu ahal genun
guziya eta geo berriz jaboiya 'ta lejetan jarri. Eta geo ya hoa 're dena eskuan marruskatu, askotan bihatz kaskuk larrutuk eukitzen genittun haik marruskatzen, eta geo joten giñan ya errekara. Han errekan sartu, han errekan zurrumbillo koxkor bat itten zun...
Han erdiyan harriya baita 're... Harri xabal haundi bat eoten zen, hua 're gue aiyekatikan altuo 'ta aurretik bajoxio. Eta zea... Itten genun aklaratua eta arropa txuriya pasatzen genun anilletan. Anilla hautsa izaten zen urdiña 'ta harrek itten ziyon koloria bixittu.
Eta baita 're askotan itten genun arropa txuriya gau serenutan jarri, belarretan, belar berdin gaiñin. Eta baita 're koloria txuritzen ziyon 'ta usaiya. Oan deseorante zeakin aitzen ga, suabizantikin 'ta, biñon harrek maten ziyon usai berexi bat, bai. Eta geo pues zintzilik.
'Ta zen ikusgarriya, famili haundiyak nola izaten zin, ba imaginatu zattia itxe bakotxin ikusko zenittula hamabi 'o hamalau maindire. Ben almuadakin, barrengo arropa zuriya ibiltzen zen ya sateko erabat, beste halako pilla bat eta arropa kolozkua dena eun batin.
Eta jenealin izaten zen baratzeko muntun, eztakak eta alambrik sartuak. 'Ta metruk eta nik goaran izena akortzen naz pues hori, saten genula: "Ui, holako baserritan ikusi al 'zu ze goara don?" Klaro, gehiyenetan eoten zen.
Egunero garbittu ezkio kantidade ttikiyuok eongo zin, biñon nola astian egun bat izaten zen hartako, metroka arropak sekatzen.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:35:05 - 0:39:00 (3' 55'')
Laburpena "Guara" (gobada): astean behin garbitzen zen arropa eta oso zikina egoten zen; asko marruskatu behar zen. Lehendabizi, egurrezko mahai batean, eta, gero, errekan. Arropa txuria 'gau serenoan' jartzen zuten -oskarbian-. Familia handiak zirenez, zintzilik jartzean, ikusgarria gelditzen zen.

Transkribapena

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-038
Pasartea 0:33:10 - 0:35:05 (1' 55'')
Laburpena Berriro azaltzen du (oia-038 015 pasartean ere azaldu du) bere ustez lehen heriotza beste modu batera hartzen zela eta egia esan bere ustez hobeto zela lehengo gisan.

Entierroa

Transkribapena

- Eta geo entierrua 're bai. Entierrua 're... Entierrun 'e ordun jasotzillik e... Familikuk baldin bazin, ez bazin, beste harreman bat izaten zen. Ez zen zea, zuk hartzen zunula kaja 'ta metro batzutan eamaten zunula 'ta ez, itxetikan eamaten zen gorputza ahal zen bezela,
askotan biria luzia baldin bazen 'o gurdiyan eamaten zen eta geo bire onea atetzen zenin, ordun hartuko zuten jasotzillik. Biñon biajetan, biaje luzetan. Bizkarrin hartu, txandaka 'ta... Geo kalea joten zinin, kalea ailletzen zinin, kajak zintak eamaten zittun, segun ze kategori
batzuk lau, bestik sei. Ordun joten zin lau jasotzaille eta lau 'o sei zinta emaille. Eta geo hairi kaleko tabernan batin hamaiketakua. Eta geo itxekuri 'ta kampotik tortzen zen jendiri, 'ta han auzuan zuri momentu hartan, eun haitan eondu zinakin 'ta, bazkaiya izaten zen.
Bazkai ez zen alaitsua izaten, biñon bazkaiya izaten zen entierratutako eunin.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:31:40 - 0:33:10 (1' 30'')
Laburpena Hilkutxa biajeetan eraman behar izaten zuten jasotzaileek, txandaka. Gero hamaiketakoa ematen zitzaien kalean eta etxean bazkaria egiten zen gertukoekin. Ez zen batere bazkari alaia izaten.

Heriotza

Transkribapena

- Arrosiyua errezatzen zen, errezuk itten zin eta len san dutena, beti kampokun ze hura, babes hora han izaten zen. Jende mordoxka beti hantxe izaten zunun. Eta jakiña, itxekuk near itten bazuten, kampokuk 'e bai. Zea hori, e... Kompartittua, miñ hura kompartittua eoten zen.
Babes hora. Bestik zuékin dozten ze hori. Eta nik askotan pentsatzen eoten naz oan 'ta ordun egun batzuk oso txarrak pasatzen genittun, gaizki zon hura hiltzeko eun haik eta momentu hoik eta hiltaku haik eta... Ordun gaizki pasatzen genun, biñon nik uste dut egun haikin,
egun haik hain txarrak pasatzen genittun, biñon geoko hobekiyo gelditzen giñala. Nik uste dut horrek laundu itten zigula. Oan askotan, 'o gehiyenetan persona miñez donin kampoa eamaten da eta han hiltzen da 'ta zu zerbattegatikan urruti xamar baldin bazaude itxetikan
'o igual person hura zuk ikusi gabe enterratuko da. Eta nik uste dut zuri hura barrenin gelditzen zattu eta geo barrendika hori atetzeko o'o normbatten launtza ber 'zu, 'o gaizkiyo pasako 'zu.
Dembo gehiyo berko 'zu hoi atetzeko. 'Ta ordun, berriz, batetikan eun hoitan ustutzen giñan... Klaro, aztu ez zattu ingo, biñon barrengo tristura hoi ateta gelditzen ziñan eta beste konformidade batekin.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:29:00 - 0:31:40 (2' 40'')
Laburpena Etxean norbait hiltzen zenean, lagunen eta auzotarren babesa egoten zen. Pena konpartituagoa izaten zen, eta horrek asko laguntzen zuen mina gainditzen. Haurrek jaiotza eta heriotza, dena ikusten zuten etxean, eta horrek bizimodurako asko laguntzen zien.

Gaubeilak

Transkribapena

- Jaiyotzangatik hitz eiñ dugu 'ta... Hiltzia nola izaten zen?
- Bai, hiltzia 're berdintsu. Ordun jaiyo eta hill itxian itten zen. Eta miñez 'e bai. Miñez oan bezela ez zen ordun persona ingresatzen, itxian ioten zen, askok posible zutelako, beste
askok, berriz, oan bezelako erraxtasunik ez zolako eta persona ordun pes hori, jaiyo, bizi eta miñez eonta hill itxian itten zen. Eta hori dena ikusten zun itxekuk. Ordun erareko persona 're izintzen zenin, itxian eoten zen. Eta e... Geo hill 'e bai. Eta hiltzen zen ba...
Denak ikusten genun ze... Esan nahi nuke, konturatzen giñanak erareko persona ikusten genun miñez zola, bajatzen zijula, hiltzea zijula, ordun ikusko zuten be seme-alabak, ikusko zuten haurrak zea hoi, prozesu hoi dena ordun ikusten zen. Esan nahi nuke, oan
bezela ez ikusiyan ez zen pasatzen, haurrak 'e hura ikusi itten zuten. Jaiyotza ikusten zuten bezela, heriyotza 're ikusi itten zuten itxian. Eta ba hori, apaizan zea haundiya izaten zen, apaiza asko aldiz tortzen zen itxea. Geo oso gaizki zonin, estremoziyua ematen ziyon
eta hill 'e pues hantxe itten zen. Geo hil 'ta, beti... Hill biño lenotikan 'e beti familikua seme-alabak kampun bizi zinak 'o lenotikan torriyak 'o izango zin, familikuk... Beti familikun ze hura gehiyo, ez? San nahi nuke, kampun baldin bazin 'e torko zin eta geo hortatikan aparte
auzokuk. Auzokuk 'e partizipaziyo haundiya izaten zuten. Oan... Tarjeta 'ro maten 'yozun bezela dolumiya eakusteko 'ro, ordun kandela bedeinkatuk itxian izaten genittun eta kandela bedeinkatuk eamaten zin hiltakun itxea. Eta pistuko zen pilla bat gorputzan bueltan,
gorputza kajin sartu 'ta han jarko zen, gelan 'o salan 'o eta itxekuk eta auzokuk eta bisitara tortzen zinak eun 'ta gau, beti person mordoxka izaten zen. Han zean, hiltakun onduan.
Arratsin 'e bai. Eta beti izaten zen bat biño bestia trebegua arrosiyua errezatzeko eta momentu guziyan arrosiyua errezatzen zen...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:25:30 - 0:29:00 (3' 30'')
Laburpena Lehen, jaio eta hil etxean egiten zen. Norbait hiltzen zenean, kanpoko senideak eta auzoak etortzen ziren kandela bedeinkatuekin. Beila egiten zitzaion hil berriari: gorpuaren inguruan kandelak pizten ziren eta arrosarioa errezatu.

Borrokazelaietako sendagilea

Transkribapena

- Geo kuranderak 'e attatu 'ttuzu...
- Bai. Pues kurandera hoi zon... Baita 're Gurutzen zen hoi, Borrokazailaitan, uan Arabolaza din hoiken amona. Eta oso emakume azkarra izango zen hua 're, zertikan miñez zon pertsona
jon 'ta seittun tankera maten ziyon, nahiz bistan ez izan miñikan... Hola ebakiyik 'o ez izanta 're harrentzako 're erremiyua bazun. Itxeko andre normal bat zen. Eta nik izautu nuneko amona. Eta geo baita 're itten zittun emplasto 'ta... E...
Tiakoloi 'ta asko ebakiyantzako 'ta, haundintsuntzako 'ta. Eta oso famatua, behintzat, zun Tiakoloiya izeneko botika bat. Bai eridantzako 'ta bai haundidurantzako, barrengo zikiñ hura atetzeko, izugarri ona zena. Bai. Eta zen gauz nahiko... Pomada 're biño oandikan gorruoo zen,
illuna oso. Biñon usaiya 're oso fuertia zun. Eta len san dutena, hola haundidura 'ro, izin bertu zen zerbait baldin bazenakan, hura lertu 'ta zikiñ hura atetzeko izugarri ona. Eta geo hortatikan aparte gauza asko 're itten zittun. Bai.
- Beak prepatuko zittun ba denak?
- Bai, bai, bai, bai. Belarran bittartez 'ta... 'Ta gaiña uandikan begiyan aurrin dakat, gela bat eukitzen zun dena prepatua, ben pottotan. 'Ta pottuk 'e oandikan akortzen naz zin
egurran materiala, fin fin fiña, nombaitikan eosita karko zittun, noski haik. Eta haitan eukitzen zun bai pomada, bai tiakoloiyak 'ta geo hoitatikan aparte jarabeki holokua 're iukitzen zun, bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:23:10 - 0:25:30 (2' 20'')
Laburpena Kuranderak ere bazeuden. Maria Jesus Gurutzeko Borrokazelaietako amonaz gogoratzen da: fama handia zuen tiakoloiak erraz sendatzen zituelako eta gaixoari begiratu orduko tankera hartzen ziolako zer min zuen. Gela bat edukitzen zuen ukenduz betea.