"Parterak": emakume ausartak

Transkribapena

- 'Ta partera saten dina hoik zer zin emakume...?
- Bai, etxeko-andre normalak. Bai. Esan duten bezela, bular-tiratzaillik bezela, oillaskuk zikitzaillik bezela, kuranderak bezela, hortaxen ibiltzen zinak zin. Emakume ausartak,
hoixe. Eta gaur bezelako jakinduriyikan... Jakinduriya den tokitik hartu gabik. Hairi berez torko ziyoten. Bai.
- Eta haurra jaiyotzeko garaian eoten zen emakumia harrekin?
- Bai, bai, bai. 'Ta harrek launtzen ziyon. 'Ta harrek txilburra... Harrek haurra jaso 'ta harrek txilburra moztu 'ta in ber zen guziya harrek. Bai.
- Eta ama 'ta ahizpak 'ta... Etxeko norbaitt eoten al zen?
- Bai, bai... Ni e' naz tokatu miñon hoi normala da, haik han eongo zin. Haik han eongo zin, miñon ama atendittuko zuna eta haurra atendittuko zuna 'ta gaiñeko zea hura dena ingo zuna: txilburra moztu, garbittu, jantzi ingo zuna dena hura partera hora zen. Bai.
Eta hora izan zitteken familikua, izan zitteken seniria 'o izan zitteken gurasua. Eta geo pues beste itxetan 'ta auzotan berdin ibiltzen zena.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:21:50 - 0:23:10 (1' 20'')
Laburpena Parterak etxekoandre normalak ziren. Ez zeukaten ikasketa berezirik, baina berezko trebetasuna zuten emakume ausartak ziren. Ama eta haurrarekin egoten zen partera. Izan zitekeen familiakoa -senidea edo gurasoa- eta gero beste etxeetan eta auzoetan berdin ibiltzen zena.

Bular-tiratzaileak

Transkribapena

- Noiz hasi zen ospitaletan 'ta zea itten? Ya haurra eukitzeko ospitaleta joten 'ta?
- Bueno, nik... Lenotikan hoi ezin zattut esan. Nik... E... Berrogeita hiru urte da zarrena izandu nittula, izandu nula, eta ya orduko residentzira. Bai. Eta hiru residentziyan izandu nittun
nik eta laugarrena itxian. Eta oso esperientzi politta izandu zen. Behartua bezela... Ne burua behartu bezela in nun, kezka pixka 'tekin laugarrena izateko, biñon haurrak... Beste hiru haur utzi ber nittulako. Biñon geo oso esperientzi politta izandu zen. Bai.
Ez nun residentziyan bezelako bakardadeik billatu, ez zen han bezelako luzatasunik eta izandu... Beno, hori dena ongi gertatu zelako 're bai, biñon hala 're prepatu giñan zerbai gaizki atetzen baldin bazen seittun hara joteko. Dena ongi ate zen 'ta oso esperientzi politta.
'Ta geo horrekin lotua baita 're do... Bai zila partera bezela, bazila emakumik bular tiratzen ibiltzen zinak. Ordun haurra izan ondorin esne golpikin 'ta bularra lertu 'ro, punta lertu 'ro, artesittu itten baldin bazin, eoten zin emakumik bularra hura kentzeko handikan, béak
(...) kentzen zuten eta sendatzen zuten eta esni hura dena, esne txar hura 'ro han geldittutako hura dena tiratzen zuten, bai. Bai, eta horta dedikatzen zin, parterak bezelaxen haik 'e horta. Bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:18:00 - 0:20:10 (2' 10'')
Laburpena Maria Jesusek lehendabiziko haurra izan zuenerako, dagoeneko ospitalean erditzen zen. Hala ere, laugarrena etxean eduki zuen, eta oso esperientzia polita dela dio. Parterak bezalaxe, bular-tiratzaileak ere bazeuden.

Atsolorra

Transkribapena

- (...) bataillatzen?
- Bai, e... Ahal baldin bazen hurrengo egunin bertan. Eta bataillatuta 're jeneralin atautxi-amautxiyakin geo izaten zen otordua etxian. Eta geo ya... Hoi gue garaiyin. Eta geo ya
ondorin kalin 'ta hola hasi zen, estankun 'ta hoitan. Biñon ya erabat esateko itxian. Eta geo atsolorra. Ordun egun bat jartzen zuten denak batin bixitara joteko eta hantxen joten zinak 'e haurrakin 'ta igual jongo zin eta hantxen, ben festa 'ro izaten zuten.
Biñon hora ya haurra izandu 'ta handikan egun batzuta 'ro. Bai. Hantxen, denak bildu elkarrekin, 'ta ben haurrakin 'ta, 'ta hantxen ongi pasatzea. Atsolorra.
- Emakumik bakarra (...)?
- Bai, bai, bai, bai, bai. Bai.
- 'Ta zuk euki zenittunin kompaziyo batea, atsolorra ez zen, biño auzokuk 'ta bai...
- Bai, bai, bai, bai. Bai, bai. Bai. Ni honea torri nitzanin 'ta lau haurrak izandu nittunin,
lautan berdiñ. Auzokuk beti bixita hartuta, kartzen zizuten hori, zerbatt errealo. Eta biñon ya ez, atsolorra 'ta hola ez, hora ya bakotxa be egunetan 'ta beak posible zunin 'ta. Biñon jakiña gaiñin eoten giñan torko zila.
- Eta noiz hasi zen ospitaletan 'ta...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:16:15 - 0:18:00 (1' 45'')
Laburpena Jaio eta lehendabiziko lana bataiatzea izaten zen. Otordua etxean egiten zen aitabitxi-amabitxiekin. Egun batzuetara, berriz, atsolorra: auzoko emakumeak haur jaioberria ezagutzera joaten ziren.

"Partera"k

Transkribapena

- Geo... Zu oandikan gotzen za atsolorra itten zela?
- Bai.
- Jaiyotza nola izaten zen? Karo, itxetan itten zen...
- Jaiyotza itxian izaten zen, bai. Eta ni... Ya ne garaiko 'ta hola ya meikuk, meikukin. Denak ez dakit, biñon ya orduko, behintzat, bazin meikuk Oiyartzunen. Oiñatibia Bernardo, eta Don Regino Alzarain. Eta ya Oiñatibia, behintzat, asko ibiltzen zena zen. Biñon baita emakumik 'e.
Parterak ibiltzen zinak zin asko. Eta pues hori, dena itxian. Eta... Batailla... Jaiyo 'ta lembiziko gauza bataillua. Ahal baldin bazen...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:14:50 - 0:15:45 (0' 55'')
Laburpena Gure aurreko bi belaunaldiek dagoeneko medikuarekin erditzen zuten, baina parterak ere ibiltzen ziren oraindik. Orain dela 50 urte arte edo, jaio etxean egiten zen.

Zeukaten guztia gurdi batean sartzen zenekoa

Transkribapena

- Posible zen guziya, posible zen guziya itten zen. Bai. Eta ordun nola... Nik ya ez, biñon ne aurrekuk, ne guraso 'ta izebak eta hoik, berriz, baita koltxoiyak 'e. Nola zeakin, ardi illikin itten zen koltxoiyak, baita koltxoiyak 'e. Bai. Eta lendikan, berriz, ni neone ez naz akordatzen,
biñon lenotikan, berriz, arriu hoi dena eamaten 'men zen gurdiyan. Eta gurdiyari zerbait jartzen 'men ziyoten soiñua ateratzeko, jendia konturatzeko zamatela. Bai. Eta zerbatte krik itten zun holoko soiño bat jartzen 'men ziyoten gurdiyari. Bai.
- 'Ta zuk bakizu zue amona 'ta hola zea in zin 'o?
- Ez dakit, amonan kasun ez dakit, biño badakit ohittura hoi zela. Eta beste ohittura oan dembora berin akortu nau, baita maixterra... Badakizu gue garaitan 'ta lenotikan 'e
maixterra zela asko ordun kalin eta baserriyan 'ta. Eta maixterrak baserritikan ate ber zutenin 'e, San Martiñak izaten 'men zin maixterra baserritikan ateratzeko.
Eta ordun 'e arriun kasun bezela, ben gauza denak gurdi batin 'o gehiyotan hartu 'ta joten 'men zin jon ber zuten leku harta. Bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:13:20 - 0:14:50 (1' 30'')
Laburpena Garai batean, koltxoiak ere eramaten ziren arreoan. Maria Jesusek ez du ezagutu, baina badaki arreoa gurdian eramaten zela eta soinu bat jartzen ziotela gurdiari denek entzun zezaten. Baserria utzi behar zuten maizterrek San Martin egunean egiten zuten aldaketa, beren gauza guztiak gurdian hartuta.

Arreoa

Transkribapena

- Arriua ordun... Gehiyenak mutillakin hasitzen giñanetikan hasitzen giñan ezkontzako arriua prepatzen. Eta beste askok, berriz, zuten ohittura lenotikan 'e bai. Eta monja jon ber zutenak 'e arriua ber izaten zuten. Bai. Eta... Ordun gure kasun, ezkontzen giñanan kasun, ni ezkondu
'ta geo hasi nitzan eta gehiyenak 'e uste dut hala hasitzen giñala, biñon bazin bakar batzuk lenotikan itten zutenak 'e. Behiñ adiñ batea ailletzen zinin, pues hasitzen zin prepatzen. Ni hasi nitzan... E... Oan gizona dutenakin hasi 'ta geo. Ordun joten giñan arropa,
guk ber genun barrengo arropa, itxian ber zen arropa, eta arropatikan aparte gauzak 'e bai. Itxian ber zin bajilla dela 'ta... hori dena erosi 'ta prepatzen joten giñan. Jaso itten genun. Eta maindire, tobailla dela, barrengo arropa dela... 'ta hoi dena, berriz, bordatu.
Zakiyena beak, nik... Monjetan ikasi nun bordatzen, eskuz in nittun eta oantxe arte, oan 'e badozkit... E... Mantela, berriz, lengusuk in zin puntokruzen eta gaiñeko maindire eta tobailla 'ta hoi, berriz, nik in nittun. Eta geo pues ohittura hoi genun, gordetzeko.
'Ta oan san zattuten bezela, oandikan 'e arriuko gauzak badaude. Eta geo zen ohittura ezkondutzeko fetxa jartzen zenin, intako gauz hoi denak, garbittu, plantxatu, almidonatu eta erakutsi. Itxian zen sala 'o kuarto haundiyena 'ro denak haik atera, bai arropa bezela bajilla...
genun gauza denak atera eta han jarri 'ta pues familikuk, launak, auzokuk 'o zerbatt oparitzen zizutenak 'o... Eta jende pilla bat etortzen zen ikustea 'ta gu 're joten giñan bestinak ikustea. Ohittura hoi zen. Eta geo pes hori, komentaiyu hoi ez, geo:
"Jo, holakok hura arriua eaman zun!" 'ta. Bai. Biñon hoi ni akortzen nazelikan hola izandu da.
- 'Ta hoi ezkontza aurretik izaten zen?
- Ezkontza aurretikan bai, bai. Eta hori, posible zen guziya.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:10:20 - 0:13:20 (3' 00'')
Laburpena Arreoa: mutilarekin hastean edo hasi aurretik hasten zen emakumea arreoa prestatzen. Moja joaten zirenek ere egin behar izaten zuten. Ezkondu aurretik arreoa erakusgai jartzen zen, lagunek eta auzokoek ikus zezaten.

Transkribapena

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-038
Pasartea 0:05:50 - 0:10:20 (4' 30'')
Laburpena Bizikletan 39 urterekin ikasi zuen. Gero mobilett bat erosi zuen. Josten ikasi zuenean, gizonak josteko makina opari egin zion.

Motoan zeharka eserita

Transkribapena

- Bai, bai. Motuk len esan zattutena, lenotikan bazin, biñon zea hoik, e modelu hoik eta... Ni akortzen nazelikan, berrogeita hemezortziyan agertu zin. 'Ta klaro, atentziyo gehiyo billera batin eta klaro, gazte jendia 'ta denak... Batzuk desitzen moto berriya zutenak launtzeko
'ta bestik, berriz, kuriosidadingatikan gen hairi beira.
-'Ta zer zen, lendabiziko aldiya motun gaiñin jartzen ziñela, igual?
- Ni bai.
- 'Ta nola jarri ziñan?
- Ziharka.
- Ziharka.
- 'Ta geo 're urtetan 'ta urtetan hala ibilltzen giñan. Eta geo hasi giñan zea, hasi giñan... Zankolaka jartzen. Eta klaro, oandikan galtzakin 'ta gutxi ibiltzen giñan. Ordun hasi zen faldapantalon 'ta hoi, biñon ni gonakin ibiltzen nitzan eta gonakin zankola jartzen nitzan,
biñon geo itten nun txaketa bat 'o jarri belaunak eta tapatzeko, klaro! Jeneralin gona tubo nola izaten genun, hora ixterran erdiño iyotzen zigun eseita geundela eta geo txaketa bat 'o jartzen genun... Jartzen nun tapatzeko. Eta geo ya ez, geo ya hasi giñan zankolaka 'ta jartzen,
biñon urtetan 'ta urtetan ziharka. Eta oso inkomodua zen. Klaro, zertikan batetikan jon ber zunun aurrin zon personari gerritikan helduta, sujetatzeko. 'Ta bestetikan, gue posturakin, postura txarra nola zen, itten zen nekatu eta jan berriya baldin baziñan 'o maritu 're bai.
Klaro, zu dena ziharka pasatzen ikusten zunun, oso inkomodua zen.
- Kurbatan 'e bai!
- Baita 're, txarra, bai. Hoa kurbatan, berriz, arriskutsua.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:03:50 - 0:05:50 (2' 00'')
Laburpena Neskak gonarekin ibiltzen ziren eta motoan zeharka esertzen ziren. Oso deserosoa eta arriskutsua zen motoan zeharka joatea. Gero hasi ziren zangolaka joaten.