"Parterak": emakume ausartak

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:21:50 - 0:23:10 (1' 20'')
Laburpena Parterak etxekoandre normalak ziren. Ez zeukaten ikasketa berezirik, baina berezko trebetasuna zuten emakume ausartak ziren. Ama eta haurrarekin egoten zen partera. Izan zitekeen familiakoa -senidea edo gurasoa- eta gero beste etxeetan eta auzoetan berdin ibiltzen zena.

Transkribapena

- 'Ta partera saten dina hoik zer zin emakume...?
- Bai, etxeko-andre normalak. Bai. Esan duten bezela, bular-tiratzaillik bezela, oillaskuk zikitzaillik bezela, kuranderak bezela, hortaxen ibiltzen zinak zin. Emakume ausartak,
hoixe. Eta gaur bezelako jakinduriyikan... Jakinduriya den tokitik hartu gabik. Hairi berez torko ziyoten. Bai.
- Eta haurra jaiyotzeko garaian eoten zen emakumia harrekin?
- Bai, bai, bai. 'Ta harrek launtzen ziyon. 'Ta harrek txilburra... Harrek haurra jaso 'ta harrek txilburra moztu 'ta in ber zen guziya harrek. Bai.
- Eta ama 'ta ahizpak 'ta... Etxeko norbaitt eoten al zen?
- Bai, bai... Ni e' naz tokatu miñon hoi normala da, haik han eongo zin. Haik han eongo zin, miñon ama atendittuko zuna eta haurra atendittuko zuna 'ta gaiñeko zea hura dena ingo zuna: txilburra moztu, garbittu, jantzi ingo zuna dena hura partera hora zen. Bai.
Eta hora izan zitteken familikua, izan zitteken seniria 'o izan zitteken gurasua. Eta geo pues beste itxetan 'ta auzotan berdin ibiltzen zena.