Zeukaten guztia gurdi batean sartzen zenekoa

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:13:20 - 0:14:50 (1' 30'')
Laburpena Garai batean, koltxoiak ere eramaten ziren arreoan. Maria Jesusek ez du ezagutu, baina badaki arreoa gurdian eramaten zela eta soinu bat jartzen ziotela gurdiari denek entzun zezaten. Baserria utzi behar zuten maizterrek San Martin egunean egiten zuten aldaketa, beren gauza guztiak gurdian hartuta.

Transkribapena

- Posible zen guziya, posible zen guziya itten zen. Bai. Eta ordun nola... Nik ya ez, biñon ne aurrekuk, ne guraso 'ta izebak eta hoik, berriz, baita koltxoiyak 'e. Nola zeakin, ardi illikin itten zen koltxoiyak, baita koltxoiyak 'e. Bai. Eta lendikan, berriz, ni neone ez naz akordatzen,
biñon lenotikan, berriz, arriu hoi dena eamaten 'men zen gurdiyan. Eta gurdiyari zerbait jartzen 'men ziyoten soiñua ateratzeko, jendia konturatzeko zamatela. Bai. Eta zerbatte krik itten zun holoko soiño bat jartzen 'men ziyoten gurdiyari. Bai.
- 'Ta zuk bakizu zue amona 'ta hola zea in zin 'o?
- Ez dakit, amonan kasun ez dakit, biño badakit ohittura hoi zela. Eta beste ohittura oan dembora berin akortu nau, baita maixterra... Badakizu gue garaitan 'ta lenotikan 'e
maixterra zela asko ordun kalin eta baserriyan 'ta. Eta maixterrak baserritikan ate ber zutenin 'e, San Martiñak izaten 'men zin maixterra baserritikan ateratzeko.
Eta ordun 'e arriun kasun bezela, ben gauza denak gurdi batin 'o gehiyotan hartu 'ta joten 'men zin jon ber zuten leku harta. Bai.