ane lardi enbil-k bidalia Ar, 09/29/2009 - 10:35-n
Forma mugatua:
Apopilua
Kategoria gramatikala:
Izena
Batuan:
Apopilo
Esanahia:
Gazteleraz:
Huésped
Ikusi | Aipamena | Hiztuna |
---|---|---|
Aipamena ikusi | apopilukin 'ta lana itten genun, biñon, 'ta jateko 'ta 're asko ber baizen. Mutillak 'e apopiluk, apopiluk harrobitik tortzen zineko bazkaiya jarri 'ta, itten... 'Ta geo, kalea jun 'ta udaan, udaan tortzen zin jendintzat kalin, arropa garbitzen genun. Bai, aski ongi bai! | Egimendia Aranburu, Korneli |
Aipamena ikusi | Gaiña nobiyua 're han in bazenun, Apopilua, ez? - A bai, apopilua zen ordun! - Bai. | Egimendia Aranburu, Korneli |
Aipamena ikusi | - 'Ta neska 'ta mutillak denak batea? - Bai. Bai. 'Ta apopilo eoten zen Karrikako Errotan. Eta itxea jonta 're leña maten 'men ziyola saten du Karrikan bizi den Joxeixio bada bat, aspaldiyan ez dut kusi. | Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa |
Aipamena ikusi | - Bata bestin atzetik iual. - Bestia zea hoi txixtia. Hoi egiya 'men da. Ama-alabak bizi 'men zin itxe batin, ama alarguna 'ta alaba. 'Ta mandazaiñak dembo batin manduakin ibiltzen zinak, mandazaiña apopilo. | Arbelaitz Sarasola, Rufino |
Aipamena ikusi | honea torri zenin zeara Makin... 'ta geo Makintxeko gizona hoi nola eaman baizuten detenittuta kartzela, harren tokiyan torri zen ne gizona. 'Ta geo bakizu, apopilo tokiyak eta ber izaten zin... ne itxea jon zen apopilo 'ta handikan in genun izauera. | Pikabea Artola, Arroxa |
Aipamena ikusi | - 'Ta in genun izauera 'ta handikan ezkondu giñan, bai. - Bai, ze Portuberrin apopilo... - Asko. | Pikabea Artola, Arroxa |
Aipamena ikusi | Gue etxea jon apopilo 'ta han bertan zahartu 'ta miña bat harrapatu 'ta bertan hil, bai. Zuk izautuko zenun Mieltzo, Mieltzo Tromoiya? - Bai. | Pikabea Artola, Arroxa |
Aipamena ikusi | - ...zittuzten, saldu hemen diru galantin 'ta ben herriyan etxe txar batzuk bazittuzten 'ta hara jonak dia, hara jonak asko. - Kontazu Arroxa atzo kontatu zenina: nola hartu zenun apopilo... | Pikabea Artola, Arroxa |
Aipamena ikusi | Paxana saten ziyoten. Hemen lana itten zuten nekin fabrikan, eta gizona, asko torri zen bezela, hoi 're torri zen lan billa horren nik saten duten horren gizona, 'ta apopilo jarri zen hor, oaindik bizi da andria hura. Miño erren... hura 're bizi zen errentan. | Pikabea Artola, Arroxa |
Aipamena ikusi | 'Ta geo apopilo zon tokiya hartan bazola tokiya 'ta be familiya karri ber zula. 'Ta be Faixan 'o horrek dirijitu zun nola 'ta, ekarri zittiñen, ya birian zozten eta geo saten yo etxeko andriak, etxeko andriak eyola utzitzen familiyik kartzen 'ta ya kampun zoztela. | Pikabea Artola, Arroxa |
Aipamena ikusi | - Jende pilla 'rra torri zen e? - Bai. Asko, asko. - 'Ta haik ze, klaro, haik oaindikan ez zuten eosteko diruik 'ta ze itten zin, apopilo sartu? | Pikabea Artola, Arroxa |
Aipamena ikusi | - Apopilo sartu. Batzuk ez zuten hartutzen 'ta asko zen zu, ben kontura txabolak in 'ta beno. Asko... extremeño hoik lembizitikan oso ongi ez zin bizittu e! Jesus! - Haik 'e benak pasik? | Pikabea Artola, Arroxa |
Aipamena ikusi | - Bai. Nola zun izena? Sor Kontsuelo uste 'ut zela maistra. Gaztia zen eta kalin zon apopilo, Postan. - 'Ta eunero kaletikan Ergoina joten zen? | Zubialde Olaskoaga, Kaxilda |
Aipamena ikusi | - Bai. Margarita Garaioa maestrak... Izena 'ta apellidua gouan dakazkit oaiñik. Atta sombrerukin 'ta tortzen zitzaiyon. Errotakuk 'e... apopilo zozten tokikuk 'e, hoik 'e... Bat izango da noski biziyik Errenteiyan Juliana. Kontxita hil zen 'ta Joxixio 're azkena ikusi nunin 'e gezki zon. | Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa |
Aipamena ikusi | Saten zun Joxixionek esaten zun: "eskolan eskola bat 'ta itxea jon 'ta bestia!" Apopilo haren etxian! Arratsin beste leziyua. - Maextra hua beti. | Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa |
Aipamena ikusi | - Biño ez dakizu... - Don Ignacio! Mutill zarra zen. Andresenin eoten zen apopilo 'ro zea eoten zen. Jan 'ta ean han in, 'ta lo 're bai 'ta.(...) Kaixo mote! | Iza Artola, Joakin |
Aipamena ikusi | Bai, bai, bai izatezko Tolaen 'o Bialden. Bitako batin. Hoitan, tabernatan beimpin lembizi. -'Ta Bialden Uztapide 'ta apopilo eondu zin 'ta jende geiyo eote' al zen apopilo Bialden 'o Tolaren 'o? | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -Ez, hoitan ez zen apopilo eoten iñor. Uztapide, Uztapide bai, Uztapide, jakiña geo bertako alabakin espostu zen 'ta hua. Gaiñekun hor apopilo... | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | -'Ta Oiartzunen beste nombatte hola apopilo hartzeko... Karo hotelik eta ez zen izango. Gurutze-berri 're ez zen izango? | Lardi Landa, Joxe Luix |
Aipamena ikusi | Izuarri epoka txarra izandu zen hor Errentiyan 'ta. Horrako Bazen Garaiko(?) gizon hua 're ordun hil zuten 'ta. Ondo onduan hartan zon numbaitt 'e apopilo. | Pagadizabal Artola, Joxe |
Aipamena ikusi | Zea Zontzorrozko kamiyua itten ai zila, apopillo asko eoten zin. 'Ta apopilo denak hor lo itten zuten, Albisturrenin. 'Ta leno tolarik zin 'ta geo tolari haitan beti makillak 'o zea botata. | Andalurria Urrutia, Anttoni |
Aipamena ikusi | -Beti apopilo. Apopilo asko eoten zin. 'Ta hain arropa denak nik 'ta ne izebak garbitzen genun errekan. Bai guk dena garbittu, guk garbittu 'ta hantxe itten zen. Guk garbittu 'ta beste itxeko andre batek zea kompondu, hautsi baldin bazuten. | Andalurria Urrutia, Anttoni |