Udala eta euskara

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-036
Pasartea 0:09:20 - 0:11:10 (1' 50'')
Laburpena Udal langile gehienak erdaldunak ziren; idazkaria, esaterako. Gero, haren ordez, herritar bat jarri zuten: Inaxio Zalakain. Bere arreba Fidela ere udaletxean aritzen zen lanean, eta baserritarrei asko laguntzen zien.

Transkribapena

- Hoik ayuntamentun pues izandu zen, gerra ondorin izandu zen epoka ba kastellanuaiy hill edo alde iñ edo egiñ eta ba hori jartzia tokatu zen hori herriko gorabera guziyan jakintsua zen. Herriko bizitzan guztiyan jabe 'ta bea jarri zen sekretaiyo.
Izandu zun dembora sekretaiyo eondu zena Fidelan anaiya. Inaxio.
- 'Ta Fidela zer zen?
- Inaxio Zalakain.
- Fidelak ze... Ayuntamentun itten zun lana baita 're, ez?
- Bai, asko.
- Zer zen administratibo bezela 'ro?
- Ez dakit ze zea... Bai, ordun karerrik gabe 'ta nahiko eskola ona baldin bazuten, sartzen zian oso errex. Gaur esijitzen da karrerak.
- Bai.
- Eta haik euskeraz ingo zuten ya?
- Bai, euskeraz. Euskeraz. Ber zenin ingo zuten, biño gaiñekun erdera haiyek ere gehiyena ibilliko zuten segun ze... Bai, biño haik lan asko tten zun fidelak.
Baserritarrakin eta launtza 're bai. Karo, baserritarrak ez zeon gaur bezela preparatua. Gaur oso diferente da. Ber beharrak baserritarrak 'e bai, biño baserriyan aitzeko 'ta zea 'ta geo pues...
Fidela horrek askoiy mesedik egiñ. Informaziyuk eta... "Ez, hua hola iñ ber 'zu 'ta..." Gauzak erakutsi 'ta... Launtza haundiya.