Kalean jostatzen

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:21:45 - 0:23:20 (1' 35'')
Laburpena Oiartzungo kalean haur asko elkartzen ziren, beti jostatzeko prest. Ez zuten gaiztakeria handirik egiten, baina beti zirikan ibiltzen ziren.

Transkribapena

- Jo! Juerga errak pasatzen genittun haiekin, ene! Zinturak lotu... pero, eske ateratzen giñan... arrosiyua izaten zen illunabarretan, 'ta arroxiyoko aitzakiyan atera, arrosiyoa joteko, 'ta juntatzen giñan mordoska, neska mordoska, launak 'ta denak hortxe, zea,
geo neska 'ta mutil, juntatu 'ta Paul hoi tartin izaten genun: zinturak bildu elkarrenak eta estatua hor, horren goiti bera bota 'ta Donfelizeneko zeiai, oain jardiña nola in dute, Donfelizeneko itxia horrei aldabai lotu zinturak 'ta gu estatuan atzin gorde; ta-ta-ta,
aldaba jotzen genun... hor 'ta beste... Muguruzanin 'ta bueno! Muguruzanin 'e aldaba gaitza zun atiak eta elizan aiñako hola zea bat bada hor eskalletan gotti iyota petrilla gisako bat? Haren atzin gorde gu 'ta gauza berdiña hairi 're 'ta "¿Quién es? Zein da?"
'Ta gu erki, zein den, zea gorde 'ta zinturakin tira aldabai... iñorrez han! Miño guk, jesus! Zenbat holako pika... zeak... pikareskiyak itten genittun, bueno! Eta gozatzen giñan! ¡Qué bien lo pasabamos!
- Gañea haur asko juntatuko ziñazten plazan 'ta?
- Laun asko.