Arropak, txuri

Transkribapena

- 'Ta ur beruakin 'ta ez zen garbitzen beste modu batea arropa?
- Arropa bai. Arropa itten genun itxian aklaratu ezikan dena. Bai. Itxian balde zabal haundi batzuk genittun, eta ordun kolozkua 'ta txuriya aparte, eta gaiñeko...
Aklaratu bittarti hoi dena itxian itten genun. Geo... Genittun, e... Itxian onduan egurrez intako maiki batzuk eta ordun jaboiyakin eta askotan, klaro, lejia 're jaboiyakin batin jartzen geniyon, jaboiya biño len 'e baita 're dembo gutxiyan ni akortzen naz, biñon...
Surtako hautsakin 'e jartzen genun zea, arropa. Txuriya... Koloria pixka 't joten ziyon, biñon bagenun hartako 're beste sistema, geo itten genittun e... Belarretan jarri, arropa txuriya, eta harrigarriya da, biño oso txuriya gelditzen da.
'Ta... Oan suabizantia ibiltzen dugu, biñon ordun 're oso usai goxua gelditzen ziyon gauan utzi belarretan 'ta. Bai.
- Noizpatte kontatu izandu zu norbattek...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:15:20 - 0:16:50 (1' 30'')
Laburpena Arropa etxean garbitzen zuten eta errekan aklaratu. Bera jaboiarekin aritzen zen, baina gogoan du surtako hautsarekin ere aritzen zirela. Gauean belarretan zabaltzen zuten arropa eta txuri-txuria gelditzen zen.

Pinto erreka

Transkribapena

- Jateko 'ta jana itteko 'ta. Geo arropak garbitzea joten giñan Peluko errekara. Pintoko erreka bezela izautzen dena. Pintoko erreka hoi Gurutzetikan hasitzen zen, sortzen zen, erreka ttiki bat,
eta beste erreka ttiki bat oan esan zattuten Xixtiyoko haixtiyan guk ura kartzen genun itturriyak. Lembizikuk haik hartzen zittun. 'Ta geo erreka hoi da, oan saten yote Urkabe erreka, biño... Ez da Urkabe erreka, hoi da,
Pintoko erreka 'ta Peluko erreka bezela izautzen duguna. Uan Auztiko rebueltan barrena, e... Ibarrea atetzen dena. Ni lengun harrittu in nitzan Hitzan entzun nunin Urkabeko erreka zela, 'ta san nun: "Jesus, hoi aspaldiko erreka zarra da! Eta izen hortaz ez da izautzen",
biño bueno, hori beste konto bat da. Eta arropak garbitzea joten giñan Peluko errekara 'ta sartzen giñan uretan. Han itxeko gizasemik harri haundi bat, e... Jarriya izaten ziguten, xabal bat, zea, zurrumbillo ttiki bat itten zun lekuan,
gu sartzen giñan errekan 'ta han aklaratu itten genun arropa. Itxetikan ya jaboitu 'ta dena pronto eamanta. Eta behiyak eatea 're hara eamaten genittun. Udara 'ta negu. Eta... Baldin bazen hotza 'ta baldin bazen... E...
Bueno, beruakin ez ziyoten hombesteaiñoko kalteik itten, biño... Zembaitan behiyak hormetan izin jonikan ibiltzen zin.
- Bai, e?
- Bai. Bire luzia! Bai. Jon 'ta torri igual izango zin... Ba! Zortzirehun bat metro bai! 'O gehiyo igual, igual kilometro bat! Eta Xixtiyoko txabara itturriya billa joteko 're... Xabalin zen, biñon, beste hombeste igual.
Eta egunin esan zattuten bezela, guk, bi bizitzatakuk, asko aldiz jon ber izaten genun hara. Bai.
- 'Ta erropa neguan 're...
- Bai, bai, bai.
- Hankak sartuta?
- Bai, bai, bai, bai. Berdiñ, berdiñ, berdiñ. Gutxitan izaten genun... Gaiña gu guenak 'e...
Klaro, animaliyan... Animaliyak ematen zigutenetikan, diro sarrera izaten genun, eta askotan nahiyo izaten genun itxian ondoko aska behiyari eaten utzi, 'ta gu arropak garbitzea beko errekara jon, bai. Bai, bai. Eta hantxe, 'ta gaiña...
Ez genun izaten babesteko ezer ez, ez polainik, ez ezer 'e. Eta... Biñon... Bai, denea ohittu itten da! Ohittu itten da, horaxe ikusi genun! Ordun ez genekigun beste arraxtasunikan bazonikan. Hora itten ikusi genittun gen aurrekuk eta guk hora in genun.
Geo... Jarri zinin ura 'ta hoi, geo bai, ikusi genittun berrikuntza hoik, biñon bittarti hartan pos horaxe zen, 'ta hora.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:11:50 - 0:15:20 (3' 30'')
Laburpena Arropak garbitzera Peluko errekara, Pintoko errekara, joaten ziren. Arropak garbitzeko hankak errekan sartu behar izaten zituzten, baita neguan ere. Behiak ere errekara eramaten zituzten edatera.

Adolfo Leibar ikerlanean

Transkribapena

- Bai. 'Ta orain gogoratu naz beste gauz bat. Eun batin jon nitzan ura billa 'ta... Giza seme bat agertu zin. 'Ta han ai nitzan ni, txantxillakin joten nitzan, e... Esnia neurtzeko ontziya, txantxilla deitzen geniyon. Litro erdikuk eta litrokuk izaten zin.
'Ta han ai nitzan ni baldia betetzen 'ta giza semi hoi kroskatikan nei beira, 'Ta san zin zeiñ zen, Adolfo Leibar zela, 'ta san zin: "bota 'zazu eskua gehiyo jasota baldea ura" 'ta klaro, zembat 'ta urrutiyotik bota, ordun 'ta soiño haundiyo hartzen zun.
Nik ikusten niyon zerbatte bazakala lepotikan zintzilik eta harrek hizbidia eta hizbidia maten zin nei 'ta galdetzen zin: "'ta oaiñ kantatzen ai den txori hoi ze klase da?" "billiarrua " 'ta "ixo, ixo pixka bat! Ez zazula bota oan urikan! Besti hoi?"
'Ta "kaxkabeltxa iruitzen nau nei." 'Ta hola behintzat, dembo pixka batin izketan aittu giñan, eta ni ne baldiak hartuta habitu nitzan 'ta san zin: "eon, eon pixka bat, ion! Zuk esan zun guztiya nik hemen botoi batei mango yot eta aittu ingo 'zu!"
Ni harrittua! Nola izan zitteken. Jarri zun martxan eta hantxe, ura nik nola botzen nun soiñua, billiarrua kantari, nik beai ze saten niyon, béak ze galdetzen zin, jesus...! Sorginkeiya iruittu zin nei! Bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:10:00 - 0:11:50 (1' 50'')
Laburpena Behin, ur bila joan zen batean, gizon bat topatu zuen iturrian. Uraren soinuaz eta txorien kantuaz galdetu zion. Ondoren, katxarro batetik berak esandako guztia entzun zuen eta sorginkeria iruditu zitzaion. Adolfo Leibar zen gizon hura.

Argia eskas eta ura urruti

Transkribapena

- Zea... E... Argiya 'ta ura 'ta?
- Argiya... Bai, biñon... Argiya igual astian bitan falta izaten genun, 'o gehiyotan igual. Eta faltatzen zenin, ez genun jakitten noiz komponduko zuten.
Zertikan egurreko postik izaten zin eta nahikua izaten zun, e... Arbol bat eroitzia, 'o adar bat hautsitzia 'ro... Eta nola zeak´e argiyan kordoiyak 'o kablik hain kaxkarrak izaten zin, hautsi 're oso errax itten zin.
'Ta geo barrengo istalaziyua baita 're oso ximplia 'ta arriskutsua izaten zen. Eta geo... Zea 're, argi indarra 're ttikiyuo. Argi gorri batzuk izaten zin eta igual itxian sukaldin baldin bazenun, e...
Geo gelatan igual ez zen izango, kuartutan, eta batetikan kalidade txarrekua, 'ta bestetikan, bombila 're itxian, bombillak 'e oso gutxi izaten zin.
- Ez zen tokitan, gotzen al za zekin...
- Ez zen tokitan, e... Guk lembiziyan ibiltzen genun... Beti eoten zin prest baserritan farolak eta kandelak. Eta geo osaba minetan hasi zenin lanin, karburun bittartez itten genun. Bai. Harrek zea itten zigun, eamaten zigun karburuk eta... Harren bittartez itten genun.
Biñon, bai, gutxiyotan. Kandela 'ta farolak. Eta geo, ura ez, ura... Aska bagenun bi bizitzantzako, biñon eskas izaten genun. Guentzako, 'ta arropantzako 'ta animaliyantzako ez zen ailletzen. Eta... E... Itxeko edateko ta jana prepatzeko 'ta joten giñan Xixtiyoko haixtira.
Eta... birexur bat izaten zen, birexur batin jon ber izaten genun, eta... Zinkazko baldiakin eta egunin askotan. Eta... Hantxe betetzen baldin bagenun, zea, betetzen baldin bagenun baldia itturriyan, nik behintzat, ixkiñeko lurra juaz kartzen nun 'ta erdiya birian galtzen nun.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:07:20 - 0:10:00 (2' 40'')
Laburpena Argindarra orain baino eskasagoa zen. Etxeetan instalazio sinplea eta arriskutsua izaten zen. Askotan izaten ziren aberiak, eta beti prest egoten ziren farolak eta kandelak. Ur-korronterik ez zegoen etxeetan. Egunean behin baino gehiagotan joan behar izaten zen inguruko iturrietara ur bila.

Egurra

Transkribapena

- Tolaria nun-nahi zen ordun. Bai. Eta gaiñekun baserriyak, pues, Terrenoz 'ta hola len san zattuten bezela, haundiyak. Geo aparte, e... Itxe gehiyenetan 'o denetan, gehiyenetan behintzat, egurra bertan izaten genun, itxeko terrenutan, 'ta hoi 're bentaja haundiya zen.
Ordun urte guziyan itten zen sua egurrakin. Eta egurra oso estimatua izaten zen eta geo ez baldin bazen... Adibidez, guen beste bizitzakuk ben terrenuan ez zuten egurrikan eta haik kartzen zuten udalak ematen zun su egurra esaten ziyotena.
Udalak itten zun urtero basúa botzen zin lekuan materialatako baliyo ez zun egurra, itten zun sorteun bittartez sorteatu, zon lekuan bertan. Lan neketsua 'ta gorra izaten zen, e... Lembizi in ber zen zon lekutikan bire baten ondoa atera eta geo...
Biri hartara sartu ahal baziñeken kamioiya... Kamioiyak 'e oso gutxi zin ordun, GMCik holoko zakar batzuk zin, eta... Igandetan bat bestiri launduz 'o... Kamioiyan karri 'ta 're, biñon... Guen itxea sarrerako... Sartzeko kasun, kamioiyik ez zen sartzen.
Ordun, kamioiyakin kartzen baldin bazen Xixtiyoko bire gurutzeiño, handikan itxea berriz animaliyakin karritu ber izaten zen. Biñon, ez zen gue kasua ez zen. Guk e... Itxian izaten genun nahiko egurra, e...
Moztutzen genun otsailla aldea eta dena itxian ondoa karraitzen genun. 'Ta geo itxian onduan pillatu. Beko sua zen eta moztutzen erraxa zen, mia 'ta lodiya 'ta dena, e... Batea itten genun eta geo beko suan onduan pilla haundi bat sukaldin iñ 'ta handikan erre.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:05:00 - 0:07:20 (2' 20'')
Laburpena Egur asko behar izaten zen lehen. Seastarreneko lurretan bazegoen nahiko egur, baina ez zeukatenek herri-lurretakoarekin konpondu behar izaten zuten. Udalak zozketan ematen zuen eta auzolanean ateratzen zen egurra.

Saastiarrene

Transkribapena

- Haunditakua 'ro ttikitakua?
- Seastiarrene... Bi bizitza zittun, 'o 'ttu, hobekiyo sateko. Eta gu bizi giñan partia haundiyagua zen beste bizitza biño. Eta guen itxian ioten zin... Behiyak betzi, inguru hoi, e...
Bihor bat, geo... Txerri, e... Konejo, oillo, ahuntzak 'e bai bastante, eta terrenuk 'e bai. Terrenuk 'e zelaiyak, iatze tokiyak, eta... Haundiyaguk zin beste bizitzanak biño. Biñon, iatze lekua itten genittun kambitu urtero. Ordun, e...
Zin iatze leku haundiyuguo eta ttikiyuguo eta urte batin haundina guk hartzen baldin bagenun, hurrengo urteko utzitzen geniyon beste bizitzakuri. Haundina, eta klaro, haik ez zuten barrutiyikan zakarra biltzeko eta guk bagenittun bi barruti.
Bat Alemendi aldekua deitzen geniyona eta bestia Itxipi ayekakua. Itxipi ayekakua zen, e... Herri lurra. Ordun harren errenta patu in ber izaten genun, biño gainontzekua ez, gainontzekua itxekua.
Eta... Iatzin kontukin hola moldatzen giñan. Guk urte batin haundiya eta hurrengo urtian haik ttikiyagua. Geo... E... Zalai kontutan 'e, guria askoz 'e haundiyagua zen. Belarra askoz 'e gehiyo ibiltzen genun guk,
'ta geo itxeko terrenutatikan aparte ibiltzen genittun beste bi saardi, Urkabeko biri hortan e... Karlos Aranburunak zin, karlos Ttentte saten geniyonanak, eta ordun, e... Guk zaintzen genittun, belarra guk aprobetxatzen genun eta geo e...
Zea, sagar garaiyin 'e sagarra tolarea... Karlos Aranburun tolarea eamaten genun sagarra, biño geo baita 're, dembora berin, saardua handikan itten zen guentzako. Eta beste bizitzakuk berriz zuten, sagardiya beák.
Guk bagenittun sagarrak, biño gutxiyo. Eta klaro, holako beharrik ez genun ikusten, beste bi sagardiy haik, san duten bezela, ibiltzen genittulako.
- Tolareik ez zen Seasterrenin?
- Ez, ez, ez zen tolareik Seastiarrenin. Biñon, Gurutzen bazin, Aldakon, e... Arkalen eta... Ez, gehiyo ez dut uste, uan momentuz behintzat, ez naz akortzen. Eta ordun Tolarekua berriya zen, haundiya zen, oso erosua eta han inguruko gehiyenak Tolarea, ui...
Aldakoa eamaten zen sagarra. Eta Arkalekuk ya gehiyo itten zuten bentzako 'ta ben familikuntzako 'ta hola. Biñon... Tolaria nun-nahi...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:01:40 - 0:05:00 (3' 20'')
Laburpena Saastiarrene baserrikoa da Maria Jesus. Berez Ameztoi du izena, baina jendeak Saastiarrene edo Kuatrone bezala gehiago ezagutzen du. Zer azienda eta lursail zituen kontatu digu. Gurutzeko zein baserritan zeuden tolareak.

Diru mugimendu gutxi: trukaketa eta razionamendua.

Transkribapena

- 'Ta zu gotzen za, diruz aparte trukaketaz gotzen za?
- Bai, bai, bai. Arrautza asko. Arrautza dendata asko. Arrautza eaman dendata eta guk itxian ber genuna. Bai.
Baita 're geo gerra ondorengua izanagatikan 'e akordatzen naz razionamentua. Hoi 're akortzen naz. Hiru kategoria zin: primera, segunda 'ta tercera. 'Ta primerakuk zuten ogiya kantidade gutxiyo eta oliyua 'ta, e...
Letxekondesada 'ta txokolatia 'ta hoi kantidade haundiyuo. Eta terzerakuk zuten ogiya kantidade gehiyo, letxekondensadikan ez, eta gaiñeko jenerua 're kantidade ttikiyuo. E...
Kartilla batzuk zin eta haikin joten giñan uan Arrandeiya Maritxu den hortan Baraiberrenak ardo almazena zuten 'ta han banatzen zuten razionamentua. Bai. Eta hara joten giñan, eta nik eamaten nittun itxekuk eta Austiñenekuk.
Eta famili haundiya zen han, 'ta gaiña primerakuk zin haik, primera kategoriakuk eta ordun marmita batin oliyua. 'Ta ni batetikan gaztia 'ta, bestetikan ttikiya, han joten nitzan oliyua birian galduez hairi eamatea.
Ogiya eunero eamaten genun, 'ta ogiya billa beák tortzen zin guen itxeaiño, biñon hillabetin behingo razionamentu hura neonek entreatzen nun. Eta beno, bireko nekik aztutzen zin hara jon 'ta txokolatia ematen zitenin. Dena aztua gelditzen zen.Bai.
- Txokolatia 're razionamendun barrenin al zon?
- Bai, bai. Haikentzako bai, primeran barrenin baitzon. Biñon terzerakuntzako ez zen... Txokolatia nik uste 'ut kantidade ttikiyun maten zigutela, biñon letxekondensada behintzat, ez.
Ez ziguten ematen guri.
- Ta hoik zertik 'te zen, kategori difentik?
- Hoi... Esplikatzen ez dakit. Biñon akordatzen naz hiru kategori hoik zila.
Eta... Ogiyana 're akordatzen naz ongi, eta letxekondensada ez genula izaten 're bai. Binon gaiñekun ez dakit hoi zergatik izaten zen.
- Eta ogiya ez zen asko... Bueno denetik gutxi izaten zen, ogiya 're gutxi!
- Ogiya gutxi bai. Ogiya gutxi 'ta txarra.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-028
Pasartea 0:51:40 - 0:54:19 (2' 39'')
Laburpena Lehen erosi adina trukatzen zen. Dendara arrautzak eraman eta etxerako behar zena hartzen zen. Gerra ondorengo razionamendua ere gogoan du: hiru kategoriatan banatuak zeuden kartillak.

Esneketan aldaketak

Transkribapena

- Eta esniakin, esnia... Kalea? 'o...
- Esnia... Esniakin, e... Gehiyena, baserri gehiyenekuk beák esnia saltzen zuten direto. Eta han guen auzuan, ingurun esan nahi nuke, Ameztoi inguruko baserriyak
hola alde batea 'ta zean doztenak, ingurun doztenak, hamabostetikan hamarrek itxetik saltzen zuten esnia. Eta... Joten zin pes hori, bihorra zuna bihorrakin, ne ama bihorrakin joten zen, bihor beltz eder batekin. Txata, geo 're ni harren gaiñin ibiltzen nitzan.
Eta... Bueno gaiñin, geo kontatuko zattut ze itten nun. Eta... E... Bihorrakin 'o astuakin, asko zutenak bi astokin igual! Guen Austiñenekua adibidez, harrek, harrek eamaten zun bi asto haunditan. 'Ta joten zen e... Arraura, topoa.
Arraun utzitzen zittun astuak eta marmitak hartu topun 'ta Donostira. Eta gehiyo 're bai, han zea inguru hartatikan. Len san zattutena, hamabost itxetikan, hamarrek beák saltzen zuten esnia. Biñon, geo hoi pixkaka pixkaka galtzen joten zen,
han itxeko gaztiak ezkondu 'ta itten zinin, 'ta ordun ya haundiyoko batei ematen ziyon esnia. Guk eamaten genun Bordaxarrea. Alkizako famili bat hor bizitzen zen eta guk hairi eamaten geniyon.
E... Geo beste bizitzakuk hasi zin, Galdosenai Xixtiyoko kruzea atetzen. Eta... Biñon, e... Gaztia zen bittarte, 'ta jende asko zen bittarte, norbeak saltzen zun itxetikan esnia, direto bea jonta, e...
Ne ama Errentira joten zen, harre hua ordun bihorrakin Errentiño joten zen. Donostira joten zinak gehiyenak, Donostira joten zinak gehiyenak Arraun gelditzen zin, topua hartu 'ta Donostira joteko. Eta geo ya ondorin seittu zutenak, e...
Ya joten zin bihorra 'ta karrukin, 'o astua 'ta karrukin 'o, 'ta geo ya hasi zin lembiziko kamioneta koxkorrak eta. Eta ordun ya haikin len astuakin joten zena kamio hartan igual jongo zin bi emakume 'ro kamioi jabi harrekin ben esnia saltzea.
'Ta geo ya azkenea, esan nahi nuke, urtiak aurrea jon ahala, baserri gehiyenekuk ya haundiyaguri ematen ziyon. Han inguru hartan askok ematen ziyoten Galdosenai. Galdosen Juanitoi, tabernakuri.
Eta biñon, ne zean ne izaueran eta lembiziko urte hoitan 'ta, itxian be itxe bakotxetikan esneketa. Huraxe zen dirua, e... Baserriko diro sarrera hura zen. Eta geo, pes hori, len kontatu zattuten bezela, fruta baldin bazon frutakin, berdurakin, e...
Geo... Beste diro sarrera zen animaliyana. Animaliyan umik.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-028
Pasartea 0:47:55 - 0:51:40 (3' 45'')
Laburpena Esneketa: baserri gehienetakoek etxetik zuzenean saltzen zuten esnea. Astoarekin, behorrarekin... ahal zen moduan. Batzuek, Oiartzunen; besteek, Errenterian; askok, Donostian... Gerora aldatzen joan zen: etxeko gazteak ezkondu eta baserritik joaten hasi zirenean, esku gutxiago izaki, esnea banatzaile handiagoei ematen hasi ziren.

Transkribapena

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-028
Pasartea 0:45:15 - 0:47:55 (2' 40'')
Laburpena Lehen elkarlan handiagoa izaten zen. Tabernariek oilaskoak bizirik erosten zituzten. Haiek ere bazeukaten lana hil eta lumatzen. Errenteriako plazan postuak zeuden orain bezala. Beraiek hilabete batzuetan egoten ziren, hiru bat hilabete. Baina gero ere joaten ziren tarteka.