Arropak, txuri

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:15:20 - 0:16:50 (1' 30'')
Laburpena Arropa etxean garbitzen zuten eta errekan aklaratu. Bera jaboiarekin aritzen zen, baina gogoan du surtako hautsarekin ere aritzen zirela. Gauean belarretan zabaltzen zuten arropa eta txuri-txuria gelditzen zen.

Transkribapena

- 'Ta ur beruakin 'ta ez zen garbitzen beste modu batea arropa?
- Arropa bai. Arropa itten genun itxian aklaratu ezikan dena. Bai. Itxian balde zabal haundi batzuk genittun, eta ordun kolozkua 'ta txuriya aparte, eta gaiñeko...
Aklaratu bittarti hoi dena itxian itten genun. Geo... Genittun, e... Itxian onduan egurrez intako maiki batzuk eta ordun jaboiyakin eta askotan, klaro, lejia 're jaboiyakin batin jartzen geniyon, jaboiya biño len 'e baita 're dembo gutxiyan ni akortzen naz, biñon...
Surtako hautsakin 'e jartzen genun zea, arropa. Txuriya... Koloria pixka 't joten ziyon, biñon bagenun hartako 're beste sistema, geo itten genittun e... Belarretan jarri, arropa txuriya, eta harrigarriya da, biño oso txuriya gelditzen da.
'Ta... Oan suabizantia ibiltzen dugu, biñon ordun 're oso usai goxua gelditzen ziyon gauan utzi belarretan 'ta. Bai.
- Noizpatte kontatu izandu zu norbattek...