Gazteak izaki

Transkribapena

-Bai, gaiñekun, gaiñekun gui ez ziuten... Zea haitxek, kafi haitxek galdu izandu genittun.
-Hamabi zea haik?
-Hamabi paketi haik. 'Ta geo kamiona kargatu genun zea hoi, asuntu hoi. Gaiñekun pill errak ibilli izandu ttut 'ta nahiko suertia izandu!
Ez da! Dembu haitan kostosua 're izaten zen 'ta biajik galantak eta.
-Biño sosa kusi!
-Sosa pixka 't kusi! Sosa pixka 't kusi! Itten zen...
-Oan arrisku erra e Erramun!
-Bai, bai. Erra, arrisku erra bai. Arrisku erra.
-'Ta zertik ibiltzen ziñazten laneko dirua gutxi izaten zelako? Suelduk eta ttikiyak izaten zilako 'o?
-Biziyua hartu genun hoixe!
-Bueno, hoi bat, biziyua bat Erramun. Biño bai, leno san duguna, biaje bat in, biajin arrats bat in 'ta lanteiyan aste batin biño gehiyo iraazten ordun.
-Bai, bai bai.
-Hor, hortxe izango zen koxka!
-Biño erki arrixkatuta.
-A! Hoi bai.
-Bai, bai bai.
-Biño bai koxka erra 're! Jolin!
-Bai, bai bai. Bai, bai hoi bai. Oiañ leno san duguna arrixkua, arrixkua.
-Dena arrixkua.
-Arrixkua.
-Itxetik ate 'ta lembiziko pausotik.
-Bai. Bai, bai arrixkua.
-Sartu arte Erramun!
-Bai, bai. Guk hemen eskapadak itten genittun Jesus! Persona gaztiak importik haundiyik ez zun izaten 'ta.
Eruak izaten giñan 'ta itten genittun korrikaldi errak 'e bai! Errak 'e bai! Jesus!
-Nik saten dutena Erramun, ni e na asko diskuitzen.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:57:00 - 0:58:30 (1' 30'')
Laburpena Hainbeste urtean kontrabandoan ibili eta bitan bakarrik harrapatu zuten Erramun. Zorte handia izan duela dio. Lan arriskutsua zen, baina dirua ateratzen zen. Ihesaldi ederrak ere egin izan zituzten, baina orduan, gazteak izaki.

Lapurrak

Transkribapena

-Txanda batin in ziuten hor. Karri genittun 'ta paketik gorde genittun hor goixio estrata zar bat bada, 'ta hor. Gorde genittun 'ta.
Geo eamateko 'ro, abitzeko 'ro. Ondokun 'o ondokun ez dakit zer giñen, jon giñen 'ta seittun izautu nun pakete bat ibilliya bazola 'ta.
Hau ibilliya da ba! 'Ta hola hasi nitzan pixka 't kusten 'ta xolo ttiki-ttiki bat iña, biño xolu hartatikan iña arrankia.
Bai 'ta handik mordoska 't eamana, mordoska. Puntilla zen, puntillak zin. 'Ta: "Ai por dio! San berko ziu ba nausiyai!" 'Ta hala
San niyon hola 'ta hola. "Karri, karri! Bestela dena eamango 'ittek 'ta karri" 'Ta eaman niyon 'ta san: "Zer da 'ta?"
Hortxe Altziarren barrena denin zabaldua 'men zen puntilla hura. Lapurtua. Erruz izaki, hoitako madeja hoitako batek metro pilla ikaragarriya!
-Hoixe sokarriya...
-Erki bildua!
-Bai eskuko lau bihatz biño zabalagoko puntilla.
-Earra! Errak zin e! Kusi nittun nik han, xolu hartatikan. 'Ta hantxe Altziarren zabalduk 'men zoztela hor gaztin artin 'o komei.
'Ta halaxen 'ta gui lapurtu, huaxe lapurtu ziuten. Gaiñekun ez diute sekulan deus lapurtu izandu! Huaxe!
-Biño dena, dena txar... Gaizkira...
-'Ta lapurtzen zunak 'e zerbaitte jakingo zun jakitteko nun zin paketik 'ta?
-Bai, bazekin bai. Guekin biaje bat in zun 'ta.
-Karo.
-Biño biaje bat inta buruik 'e ez zun asko buruik 'e. Biaje bat inta pixka 't seittu balu lana izango zun 'ta gaiñea geo okixio zeatuko zen, biño limbiziko biajetik lapurtu!
-Zuek ierri seittutik zein zen ordun...
-Seittun, seittun ierri. 'Ta geo entetu 're... disimuloik gabe in zun 'ta!
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:53:45 - 0:55:35 (1' 50'')
Laburpena

Gau-lana tramoka egiten zen. Talde bakoitzak ibilbide bat zuen: beste batzuek pasatzen zizkieten paketeak eta gero beraiek beste batzuei entregatu. Paketeak entregatu behar zizkien taldea agertzen ez bazen eta eguna argitzera bazihoan, paketeak gorde egin behar ziren mendian. Behin, pakete batetik lapurtu zieten, eta segidan konturatu ziren beren arteko bat izan zela.

 

 

Kontrabandoa aspalditik

Transkribapena

-Zembat klasetako ...
-Negoziyuk?
-Negoziyuk 'te zin hor. Zea hemen gue attak saten zun.
Gue attan dembun, gue attan dembun 'e kontrabandua izaten 'men zen beti.
-Beti, kontrabandua beti.
-Bai. Beti. 'Ta saten zun gue attak.
Gizon bat bai 'men zen Irunen, saten zun zein 'ta dena. 'Ta zea kontrabandun asko dedikatzen zena, biño indarreko gizona e!
Indarretakua, harrek kontrabandua itten, kolpe haundiya. Haundiyakin negoziatzen, haundiyakin. Haundiya, haundiyakin in tratua 'ta haundiyakin.
'Ta ttikiyakin, 'ta ttikiyakin berriz harrek gutxi irabazi ber. Hala 'ta...
-'Ta geo harren falluk ttikiyak patu ber!
-Bai, diskuitu ezko bai. 'Ta geo hala beimpin, hala itten 'men zittun 'ta gizon harrek 'ta zea 'men zen lixtua 'men zen. 'Ta itten 'men zun...
Ba 'men zun, aberia erra 'men zun aberia. 'Ta zea 're bai, morroiya 're ba 'men zun. Aberia goernatzeko 'ta morroiya 're.
'Ta hala beak kontrabandun martxak eta ibiltzen 'men zittun 'ta geo beimpin itten 'men zun. Lembiziko hua 're auskalo nola ibilli zen kontrabandun, bizkarrin iual!
'Ta geo, geo kotxia 're ez zen nahikua izango kamionakin beimpin. 'Ta haundiyakin, haundiyak funtzionatzen baitute haundiyakin hanudiyak.
'Ta numbaitte haundin batekin 'o han, aduanako kargua zunakin 'o ingo zun, itten izango zun tratua 'ro zea kamiona uzteko.
'Ta hala kamionak prepatu, hoa kargatu 'ta honea martxatzeko. "Bueno bihar jongo ga e, bihar 'o hola atia joko 'men dik"
'Ta "A bueno". Harrek itten 'men zun zaldiya hartu, itxeko hura, harren gaiñin jarri 'ta mendira atetzen 'men zen.
'Ta txanda batin zea haundiya 'men zun, baliyo haundiya, zea kamionin. 'Ta ate 'men zen 'ta han 'men zon gaiñin 'ta morroiyak beste aberia bai 'men zun. Itxian bi abere 'men zittun.
'Ta morroiyai sana hua pasten zenin tortzeko "Halako lekutan izago nak ni. 'Ta hara jon hai jakittea". Ongi pasa dela 'ro zerbait pasa dela 'o.
Zerbait pasa ezko beak hanka 'ro ingo zun auskalo. 'Ta hala 'ta "A bueno". Hala 'ta kamionai, pasa 'men zen, ongi pasa 'men zen.
'Ta morroiyak hartu beste zaldiya 'ta torri 'men zen 'ta han 'men zon gizon hoi 'ta nausiy hoi.
'Ta "Zer da ukerrik ba al da?"
'Ta: "Ez, ez, ongi pasa dela, ongi pasa dela".
'Ta bai itxe bat, baserri bat hola pixka 't beixio, baserri, baserri erra.
Bueno han gaur irazi duten dirukin hauxe eosi beit ba! Itxi hauxe, saldu nahi baldin baute.
-Joe!
-'Ta eosi harrek.
'Ta geo itxe askon jabe in. Holako biaje asko in harrek, 'ta itxe askon jabe in.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:41:30 - 0:44:20 (2' 50'')
Laburpena Kontrabandoa aspalditik egiten zela aipatzen du Erramunek. Bere aitak ezagutu zuen kontrabandista baten berri eman digu. Oso azkarra izan behar zuen, eta kontaktu onak zituen. Behin, halako karga inportantea pasa zuen, han irabazitako diruarekin baserria erosi zuen.

Kontrabandoaz

Transkribapena

-Biño arratseko aspertzen zen amona. Bueno, bueno! Geo ez dut bukatu 'ta leno nikelatik jon naz beste ailleka 'ta.
Asko zea 're torri zen rodamentua. 'Ta broka 'ta hoitakua 're bai.
-Handik honea?
-Bai. 'Ta saten zuten hemengun aldin, doblez hobia, puska 't gehiyo patu ber biño doblez hobia. Ona, ona, ona.
-Mateil ona.
-Mateil ona. Broka beimpin, saten zuten difentzi erra bazela hemengo bela motel motel iña 'ta.
Hangua berriz broka beti, beti, beti ongi.
-Temple onaguk.
-Temple onaguk. 'Ta hoitikan 'e erruz.
Bai, txanda batin akortzen naz. Torri giñan Aitxuleiko zea horta 'ta. Aitxuleiko aldi hortan beldurra genun.
'Ta geo soldauk 'e pixka 't akortzen hasiyak zin 'ta. Hala hortik elutsan beitti bajatu giñan Intzensoko horta 'ta.
Hala goitik beitti abitu, zetu giñen 'ta iatzia guk eakiya 're baganakan 'ta. Arbabiria, arba bajatzeko biria. 'Ta adar batzuk hor hautsi paguai 'ta.
Jarri (...) puska hura gaiñin 'ta jarri nittun gaiñin 'ta goitik beitti. 'Ta erdi parin beitti, auro xamar heldu giñan bai.
Gen arba horrekin heldu ga 'ta eskapatzen ziu bat! 'Ta anda dion! Ze hoik rodamentu hoik pottoko-pottokuk izaten zin pakete ttikiy haik kriston karga izaten zuten haik.
'Ta hor pakete ttiki ttiki batzuk. 'Ta goitik beitti han gorde ziun anda la idia! Erra in yeu.
Ez ziok ba oan hoi harrapatzeik ba! Geo zer da 'ta torri giñan gaiñekuk hartuta. 'Ta ondoko eunin jon 'ta harratu nun, leertua 'ta ixuiya mordoxka 't.
-Hara!
-Biño, biltzen aittu giñan geo aleiñak billu genittun biño geintxunak billu genittun.
-Atzea zetu genun, tamaiña karri genun kaja. Biño palta zerbaitte. Geo iatze itten 'o biltzen 'o ai giñala bat harratu genun rodamentua.
Aurreko papera brillante hoitakukin billua grasa, grasakin erki eatsiya hua. 'Ta hantxe 'ta. Haitakua 're erruz tortzen zen rodamentua asko!
-Karga haundiya hartuko zuten haik, ez?
-Bai. Karga, karga gaiñea, kaga txarra da oso hoi, 'zaten da.
Guk karga nahi izaten genun bulto pixka 't makillakin hola hartzeko, hemendik hartzeko. Hemendik eskuakin hartu 'ta geo makilla hemendik ttak.
Makillakin bi espaldai lana man. Espalda bakarra nekatu itten baita 'ta bi espaldai lana man. Hartako, 'ta hoik hartako ttikiyak, hartako ttikiyak.
-Ez harrapatzen kajak makillakin.
-Makillak ez harrapatzen, eskapo itten zun gaiñea 'ta. Hola 'ta, bai.
Amakin bat, zembatka gauza klase garai batin hor tortzen zen. Jesus!
-Gahina zer zen torri 'o eaman...?
-Torri, torri, torri, torri, torri.
-Torri gehina.
-Torri bai. Numbaitte gerra ondori hortan hemen fabrikak eta batzuk eroi eta bestik bota 'ta zeatu.
Erre 'ta in baizin. 'Ta numbaitte... 'Ta han hobia itten. 'Ta geo han 'e saten zuten ez zila denak hoik frantzesak e! Alemanak eta hola zila.
-Izango zin!
-Alemanak.
-Handik honea pasik eta auskalo ze saltsa...
-Alemana mateila asko ona izaten 'men da broka 'ta hoik.
Arront onak izaten 'men dia hoik. Bai 'ta holaxeko zeak. Atarramentutan hortxe ibiltzen giñan. Bai gen...
-Noiz hasi zen pixka 't zea itten ya... Noiz bukatu zen?
-Hoi aduana itxi zuten. Aduana libre zen, aduanan pastia 'ta itten zuten aduanin han pasa.
'Ta uzten zuten pasatzen 'ta libre. Biño geo in zuten aduanak alto! Alto bai.
-Geo dena libre jarri zenin...
-Bai, bai, libre jarri zen 'ta. 'Ta aduana itxitzeko...
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:37:00 - 0:40:40 (3' 40'')
Laburpena Errodamendu eta broka asko pasatzen zen kontrabandoan. Gau-lanean ibiltzeko, karga bulto pixka batekin nahiago izaten zuten. Gehiena ekarri egiten zen, eraman baino gehiago. Gerra garaian industria galdua zegoen eta kanpoko materiala hobea izaten zen. Aduana libratu zenean bukatu zen kontrabandoa.

Transkribapena

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-025
Pasartea 0:33:40 - 0:37:00 (3' 20'')
Laburpena Sarako etxeaz ari da. Denda zeukaten eta inguruko herrietara joaten ziren saltzera. 87 urteko amona ere aipatzen du.

Kontrabandoan harrapatu

Transkribapena

-Hantxe 'men zeiltzala. Holaxe ibiltzen giñan.
-'Ta motokua, zea, zirakin ez zu kontatu Erramun. Motua harrapatu zutenin.
-Motua ez ziten harrapatu, zira harrapatu. Bai. Zira, han izaki dokumentaziyua nik patrikan.
Zea ba al dakizu han kamiona gaiñea goitti kamiona haundiyak tortzen zin jenelin.
Haundiya, 'ta guk behin 'o bi aldiz ez dait ze kargatu genun. Gehiyo ez bazen torri hobia zen gaiñea, lenuo 're ez bazen torri.
Zea billur xamarra genun txoferra. Bai 'ta hala, zea in genun. Torri zen kamiona, rurururu. 'Ta izautu genun, seiña itten ziun.
Lintziindik Irun aldexkoko bixkaar hartan itten zun argiyakin tti-tta. Holako seiña 'ta.
Ordun klak birea atetzen giñan. Zea xaal hartan birea ate tak!. 'Ta goitik beitti baniju bezela raka raka raka. Pollii-polliki kamiyun beitti segi.
Atzeka, atzea eman harrei atzia man 'ta ttaka ttaka ttaka. Torri 'ta ta jetsi gelditzen zen. 'Ta han genezkan karriyak 'ta.
Hasi giñan kargatzen 'ta seittun jakiña zira lotua gelditzen da persona. 'Ta harrekin lan itteko txarra 'ta di-da! zira bota 'ta bazterrea bota 'ta
rau! hartu 'ta rau gotti, hortxe, hobe genun goitti bota 'ta bultzaka ai niyon hortxe paketi 'ta harrei bultza niyoneko bazterrin
"¡Alto la guardia civil!" 'Ta kamionin. Anjel, Tomasenbordako Anjel 'ta biyek giñan gu.
Zea hemendik jonak eta geo bagenun bestia. Bagenun bestia Azantzikua(?) 'ta haik sate 'ute haik kamionak karri zittuztela.
Guardiziillak, kamionan, haik kamionetik ate zila haik.
-Beak karri harrek.
-Beak karri. Hala sat... ez dait.
'Ta geo hoi biño zeaua zun. Gaiñea bota genittun, hiru 'o ez dait ze bota genittun, hiru izango genittun gaiñea.
Haik kamionak dda! Martxa in zun. Harrei in ber ziyoten kaso, harrei. Gui ez, gui tiroka tipi tapa, tipi tapa! tirua.
Hua, hua geldittu ezko, han zakaten neoziyua. Kamiona attortuko zun txoferrak eta dena harrapatua zakaten.
Miño kamionai ez, kasoik ez, hua martxa rraaa hantxe jon zen. 'Ta geo haik, harrek kajeran eaman zittunik ez zin azaldu.
Haik ez zin azaldu. Haik ez zutela, kamionin ez zela deus 'e. Ze ez zela deus 'e? Gaiñin han zen zea.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:27:10 - 0:29:30 (2' 20'')
Laburpena Kontrabandoa kamioira kargatzen ari ziren batean, guardia zibilek harrapatu egin zituzten. Gerora susmoa izan zuten kamioilariak berak ekarri zituela barruan. Izan ere, kamioilariari ez zioten kasurik egin eta kargatzen ari zirenei hasi ziren tiroka.

Kamioia kargatzen

Transkribapena

-Ordun sasoiya 're izaten genun pizar bat 'ta. Ddeu 'ta dda! Kamionan gaiñea 'ta dda, dda, dda! 'Ta gaiñin bat 'zaten zen 'ta. Harrek hartzen zittun gaiñea 'ta geo moldatzen zittun zijula 're 'ta. Entrea itteko aiña asti izaten genun.
Kotxia guk zembat bier kargatu genun ez dait nik hoixe. Hor Ramon Vizcainon zea bat eondu zen, fabrika itteko 'ro.
-Plazuleta.
-Bai. Haundiya gaiñea. 'Ta han ixkiñ hartan kargatzen genun.
Askotan. 'Ta gu han prepatuk eoten giñan. Han kotx... zeak baranda 'o zer defentsa 'ro kamiyun nola izaten da burnizko zea hoi kurbatan 'ta. 'Ta txapa hoi limbiziko apartexio utzi 'ta geo azkeneko orduan momentua ailletzeko minutu bakarrian tortzen baizen kotxia.
-'Ta ordun punttu punttun jarri?
-Han txapa harren atzin jarri ttaka, ttaka, ttaka. Hosto bat 'o beste gañin jarri 'ta. Geo kamiyun hosto bat jarri han gelditzeko kotxia.
-A, kontraseña.
-'Ta hua. 'Ta kotxia betik tortzen zen beti. Betik goitti. Raa! Torri zen Irun aldea. Biño solamente geo jira 'ta. Biño han batin eskapada erra in genun.
Han bazen zea bat. Len san duten zabaldiy hartan hua eskabadorak in izandu zun dembo askun hala eon zen. 'Ta han zen kaxota ttiki bat telefonua 'ro argiya 'ro zerbaitte entxufik'o han zin.
Han zin kamiyun azpiko aillekan ixkiñ ixkiñin kamiyun. Han zen 'ta hua han. 'Ta bagenun mutil bat bijilantziya ittea juten zena. Pizkor askiya gaiñea. San 'ta 're ez ziyon importik. Eta hara zea Borrondikua, Borrondikua zen.
-Zea Joakin seuski.
-Bai.
-Taxista ibilliya hua?
-Bai. Pixkorra zen hoixe. Kauen dio!
'Ta harrek bijilantziya itten zun. 'Ta illunarrin 'o goizin 'o guk noiz jun ber genun jakitten zun 'ta. Jon 'ta
harrek sateko bizikletakin joten zen hua, ttarra-ttarra-ttarra. Bat 'e argi gabe riiuxt! Pasko zen hua. Geo atzea raast! beitti.
Ez zioten harrei kasoik itten. 'Ta hala, gu han 'ta honontxoxio baganakiun zerbaitte bazela, han.
Somatzen baigenittun han, usaiya 're somatzen genun 'ta. Zea ziarroz aparte 're beste usai bat 'zaten dute, zea hoik, guardiziil hoik. 'Zaten zuten, oaiñ ez dait...
-Karo.
-Arropana, arropa busti 'ta ongi sekatu gabia 'ro hola 'zaten zun zoko usai bat.
'Ta askotan uan biño suurrak hobiok, uan nik usaiyik 'ya bat ez dut aitzen. 'Ta leno berriz mendiyan azeiyak pixa itten bazun alletu biño lenotikan harren usaiya aitzen nun nik azei pixa usaiya.
'Ta oan aittu 'ia hoik. 'Ta hala, 'ta ba "Zerbaitte 'o norbaitte bauk ba hor. 'Ta norbaitte".
" 'Ta bai bakarran bat hor mozkortu 'ta hortxe geldittua iual izango 'uk". Auro batzuk martxa in nahi izaten baitute utzita.
'Ta ez, eon eon pixka 't. Kusi ber yeu. 'Ta hala. Geo beimpin hua torri ziun han pasa 'ta torri ziun bueltan.
Ordua alletzen ai zin. 'Ta torri ziun, san ziun: "Torri al zazte?"
'Ta: "Bai".
"Hor dia guardiziilak"
"Non dia?"
"Hortxe kaxota hortan".
Hara! San niyon nik hara usaiyak nola aitzen ttugun guk.
"Hortxe ttugu oan. Bueno oan zeak kargatu. Oaintxe laixter torko 'uk ba!"
"Bai".
'Ta "Bueno denan arte kargatukou"
Harrek 'e launduko ziula. 'Ta bueno, hala, han geunden. 'Ta pixka 't goixio, harren goiko ixkiñin, zea zabaldiy harren goiko ixkiñin genun jarriya 'ta.
"'Ta bai, hor baldin baia honea orduko aixa kargatu 'ta alde ingo 'ik!"
Seundotan kargatzen baikenun. 'Ta hala dak, kotxia torri zen, hostua jarriya genun.
Torri zen, bziiia! 'Ta ttak geldittu zen. Geldittu biño lenotikan atia ddau! heldua.
'Zaten giñan, nik askotan neonek atia erekitzen nun, bestela igual itxi itten zen. 'Ta kontu, 'ta bestik bota auro. 'Ta bra bra bra! 'Ta hortxe beria 'ta bota barrenea.
'Ta geo nombaitte tankillaoko lekua alletzin moldatzen baizittun beak, txoferrak beak. 'Ta bota 'ta braaa goitti.
'Ta gu seittun raa! "Alde, alde hemendik oan!". 'Ta dda! Beitti 'ta. Hua numbaitte, numbaitikan pasata bizikleta atzea 'ta.
Hantxe alletu 'ta beira han 'men zeiltzan. 'Ta (?) goiyin jira, puska bat goitti hortik jira 'ta beittikun gu haunzko zeara jonta.
"Eamango 'ik martxa erra bai oan horrek" San genun 'ta "Kusi ber yeu" 'ta jesus! Hua orrua eaman zun.
Pfziiu! Jon zen. Dda! Jon zen. 'Ta harrek bazekin han zila. "Hemen dia beltzak, hemen dia beltzak! Non dia?"
"Txaola hortan, segi auro!"
Dda! Haik ate soñuk 'ta aittu baizittuzten. 'Ta hantxe 'men zeiltzan leku hortan beira.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:22:30 - 0:27:10 (4' 40'')
Laburpena Paketeekin mendian ibiltzeaz gain, kontrabandoa kamioietara kargatzen ere ibili izan da Erramun. Aski azkar egin beharreko lana izaten zen. Kamioia etorri, paketeak tira barrura eta alde. Lintzirin inguruan egiten zuten lan hau. Behin justu ibili ziren, guardia zibila gainean zutenean ihes egitea lortu bazuten ere.

Transkribapena

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-025
Pasartea 0:20:40 - 0:22:30 (1' 50'')
Laburpena Kontrabandoan harrapatuz gero, zigorra normalean multa izaten zen. Bera kamioia kargatzen harrapatu zuten, eta, multa ordaindu ezin zuenez, beste aldera joan zen ihes. Aurrerago kontatzen du nola izan zen.

Talde bakoitzak bere arduraduna

Transkribapena

-Bai hoi itten genun guk, itten genun. Klase batea biño gehiyo 're ibiltzen zin biño guk itten genun kompaziyo batea bat galtzen bazen hiru milla pezta 'ro galtzen zen.
Galtzen zenun zuk, hua kargua hartzen zunak. 'Ta geo jornal, jornal pollitt bat atetzen zen ze biaje zen 'ta, jornal polit bat atetzen genun.
-Biño halako, halakua galtzia tokatu ezkio izorr hai zuek.
-Bai, ba. Bai ba. Geo pioiyai man ber izaten zen ben jornala, laroei duro 'ro segun ze biaje itten zen, hua. 'Ta puxka 't gehixio kargatzen zen geo. Hala izaten zen, ongi ate izko.
-Ongi ate ezko bai.
-Ongi ate ezko bai.
-Arrixkua bertan.
-Arrixkua baita, arrixkua.
-Hoi oan nausiyak bezela.
-'Ta galdu 'ta hondatu 'ro itten baldin bazen norbean kargu izaten zen 'o?
-Ez.
-Zein itten zen kargu?
-Ez. Bueno, galdu. Galdu ezko izaten zin komeiyak hor, galdu ezko.
-Biño, ez. Guardiziilak ate 'ta guk galdu izandu ttugu, zea kafik. Zean, Erdesootik aurreo jonta Pillotaku hortan bada borda 'at 'ta hantxen onduan, paketik galdu genittun.
'Ta ne dembun huaxe bakarra galdu 'ut nik, paketi hoi bai. 'Ta hogeita hamar kiloko zakuk 'ta. Hantxe! Hartu giñuzen erdiyan.
-Erdiyan hartu.
-Erdiyan hartu giñuzen 'ta hantxe galdu genittun.
Hamabi bagiñan, hamabi laun 'ta hamabiyak hantxe geldittu. Bota genittun malda beitti biño, arbola zen dena. Zoko bat 'ta arbola 'ta josus! Zaku haik jo 'ta leertu! Estutuk izaten zin fuerte
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:19:00 - 0:20:40 (1' 40'')
Laburpena Kontrabandoa taldeka egiten zen, eta talde bakoitzak arduraduna zuen. Paketeak galtzen baziren, arduraduna egiten zen kargu (galdu: guardiak harrapatu). Erramunek gutxitan galdu izan du, baina behin kafearekin harrapatu zuten.