Lapurrak

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:53:45 - 0:55:35 (1' 50'')
Laburpena

Gau-lana tramoka egiten zen. Talde bakoitzak ibilbide bat zuen: beste batzuek pasatzen zizkieten paketeak eta gero beraiek beste batzuei entregatu. Paketeak entregatu behar zizkien taldea agertzen ez bazen eta eguna argitzera bazihoan, paketeak gorde egin behar ziren mendian. Behin, pakete batetik lapurtu zieten, eta segidan konturatu ziren beren arteko bat izan zela.

 

 

Transkribapena

-Txanda batin in ziuten hor. Karri genittun 'ta paketik gorde genittun hor goixio estrata zar bat bada, 'ta hor. Gorde genittun 'ta.
Geo eamateko 'ro, abitzeko 'ro. Ondokun 'o ondokun ez dakit zer giñen, jon giñen 'ta seittun izautu nun pakete bat ibilliya bazola 'ta.
Hau ibilliya da ba! 'Ta hola hasi nitzan pixka 't kusten 'ta xolo ttiki-ttiki bat iña, biño xolu hartatikan iña arrankia.
Bai 'ta handik mordoska 't eamana, mordoska. Puntilla zen, puntillak zin. 'Ta: "Ai por dio! San berko ziu ba nausiyai!" 'Ta hala
San niyon hola 'ta hola. "Karri, karri! Bestela dena eamango 'ittek 'ta karri" 'Ta eaman niyon 'ta san: "Zer da 'ta?"
Hortxe Altziarren barrena denin zabaldua 'men zen puntilla hura. Lapurtua. Erruz izaki, hoitako madeja hoitako batek metro pilla ikaragarriya!
-Hoixe sokarriya...
-Erki bildua!
-Bai eskuko lau bihatz biño zabalagoko puntilla.
-Earra! Errak zin e! Kusi nittun nik han, xolu hartatikan. 'Ta hantxe Altziarren zabalduk 'men zoztela hor gaztin artin 'o komei.
'Ta halaxen 'ta gui lapurtu, huaxe lapurtu ziuten. Gaiñekun ez diute sekulan deus lapurtu izandu! Huaxe!
-Biño dena, dena txar... Gaizkira...
-'Ta lapurtzen zunak 'e zerbaitte jakingo zun jakitteko nun zin paketik 'ta?
-Bai, bazekin bai. Guekin biaje bat in zun 'ta.
-Karo.
-Biño biaje bat inta buruik 'e ez zun asko buruik 'e. Biaje bat inta pixka 't seittu balu lana izango zun 'ta gaiñea geo okixio zeatuko zen, biño limbiziko biajetik lapurtu!
-Zuek ierri seittutik zein zen ordun...
-Seittun, seittun ierri. 'Ta geo entetu 're... disimuloik gabe in zun 'ta!