pizar

Kategoria gramatikala: 
Zenbatzailea
Batuan: 
Apur
Esanahia: 
Gazteleraz: 
Pizca, poco, pequeña cantidad
IkusiAipamenaHiztuna
Aipamena ikusi- Gotzen nan, bolada batin izan zitenen belarriko infezio pizar bat 'ta...
- Jo! Gue Iñaki... ni gotze na, Xanixtebanetan, osabakin frontoira jon, ez dakit ze izango zuten, hor heldu dun marruez: "Zer zu?" 'ta belarritik hola pusakin,
Manterola Arrieta, Maillolli
Aipamena ikusi- Ordun 'e piñua izango zen!
- Bai, bai. Piñua! Batzutan haitza pizar, pizar bat izaten zen. Biño jeneal, piñua, piñua.
- 'Ta hua kamioyakin 'ta karko zuten?
Iza Artola, Joakin
Aipamena ikusi- Hemen 'e bazen, pizar bat, zerbatte itten zen, biño asko ber zen, e! Eur asko gastatzen zen! Izugarri! Izugarri! 'Ta oaiñ, oaiñ gehiyo ingo da!
- Oaindik seitzen du, oandikan, e!
Iza Artola, Joakin
Aipamena ikusiParranda... Ez zon lo, lo pizarren bat itten bazenun 'o ez bazenun martxa! Bizikleta hartu 'ta hemendik Donostira bizikletan! Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-Gutxi izango bazen 'e!
-'Ta jan 'ta ze itten zen? Potajia 'ta ze, ze?
-Potajia 'ta geo jaki pizarren bat baldin bazen zerbaitte 'ta. Geo potajikin eosiya iual urdai zangarran puskan bat 'ta hua geo. 'Ta geo talua 'ta esnia 'ta kitto. Hua oan bezela hau jango al zu, 'ta hoi jango al zu... Jesus!
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi- Goitik betti. Zamakin 'ta hartu bena hua bizkarrin 'ta. Zer 'ta otia! 'Ta geo... geo otia jo makinakin, 'ta arbi pizar bat nastu, jokiya saten ziyoten, 'ta hua eman beiyaiy ordun ez zen pentsoik.Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-'Ta kumu... e... zea... kumuniyua inta itxian ez zen bazkaiyik 'ta ezer zeik izango?
-Bai... itten zen pizarra itxian. Kampun... bai... segun ze famili zen.
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-Jolin!
-Itxuraz...
-Ergoine ordun ze 'zango zen. Geoztik baia itxiak iñak 'ta zin pizarrak arront zarrak. Denak zarrak kompleto. Zein biño zein zarro.
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusiHemengua ez zen jongo hara, han ibiltzen zinak. Osa biria zeiñek zetzen zun, haik joten zin. 'Ta iual lau-bost arrasalde 'ro lau-bost eun iul 'ta ardo pizarren bat eamaten bazun ayuntamientuk... gaiñekun jornalik ez.Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-Ordun ayuntamientuk itten zun materiala 'ta ...
-Bai huaxe. 'Ta ardo pizarren bat maten baldin bazun... gaiñekun deusez.
-'Ta herramintak 'ta 're bai 'o norbeak?
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-Astian zea irazten zen pizar harrekin.
-'Ta bizikleta utzi 'ta motua? Kategoriya iyotzen?
-Bai.
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi'Ta gaiñekun ze jango zenun. Zortziyan bein kartzen bazenun eiza jon 'ta haragi zar bat. 'O arrai pizar bat. Gaiñekun deus ez. Beti bertako arrautza 'ta itxeko, itxekua. Oain dia, 'ta geo basura ateko ez da ba! Ez zu kusten horko boltsa, horko plastikua. 'Ta dena e! Eraiya 're plastikun 'ta... Nahitaez ate ber. Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusiDena holaxe izandu da! 'Ta esneketan 'e bai! Esneketan 'e hartu esne pizar bat goizekua 'ta illunarrekua 'ta hurrengo goizin hartu 'ta topoa. 'Ta topun hatu 'ta Donostira saltzea e! Bi marmita koxkorrekin. Harrek euneko zea handikan ateko zun.Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-'Ta intza zerrei saten yozute?
-Intza?
-Bai.
-Intza, ebiyik in gabia izaten da izotza bezela intza. laiño pizarrak botzen duten hoi. Hoi da intza.
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-'Ta geo trabatu 'ta gaiñekukin ze in zenuten?
-E? Gaiñeko pizarrakin ez dakit ze in zun, iul itxea iul karri! Nolapaitte! Ni ez naz akortzen neone karriya biño atzea bizkarrin iual karri 'o astuakin 'o... Ez bat 'e harrittu.
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusiura kendu. Euzki pizar bat ate 'ta hankak han jarri euzkitan, haik jarri bazterrin beste harri baten gaiñin sekatzen 'ta berriz haik atzea jantzi e! 'Ta illuntze arte han eon ber! Hoa da e! Illuntxin martxa! Ne ardiyak hartuta.Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusiura botiz, ura botiz, ura botiz, betetzen zenin, geo surtako hautsa... Egurra 're ona izaten zen, zen pizarra guk herreruk genittun onduan 'ta, egurra ona maten ziuten 'ta, haik egurra 'o zerra... Handik zerra... Zerrautsa karri 'ta zerrautsa jartzen geniyon gaiñinEgimendia Aranburu, Korneli
Aipamena ikusi"Bai, galdu erra"
"Zer zute ba?"
"Arratsin beyak arguyun hemen geunden 'ta ikaragarrizko perra soiñuk hemen torri 'izkigu 'ta pasa 'ia goitik betti abere mordoskan bat. 'Ta oan arrasto pizarrik ez da 'men"
Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusibazekiñet miño... hoik elkarrekin juntatu in ber dia". Guk ikasi genun pizarra gerrako denbun ikasi genun geo, dena kastillanua baizen hemen torri zena, dena.
- 'Ta bertu itten gañea ez?
Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusiGuk ikasi genun pizarra gerrako denbun ikasi genun geo, dena kastillanua baizen hemen torri zena, dena.
- 'Ta bertu itten gañea ez?
Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusinun izandu iñone. 'Ta sate 'ut ba, geo ikasi geniñen guk 'e kastillanua ikasi genun pizarra reketikin 'ta... 'Ta geo nik 'e asko in nun bakaillo fabrikan... larogeitikan hiru bakarrak giñan euskaldunak. Denak kastillanuk.Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusi-Ordun sasoiya 're izaten genun pizar bat 'ta. Ddeu 'ta dda! Kamionan gaiñea 'ta dda, dda, dda! 'Ta gaiñin bat 'zaten zen 'ta. Harrek hartzen zittun gaiñea 'ta geo moldatzen zittun zijula 're 'ta. Entrea itteko aiña asti izaten genun.Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi'Ta bai harrek den dena ez 'men du plomua, zillarra pixka 't 'e ba 'men du. Bai zillarra biño ez dait zembat, ehuneko ez dait zembat. Gutxi biño izaki pizar bat izaten 'men dula bai.Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusiKobria 're pizar bat atetzen zuten. Pirita atetzen zuten pizar bat. Txarra zen hua oso, reaktibo oso txarrak zittun harek . Ahutik odola zeittela jartzen zin, reaktibotan ai zin obreruk.Pagadizabal Artola, Joxe
Aipamena ikusi-Bia jo zun arte.
-Ño!
-Loitan hantxe zon. Loiya 'ro, ur pizarra 'ta. Gaixua, zakur zui bat haundiya.
Pagadizabal Artola, Joxe
Aipamena ikusiArebalo, ez dait izena nola zun. Bueno, kartelian, pizarrian jarri 'ta letrak iñez ikasi genun guk. Pentsazu maistra harrekin. Klaro gu bakizu umiak eta lenguakin faten giñan 'ta maistra zarrak ez ziun kasoik itten 'ta jostatzen denak, hango ume kozkorrak.Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Aipamena ikusiHarretxekintxe ikasi genun guk leitzen, eskribitzen erdaraz ganakiun pizarra.
-Hara, hara!
-Maistrakin.
Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Aipamena ikusiEta geo fan zitzaigun Zarauztik bestia. Arront emakume polita! Bai, 'ta hura xuabia zen e, biño iakurtzaille ona! Gauzak esplikatzeko 'ta. Guk ikasi genun pizarra Aranon hoixe!Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Aipamena ikusi'Ta in ziyoten gaiñea beak zittuzten sos pizarrak libretan denak kendu zizkaten. Ez zerukuk 'ta ez lurrekuk. 'Ta ez jateko 'ta ez ezer 'e. Gu ordun zeara joten giñan jatea "Servicio social".Harreguy Agirrezabala, Xabier
Aipamena ikusiGio iatzia behiyantzako azpiyak itteko.Horra. Eta jakiña ezkurra 're bai txerriya gizentzeko, jakiña pentsua 'ta geo o' potaje pizarra o' ura zikindutakua 'ro irin pixkabatekin manta hazitzen zen txerriya 're!Mendiburu Etxeburu, Teodora
Aipamena ikusi- 'Ta esnia utzi 'ta enkargo pizarrak in.
- 'Ta i berriz gora, o' eskola jotekun bizilaunai maten geniyon, astua, astua kartzen zun eta horra.
Mendiburu Etxeburu, Teodora
Aipamena ikusiMiño 'ta geo txokor bat itten dut 'ta hua saltzen dut miño ogi pizarra kartzen dut eta beste esnia eaten du sobratzen den esniak eta berdura 'ta janakin 'ta komei, horra, zeaik gabe asko...Mendiburu Etxeburu, Teodora
Aipamena ikusiPrima pizar bat 'ta jarri zittuzten azken aldea, hillatin itten din metruk pixka't patzen zittuzten, mineruai 'ta. Pagadizabal Artola, Joxe