Gerra hasiera gogoan

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-027
Pasartea 0:48:56 - 0:51:30 (2' 34'')
Laburpena Gerra zibilaren hasiera gogoan du Erramunek: artajorran ari ziren eta Arritxuerietan soldaduak ikusi zituzten.

Transkribapena

Bai, hantxe ai giñan zelaiyin artajorran 'ta ejuka goiy hartatikan. 'Ta: "Ee!" 'Ta gue attak eantzun: "Ee!"
"Zuzte hortik itxea auro, gerra etorri dela 'ta!"
-Denak goitti.
-'Ta betik goitti astuakin 'ta kargatuk goitti. Sailpurura 'ta horrea goitti jendia.
Hala 'ta "Bueno bueno jon in berko dugu" 'Ta itxea torri giñen. 'Ta ni mutikozkorra ai nitzen zea hantxe belarra, artuai belarra pranko haundittua 'ta haik pilla haundinak atetzen 'ta han.
"Guazen, guazen hemendikan!" 'Ta honea etxea abitu giñan 'ta Epele aldea hola beitu 'ta Arritxuitan builla 'ta Arritxuitan.
Han kaxeta bat badu harrek erdiyan 'ta. Han bueltan han zebiltzan. Zea kaki kolorik eta zea txapela gorriyakin eta hantxe.
'Ta ge Inaxio difuntua, soldadotik orduntxe torriya be urtekua kumplittuta. Bartzelonatik, urtebete in 'ta orduntxe torriya, pues egun gutxi.
'Ta beira 'ta "Haik soldauk dia". Gue Inaxiok eta.
"Soldauk? Soldauk ze ibilliko ttuk hor soldauk? " attak san ziyon 'ta.
"Bai, bai soldauk dia haik!"
"'Ta bai, baugu oañ 'e zerbaitte jaleua 'ta guazen, guazen! Guazen hemendik itxea"
'Ta itxea.
Honontz pixka 't torri giñanin ikusi Epeletik itxetik ate 'ta hiru gizasme alkandora zuiyakin 'ta hola, goiya zui xamarrakin.
Emita aldea krixton ziztun hantxe jon zin. Ordun Inaxio difuntua 'ta Bernardo 'ta Joxe 'ta. Denak hor izango baizin, Xauxtino 'ta.
'Ta hantxe jon zin. 'Ta: "Hara ez da, ez da gauz onik!".
'Ta holaxe 'ta geo tapatapa hasi zin hemendik goitik beitti.
-Bai, tipi-tapa, tipi-tapa.
-Bai.
-Nondik sartu zin? Nondik jetsi zin?
-Hoik Aitxuleitik pasa 'ta hemen beitti. Hoik handik abitu 'ta Endarlatsako zubiya bota ziyoten 'ta.
-Haunzko zubiya bota. 'Ta hoa bota ziyotenin erremiyoik ez, ura haundiya 'ta nahita nahi ez nombaittea jo ber 'ta honea, goitik.
-'Ta geo Arritxuita 'ta geo Arraskularrea 'ta in zuten hoik.
-Bai, bai.
-'Ta karo ordun kamiyua ez zen.
-Bai, zea!
-Bai zea!
-'Ta nola jetsi zin?
-Manduakin 'ta.
-Oi! Manduakin 'ta. Mandobirin 'ta gurdibirin. Gurdibiria 're gutxi ordun.
-Jendiai iñezi gurdiyakin 'ta. Jendia benga, herittuk hartu 'ta Lesakara. Persona heritzen zinak hartuta. Reketik eaman 'ta.
'Ta bueltakun karri zea arma 'ro muniziyua 'ro, jatekua 'ro. Zea berriz 'e karri 'ta hementxe behi txar haik erki hondatuk.
'Ta gaiñea itxetik beai eman jateko soldauntzat 'ta.
-Arruinatuta utzi Erramun!
-Miatxua er askua eaman ziuten gui 're. Soutatik eosiya bagenun behi bat ordun, ni juxtu juxtun akortzen naz urdin bat, behi urdin bat. 'Ta harren umia miatxua erra 'ta hoaxe.