Alargun

Transkribapena

- Ze saten ai nitzan?
- Kuñauk... zea biali in zizutela...
- Bai, kuñauak bazun itxe zar bat, Lataborda oaiñ 'e han do.
Hura zakan behiyakin 'ta hola, hutsa zon 'ta. Eta bera zentralin bizi zen.
- Makinetxin.
- Makinetxin. Eta harek esan zin... Lenbizi billatu genun etxia Xatur bizi zena hortan,
miño ez dakit itxeko (zerbait zango zela) geo ukatu, in ziuten etxia. Zulukoerrotakua zen, hori, itxi hori. Zen, bizitza hori. Eta geo ordun kuñauk san zin: "Torri, arreglatuko ga, torri zeara baserriya horta 'ta...". Gue umik miñez jarri ttunen baserriya hartan.
Klaro, geo han zentralin dena genun: argiya, ura itxea... dena zen zentralin, eta horrea torri 'ta hor ez urik eta ez argiyik eta deusez. Miñez jarri zin. Ne Felipek... eondu zen urte 'ta geyotan una lesión en corazón egin ziyon disgostukin eta penakin. Erki kosta zen hori, bai, gue Felipe bai.
'Ta hola. Geo behintzat hor ongi: potajia bazun ne koñaduk, illarra itten zun, baserriya baizun. Eta hua, gu haren amparun ongi eta hua 're gue amparun ongi. Hala saten zin ne koñaduk Portuberrikuk:
"Zuek 'e ongi izango zazte, miño zuekin 'e erki bizi da Inuzentzio" 'ta "Bai, guk ahaleiñak itten ttugu bera ongi izatetik". 'Ta geo...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:42:00 - 0:43:40 (1' 40'')
Laburpena Koinatuak etxea aurkitu zion alargundu zenean. Baserri hartan ez zegoen ez ur indarrik ez argirik. Seme bat minez jarri zen. Koinatuak asko lagundu zion.

11 seme-alabarekin eta alargun

Transkribapena

- 'Ta hola.
- Bai, bai. Eske... gauza pilla 'rra in ttuzu zuk e?
- Asko. Nik bizimodo asko, klase asko eaman ttut. Nik hemen bakallo fabrikan 'e
zazpi urtian lana in nun e! Handik etorri honea 'ta ume asko 'ta jornalak bazittuzten, bi 'o hasiyak lanin miño ttikiyak, jornal ttikiyak, eta hamaika laun jateko eta... Bakallu fabrika itten nun nik goizian etxeko lanak, gauzak prepatu 'ta ordubitan sartu,
'ta hamarretan atera. 'Ta bittarti hartan, ne nausiyak beti ordu erdi bat maten zin, berendatzeko ordu erdi bat, 'ta nei "geyo pasatzen bada 're etzu inportik" umik torri 'ta txapan gañin apaiya berotzen jarri 'ta denak iñ 'ta berriz jon. Zazpi urte 'ta erdi pasa nittun.
- 'Ta bakallo fabrika non zen?
- Hortxe bihan, oaiñ zea do; prontoiya.
- A, hor zen?
- Hor zen bakallo fabrika bai. Hor larogei 'ta geyo launek itten genun guk lana. Martxa geitza eondu zen hor bai. Ongi (zon), aldian zen 'ta...
- Bai. 'Ta noiz itxi 'ro in zuten hoi?
- Itxi zuten... bai, bastante denboa nausi bat... bi nausi zin 'ta sepaatu zen 'ta geo itxi in zuten. Geo, hainbeste denbun itxiya eondu da 'ta geo fubola 'o partidua hoi ereki zuten 'ta hoi in zuten.
- 'Ta zu han ziñan bittartin? Nola moldatzen zin hok?
- Eskolan zin, 'ta eskolatik torri 'ta hortxe. Ez zen ordun telebisiyuik eta deuse. Ahal zutena... 'o ben zeak itten, ben gauzak itten.
- Bai, 'ta zarrenak ya igual ttikiyak zaintzeko mouan ya?
- A bai, hok ya lana itten zuten hok e! Honea torri zinin, biyek. Esmalteiyan itten zuten, 'ta hau geo jon zen, ez zun fabrikan ongi hartzen 'ta neskame jon zen,
zazpi urte pasa 'inen itxe batin, bai. Hola. Geo gue muti kozkorra hoik 'e... denak opiziyua baute hoik. Benez, halakuk etorri zilako. Gue Manolo da gaztina, mutilletan... hua denetan gaztina oaiñ, bi alaba hil 'zkinianen 'ta.
Eta harrek, berak ikasi zun de moderadoria, burniyakin itten ttu oso zea... ona da, 'ta berak, berazkua. Sartu toki batin 'ta han ikasi.
- Hantxe ikasi, hartako baliyo.
- Bai, baliyo. Hola.
- 'Ta haikin ziñalik... bueno, jongo ga zea... Portuberritikan Okillira ezkondu ziñan.
- Bai. Handik in nitzan, handik ezkondu nitzan. Han pasa nittun hemezortzi urte,
han nitzala gizona hil zin, akzidente batin hil zen 'ta hemezortzi urte. 'Ta ordun, gaur e 'nittitekenen bialiko miño libratu ber izandu nun lau hillate miño lehenuo itxia ne umikin, 'ta eskerrik asko ne kuñadu gizajua, beñe ez zin aztuko...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:38:40 - 0:41:50 (3' 10'')
Laburpena Arroxa gazterik alargundu zen eta bakarrik gelditu zen 11 seme-alabarekin. Lau hilabete baino lehen atera behar izan zuten Okillegiko zentraletik eta Arraguara joan zen bizitzera. Arraguako bakailao fabrikan hasi zen lanean.

Emakume langilea

Transkribapena

- Zea... eta... hoi nola izaten zen? Klaro hoi zen errotak itxiyak zilako?
- Bai. Errotak itxiyak zielako.
- Ze joten ziñazten? Iriña 'o?
- Beitu... iriña. Beitu... 'ta ogiya... Naparrun ez zin itxiyak 'ta Gipuzkoan itxiyak. 'Ta Naparruan kolak beti eoten ttunen errotatan. Eta ogiya 're razionamentua han ogiya ez zon kontrabandua, gu genun kontrabandua, harrapatu ezkio.
- Hoi da. 'Ta zuek ze itten zenuten zuentzat eta bestentzat 're karri?
- Bai, bai. Guk 'ta... gue... ne gizon difuntua hamaika ogi karriya dut estraperlo, jesus! Asko, asko.
- 'Ta harrapatu in zizuten, noizpatte harrapatu?
- Ez, beñ 'e. Ez ziun harrapatu.
- Ez e?
- Zea... Lengun obispua 're torri zin nei zea bat ittea... entrebixta bat ittea honea, obispua, aurten. Eta san zin: "Zenbat, etxeko andre, zenbat bizimodo klase eaman ttuzu zuk?" eta "Nik? Sei 'o zazpi bai!" 'ta hemen barriyun don apaizak hala san ziyon:
"Honek kontatutako ixtoiekin nik sermoi bat atera nun e!". Zer dailtzate hoik? Jai al dute 'o? 'Ta hola.
- Bai, bai. Eske... gauza pilla 'rra in ttuzu zuk e?
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:37:10 - 0:38:40 (1' 30'')
Laburpena Errotak Nafarroan ez zeuden itxita, eta Gipuzkoan bai. Arroxak lan klase asko egin behar izan du 11 seme-alaba aurrera ateratzeko. Hika.

Norberarentzat ez izaki eta entregatu egin behar, gainera

Transkribapena

- 'Ta hoi denak ikusita ez da geo erraza izango ba aurrea ittia 'ta bizimodua seitzia?
- Bai, in berra, in berra. In berra, in berra... Jendia zor askokin gelyittu zen. Beitu: iña zuten zea illarra 'ta haitik entreatu in ber izaten zuten, igual patata, igual illarra, igual...
'Ta zengatik? Porke Francok nola ez baizun urriik Españian, lenotikan eamana baizun. Ekarri zun muniziyua extranjerotik eta geo ez zon dolarik eta deus ez zon hemen patzeko 'ta dena biali zun hola: illarra... gauzakin. Eta Haizian Inaxio,
oain zu ez za akortuko, hura puertun lana itten 'ta eun batin potua, san 'men ziyon: "potu, potua tomate bat eaman in ber dit" 'ta potuk kargatzen 'ta itxea jonta Xatur, hoi Bordazpiyan bizittu zena...
- Izautu nun bai, Haixiana 're izautu nun.
- Bai. Harrei san 'men ziyon "potu tomatia karri 'ut, nahi bazu zean jartzeko" ereki du 'ta oliyua! Ha zenbat hola, 'ta hola asko, hola asko.
- 'Ta itxian jango ez bazen 'de, entregatu in ber!
- Entreatu in ber, bai, bai. 'Ta ez zunak; eosi.
- Ez zunak eosi?
- Eosi 'ta entreatu, in ber izaten zun. Bai. Hoi hola da: ez zunak eosi 'ta entreatu. Amakin batek bai. Hoi izandu zen gerra ondoko mixeia: zunak 'e... berrogei patata... beno, askotan illarrik ez 'zu erdiyik 'e itten zelayin, 'ta berrogeita hamar kilo entreatu ber ttuzu
'ta hogeita bost ttuzu etxiin, 'ta beste hogeita bost eosi in ber. 'Ta holakua beno... 'ta geo razionamentua; oliyua, ordun hemezortzi pezta asko zen, 'ta harrapatzen bazenun... eta oliyua izateko antxo lata haundi batzuk eosi
'ta oliyua kendu harrei 'ta antxoa lata hua jakitako 'ta geo oliyu harrekin gañeko gauzak iñ. 'Ta bizimodua hoi izandu zen, geo ondotik.
- Gerra bea 're gorra, miño geo ondorena 're gorra... hainbeste urtian.
- Bai. Nik, gue Felipek oaiñ ttu, oaiñ jon'zka berrogeita hemeretzi urte eta hura jaio zenin oaindik 'e nik razionamentuko kartilla nun. Bai. Kartilla harrekin jon 'ta maten zizuten ume bakotxantzat hillateko mango zizuten medio... kilo erdi bat azukre...
Hillate guziko! Hola dena, hola neurtua.
- Klaro, 'ta zuk garaia hartan hazi zenitun seme-alaba guziyak?
- Bai. Amakiñ estraperlo in niñen nik! Amaika estraperlo bai!
- Berko!
- Berko! Goizutan 'ta hiru ordu, lau ordu, ya hiru ordu 'ta lauko birian ni tripa haundiyakin 'ta berrogeita hamar ogi, kiloa ez zen alletzen miño,
buruan etorri naz amakiña bider. Uzpuuko gañea. Kontrabandua zen. 'Ta ikusten banittun Guardia Zibillak 'o gordeta eon pixkat 'ta...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:33:30 - 0:37:00 (3' 30'')
Laburpena Gerraren ondoren, baratzean egiten zenetik zati bat entregatu egin behar izaten zen. Batzuetan ez ziren iristen kopurura eta erosi egin behar izaten zuten gero entregatzeko. Gipuzkoako errotak itxi zirenean, Nafarroara joaten ziren ogi bila, estraperloan. Hika.

Fusilamenduak

Transkribapena

Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-052
Pasartea 0:31:31 - 0:33:30 (1' 59'')
Laburpena

Karrikako fusilamendutik eskapo egin zuen bat baserri batera iritsi zen, baina hangoek soldaduei abisatu zieten eta harrapatu egin zuten. Beste bat, kartzelatik atera orduko Berako harrobira eraman eta bertan fusilatu zuten. Gerra horrelakoa da; hiltzeak inportantzia galtzen du. Hika.

Lanpostu batengatik fusilatua

Transkribapena

...'ta hola ikusten dia. Miño gañekuk? Nada, abandonatuk itxiak. Herriyak hantxen, herri osuak.
- 'Ta handikan torri zinak, reketi haik, euskaldunak 'ta izango zin ba?
- Gutxi, gutxi-gutxi. Gutxi, oso gutxi. Pamplonan ya euskaldunik ez dun, 'ta handikan harakua Zaragoza aldeko jendia torri zen. Gutxi.
- 'Ta handik aurrekuk denak bertuk?
- Bertuk, bai. Bai.
- 'Ta zeari... gizona 'ta hanguk zin, aldia hartakuk, Itturin...
- Itturinen. Hoik 'e torri zin, klaro, hemen nola suerdatu baiziyoten lana denantzako,
nola ez baizuten gerra jon beharrik ne gizonak eta iñork 'e, eran extranjeros, iñor ez zin jon hoik gerra...
- A klaro, amerikanuk zilako.
- Bai. Iñor ez zin jon gerra hoik. Eta ordun ne familiya hori torri zen Makintxea bizitzea, bai. 'Ta hola, hoik bezela. Errenteiko plazan? Zea... Oaiñ ez, oaiñ ya. Hor puestuk jarri zittuztenak, hola torritakuk kantidadia, gurasuk geo karriyak zin. Berak honea torri,
umik onea gerran karri 'ta berak bakarrik geldittu 'ta geo han gurasuk karri honea, holakua, naparra erruz zen hemen e!, erruz, erruz. Erruz... Beno, ni beti Errenteiko plazan, san niyon: "Hau 're naparra", 'ta beak saten zun: "Somos navarros" y "Si, ya se ve".
'Ta hola ixtoiak kontatzen hasi ezkio... ezin kontatu halakuk dia, gerrako... Esan zina, lenbizi torri zena honea, gerrako... jon zila Aranburura 'ta hango amonak ez zula deus jakin nahi 'ta, honea dirijitu zittuztela 'ta, bueno... eta san zin:
"Bueno, afusilamentun...", hemen bizittu zen geo 'ta, gizona hura hilla hunan, "Haren atta non hil zuten iñork ez diu san,'ta zuk bakarrak. Ui, ezta itxekuk 'e ez zakiten hura non hilla zen", "Pues, Oiyartzungo kamposantun hilla da. Porke hemen goiko gizona,
beste bizitza du honek goian, eta hoi Lizarrea gelditzen baserrira jon gabe lotan, Lizarren arreba zun 'ta, eta geo zolua ittea eamaten zittuzten Oiyartzungo kamposantura, 'ta gizona horrek ze san ziyon: eaman dute... kulpik gabe ekarri zuten,
Errentiyan zon guarda hoi, 'ta beste batek guarda sartu nahi zulako horrei txibatazo bat gezurretakua iñ, gizona hiltzeko, zu. 'Ta san ziyon: "Aizu, ingo al diazu nei enkargu bat?", "Ui" gizon honek esan 'men ziyon "Nik ittekua bada...",
"Sanki yozu ne itxekuri nik ze paradero damaten" esaten zun, "Ne denbun ez ddit aztuko gizona haren serenidadia, hiltzeko zai jarriyak, zeak, soldaduk". 'Ta ez zekiten honea torri zinak "Beno, Oiyartzungo iñork 'e ez diu... ibilli ga galdezka horrena 'ta iñork 'e...",
"Beira, Oiyartzungo kamposantun hilla da hura".
- 'Ta zer zen, Errentikua?
- Errentikua, baserri batekua. Bai, 'ta hola. 'Ta zean, oaiñ (arte ez 'men ttizten...)
bost gorputzen hezurrak, zean hoik, zean, Lekunen. Hor sartu ziten, hor? Jainkuak daki zenbat hil zuten hor. Hortik eskapo inta... geo tiro 'at emanta eroi zen 'ta ez jo, 'ta in zun eskapo gizon batek, Pasaikua, geo be andria hemen ibiltzen zen, arrai saltzen.
Eta hura altxatu 'ta eskapo in ziñen, ez zun jo, eta lenbiziko baserrira, Oiyartzabalea jon, 'ta han ate joka... hango gizonak nei kontatu: 'ta atia jo 'ta "Zein da?" 'ta hola 'ta hola "Ireki nazu" 'ta "Nik atia ez zattut...", "Ereki nazu" 'ta ireki ziyola, eskual lotuak 'ta hankutsik.
"San niyon: nik etzattut etxian hartuko, eskuak eskatuko zattut eta apargatak eman, 'ta zuk, nahi zun tokira jon" 'efektibamente, miño han hill berra izango zen...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:26:50 - 0:31:14 (4' 24'')
Laburpena

"Nafar asko etorri ziren gerran; erreketeak. Asko bertan gelditu ziren. Inork gutxik ezagutzen duen fusilamendua kontatu digu Arroxak."

Gerra aurreko giroa

Transkribapena

- Len zena 'ta geo ez zena 'o...
- Nik ez dakit... leno gerra aurretik 'e mixeia zen zu, mixeia galanta. Hau zea da Gorka seuraski, semia... Gerra aurrin goseik ez zen miño pakeik 'e, ordun 'e huelga 'ta...
nasiya jendia. Arditturri lanin ai zen ordun 'ta ni tropak torri zinin Portuberri dena jendez betia zionen huelgan zolako. 'Ta ordun tropak zer zin 'ta ez zen... "Bai, zea Endarlasako zubiya bota 'ute tropak" 'ta... Geo handik bi eunea azaldu zin hemen.
Geo Eskasea, aitzia izango zu? Eskase tropak estrenatu zuten lo itteko arratsin, geo zabaldu zin denin 'ta...
- 'Ta gerra hasi aurretikan arguyua 'ro aitzen al zen zerbatt heldu zela 'o okerrea zijula zerbatte 'o?
- Bueno, sinixtu 're... jendia bakizu, lanik gabia gaztia dena itxian, iñork 'e ez zun lanik, miño gerra torko zelik iñork 'e ez zun pentsatzen. Ez zekitenen gerra 're zer zen 'ta. (Atzokui san niñen) 'ta Naparrun hasi zela, atzoko kontuk bai, handik etorri (da) General Mola,
naparra zen 'ta harrek ekarri zizun tropak, lenbizikuk. Handik hasi zen Pamplonatik, han 'e herri ttiki guziyak, etorri nahi ez zuna apusillatu 'ta, han likidaziyua izugarriya inta torri zen. Torri 'men zen. Nik hangua lehengusu batekin, neriakin,
ezkondua bada 'ta harrek hala saten zun: zazpi senirekin geldittu zela hain ama 'ta atta eaman 'ta geyo ikusi ez. 'Ta hola asko, han? Ez... ni Zaragoza bastante, beno, bastante jon naz, 'ta Zaragoza guzela zenbat herri beltx-beltx-beltxak hutsak.
Denak gerrako dembun hartu 'ta karri 'ta geo... Oaiñ, tartin ateratzen dia batzuk, hemen, handik hemengo familiarrak jon 'ta ben terrenua izaki 'ta itxe batzuk bat 'o beste iñak eta hola ikusten dia. Miño gañekuk? Nada,
abandonatuk itxiak. Herriyak hantxen, herri osuak.
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:24:40 - 0:26:50 (2' 10'')
Laburpena Gerra aurretik ere bazen miseria, baina goserik ez. Hala ere, giro nahasia zegoen; grebak egiten ziren. Tropak sartu zirenean, Portuberriko apopiloak bertan zeuden; meategietako langileak ziren eta greban zeuden. Gazte asko zegoen lanik gabe, baina ez zen pentsatzen gerra etorriko zenik. Nafarroako sarraskia.

Hildakoak non-nahi

Transkribapena

- Gerra... 'ta lengo esayera da: "Gerraik txarrena miño pake txarrena hobia da".
- Eske gu ez ga ezta imajinatu 're itten.
- Ez, ez, ez...
- Nahiz 'ta zuek kontatu 'ta iñalak iñ... haiñ-haiñ gorra, ez?
- Bai, bai. Ez da imajinatzen zer den gerra. Aieka guzi... nonahi herittua zu, ni beti akortzen na, goitik betti ogiyan billa helduki 'ta zea, Paotxikitako buelta itten du 'ta zokua hartan
soldado bat hantxe hilla, miño hozkiya... jarri itten da noski. 'Ta Goñi, famoso Goñi; han, guardian han zebillen. Zea, honea heldu zin tropai nola zubiya bota baiziyoten pasua gabe geldittu zen hasta septiembre, 18 de juliotik ez zon pasoikan,
dena mendiz ibiltzen zen eta Goñi horrek san zin: "Noa zuz neskatxa?" 'ta humildemente "Ogi billa" 'ta "Sartu kotxin". Lenotik ezauna, konfintza ez, miño ezauna, hemen Arrauan bizittua baizen, eta sartu 'ta berak eaman zu, nik harrentzat deus satekoik ez dut.
Atzea, hara, soldadu hilla zon tokiya harta ekarri zianen, porke han bailtzaten soldadu hil zina haik eramateko 'ta prepatzen, behiyak 'e, behi paria jarri 'ta gurdiyan eamaten zittuzten 'ta, hoik begitik ezin kendu zit soldadu haik kuneta zoluan.
Aman semik izango zin zein bazin 'e, 'ta hola. Nik apusilamendua 're sumatu nun Oiyartzungo kamposantun, ikusi ez nun iñ, miño sumatu? Kalin geldittu lotan, Kastronin ni lanea asko joten nitzan, eta gau batin tiroteuak 'ta hango etxeko andre zarra, oaindikan 'e neska zarra bizi 'un.
Kuartoa jon zin: "Ez ikaatu, afusillamentua da". Ui ama! Hura tarrapatuta 'ta geo tiro de gracia dela 'o pa-pa, ni... 'Ta hurrengo eunin josten ibiltzen nitzan ni 'ta neskame zon baten nobiyua 're han hil zuten, hemengua zen mutilla 'ta neska kampokua, neskame zona miño
euskalduna. 'Ta hura nearrez nola Ollokinea jon zen, 'ta arratsa hartan hil zuten mutilla hura 're. Kinkirrinkiñenekua, mutil polit askiya bai! Bai, hil zuten...
- Aitzia bakat bai: Kinkirrinkiñenekua.
- 'Ta horrengatikan ba hoi. Ixtoriak dia... ahaztutzen ez dinak...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:19:40 - 0:22:20 (2' 40'')
Laburpena Ezin da irudikatu zer den gerra. Hildakoak non-nahi. Fusilamentdua ere entzun zuen, Kastronean lotan zen aldi batean.

Tiroak, bonbak, lapurretak... gerra

Transkribapena

- Hogei urte, gerran. Ni dena gotzen naz gerra. Gerra, lengo esayera da: gerraik hobena miño pake txarrena hobia dela, 'ta bai. Ordun ez duzu pozik 'ta deuse, 'ta beti usai bat, zea usai... polbora usaiya 'o... gaiñea gerrako lenbiziko urtian euzkiyik e'tziñen sateko...
ez dakit jaingokun zeaz... euzki gabe bizittu giñan gerra hasitako urti hartan. In zun urte bat... 'Ta aieka guzitatik soldadua 'ta guardiya 'ta beno. Ogiya billa torko bagiñan 'e eozin tontorretan bazozten guardiyak jarriyak: pa 'ta... ti 'ta... Nei ez zitt tokatu beñe jotzia miño...
ordun kartilla bat maten zuten ogiyan billa joteko, laun batek 'o bik 'o... 'ta attak eta nik jotia bakarra genun libre ogiyan billa. Ne ama amakiña bier atzetikan beira eondua: ni itxetik atera ordu goiko Galtzatako gaiñatik hasiko ttunen zipi 'ta zapa.
'Ta beñe ez zitzaidan suertu nei jotzia. 'Ta nik granada bat... San Inaziyo euna, eliza jon 'ta handik atera 'ta tropak sartu zin elizan meza entzuten, oaiñ miño fede... ez dakit nola den hori. Eta ikusi ziten nomatte zeatik, San Markotikan, San Markon frente geitza izandu zen
eta hasten da bonbardeua 'ta Oiyartzungo eliza bai, orro errak! Ez dun nolanahiko... in zizkaten harri batzuk bota. 'Ta handik atera 'ta, atera 'ta, ate bittartin auantatu geniñen, tropak ate zin bitarte, 'ta aún y todo baguzen, oaiñ dena etxez betia zion hoi,
Santosene aldeko tarti hartan arto-zelai izugarriya zen. Eta goiatik biria, eta goixiotik biria, geoztik in zuten Ergoinea biria, zea karretera, bestela zen gurdi-bidia miño zabalxio miño ya...
- Bai, Gaztañea atetzen zena.
- Atta ta biyek zakua bizkarrin genula 'ta hor ikusten dut zu gauz beltz bat xi-xi-xi "Atta atta, non..." 'ta guk bai korri errak. Atzetik bai harri pilla 'rra hartu geniñen. Bai, harrek in zun zoluakin, beno... itxe bat sartuko zen. 'Ta ez zen lertu...
geo amakiña bat abere zar sartu zitenen zolu hartan, geo aberia, ordun ez zen kotxeik eta aberikin zen dena 'ta gosia 'ta llagatan 'ta... abere asko hiltzen zen. Denak zolo hartan. Pilla 'rrak battun han sartuak. Nik behin ikusi dut, bonba nola tortzen den:
beltz-beltza birian... bueno! Penagarriya, penagarriya. 'Ta ordun ezin zenun hitzeiñ 'e gauza asko 'ta. Bakizu (non aitzik 'e ez zen): dena militarra, dena reketia, dena... 'Ta lapurretan 'ta beno, gosia zuten, arto zelaitan 'e... artua guk ez dugu jan miño...
zuitzen zitenen 'ta erre 'ta jarri 'ta hura jaten zuten Trabajadoriak. Trabajadoria... beno, golpe bat 'e etziñen harrek gogoz man karretera hortan. Ne attak saten zun: "Autxiliko tunelian gogoz emantako golpe bat 'e ez dun".
Hor pasatu zittuzten hiru urte 'o, hortikan karretera Ergoinen hasi 'ta Lesaka itten. Oso gauza beltza da gerra, beltza-beltza, beltza, beltza... Nik askotan... bai, hoi iruitzen yote askoi, oaingo gaztia ez 'iten ikusi 'ta, kontua, pero...
gerrik, 'ta lengo esayera da: "Gerraik txarrena miño pakeik txarrena hobia da".
- Eske gu ez ga ezta imajinatu...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:15:40 - 0:19:40 (4' 00'')
Laburpena Gerraz ongi gogoratzen da. Ez zuen eguzkirik egin urte hartan. Etxetik atera orduko, tiroak non-nahitik. Tropak mezatara joan ziren eta San Markostik bonbardeoa hasi zen. Santuseneko gurdi-bidetik aita eta biak zihoazela, bonba ondora iritsi zen. Trabajadoreak errepidea egiten. Gauza beltza da gerra. Hika.

Gerraren ondorenak

Transkribapena

- Miño gu errentan bizittu giñan. 'Ta hirurogeita sei duro ziñen errenta miño hua patzeko 're urtian itten genittun 'o txokor bat 'o zerrikume batzuk 'o... Jornalik ez den tokiyan baserritik atera ber baldin bada, oso diferentia da. 'Ta ordun neskame 'ta jotia, gue zarrai...
ni Ergoinen eon nitzan... Bialden, sardo saltzen. Zea, jon zelako hango gizona sardo... 'ta gue attak: "Ez al zu neska bat mango sardua saltzeko?" 'Ta ni torri nitzan. Hua izan yunen ne ate... 'ta ne anaia, gerran hil zenak, gerran hil zitzaiñ...
lenbizikua Oiyartzunen, 'ta hura Arditturrin hasi 'ta beti xox bat eta beti difentziya izaten zen familiyan.
- Bai, beti hua geyo. 'Ta gerran ze in zuten eaman in zuten 'o?
- Bai, soldao. Soldao zon, 'ta permisukin torriya itxian eta etorri zen... San Juanetan, 'ta hurrengo eunin San Juan itturrira jon giñuzenen behintzat, hoi dakat gouan. 'Ta geo hilabeteko permisukin torri zen 'ta geo altxatu zen gerra, eta guria
ez zen presentatu miño beste bost laun 'o bazittun 'ta haik presentatu zin 'ta hairi galdetu 'ta geo gue etxea... detenittu in zuten: jon zin reketik 'ta geo eaman zuten Panplona 'ta han konpañiya prepatu 'ta Olaitzala, Olaitzola torri zin, hor jarri zuten kozina
'ta hor eondu zin denbo bastantin. 'Ta hortik jon 'ta lenbiziko atakia Irunen; lenbiziko atakin hil zen. Bai, Oiyartzunen lenbizikua. Gue amai, bizitza erdittu zionen. Aizu, hogeita hiru urteko mutilla hiltzia ordun. Oaiñ azidentikin 'ta hiltzen dia miño, ordun.
- Hola hiltzia...
- Hola hiltzia...
- Zer zen zarrena hua?
- Hura zen bigarrena. 'Ta geo Inaziok..
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:11:20 - 0:13:30 (2' 10'')
Laburpena Urteko errenta 66 duro kostatzen zitzaien maizterrei. Garai hartan ez zen batere sosik ikusten eta baserritik bakarrik ateratzeko asko zen. Portuberrin, anaiak meategietan egiten zuen lan, eta hark ekartzen zuen diru pizarra, baina gerran hil zen. Hika.