Aldaketak orrazkeran

Transkribapena

- Eta geo moiñukin aitzen zinak joten zin. Ze itten zuten puntak mozteko 'ta pixka 't arreglatzeko 'ta...
- Garbitzeko 'ta.
- A, garbitzeko.
- Garbitzeko. Eta geo ezkontzatako 'ta jon ber zutenin imbitado bezela, pelukeira etortzen zin. Bai. Bai, bai, bai, jendia tortzen zen.
- 'Ta bittartin itxian aiko zin ba. Tenazillakin ibiltzen zin, ez?
- Ne garaiyin ez zen tenazilla.
- A, ya ez zen.
- Ne garaiyin ez zen tenazilla. Ez. Ne garaiyin ya zen moiñua ondakin 'ta, eta itten zin... Eske aldatzen jon zen, e! Geo ya persona berak, utzi zin ondak ateratzia eta itten geniyon rulukin lehortu sekadoran eta pixka 't kardatu eta jarri moiñua, burua, biño kardatuz pixka bat.
Ez zen hako zapal moiñua onda hura zaten. Baizikan geo itten zen forma man eta geo moiñua jarri. Elegantia zen, e! Bai, bai. Nik uaiñ ikusten dut telebistan gehiyena, hemen hola oso istua jartzen 'ute 'ta hemen hola harrotua bezela, ez? Uan moda dena.
Ba hori bezela, biño burua hemen istutua gabia.
- Denin.
- Denin borobilla bezela 'ta geo moiñua. 'Ta dotoria zen. Dotoria zen, bai. Eta geo ya... Karo, eske geo ikasi in ber da... Geo ya torri zitzaigun eskuko sekadorakin lana itten hasi berra!
- 'Ta len ez zen itten?
- Leno sekadorakin? Ez.
- Beti zea hoiy...
- Beti itten zen sekadora haundiyakin lehortu. Bai.
- A! Oseake sekadora oaingua da, e?
- Bai. Sekadora eskukua geo zen.
- Eta hua 're ikasi in ber.
- Eta karo, hua 're hartu in ber zenun! Eta (...) geo jon Donostiyan itten zuten demostraziyuak eta ordun handikan ikasi nun nik pues sekadorakin nola in ber zen. Eta benga, eta aurrenian ezin nun domatu ondo, eta, eta... Oseake eziñ ziñan geldittu horta!
Ondakin in ber zela! Ez, ez, ez, ez.
- A la moda.
- Klaro, jon in ber zenun! Eta jon eta ikusi eta eta... Saiyatu!
- 'Ta zuk nola jakitten zenun hasi dia sekadorakin 'o,...
- Beti peluikeira tortzen dia representantik eta beti... Hillabetero tortzen zin bat ez baldin bazen bestia 'ta bestia, e? Representantik.
- Haik sango zizuten.
- Karo, "oye, pues que los secadores y esto" 'ta bestia 'ta... 'Ta ordun pues enteinttu in ber 'zu 'ta eosi in ber 'zu 'ta ikasi in ber 'zu! Eske bestela berrogei urtian iziñ za eon pelukeiy batin, e!
Eta geo jende gaztia etortzen zen, e! 'Ta geo ya hasta las mechas! Gorru hoi ya illi hoik ateratzen 'ta... Eske dena jon da aldatzen! Eta zu jon zea aldatzen! Eta geo pues konturatzen zea, pues pelukeiy pilla bat ereki dela eta iñ in ber 'zula eta geo...
Eta errespeto guziyakin, ere bai pentsatu ber 'zu: "Bueno ni ya zartzen ai naz..." Porke klaro zartu ez dut sango porke vamos, hoi personantzako gorra da, biño zartzen zuazela, pues beste gaztiak zuk utzi in ber 'yozula hairi pasua! Hori 're hala da!
Eta ordun zuk seitzen 'zu, pues klientela batekin, ba zu biño zarraguk dinak, eta gaztiak tortzen dinai pues ahal 'zun hobekina in ber yozula! Koloriak eta gaiñekuk.
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:08:45 - 0:12:10 (3' 25'')
Laburpena Ile-apaindegian hasi zenetik hona, estilo aldaketa asko egon dira. Bere garaian, mototsak ziren nagusi, ondekin eta baita kardatuekin ere. Moda berrietara egokitu behar izan zuen.

Ile luzetik motzera

Transkribapena

- Gorra ingo ziyoten hoiy, e?
- Bai. Andre batek, Iturriozkua zen, hil zen, eta atera zitzaiyon eszema bezela. Bai. 'Ta nik esaten niyon: "Hemen orkilla hoik eta jartzen..." Moiñua zun oso dotoria, illia dena ondakin
dena. Biño dena, e! Hemendikan hasi 'ta honeaiño dena hola osuan heldu zila! ¡Ondas, e! Egiya da. 'Ta geo atzian moiño bat. Elegantia. Emakumia 're hala zen. Eta atera zitzaiyon hola, gorritasun bat bezela 'ta esan niyon: "Orkilla hoik kalte itten zattuzte buruan.
Hor miña dakazu" 'Ta "Bai, sumatzen dut goizetan hola azkuria bezela 'ta". 'Ta meikuna jon zen. Eta san ziyon illia mozteko. Iturriozkua zen. Jon nitzan, alaba torri zen 'ta san zin: "Aizu, amai hola 'ta hola san 'yo meikuak, biño béak ez du moztu nahi..."
eta "bai pues oso gezki daka, e?" Orkillak miña maten ziyoten. Eta jon nitzan bere itxea, Iturriotzea. Sartu nitzan eta bea hola suan... Sua... Sua, 'ta suan aurrin hola barra bat izaten du, eta harren kontra jarri hola eta ez zen aurreatzen illia moztea. Eta esan niyon:
"Maria, illia moztea heldu naz 'ta illia moztu ber dugu" Ez dakizu ze penakin moztu zun harrek illia. Penakin, e! Nik 'e bai, e! Pena ematen zin. Biño penakin moztu zun illia. Biño halaberra izandu zun. Moztu in ber zun. Eta hua bezela askoi illia, traka traka illia moztutzen.
Biño luziak, e! Moiñuak.
- Eta geo ya ingo zuten komodidadingatik.
- Komodidadingatik.
- Karo erarikin 'ta besuak...
- Bai, bai, komodidadingatik. Komodidadia 'ta pues moda 're gehiyo motzakin eta... Pues jendia muittu in zen pelukeira. Muittu in zen jendia. Bai, bai, bai. Jendia muittu in zen pelukeira. Pues moiñuakin bai, asko.
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:06:30 - 0:08:45 (2' 15'')
Laburpena Ordura arte, emakumeek ile luzea eramaten zuten, mototsean bilduta. Gero hasi ziren mozten. Gogoan du amona bati zer pena eman zion ilea mozteak.

Fabriketako emakume gehiago ile-apaindegian

Transkribapena

- Ereki zenun garaiyan ze erareko 'o ze kondiziyotako emakume...
- Ne garai... Ne edadeko jendia asko etortzen zen.
- A!
- Bai.
- Gaztia.
- Gaztia. Fabrikan 'ta lana itten zutena.
- Hoi da.
- Geo baserritikan etortzen zin, biño hoik etortzen zin, pues igual hillabetin behiñ, 'o bi hillabete... Luzatu zitzaiyotenin permanentia in zuna, ordun permanentia, oaiñ bestela saten
da, biño ordun permanentia esaten genun eta permanentia luzatzen ziyoten eta hua moztu 'ta beste bat iñ... Eta pues igual hillabete, igual bi hillabete... Beharra zutenin. Eta geo pues eliza jende asko joten zen ordun, uain gutxiyo joten da, biño bueno. Geo peregrinaziyua zenin eta...
pues ordun izaten zen... Biño karo, eske uaiñ imajinatu hillabetero eskursiyuk 'ttuztela jubilatuk eta denai nahi 'yotela jon polittak!
- Karo.
- Ordun diferentia... Aldatu da pilla bat! Ordun zen gaztia gehiyo. Fabrikan 'ta ibiltzen zena.
- Karo.
- Dirua zuten, eta pues kobratzen zuten eta pelukeira. Eta geo gaiñeko jendia ba hiru
hillaetikan etortzen zena. Eta nik suertia izandu nun horrengatikan, garaiy hartan oso ondo etorri zen ni Errenteiyan oso izauna nitzan ordun pelukeiya e... Ni izandu nitzana Biyok hoi ona zen, eta jende asko han izautu nun, eta han itxitzea 'ta ezkondu in zelako 'ta jendia etorri
zen nekin. Ordun, Oiyartzungo jendia ez nunin, Errentikua banun, lanteiyak, fabrikakuk banittun.
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:02:40 - 0:04:10 (1' 30'')
Laburpena Ile-apaindegira fabriketan lan egiten zuen emakumea etortzen zen gehiena. Baserritarrak gutxiago etortzen ziren.

Orrazkerak

Transkribapena

-Eta hor eongo zen ba erare bat, kompaziyoa oaiñ ya moiñukin ez dia ibiltzen
-Bai.
-Amonak. Biño len denak moñukin.
-Bai.
-Eta geo ya hasi zin permanentikin
- Eta ze moñuk itten genittun
- A itten zenittuzten moñuk?
- Ze moñuk. Eta eta jende gaztia illia kardatua iamaten zenin ze moñuk
Zortzi eun 'o zortzi eun orraztu gabe pasatzen zittuzten hurrungo euna tortzeko berriz pelukeira e... orraztu gabe. Con los cardaus. Y qué ondas! Geo atera zen lisua 'ta ho dena,
sekadora eskukukin itteko, biñon ze buruak, ze lanak iñak, ondak ateratzen 'da
- Arte
-Arte, arte bai
- Ze gaur egun...
- Nik aurreneko ikasi nun ondak ateratzen 'da. Eta moñua 'ta. Eta ne ama e... zun ille oso ederra eta eta eta moñua e... bai el torcido esaten zena, el moño torcido esaten zen. Eta e moñoa!
- Osake luzia
- Luziak, ille luziak. Ondak atera eta geo e... moñua in eta 'o 'o borobilla. Nik banittun... eta e... geo em, eske ema... garaiy hartan, karo eske jon ber da urte asko atzea
Eta nik banittun e... andriak moñua zutenak nik nik moztu niyotena illia ta geo hasi zena permanentiakin. Biño ze moñuk! Hua hua lana ittia zen e
- Hua bai, bueno uangua re hala da biño
- Hua lana ittia zen
- Ta ille hua zaintzia. Nola zain... nola zaintzen zuten? Ze karo uan maskarillak eta eztakit ze
- Nola zaintzen zuten? Ez ez ordun eske diferente, netzako diferente zen
biño illiak oso onak zittuzten. Pues buruak... beste gauza da produktuk 'e nik oso onak ibiltzen nittun e. Ni behiñ 'e jaboyakin 'ta mistolekin 'ta garbittu 'ta hola sekulan ez e. Eta e... beti pliza ona bota eta beti beti ondo zainduak
Beti nik enun behiñ 'e... ze sango zattut iual, una oferta de zerbatt... Ez, ni beti tintikin ta gauzakin 'e beti izandu naz... bildurra...
- Errespetungatik
- Bai
- Lehen san tzu errespetua zeniyola 'ta karo hoi re...
- Bai, bai.
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-054
Pasartea 1:00:00 - 1:02:28 (2' 28'')
Laburpena Orrazkerak asko aldatu dira denborarekin. Lehen gehiena luzea eramaten zen: mototsak eta kardatuak. Lan handia eskatzen zuten orrazkerek.

Emakumeei bakarrik

Transkribapena

Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-054
Pasartea 0:57:00 - 1:00:00 (3' 00'')
Laburpena Gizonezko batzuek eskatzen zioten ilea mozteko, baina berak nahiago zuen emakumeei bakarrik egin. Horretarako zegoen Jose Mari barberoa, Ugaldetxon bertan.

Emakumearen independentzia ekonomikoa

Transkribapena

-Ez dakit noiz hasiko zen, igual zue garaiyan hasiko zen jendia, emakumik pelukira joten 'ta? 'O pixka 't lentxiotik?
-Lenoztikan hasiya izango zen e!
Biño hombre etzen, atzen aldea, atzen aldea, em... etortzen. Biñon eske bakizu zer zen ordun? Fabrikak, hemen Beta 'ta Errentiyan hombeste fabrika 'ta bizikletan jendia joten zen
Eta gue pelukeiyan aurrin, petrillan aurrin, bizikletak eoten zin mo... zea pillan, lanetik aterata pelukeira tortzen zienak e.
- Osake asko joten zin.
- Bai bai bai. Pelukeiyan ordun asko hasi zen jendia pelukeira.
- Iual e... emakumiak itxetik kanpo lanin hasi zinin hasi zen iual arreglatzen.
- 'O ezkondu, ezkondu biño lenoztikan nobiyuak ziala 'ta e e... arreglatzen pelukeira lanetikan aterata. Ba goatzen naz pelukeiko 'o lanteiko, zea esto, batak eta gauzakin nola tortzen zin ta uzten zittuzten sillan ta e... zea lanai
Geo Errentitikan 'e jendia tortzen zen e. Hemen nik Ugaldetxon urti haitan lana oso ondo in zen, oso ondo. 'Ta nombatte gustoa itten niyoten, porke Errentitikan 'e jende asko tortzen zen
Eta Gurutze 'ta Karrika 'ta. Nik uan, nik uan bertan jubilatu nazenin Karrikako jendia 'ta Ergoingo jendia 'ta. Bai bai bai bai.
-Jende berriya izautu 're bai.
-Bai, bai. Eta oso ondo eaman denakin e.
Sagar dembua zenin sagarra karri 'ta mizpira dembuk 'e mizpira kartzen tziten 'ta oso hartu emana oso ona.
-'Ta denak emakumik, ez? Gizasemiri etziñen aittu.
-Ez e... bazin e... eztut esango eztutela in gizonai lana
Etorri 'ta ez esatetikan ezetz, bueno pues... Uan emakumin jendia zonin ez e. Etzin gustatzen gizona sartzia emakumikin. Eztakit zertik.
- Karo eske, len ohit... uan badia mixtuk biño ordun dena...
Ez ez ez. Eta ordun em... bazin "oye pues córtame el pelo, y por qué no me vas a cortar el pelo" 'ta bueno bueno. Biñon beti gizonan...
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-054
Pasartea 0:54:50 - 0:57:00 (2' 10'')
Laburpena Emakumea lanean hasi zenean, ile-apaindegira gehiago joaten hasi zen. Bere bezeroak Oiartzun guztikoak ziren, eta baita kanpokoak ere.

Ile-apaindegi gutxi

Transkribapena

-Eske nik Ugaldetxon pelukeiya jarri nunin ez zen Oiyartzunen pelukiyikan iya e! Altzibarren ez zeon, Iturriotzen ez zeon, Arraguan ez zeon. Eta Oiyartzunen bi zeuden.
Eta Karmen em... zeana... Uan don Margari 'ta.
-Gallastegi?
-Gallastegi. Gallastegi nekin oso ongi portatu zen, oso ongi gaiñea.
-Bai, eske ez dakit amak 'o zenek san zin igual lehendabizikua zela harrek jarri zuna.
-Gallastegik. Gallastegi eta geo zen Maddi, beste bat. Ankamotxenekua saten ziyotena.
Hua monja jon zen eta haik biyek zin. Eta geo, ni pelukeiyan ikasten ordun. Eta geo nik pelukiya jarri nun. Eta Karmentxu bai, Karmentxuk nei gaiñea mesede bat in zin, bitu goatzen naz.
Nik ordun esan dutena leno, igandetan pelukiyan, handikan etorri 'ta lana itten niyon hemen jendiai. Eta esan ziten ezin nula lana in, kendu itten niyotela bestiai eta zea. 'Ta Karmentxuk abisatu in zin nei.
'Ta san zin: "Aizu, hola esan dute 'ta esan itten zattut". Eta karneta seittun atera nun, porke zen pelukeiya jarri bitartian. Bai, eta harrek hori esan zin eta ni geo ya karneta seittun jon nitzan Donostira.
Eta oandikan Antxon Paredes goatzen naz, presidentia zela pelukikua 'ta nola harrekin karneta atera nun. Hemezortzi urtekin.
-'Ta ordun ya ingo zenun jarri bian 'ta...
-Pelukiyan jarri nun. Bajo bat. Eta bi sekadore jarri nittun eta. Higinio Iragorrik in zun obra 'ta hora. Hasiyerak izandu zin.
Nei ordun zeiñek esan zartu arte eon ber nula pelukiyan! Asko da e!
-Berrogei urte asko da.
-Berrogei urte asko da. Ezkondu, bi ume. Eta segi!
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-054
Pasartea 0:49:56 - 0:51:50 (1' 54'')
Laburpena Ugaldetxoko ile-apaindegia ireki zuenean, bera izan zen lehenengoa auzoetan, eta Oiartzungo kalean bi besterik ez zeuden.