Ugaldetxo: zahartutako auzoa

Transkribapena

- Bai. 'Ta gaiñekun hoi. Egualdetxo, Egualdetxo hau bea ez da asko aldatu. Biñon hemen inguruko baserriyak eta asko bota zila Mamutekin eta gauzakin 'ta 'ta... Pues barriyua leno oso politta zen.
- Kambitu ingo zen, zertik hau bea baserriya, Garro baserriya zen, eta geo Paradako...
- Bai. Baiñon konturatzen hasten baldin bazea, leno zembat bizi giñan etxe batin, piso batin zembat... Gu geok zazpi senide giñan! Garron aber zembat zauden! Eta uan nik zembat...
Horrek ematen nau pena, zartzia zer den! Garron gurasuk, hemen gurasuk, hiru piso... Eta zein bizi gean? Leno zazpi senidetikan uan goiyan bat, bihan bestia eta gu hemen bi. Hemen itxia hutxa. Matteone alkilatua... E... Bueno, jendia bizi da, biño jendia bizi da pues ez dakit,
gazte batzuk bi 'ro ez dakit ze bizi din. Hemen itxi hau hutsa dona, geo hemen aurrin 'e denak zarrak ikusten 'ttuzu, denak familiya ezkonduta alde in dinak. Katalintxon ez da iñor 'e bizi! Xeberonin 'e adiñakuk bizi dia! 'Ta horrek nei izugarrizko tristura maten!
Barriyua nola zartu zaigun eta ez dola ezer 'e iñikan! Ez dola ezer iñikan!
- Bai.
- Pena da barriyo bat hola utzitzia! Aurten 'e ez da festikan in fuldamentukin. 'Ta nik izugarrizko pena hartu nun hoi 're!
- Bai, bai, bai. 'Ta gaiña tokiya beak 'e ez bau launtzen...
- Ez du launtzen! Jendia ez zattu etortzen!
- Karo.
- Enkambio, eukiko bazenuteke txoko bat 'o igual "ba hau ingo 'ugu 'o bazkaiy bat 'o..."
- Karo! Bai.
- Zerbatte...
- Etorri eta "bueno pues guazen Intxixu aiyeka kafe... Hartuko dugu zerbatte!" Hemen taberna bat leno bazeon, hoi 're itxiya dao. Ez da, ez baidu, ez baidu barriyo... Kamiyua baidaka erdiz erdi! 'Ta kamiyua libertade gabe bizi ber 'zuna!
- Karo.
- Eske hori da!
- Pareta bat eukitzia bezela.
- Pasoko bat.
- Bai.
- Kontatu gabe jendia badola.
- Hoi da.
- Hoi da, barriyua hau da, pasoko bide bat, kriston belozidadia damatenak kotxik, konturatu gabe jendia bizi dela!
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:48:05 - 0:50:30 (2' 25'')
Laburpena Lehen Ugaldetxo auzoa oso polita zela dio Mañolik, baina industrialdeekin baserri asko bota zirela eta gelditzen diren etxeetatik asko hutsak daudela. Gazteak auzotik joan egin dira eta zaharrak gelditu dira auzoan. Auzotarrek ezin dute lasai elkartu, toki egokirik ez daukatelako, errepidea baitauka erdiz erdi. Abiadura gaitzean pasatzen da trafikoa, bertan jendea bizi dela konturatu gabe.

Transkribapena

Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-055
Pasartea 0:39:20 - 0:48:05 (8' 45'')
Laburpena Ugaldetxoko egoera. Trafikoa. Udaletxean askotan kexatu dira eta ez da ezer egin. Festak egiteko plazarik ere ez daukate. Gutxienez semaforo batzuk jarri. Oso haserre dago gai horrekin.

Ugaldetxo: errepideak moztutako auzoa

Transkribapena

- Zuk hortikan erki, Ugaldetxoko kambiyuk erki ikusiko zenittun?
- Ugaldetxoko kambiyuk? Pues bai, asko ikusi dia Ugaldetxoko aldaketa. Aber, Mamut aldia hoi dena hasi, baserriyak hoinbeste denak kendu... Eta ordun iruitzen zitzaigun Mamut ba!
izango zela oso zea miño geo denbuakin ikusten 'zu zer den. Mamut zer den eta zenbat baserri kendu din hortikan. E? Hori hala da. Eta geo hemen Ugaldetxon... Miño Ugaldetxo oso zarra do, e! Ugaldetxo do oso zarra. Aber, hemen dozten itxiak, denak...
Personak denak adiñakuk. Oaiñ hemen etxe batzuk hasi dilako, iñ ttuztelako 'o ai dilako, hor gaztiak etorriko da. Intxixu bakarra da gaztiak zerbatte ikusten dena, gaiñekun ze jende do hemen? Adiñekua 'ta itxiak, eta barriyua, barriyua oso zarra. Geo kruzia hoi hola.
- Zaindu gabia.
- Bate zaindu gabia. Ez dute... Eske udalak Ugaldetxoi ez yote ezer 'e iñ. 'Ta Ugaldetxotik eamaten dute diru gehiena. Aber empresa aldia non daon e? Eske nik beti, ni beti horrekin nao.
Ugaldetxotikan dena dijua, empresa guziya, autopixta salida guziya eta Ugaldetxoi ez salida gehiyo eta ez Ugaldetxo pixka bat gehiyo gustora jendia zehatzeko. Ezin gea Ugaldetxotik... Ni itxetikan ezin naz atera kamiyua kruzatzea.
- Bai, bai. Aurreko bizilaunakin 'e ezin zute eon zuek...
- Ezin gea... Ezin da hitzikan iñ. 'Ta hitza ittia gauz bat da, bestia da kamiyua ezin geala pasa. In ber dugula beira batea 'ta bestea. Eta Ugaldetxok badula garaia zerbatte itteko.
Eta itxia hoik? Pues bai miñon, eta eskerrak e! Porke hor zon bezela 're: ijituak tortzen zin, dena zeon... Hoi zeon utziya miñon, miñon, nola?
- Bai, utziya eondu da hau, asko. Eta do.
- Eta do. Ordun bada garaia... Nik ez dut esaten e... Ze in ber den, ni ez naz esateko, miño Ugaldetxo pixka 't lasaitzeko eta pixkat txukuntzeko udal honek zerbatte in lezakela e! Eta ez da oaiñ eskatzen ai geana e! Guk ume ttikiyak genittunin 'e hemen
Ugaldetxon beti kamiyua pasatzeko eta oso peligrosua izaten zen. Joseba Garrokua? Motuk jo 'ta bota zun, hor zea, esto... Eskolako Xeberoneko tarti hortatikan ateratzen eta... Miño, eta beti izandu da barriyua hola. 'Ta ordun izatia gauz bat 'zu, miño berrogei urte pasatu dia
eta ukerruo porke trafikua gehiyo da.
- Hoi da.
- Eta non do? Eta ez dute ikusten? Nik esan izandu yotet, hor konzejal zoztenai eta: "Aizu, hemen zer?" 'ta "Bai, ingo da, ingo da" Miño berdin gaude, 'ta bada garaia e.
- Urte asko.
- Ni Ugaldetxokin oso haserre no! Ugaldetxokin oso haserre no! Eske ez dute ezer 'e iñ. Ezer 'e ez. Etxiak zarrak? Bale. Personak zarrak? Bale. Miñon bizi in ber dugu e?
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:36:30 - 0:39:20 (2' 50'')
Laburpena Azkeneko urteetan Ugaldetxo asko aldatu da. Garai batean errepide nagusia bertatik pasatzeak bizitasuna ematen bazion ere, Oiartzungo industrialde ia guztia bertan egoteak eta trafikoak hartu duen indarrarekin, errepidea arazo bihurtu zaie. Auzotarrek ezin dute auzoan lasai ibili eta auzotarren arteko harremanetan eragina du horrek. Azkeneko urteetan Ugaldetxo ez dela batere zaindu kexatzen da Mañoli.

Ileari garrantzia

Transkribapena

- Karo, janatako 'ta itxeko bai, biño norbeantzako kosta ingo ziyon emakumiri ezkatzia, ez?
- Ez pentsa, ez pentsa, e! Jendia... Asko, asko, e! Kobratzen ez zuten jendia asko gizonan dirutikan etortzen zen. 'Ta asko, e! Asko, e! Ez zin xurkeiyan ibiltzen pelukeiyan, e! Ez, ez, ez.
Uandikan 'e amona asko be garaiyan ez zutenak kotizatu 'ta ez dutenak zeatzen... Eske asko! Pelukeira etorri eta etorri maiz, e! Etorri maiz! Gustatzen ziyoten ateratzia 'ta zea 'ta... Eta pentsa 'zaztu zertaiño, entierro bat baldin bazen 'e, entiorra joteko pues goizian ongi
orraztuta intierroa joteko, e? Bai, bai, bai, bai.
- Orraztu 'ta hoita igual len gehiyo itten zen uaiñ biño. Uaiñ eozer modun...
- Netzako jendia leno gehiyo.
- Gehiyo.
- Dudikan gabe! Gazte gaztia ez dut esango. Neska kozkorrak eta hoik... Eske nik muti kozkorraiy 'e moztu niyoten illia! Bai. Bai, bai, bai, bai.
- Illia beti izandu da importantia.
- Bai. Garbitasunan zea 'ta emakumik asko gustatzen zaigu ongi zeatzia, e!
- Bai, bai.
- Ni jon 'zandu naz, eta ez batea, senarra 'ro hill eta intierroa... Uan... Lendabizi ez zen joten hiltzen zenin familiya hola andria 'ta ez zin joten senarran intierroa, biño geo hasi zenin, pues etxea jon eta burua apaiña jarri pes gaizki ez azaltzeko.
Ni itxe askota jon naz bai ezkondu ber zutenin, miñez eondu dinin, "aizu pues jongo naz, ingo zattut" Bai residentzira 're!
- Jo!
- Bai. Esan eta behiñ ez. Nik pelukeiya ez niyoten behiñ 'e esaten jendiri "aizu, etortzen za, patzen nazu 'ta aiyo!" Ez! Gaixo baldin bazaude 're in ber baldin bada iñ. Bai, bai, bai, bai.
- Ordun amakiña tokita ailletu za?
- Bai. Bai, bai, bai, bai. Zuk esan 'zuna, pixka 't launtza bezela 're bai.
- Hoi da. Bai eta beste bat jon ezkio ez like hain gustoa geldittuko 'ta zu jotik ba...
- Ez, beste batek jarriya bazaude ba igual. Nola jartzen zean nik uste 'ut dela... Personai ze maten 'yozun, ze hartzen 'zun... Horrek asko san nahi du, e! Ez da 'zaten, ez da 'zaten dena dirua, dena ittia! Dembuakin maittatu itten dia!
- Karo!
- Ez, egitan, e! Kumpleaiñuk eta... hola zinin, urtebetetzik eta... Horrea jon taberna 'ta karri bandejan zeak eta hartu 'ta... Bai! Bai,bai, bai, bai, bai.
- Karo azkenin hambeste urtian!
- Karo!
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:28:00 - 0:31:00 (3' 00'')
Laburpena Lanik ez zuten emakumeak ere etortzen ziren ile-apaindegira; izan ere, ilea zaindu eta apaintzeko ez ziren zuhurkerian ibiltzen. Lehen orain baino gehiago orrazten ziren. Entierroetara joateko ere ilea txukuntzen zuten.

Gazte arduradunak

Transkribapena

- Hoi da, ez bakarra... Eukitzia 'ta gaiña maneja... Hoi da, manejatzia.
- Karo.
- Eskura beti.
- Beti dirua eskura. Porke karo, beti jendia, eunero bazenun jendia! 'Ta ordun beti bazu dirua! Oaiñ, egiya, e! Lendabizi kontuk atera ze patu berrak zin!
- Karo, bestela... Auro jongo zen!
- Ez, hoi sekulan ez! Nik hemezortzi urtekin pelukeiya ereki nun, eta sekadorik eta letrak patu nittun, e!
- Karo.
- Eta ne lana... Ne, ne preokupaziyo guziya hemezortzi urtekin... Horrengatikan saten 'ute "hemezortzi urtekin umiak dia 'ta hemezortzi urtekin..". Bai, bai, umiak dia, biño gue garaiyin 'e umiak giñan hemezortzi urtekin, e?! Eta ni goatzen naz oandikan zeiñ ixkiñetan
firmatu nittun letrak, hillabetero letra haik patzeko, e! Eta jendia tortzen zenin, aurreneko, aurreneko gauza izaten zen letra hura, dirua atera. 'Ta hua jaso!
- Hua lendabizi obligaziyua.
- Hua, hua. 'Ta hura zeatzen zenin, geo ya "pues hau iña do" eta ordun lasaittu. Biño hura sagrau izaten zen, e!
- Karo ze zuk iziñ zenun jon "ama ez nau ailletu letrantzako 'ta!"
- Bai! Ya, ya! Ya! Eske ezin zen!
- Karo, zue responsabilidadia zen.
- Hombre! Pelukeiya zen! Gue amai esan ziyoten, e, pelukeiya jartzekun: "Horren gaztia 'ta, pelukeiya jartzia 'ta zea 'ta..." 'Ta nei ordun ez zin iruitzen hain gaztia, nei iruitzen zin ordun ya pelukeiya ingo nula! Eta lenoztikan lanin hasitakua 're, hemengo jendia ikusiya
tortzen zela, hori banun seguridadia.
- Bai.
- Hori banun seguridadia. Biño letrak?
- Letrak patu gabe zozten.
- Patu in ber zen, e! 'Ta patu nittunin letrak, sekadoriak neriak zinin!
- Deskantsua?
- Bueno! Ya! Eta beti ikasi dut hoi: Bueno autonomosentzako hau, gastuntzako hau, hau karri 'ttuten zeangatikan... Porke klaro, IVA 'ta denak... Pelukeiya nahiz 'ta ttikiya izan, ez da horren errexa, e! Nei uan gaztiak sate 'utenin "Eske itxi in du porke..." Karo, eske ohittu baldin bazea
zu... Errax! Biñon hiru hillabetero kontu guziyak eamaten zenittun, fatura guziya in ber zen, udaletxeko dena, urtekua, patu in ber dia, autonomos patu in ber da eta gastuak, argiyak, eta gaiñeko gauzak. Oseake...
- Dena gastua.
- Diro bat, diro bat beti jartzen nun "ya hau!" Eta hua dena jarriya zonin,
- Ordun...
- Esaten nun: "Bueno..."
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:22:40 - 0:25:10 (2' 30'')
Laburpena 18 urterekin ireki zuen ile-apaindegia. Orain, edade horretan, gazteegiak ikusten ditugu, baina, orduan, ardura eramaten ohitu behar izaten zuten.

Jendearekin lan egitea

Transkribapena

- Gauza bat da politta eukitzia, biño politta eukitzeko 're zaindu in ber da!
- A, karo!
- Ikusten ez dun lan asko du.
- Karo.
- Eta hoi ze... Zarrak gehiyago zaintzen zuten illia?
- Gustatzen ziyoten zaintzia, e?
- A!
- Bai.
- Importantzi gehiyo maten ziyon horreiy?
- Bai. "Illia asti hontan oso lakarra iyuki dut eta zea" Eta igual bai, kompaziyo batea pues tintatu 'o karo, leno permanentia saten zena, geo moldeatu da. Bueno, berdiña da.
- Bai.
- Porke azkenian da izena jarri... Uan pelukerari 're saten zaiyote beste modu batea, pues bai, aldatu itten da, biño zer da? Bera!
- Gauza bera.
- Bueno, ba "igual illia lehorra iuki dut, igual ez dut... " Eta "A, pues... " Eta ordun zuk hartzen 'zu eta ematen 'zu eta itten 'zu. 'Ta igual kompaziyo batea. pues ez baldin badu ba "hau 're man nazu" "Ba, hurrungun ingo dugu beste zea bat". Utzi itten 'zu porke
izandu da pixka bat ematea, goxatzia. Biño goxatu in ber 'zu!
- Karo!
- Eske da, e da! Ez du maten!
- Karo 'ta oain igual gehiyo beitzen da itxuraiy, ze korte, ze kolore...
- Bai. Biñon illia bea, e! Illia bea zaindu in ber da. Dudik gabe, e! Illia zaindu in ber da. Illia gauz bizi bat da 'ta zaindu in ber da, 'ta hortako leno san dutena, eske ez da kilo 'at
patata hor do 'ta hartu 'ta man ber 'zu! Ez, ez. Personakin ai zea! Klaro! Nik beti horreiy, horreiy beti izandu 'yot halako gauz bat.
- Bai.
- Eta horrekin gaiña berrogei urtian iuki dut hoi 'ta ezin baldin bada... Ez baldin badakazu jendeikan itxi itten 'zu pelukeiya, e!
- Hombre.
- Eta ni jendikin utzi dut pelukeiya. Utzi dut eskuangatikan.
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:19:40 - 0:21:30 (1' 50'')
Laburpena Zaharrek gehiago zaintzen dute ilea. Ilea gauza bizia da. Ez zara patatekin ari; pertsonekin ari zara.