Berorika, zuka, hika

Transkribapena

- ...Miño sukaldin, len san dutena, sukaldin ez dela gehiyegi-gehiyegi zeatzen.
- 'Ta gaiñea len zin... Attona-amonak e... Jende gehiyo 're errespetua eukitzeko 'ta...
- Bai, hoi 're bai.
- Gurasuk 'e heziko zuten, miño aittona-amonak 'ta 're bai ez?
- Bai. Auxkinekuk attonai beorreka aitzen zin hizketan, beorrika bai. Pelix bea attonai, hala aitzen zen.
- Gue lengusuk, Esnabirekuk beak 'e, hala zin. Gurasuri 'ta zeai, atton-amonai beorreka beti haik. Bai.
- Hoi 're askotan sate 'ute konfintza falta 'ta zea 'ta... Ohittura bat.
- Ohittura aleiya, ohittura.
- Beorrika 'ta... Nola sango zattut nik... Oaiñ, ni oaiñ, apaiz batei hala aiko naiz oaiñ 'e, e.
- Bai e?
- Han nik leno santakuk jesuitai beti beorrika aitzen giñan 'ta ni aixa oaiñ 'e Oiyartzungo bikayukin hizketan jarrita beorre sango yot. Bai, bai, nik bai.
- 'Ta geo zea... Meikuri? Meikuri baita 're?
- Leno hala aitzen zin, miño ez, meikuri 'ta ez behiñ 'e. Apaizai zen sekulako zea.
- Oaiñ apaizai 're ez asko e.
- Ez... oaiñ hika igual.
- Bai, igual. Gaztiak behintzat bai.
- Hanako Joxemai Ameriketa jona 'ro zea... Noa jon da hura? Harrek, hua lasaia zen 'ta zea 'ta harrekin nor-nahi.
- 'Ta gaiñekun hika nola izaten zen? Gurasui zuka 'ta gurasuk zueri hika?
- Ez, gurasuk 'e jenealin zuka. Saten zuten e. Hika... Gue gurasuk ez zuten behiñ 'e hika aitzeko kostumbreik. Ez. Umiri 're.
- Zuka beti.
- Beti zuka.
- Gu 're hala aitzen ga beti: zuka.
- Nei 're e' nau iruitzen umiri 're...
- ...Hika in ber dugunik.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-058
Pasartea 0:24:40 - 0:26:30 (1' 50'')
Laburpena Helduei errespetu gaitza izaten zitzaien. Asko ziren aitona-amonei berorika aritzen zirenak. Apaizei ere berorika. Hika-zuka-berorika.

Heziketa etxetik hasten da

Transkribapena

- Ikusten baute 'ta.. Asko... Kaso asko tortzen da e. Asko kusten da. Hola da, hola da gaur.
- 'Ta len etxetik, edukaziyua etxetik, len?
- Hoi da. Hoixe. Bai.
- Bai. Leno bai. Geo... Itxian... Sei urte arte itxian eoten zen umia 're. Sei urtetan eskola hasi 'ta bitartin beti itxian 'ta... ttiki-ttikitandik itxian zetua miño oañ... Ttikitatik eamaten dia 'ta uzten dia 'ta... a!
- Ni e' naz akortzen behiñ 'e gue attak juik, behiñ 'e. Oaiñ hitz zorrotza san 'ta errespetu gaitza. Amak bai hola besotik hartu zerbait astindu, jo 're ez. Miño gaiñekun errespetua... Nik ez dakit, kobardiuk giñalako 'o nola san. Nik... Gu senidin artin 'e sesiyun 'ta hola...
Bai, zerbatte bai, miño "Zauzte ixilik!" amak 'o attak satia nahikua zun 'ta akabo. 'Ta hola... Gaur umia trebiago 're bea 're heldu da miño sukaldin, len san dutena, sukaldin ez dela gehiyegi-gehiyegi zeatzen
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-058
Pasartea 0:23:30 - 0:24:40 (1' 10'')
Laburpena Lehen, ttikitatik, etxetik, hasten zen heziketa. Enrike ez da gogoratzen aitak jo zuenik, baina hark hitz bat esan orduko errespetua jartzen zuen.

Errezoan

Transkribapena

-Kontuz e! Ura sartu zea abea! Arpegiya garbitzen ai zaztela!
-Hoi, hoi eakutsi! Apaizak holaxe eakutsi jendiai diziplina hortan 'ta gurasuk "Apaizak hola san du 'ta apaizak hola san du"
'Ta hola "Harrek sana hola in ber da 'ta hala in ber da 'ta". Besteik ez zen. Itxitan 'e dena arrosaiyua errezten genun guk. Denak familiya jarri, afal aurretikan zerbaitt in berra baldin bazen hementxen. 'Ta arrosaiyua errezatu gabe ez giñan beiñ 'e gelditzen. Hola zen.
-Artua, zea, hostattikiyak lotzen, aittona arrsoiyua saten.
-'O artatxuitzen 'o. Beti artua 're dena...
-Illunabarretako lana izaten zen ordun.
-'Ta holoko lanak izaten zin.
-Ez zen telebisiyuik ordun.
-Ez, egiya, ez genun telebisiyua...
-'Ta orduko 're beiñ 'e ez aita gure bat errezatu gabe.
Otorduan 'e hasi beti, behiñ ixeita jarri ezkio aitaren 'ta 'ta. Errezuak in 'ta.
-Erki kambitu gauzak e!
-Diziplina bai bai.
-Hola da, hola da. Oan, hau 're sango zaittut, eliza jon sasoikua persona gaur entierro 'ta gaztiak asko joten dia. Ez dut ongi harrapatzen ez ziñatzia.
-Zea ez ittia? Bai errespetungatik.
-Hoi gutxinin in ber litzake. Ez dut ongi harrapatzen oan gazte bat o zetzia biño jesus! Erare pixka 'tekuk 'e gaur eliza jon 'ta gutxinin demostratu eliza jon dela ez? Nik hoi, hala pentsatzen dut.
-Bai 'o bestela ez jon 'o.
-E? Bai...
-Ez jon, ez dakit ba!
-Nik ohittuk galako hola pixka 't.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-058
Pasartea 0:11:30 - 0:13:20 (1' 50'')
Laburpena Apaizak esandakoa bete behar izaten zen. Arrosarioa lanak egiten ari zirela errezatzen zuten: hostattikiyak lotzen, artazuritzen... Gaur egun, Elizak ez du hainbesteko indarra.

Dantzazaleak, kaxkarinak

Transkribapena

- Nola jakitten zuten?
- Neska zahar batzuk (...)
- Txibatuk, txibatuk izaten baizin ordun 'e.
- Izaten zin?
- Bai.
- 'Ta zueiy harrapatu al zizuten?
- Gue garaiyan... Gue arreba zarrena...
- Gu gaiña ez giñan ibiltzen baltsin. Gu baltsin ibilli ber? Jesus maria! Ezta pentsatu 're!
- Itxian 'de ez zen utziko. 'O itxian 'de errita igual 'o..
- Ez. Ordun dantzik (...) ordun dantzan biltzen giñanak kaxkariñak zin. 'Ta kaxkariñak deitzen ziyoten dantzan 'ta... Billera zerta joten da bat? Disfrutatzea, ez? Dantzan billi, 'ta nik gaur jozen zazte gaztiak laun neska 'ta mutil kuadrillak izaten dia eta biño askotan ben dantza
menero bat iñez musika zea batin, biño ni baltsin biltzia oso ondo harrapatzen dut pareja bat! Ez?
- Karo.
- Dudik gabe gaiña! Biño baltsekua libre utzitzen hasitzen zenin, aber iñor hasten zen, aber zeiñ hasten zen aurrena! Bat hasten bazen ordun.
- Ordun denak atzetik.
- 'Ta beti kara gehixiokuk eta hola. Biño ba!
- Biño ya zea zenin, ya nobiyo nobiyo zenin...
- 'O lentxio, lentxio 're bai. Amistadia 'ta komei 'ta armoni bat izaten zenun 'ta dantzan...
Jenealin sueltun billi 'ta 're neska 'ta mutil, korrun geo hizketan igual eon. Berriz beste pieza hasten zunin, dantzan billi. Biño baltsekua ez ya. 'O faborez eskatzea. Bi neska dantzan 'ta bi mutil jon, faborez eskatu 'ta dantzan. 'Ta bazin neskak ezetz esaten zutenak 'e!
'Ta beste batzuk, berriz...
- Ben gustokuk ez bazkaten joten ezetz esaten.
- Hok behiñ ez baltsin aitzen.
- Baltsin ez. Sueltun bai, biño baltsin ez.
- Hola zen.
- Ez, e? Elkarrekin ziñaztelik 'e ez? Ez zazte ibilli biyek?
- Ez.
- Askoik ez. Ezkondu giñanin seuraski.
- Bai. Eske gu
- Postreko garaiyin pieza bat in ber zaten zenun. Baltsak 'o jo zun 'ta ordun. Bai.
- Ez baigiñen gazteik ezkondu! Eraria hogeita hamaika.
- Paso doblin 'ta bazekiyen. Bazekiyen.
- Bagenittun 'ta ya...
- Ordun bazekin.
- Maduros.
- Dantzan bazekin.
- Bai, bai, bals pasodoblin 'ta bai. Geo ibilli zandu ga bastante, ibilli zandu ga.
- Bai geo bai.
- Biño berez gu...
- Asko ez geo 're.
- Goo haundikua ez zen honek. Gooik ez zun.
- Ez haimbesteko zea.
- Hau biño gehiyo zen Kontxita 'ta Joxepa.
- Bai, Kontxita gehina. Joxepa 're ez asko. Biño Kontxita bai.
- 'Ta zu bai? Zu dantzazalia?
- Ni bai.
- Hau? Bai! 'Ta oaindik 'e hala seitze 'u.
- Erki.
- Bueno!
- Izerdi pixka 't atetzia 'ta zeatzia pixka 't muitzia ona izaten da personak!
- Karo.
- Bai, bai.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:58:30 - 1:01:30 (3' 00'')
Laburpena Baltsa nork dantzatzen zuen esateko txibatoak bazeuden. Dantzan ibiltzen zirenak 'kaxkarinak' ziren. Ez zen bikotea izan beharrik dantza egiteko; aurretik ere eskatzen zen. Ezetz esaten zuten neskak ere baziren.

Apaizen indarra

Transkribapena

- Hurrungo astian doblia eamaten genun 'ta hola ibiltzen giñan.
- Eta geo ezkontzin, diru hoiy zuentzat zen?
- Bai, bai, bai, bai.
- Diru hoi zuena zen?
- Bai, bai, guria zen. Guria zen.
- Ez nun aittua behiñ 'e.
- Garaiy batin apaizak aintzen zuten herriyan. Bikaiyuk eta aintzen zun.
- Alkatik eta biño gehiyo igual, ez?
- Bai, bai. Dudik ez in gaiña!
- Bai, ordun apaizak asko zeatzen zuten, e!
- Gui billera, dantzan baltsin biltzen baziñan, konkreaziyua izaten zen... Gu Luixtarrak izaten giñan, gizasemik zintakin 'ta... Hillero konfesatu, (...) konfesatu 'ro goizin komulgatu.
- Bai, hoi bai.
- Hoiy osteun santo... Hoi ze eunetan?
- Osteun, hillin lendaiziko ostiala.
- Bai, hola.
- Izaten zen.
- 'Ta hok, berriz, guria Luixtarrak 'ta zuek... Zuena nola izaten zen? Zuen kongregaziyua nola (...)?
- Hijas de María.
- Hijas de María. Baltsin biltzen baziñan kongreaziyotik fuera! 'Ta kriston kritika! Jode, Errentiyan kristo guziya baltsin 'ta
- Oiyartzunen
- Honea Xanisteanak torri fiestak 'ta musika orkesta beti kartzen zuten, biño dena sueltun jotzen zuten. Ze itten zittuzten ordun!
- (...)
- 'Ta gaiñekun denin baltsin denin 'ta...
- Hoiy egiya, hoiy hoiy!
- Jo!
- Len desitzen 'ta eziñ! 'Ta oaiñ berriz...
- Bai.
- Ba hoixe. Oi! Zea gaitza, ditadura zen hoi. Apaizak 'ta herriyan ordun bazin zazpi apaiza izango zin? Ez?
- Jesus!
- Bai, hoixe.
- Don Joxe Luix, Don Juan, bikaiyua, Don Juan Franzisko, Don Paulo, Don Antonio...
- Don Jose
- Bi anaiyakin zin hoik. Don Jose ya igual tarten bat hua lenoztik hilla izango zen hotan.
- Ez dakit.
- Don Jose Bergaetxe. Zuk izautuko zenun!
- Hoiy izautu nun.
- Bai. Biño zazpi apaiz izaten zin. 'Ta nik horrengatik saten dut askotan,
- Gaztia gehinak izautu dute Don Franzisko.
- Ni eliza joten naz 'ta zea, biño dotriña... Hemen eskolan maixtra gabe barriyun 'ta torriy haiy gutxinin (...) batetik aurrea eskola umiri matea 'ro!
- Ya, haimbeste izakita gaiñea.
- Horrengatik san nahi nuke, horrengatik san nahi nuke! Hola zen.
- 'Ta zea, dantzan ibiltzen baziñazten, nola jakitten zuten?
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:55:50 - 0:58:30 (2' 40'')
Laburpena Garai batean, apaizek agintzen zuten herrian. Kongregazioak: baltsean ezin dantza egin. Errenterian denak baltsean, eta hemen denak sueltoan. Herrian, garai hartan, zazpi bat apaiz baziren. Izenak.

Aurrezki kutxara beharrean, dirua apaizari

Transkribapena

- Bai.
- Hoiy Oiyartzunen kajaaorros bazen, munizipala, beti izautu dugu, ez? Biño len leno, hok umik zila, guk ez genun izaten diroik. Hok bai. 'Ta apaizana zea...
- Bai, amak 'e erditan 'ta ez zelako joten, biño bai. (...) Kuminiyua in 'ta geo 're ibiltzen 'men zin.
- Ya.
- Zuek ez, 'ta hok bai al zuten dirua?
- E?
- Bai, hok baserri haundixiokuk zin 'ta! Famili ttikiyo 'ta...
- A! Zabale (haundiyuo).
- Jaiyero apaizana dirua eamaten zenuten.
- Bai. Zeara joten giñan, dotriñea.
- A!
- 'Ta geo, batzuk, ordun 'e batzuk pezeta, jaiyeko pezeta 'ta beste batzuk durua jartzen zuten. Gu duroiño ez giñan ailletzen, biño hola.
- Apaizak (...)
- 'Ta hoiy zer zen, diro gehiyo jartzen zunak geo komuniyun gehiyogo 'ro...
- Libreta, libreta. Geo... Ni ezkontzeko zeatu nitzanin ate nun. Biyen, bitarte guziyan han eondu zen diro hura. Ezkontzeko zeatu nitzanin...
- 'Ta Kajaorrosen sartuko zun harrek, apaiz harrek.
- Bai, bai, Kajadeorrosen.
- Don Jose Luixek.
- Kajadeorroseko kartillak izaten genittun. Biño...
- Apaizak (...)
- Apaizak itten zun. Apaizak hartzen zun, apuntatzen zun,
- Don Joxe Luixek, ez?
- Don Joxe Luixek. Bai.
- Zuek jon 'ta zuzenin kalin sartu berrrin, harrei man?
- Harrei, harrei man, dotriña joten giñan, dotriña zerbatt galdetzen ziun eta zea, eta beti libreta zea. 'Ta ez bagiñan aste batin joten, hurrungo astian doblia eamaten genun 'ta hola ibiltzen giñen.
- Eta geo ezkontzin, diru hoi zuentzat zen?
- Bai, bai, bai.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:54:10 - 0:55:50 (1' 40'')
Laburpena Maitxok gogoan du dotrinera joaten zirenean dirua ematen ziotela apaizari. Hark libreta batean sartzen zuen, aurrezki kutxan. Ezkontzean diru hori berreskuratzen zuten.