Errepiderik ez

Transkribapena

-Attai 'ta amai aittu 'zandu, Irundarrene beti taberna'ta denda martxa haundiya izandua Donostira behiyakin gauzan billa. Gurdiya 'ta behiyakin Donostiyan almazena'ro denan arte zutena.
Handikan behiyakin 'ta gurdiyakin karri jenerua Donostitikan. Kamiyoik 'e ez toki askotan.
-Ez, bireik ez.
-Bireik ez.
-Karo hemen 'de Artikuzkua, zuek ez zenuten hola izautuko?
-Hoi ne gouan iña da, ne gouan iña da hoi.
Artikuzko biri hoi, ni akortzen naz gue atta hor lanin aittua. Artikuzko biria itten.
-Hoi 're ze in zuten gerran ondoren soldauk 'ta Aitxuleikua bezela 'o?
-Ba...
-Ez. Hoi soldauk eta aittu al zin?
-E?
-Soldauk aittu al zin hor?
-Ez, ez, ez. Hoi lehenoko, lehenoko.
-Hoi lenotik iña izango zin.
-Lehenoztik?
-Bai.
-Bai e?
-Bai. Zerbaitt 'e lenoztik.
-Bai. Lenotik, lenotik iña izango da.
-Zertik ni akortzen naz txokolatia beti ontza erdi bat 'o beti kartzen zin attak, zenak, lurra aitzurrakin ateta harrapatu zula 'ta beti hola saten zin. Ordun attak kartzen zila.
Muttikoxkorra 'ro izango nitzan. 'Ta gerra biño lentxio, gerra biño lentxio bai. Hortxe. Ni Aduriz itxiyikan 'e akortzen naz.
Aduriz, Sidreria Aduriz, nola da Altzibarren? Hoi ni akrotzen naz.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:27:40 - 0:29:10 (1' 30'')
Laburpena

Lehen, behia eta gurdiarekin asko ibiltzen ziren. Iruinabarrenekoek halaxe ekartzen zuten jeneroa Donostiatik. Errepiderik ere ez zegoen. Artikutzakoa gerra aurretik egin zuten. Enrikeren aita aritu zen bertan lanean.

Itzainak

Transkribapena

-Jendia ibiltzia, baxoerdiya 'ta ardua 'ta zea pixka 't saldutzetik eta holaxe ibiltzen zen.
-Gaiñea ez al zen, itzaiya asko ez al zen ibiltzen hemen?
-Itzaiya bai.
-Itzaiyak 'e bai.
-Nondik jeixten zin haik, zekin jeixten zin? Eurrakin 'o hola?
-Eurra, eurra.
-Eurra.
-Hoik dena lorra kartzen zuten. Zuz gurdiya motxa, aurrin errueda zeak. Geo tronkua han jarri, lotuta. 'Ta geo arrastaka gaiñeakua.
Kusi al ttuzu? Lorra, horrei hola deitzen ziyoten, ez?
-Hoi zer zen menditik eurra atetzeko?
-Bai.
-Bai
-Dena basua, nola sango zaittut. Eurrakin ordun asko baliitzen zen. Eurra gaur berrin gauza asko daude. Inoxidable, plastiko, gauza, gauza asko itten dia.
Biño eurrakin gauza asko. 'Ta mateila, ni akortzen naz bertsuak 'e jarriyak. Pertika barko batentzat itteko nola karri zuten zortzi iri paren arte.
'Ta kosta ziyoten ikaragarri. Hoi Oianlekun ez dakit nondikan , haitza izango zen hoi. 'Ta arrastaka karri izandua 'ta hoi akortzen naz. Bertsuak 'e badia.
-'Ta geo ze itten zin itzaiy haik ... ?
-Itzaiyak: Aotxa, Eute, geo Joxe Juan Iragorri beak hiru 'ro lau iri pare izaten zittun. 'Ta hortatik bizi zinak 'e asko zin.
Eutek ez zun baserriyik eta ezere 'ta Altzibarren bizitzen zen. 'Ta iriyakin lanin 'ta harrekin. 'Ta Aotx hoik 'e bai, Ugaldetxoku hoik 'e.
'Ta iri pare asko zin tokiyan tokiyan.
-Hemen Karrikan zeiñek zittuzten?
-Karrikan hemen askoik iri pareik ez zen.
-Hemen Karrikan lembiziko nik gue attai aitzen niyonez nik gouan dakatela ez. Miño Eiziarkua, Letekua, Leteko...
-Bai, itzaintzan ibiltzen zinak biño behiyakin.
-Behiyakin.
-Behiyakin.
-Behiyakin nik beti...
-Gue atta bea zena...
-Gue attak saten zun behiyakin jon eurrak bajatzea 'ro zea 'ta illunarrin Karrika torri 'dia.
'Ta hor behiyak biali ttuzte itxea. 'Ta bea tabernan. Eiziarkua 'ta Letekua biyek, bi koiñaduk haik. Bai, bi koiñaduk. Eta biyek eta.
Goizin ez dakit ze ordutan zea, jakiña behiyak 'e nekatuk eongo zin 'ta. Nombaitt 'e Arraskutikan Arburura bittarteko hor estrata ordun. 'Ta estrata hortan geldittu 'ia behiyak eta bertan eon.
Eta jon dia itxea itzaiyak eta aziendik itxian ez. 'Ta gue atta suiya Eiziarkuk 'ta hura amona. Zea etorri zila beak eta ez zela, zea, aziendak ez zila ailletu.
'Ta gue atta torri 'ta bi bei parik ben gurdiyak 'o zeakin Arraskuko estratan geldittuk harrapatu zittula. Harrek beti hoi saten zun. Oaiñ, ni ez naz akordatzen hoi zela.
-Hoi eun batin ...
-Biño nola, hoi geo Joxe Juanenak eta hoik bai. Hoik, hoik akortzen naz. Hoik gu giñan dembuan zin. Biño attona, haik bi attonak lenokua zen haina.
-Hoi dembo batin. Aziendakin, ahal zuna, jornala atetzeko. Gue atta bea aittu zen, Arlepon minak izaten 'men zin, Arlepon. 'Ta metalketan 'ta. Ez dait noa eamaten zutela, puertoa ez dut uste.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:22:39 - 0:26:30 (3' 51'')
Laburpena Itzain asko ibiltzen zen Karrikan. Lorra: egurra arrastaka ateratzen zen menditik. Itsasontziak egiteko pertika luzeak ateratzen zituzten. Pertika bat ateratzeko, zortzi idi pare: bertsoak jarriak. Itzainak nor ziren. Gertaera: bi behi pare, bakoitza bere gurdiekin, etxera bidali zituzten jabeek, eta beraiek tabernan geratu ziren goizaldera arte. Arlepoko meategiak.

Presondo eta Etxetxo

Transkribapena

-Zer dia oain, Presondo ez al zen taberna 'o?
-Ez, deus ez. Gaur ez do ezer 'e Karrikan
-Biño leno ez al zen?
-Leno bai taberna.
-Bai, ez?
-Taberna. Denda 'ta taberna, biyek, bai.
-Taberna 'ta denda. Taberna 'ta denda biyek 'ta Itxetxikin 'e bai.
-Bitan biyek. 'Ta oan deus 'e ez do!
-Hor gerra dembun billera itten zen.
-Non?
-Soldaua erruz biltzen zen. Hemen. Soldauak bazin eozin tokitan.
-Bai.
-Billera kojua zen horko nausiya, Joxe Antonio. Presondokua. Solterua, Manolin osaba.
Manoli neska gaztetan torriya zen horrea. 'Ta hor osabakin bizittua da Manoli. 'Ta geo horrea ezkondu zen. Soiñulaiya zen hora 'ta billera itten zen 'ta Itxetxon berriz Jexuitak jotzen zun.
Jexuita zean bizitzen zen.
-Xenpelarren.
-Xenpelarren. Txikierditik aurreo zea.
-Bai.
-'Ta hola. Jendia.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:21:40 - 0:22:40 (1' 00'')
Laburpena Karrikako taberna eta dendak: Presondo eta Etxetxo. Gerra garaian, bietan izaten zen bilera.

Lan bikoitza

Transkribapena

- Dembo 'atin, pentsa 'zazu, pentsa 'zazu lana zer zen! Gaurko suan lanin aitzia ez da ezer 'e, butano dela (...). Dembo batin su bajua, sua pistu, talua erretzen ze lanak! Dembo 'ateko amonak ze lanak itten zittuzten!
- Bai, hortako bakarrikan!
- Hortako bakarrik.
- Geo 're segun arropakin 'ta...
- 'Ta dena.
- Dena, dena.
- Erruz! Lana erruz. Dembo 'ateko... Gaur aiña arropa ez zen, biño...
- Bai, biño igual du.
- Biño garbi ibiltzeko...
- Biño arropa zikiñaua iongo zen.
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai, bai.
- Zikindu 're gehiyo.
- Zikindu gehiyo.
- Karo oaiñ garbittu itten dia, biño...
- Oaiñ arropa berriya itten bazu igandeko 'ro ongi altxa, e? Biño ez gaur... Gaur eosi 'ta bihar 'e igual jon harrekin lanea 'ro zeara 'o... 'Ta gaur eun...
- Len traje bat, ez?
- Trajik. Trajik, nik oaiñ 'e...
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:18:20 - 0:19:10 (0' 50'')
Laburpena Garai bateko amonek lana erruz egin behar izaten zuten etxeko lanak egiteko. Taloak egiteko bakarrik: aurretik ura ekarri, egurra garraiatu, beheko sua piztu...

Arraskuerrota

Transkribapena

-Eta Arrasku errota bai, hoi zea martxan izautuko zenuten?
-Bai, Arrasku errota bai.
-Hau bai, bai, bai, bai. Martxa ona gaiñea, martxa ona.
Aparte pentsua 're saltzen zuten. Martxa ona. Errotan iriña ona itten zuten. 'Ta bakizu hemen galaazi in zin gerra dembun errotak. 'Ta attona harrek in zun, zeako gurutzia 're.
-Arraskukua?
-Erniyokua.
-A!
-Erniyoko hura, leno san dut gue atta zenak eta eaman zutela.
-Bai.
-Attona harrek iña zen. 'Ta jarri zun errotako ganbaran. Be trakziyuakin 'ta betik indarra 'ta iriña atetzen teillatura. 'Ta keja man ziyoten'ta geldittu in ber 'zandu zuten.
'Ta Aranatza 'ta Goizuta 'ta joten giñan errota, taluk itteko.
-'Ta ordun harrek tranpa?
-Iriñ ona itten zun.
Nik horregatik saten dut, hemen Gipuzkoan errota denak geldikan zon. Lau pasoa San Anton 'ta han martxa. Lesakan, Goizuta aldin, Aranatzen. Aranatzeiño joten giñan.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:15:55 - 0:17:00 (1' 05'')
Laburpena Arraskuerrotan irin ona egiten zen. Pentsua ere saltzen zuten. Gerraren ondoren errotak itxi zituztenean, Arraskuerrotako gizonak asmatu zuen gordean irina egiteko sistema, baina harrapatu egin zuten. Arraskuerrotakoa, Borrondikoa... Ernioko gurutzea jartzen aritu zirenetakoak ziren.

Karrika: baserri auzoa

Transkribapena

-Baserri oneko alabak eta hoik garbi saten zuten xakotikin lanea joten zinak ez zutela gizon berrik eta hola 'ta. Beti biño itxe oneko semiri 'ta hoiri beitzen ziyoten.
Biño bizi, kaletarrak biño askoz 'e latzuo e! Lanik gabe, baserriyan 'e lana inta zen e! Arburuko amona Joxepa hura, mendira udazkenin 'ta gizonak 'ta mendira jonak 'ta
Despertadorin arbi jorraa joten 'men zen. Despertadoria jarri 'ta pixkorra zen. Arbi-jorran ai 'ta "Ña, eguardiya holako ordu dia haik torko ttuk!" 'ta itxea jon. Baserriya latza jota, latz jota zen.
-Bai atera, oan biño gehiyo ateko zen biño lana iual-iualekua.
-Inta.
-Inta.
-Lan asko inta, asko inta.
-'Ta...
-Lan in 'ta ordun ate itten zen.
-Azkeneko.
-Gaur bezela atetzeko.
-Karrikan...
-Gaur lana inta 're ez dela atetzen.
-Karrikan ni seuru no Arburuko Bixente 'ta. Bixente geldittu ezkeo dena geldittuko da.
Hoik ibiltzen ttuzte gaur Errotako terrenuk, Albisturko terrenuk, baserri galanta da Albistur e. 'Ta zean ere, leno, oaiñ ez dakit eamango ttuzten.
-Ixtuitzen.
-Ixtuitza. Urruti dakate. Leheno aixuo ibiltzen zin hoik 'e batea aziendak eaman 'ta bestea karri. 'Ta oan berriz hain atzetik seika 'ta ibilli in ber da 'ta.
-Sasoiya 're ber da e!
-Geldittu. 'Ta hoik gelditzen dinin, Arburu, Errota 'ta Albisturko terrenuk denak geldittuko 'ia. 'Ta hemendikan hamar urteko gaiñekua dena, gaiñekua dena, Karrikan.
-'Ta len dena baserriya!
-Leno bai. Hortatik bizitzen zin. Hortatik bizitzen zin. Oan...
-'Ta baserri errak, baserri asko Karrikan e!
-Ba... 'O errak 'o bai, bai... bizitzeko. Arrasku 'ta.
-Bai, bai. Biason bertan 'e...
-Biason.
-Biason bi bizitzatan 'e. Azienda mordoska 't 'ta.
-Bado, bado.
-Esne pranko atetzen zen.
-Esnia asko atetzen zuten.
-Biño sakrifikatua zen. Karrika, Karrikan ez zen baserriyik goizeko bostak biño beanduo jeikitzen zenik.
Beanduna jeikitzen zena 're goizian, beanduna goizeko sei t' erdiyak, zazpitako behintzat esnia eaman ber zun Altzibarrea 'ro.
Geo hemen gue kuñaua 'ta bek etortzen zin billa 'ta tankia esniakin jarriyak eta genittun 'ta. Ya horrekin, tankia jarri horrekin mesede gaitza in ziun esnia atetzeko.
Leno koiñauai, eunero-eunerokua goizin ate. 'Ta hola.
-Noa ate ber zenittuten?
-Karrika, Karrika.
-'Ta ze itten zittun han gehiyo bildu?
-Bai, zubiyan ondu horta, Biasoko bizitzak 'ta guk 'ta.
-Arrasku 'ta.
-Arraskukuk eta.
-Hola hartzen zittun, esne asko ibiltzen zun.
-Zer zun kamioiya 'ro hola?
-Kamioneta bai, kamioneta.
-Bai.
-'Ta hola.
-Zein zin, Petrine 're baserriya zen?
-Bai Petrinekua 're bai, harrek hartzen zun.
-Haik 'e gue koiñaun
-'Ta hor 'e zea plazan onduan 'o, Presondo inguru hortan ze, denak ez zin baserriyak izango?
-Ez, ez, ez.
-Ez hor bazin.
-Hor behiyik ez zutenak, oan nik izautu dut Errotan 'o Presondon behi bat. Dembatin behi bat izaten zuten.
-Bai...
-Ahal zen bezela geobernatzen zuten 'ta. Itxeko familiya 'ta itxian, itxeko esnia izatia dembatin 'e. Ditxo zen. Gaiñekun Errota bea baserriya dezentia, ona.
-Bai, errota bai.
-Arrasku errota?
-Bai. Zuek Biaso errota 're izautu al zenuten?
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:10:41 - 0:14:15 (3' 34'')
Laburpena

Baserri oneko alabek ez zuten nahi izaten zakotearekin lanera joaten zen senarrik, baina beraiek ere lan pila ederra egin behar izaten zuten. Karrikan baserri asko zegoen garai batean. Enrikek esaten du hemendik hamar urtera ez dela alerik geldituko. Karrikan zenbat esne ateratzen zen.