Pikoketako estrata

Transkribapena

- 'Ta len Pikoketa aldea 'ta nondik zen biria?
- Hor biria ona bai, zea
- Estrata.
- Len 'e bai, estrata. Miño geo soldauk in tzutenian, zeatua... Zampatua zeatua, ondo jarriya, biño asfaltatu gabia. Hoi hoeita hamar bat urte 'o asko gehiyo ez duk hoi asfaltatu zutela.
- Biño lenoztik herri biria zen?
- Herri biria bai.
- Hemendikan Antsillesen barrena, Telleri, Telleritikan hortikan xuxenin Ameztieta.
- Ameztieta.
- Hacia Ameztieta.
- Geo Gorrintzolo.
- Geo ezkerreko ayekatikan Guardiko lepoa, Leungo xabala.
'Ta geo Arroixta, 'ta Arroixtatikan zuzenian Pikoketa.
- A la escuela por ahí...
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:52:10 - 0:52:55 (0' 45'')
Laburpena Trabajadoreek bidea egin aurretik, estrata zegoen Pikoketara. Nondik nora zihoan. Toponimia.

Transkribapena

Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-060
Pasartea 0:50:00 - 0:52:10 (2' 10'')
Laburpena Anderregiko harriaren inguruan badago legua-harri bat, Errege Bidearen lekuko. Trabajadoreek egindako bideak. Erdaraz. Hika.

Errege Bidea

Transkribapena

- Zer kambitu da gehiyo hola, itxuraz behintzat? Itxiak, baserriyak hola eroiyak eta baia? 'O...'O...
- Baserriyak eroiyak hemen?
- Len bazinak eta oain... Len ez zinak eta oain bai 'ta...
- Ba al da iñor baserriya (...) hemen?
- Baserriya zer?
- Itxia berrituk.
- Eroita 'ro geldittuak, aleiya, bai.
- 'O berriyak iñak, 'o...
- Larraburu. Larraburu ez zen iñ.
- Larraburu ez zen in.
- Erre zutena Larraburu ez zen in, geyo.
- Zeaku hortan 'e bai. Beste Aitzolaetxeberri 'ro. Hor 'e bai. Paeta zarra bakarra dona, leno itxia zena.
- Nun, nun?
- ¡Aquí, donde Trapaa por ahí donde los tiros! ¡Donde tiran los tiros!
- A! ¡sí!
- A! ¡Ya!
- Ahí hay un caserío, ahí, había un caserío, bai.
- Sí.
- Aitzolaetxeberri. Aitzolakua zen... Itxi hua zen.
- Gaiñekun hemen...
- Gue barriyun... Ez.
- Hor bestia (...) Oain itxe berriya iña don zea...
- (...)
- Guk itxe zarra saten geniyona. Hua 're erre in yun dena 'ta horrei, zea yun,
- Bai, Irisokua.
- Irisokua.
- Bai, hua 're bai. Biño uan berriya iña.
- Berriro berriya iña! Beste zarra leno bi bizitzakua 'o ez dakit zer zen.
Matxines hor bizittuk ttun.
- Ya, ya, ya.
- Geo Auztira jon zena.
- Auztira jon zin.
- (...)Lo que menos ha cambiao.
- Bai. Gutxi kambitu da.
- ¡Y gracias a dios!
- Bai,bai, ze bestik! Arragua 'ta Ugaldetxo 'ta hoi denak. Eta garai... Hau kamiyua galipota ez zen izango len?
- Bai, bai.
- Bai?
- Hau zen dembo batian...
- El camino de la reina.
- Sí. La... La... Este...
- Errege, errege biria 'ro...
- Bai, bai.
- Errege biria?
- Dilijentziyak hemen ibiltzen zian. De Irun a Madrid iban,
hemendikan joten zian dilijentziyak.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:48:00 - 0:50:00 (2' 00'')
Laburpena Desagertutako baserriak: Larraburu, Aitzolaetxeberri, Etxezarra. Gurutzeko errepidea benetako errepidea da, garai bateko Errege Bidea baitzen. Irundik Madrilerako bidea egiten zuten dilijentziek. Hika.

Transkribapena

Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-060
Pasartea 0:40:00 - 0:45:00 (5' 00'')
Laburpena Hiru taberna zeuden Gurutzen: Gurutzezarra, Eguzkialde eta Iriso. Lehendabiziko irratia, Galdosenean. 1940ko argazki batean ageri da irratia, eta geroztik ez da taberna aldatu. Irratia 900 pezeta ordaindu zuten orduan eta aitak esan zuen hobe zutela sagardo kupela erosi bazuten. Argazkia Elosegik egin zuen; trabajadorea zen garai hartan. Erdaraz. Hika.

Milaka soldadu

Transkribapena

- 'Ta ordun etorri zian (...) Austiñen etxea.
- 'Ta hemen Arkalen iondu zin soldauk zer zin gerra aurretik 'o gerra 'ta geo?
- Geo, geo.
- Geo, geo.
- Gerra ondorin bai.
- Geo.
- Asko zin, ez? Istrukziyuk 'ta itten aitzen zin, ez?
- Kantidadia!
- Joe, hemen...
- Hor 'ta geo Babilonian, hor Pikoketa aldeku hortan. Hor bi tokitan barrakoiyak. Beko txokuan, geo ermita 'at 'e bazen, meza mateko 'ta in zuten.
- Baita 're.
- 'Ta beste pixkat aurrexio jon 'ta goiko zea hontan. Han bos barrakoi, zian, zea, Trabajadorik[Trabajadorik:15879] eoteko.
- Zean, Babiloniyan.
- Babilonia.
- Babilonia beko zokuan do baserriya.
- Babiloniyan battun. Zuen itxe ondun battun, Antsillesku hortan 'e bai,
Arkale berriku honta 'e bai.
- Bai, bai.
- Arkale berriku hontan 'e bai. 'Ta geo Arkalen beste bi tokitan,
Arkale goiyan 'ta Arkale bian.
- Gue itxeko ondu hoi... Gue itxi ondoku hoik 'ta hoi denak desein 'ta denak hortikan Arkalea jon ttuken denak. 'Ta hoi hustu 'ta Arkalea jon ttuken. 'Ta horko denak.
'Ta geo Babilonian eta beko txoku hartan, Babilonia eta Arkalen. Bi tokitan bakarra jarri ttuken soldaduak. Hor 'ta han.
- Geo goiyan Pikoketan 'e battun.
- Bai, lenotik 'e bai.
- Lenoztikan Pikoketan. Garai beretxun.
- Lanin, lanin aittu zin garaiy hoitan zerbatte barrakoiyak han,
gaiñekun eunez jornala itten. Pikoketan
- (...)
- Kamiyuk 'ta itten aittu zinian, ordun barrakoiyak bai han jarriyak.
Eun bat pasatzeko 'ta komei, biño lotako 'ta han ez.
- Minetan 'e bai. Hemengo... Hemen zeaku hontan?
- Mokozorrotzen 'e bai.
- Mokorrozko mina hortan hor eondu ttun dembo pilla batin.
- Bai, hor eondu ttun. Biño gehina eondu zena hau.
- Gehina honea juntatzen zin. Istrukziyuk itteko hemen ibiltzen zin, karretera hontatik.
Irisotikan hasi 'ta Txipiberriño. Dena soldadoz betia.
- Istrukziyuk ikasten, bai!
- Bi zean, biño totalmente, e ordun!
- Uan biño automobill gutxiyo ibiltzen zen ordun. Karreteran.
- Ni akortzen naz, ni... Istrukziyuk nola ibiltzen zin ondo. Orduko ya, zea, urte batzuk, zea, bazen gerra bukatua 'ta. Biño hau dena betia, e! Dena!
- Karo, eske pilla bat izango zin, ez? Soldauk, asko izango zin soldauk, ez?
- Bueno! Millaka.
- Biño barren hau 're bai geo, e!
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:37:40 - 0:40:00 (2' 20'')
Laburpena Gurutzen soldadu asko zegoen; milatik gora. Arkalen eta Babilonian barrakoiak zeuden. Gurutzeko errepidean aritzen ziren instrukzioak egiten. Hika.

Gurutzeko baserriak

Transkribapena

- Pues hoi...
- Gurutzen?
- Aldako 'ta Sein.
- Sein 'ta Aldako 'ta hoik.
- Sein 'e Gurutze zeatzen dute, konsideratzen da. Gurutze bezela tortzen dia kartak eta hola, Seiñekuk 'e. 'Ta haundinak Sein 'ta... Aldako eta Artia. Artia bestia haundiya.
Hiru haundinak hemen Oiartzunguk hoik izango dia.
- Terrenoz haundinak hoik bai.
- ¿Y Txipi no es más grande?(...) Txipi.
- Quién?
- Txipi
- Txipi?
- Txipi. ¿No tiene una planta muy grande?
- Bai, biño baserriya zea bezela.
- ¿Era caserio no?
- Bai.
- ¡Caserío o, casa!
- Txipi 're...
- Terrenoz, Artia terrenoz haundina.
- Artia, Artia... Terrenoz haundiya izan ber du Artiak!
- Artia 'ta...
- Gaiña onak!
- Aldako 'ta Sein nik uste.
- Bai.
- Bai. Hoik izango zin.
- Txipin geo bazin zean, oain billak eta din hoi 'ta Txipi 're dexentia izango yun, ez?
- Bai. Txipik 'e izango zittun, biño... Ez, Artiakin ez kompaatu!
- Ez. Artiakin kompaatzeik ez!
- Artiak iatze tokiya 'ta larria asko 'ik e! 'Ta belasuk onak! Artia baserri haundiya 'uk.
- Baserri erra. Artia baserri haundiyenetakua da.
Oiartzunen aurren aurrenetako baserriyak hoik dia.
- Hoi Lazkamokua da hango andria, Ana, han bizitzen da.
- Bai, bai.
- Han bizitzen da. Gizona gazteik hil ziyon harrei 're, Manuel.
- Itxia guk iña da. Ni hantxe hasi nitzan ieltsero.
- Bai, e?
- Artian bai.
- Erre in baizuten. A! Hora ez!
- Iñ 'o berrittu? Berrittu ingo zuten?
- Berrittu. Hua...
- Berrittu, berrittu, dena urratu. Hoa dena erre 'ta geo berriz 'e arreglatua zen pixkat.
- Biño nola erre zen? Gerra dembun, 'o...
- Gerra dembun!
- Gerra dembun bai.
- Erre in zittuzten. Hasi hortikan zea man ziyoten, Palankaiyan itxiai man ziyoten su,
biño haik pixakin 'ta urakin 'ta in zuten itzali 'ta geo ordun torri zin honea. 'Ta ordun... gau batin man ziyoten denai hoiri. Zeatik hasi...
- Erbitti.
- Erbitti, geo zea, Artia...
- Artia...
- Geo Borda Ttiki...
- 'Ta bestia zea...
- Borda Ttiki.
- 'Ta hoi denak...
- 'Ta Erbitti azpiko aldekua 're bai. Zein zen hua?
- Larraburu
- Larraburu
- Larraburu, bai.
- Larraburu.
- Hoi denak, denak su man 'ta geo Irunen segidan kale bat dena su man
'ta Fraintzira pasa zin, nazionalak sartu biño lenotikan. Haik denak utzita jon zien, biño dena su man 'ta erreta.
- Hoi ze in zuten, republikanuk? 'O zeiñek eman ziyoten su?
- Gorriyak!
- Gorriyak.
- Gorriyak saten ziyotenak.
- Bai, 'ta Irunen itxe pilla galanta.
- Gorriyak 'o, ez dakit zein behintzat.
- Bai, gorriyak
- Bai, gorriyak saten zin.
- Nazionalak eta gorriyak.
- 'Ta Palankaiyak in zun itzali 'ta haik eman 'ta jon in baizin.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:34:40 - 0:37:40 (3' 00'')
Laburpena Gurutzen baserri handiak daude: Aldako, Sein... Arteaga Oiartzungo handinetakoa da; lur sail asko eta onak ditu. Gerran etxe askori eman zioten su: Erbiti, Artia, Bordatxipi, Larraburu... eta gero Irunen kale oso bati ere su eman eta Frantziara ihes egin zuten "gorriek". Bi bandoetakoei "Nazionalak" eta "gorriak" esaten zitzaien.

Apustuak

Transkribapena

-Ta zea, gaiñekun hola... Hoi noiz, e... Usatita... Usatitakuk noiz aitzen zin... Karo, oain fiestatan 'ta esibiziyuk 'ta itten dia, biño len noiz itten zin?
- Apostuak itten zittuzten hoik.
- Hoik apostuk.
- Desafiyoka apostuak.
- Garaiy haitan esibiziyuk biño gehiyo zin apostuk. Zea, bat bestikin dirua jokatu 'ta.
Dirua, apostua 'o.
- Garaiy haitan, ez dakit ba nik... Ze diru... Ze kantidade biño, hamar milla pezta 'ro, holakon batzuk izango zin, ez?
- Hamar milla pezta asko zen orduko!
- Hamar milla pezta zeiñek zittun?
- Biño ba! Idea hala 'ut zerbatte, e! Hamar milla pezta ingurua 'o ote zin!
- Kuadrillan 'o juntatuta!
- Bata bestikin juntatuta, bestela, hamar milla pezta ez zen Oiartzun guziyan bat izango!
- Ez, ez. Egiya.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:33:20 - 0:34:10 (0' 50'')
Laburpena Lehen herri kirolak ez ziren jaietan eta erakustaldietan ematen, apustu eta desafioen bitartez baizik.

Usategietako harri-jasotzaileak

Transkribapena

- Hemen herri kiroletan 'ta Usateietakuk 'e, zuek izautuko zenittuzten, hoik harri jasotzen 'o aizkolai 'o ze aitzen zin?
- Harri jasotzen.
- Harri jasotzen.
- Bai.
- Onak 'men zin, ez? 'O...
- Bueno.
- Gotzen al zazte?
- Onak bai. Atta behintzat, oso ona.
- Atta ona, 'ta semik hobio berriz.
- Be garaiyin atta zen harri ttikiyakin 'o ehun kiloko harriyakin hobena, hobenetako bat.
- Ehun kiloko harriyakin 'ta (...) 'e aitzen zen. 'Ta geo semia.
- Biño be harri propiyua yun ehun kilokua.
- Biño geo semia Teodoro, arront ona zen harriya jasotzen. Ehun kiloko harriyakin arront ona.
- Joxe Mai 're bai anaiya.
- Joxe Mai 're bai.
- Harri ttikiyakin.
- Gaztia berriz, hua 're harri haundiyakin hua hobia berriz zen. Uan bi zarrenak hillak dia 'ta uan gaztia bakarra bizi da.
- Bai, bai.
- Usatita zer da, Gurutze? 'O ya Irun da Usatita?
- Ez, ez, Oiartzun da.
- Oiartzun da.
- Oiartzun da?
- Oiartzun da bai.
- Muga aldian du, biño.
- Geo hauntzuo bada Usatitazarre 're 'ta harrek erdiya izan ber du Oiartzungun 'ta beste erdiya Irunguan 'o.
- Irungua.
- Baut zerbatte aitzia bai.
- Hala sate 'ute. Ez dakit.
- Usatita bea, zea... Gurutzekua.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:30:40 - 0:31:50 (1' 10'')
Laburpena Usategietako aita-semeak harri-jasotzen aritzen ziren.