Mirua

Transkribapena

- Txipin ordun ttuken hoik, oain Potitone dena, hoik ttuken hor. Hoiken ama 'ta atta 'ta amona 'ta Txipin zinak. 'Ta geo hoik biali 'ta itxia eosi zunin Palankaiyak hoi denak biali... Alde in ziten hortikan
- Bai. Mirua 'ta denak.
- Mirua!
- (denak batera hizketan)
- Miru-atsua, amonari miru-atsua saten ziyoten, numbaitikan kolka lapurtu 'men zula be txitukin 'ta geoztikan miru-atsua. Grabiela. Izena zun Grabiela. Emakume haundi bat zen, emakume haundi bat.
- Ahizpa 're bai bazin bestia, Mañula!
- Be ahizpa Mañuela.
- Mañuela bestia. Hua 're haundiya yun, e!
- Bai, bai.
- Biño hoik zer zin Mirutarrak?
- Bai, bai.
- Haik hemenguk, bai Oiartzunguk
- Eta hoik bizi zin?
- Hor Txipin.
- Txipin.
- Txipin.
-'Ta geo sartu zin Palankaiyak.
- Geo Palankaiya. Haik bialita geo Palankaiya sartu zen. Horrea bai.
- 'Ta gaiñekun, zea hemen...
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:29:40 - 0:30:40 (1' 00'')
Laburpena Oiartzunen izengoitiak asko erabiltzen dira. Hemen potitotarrak eta miruak aipatzen dira. Hika.

Palankariak

Transkribapena

- Hoik zean jaiyuk izandu 'ttuk, zean, este... Ameriketan.
- A bai?
- Bai, bai. Biajedenobios hara jon baizin hoik.
'Ta geo han lanin aittu 'ta han jaiyo 'ta torriyak bai.
- Atta... Balta... Baltaxar
- Bai, e?
- Bai.
- Atta, attona Baltasar zen hoikena. Baltaxar.
- Baltasar, bai.
- Baltasar. Palankaiya hua zen, begi bakarra. Begiya ez dakit nola galdua zun, begi bakarra zen.
- Harrekin ongi beituko zun?
- Atton konkor erra! Jolin!
- Bai. Hua gizon haundiya zen, e! Fuertia!
- 'Ta gotzen al zazte bea palanka titzen 'ta? Gotzen zazte?
- Bai, bai. Oiartzunen tiko zun harek.
- Oiartzunen beko plazan ti zun.
- Beko Plazan mutur batetik bestea tia 'ta!
- Hoixe. Fiestetan 'ta hola titzen zun. Bai. 'Ta semiak 'e bai, Joxek 'e. Hora hilla da.
- Bai. Harek dexente (...) zittuen, e!
- Xanistebanetan eun batin hola tira zin, 'ta zea sartu zin,
Postako zea hartan, leiyotik hara. Tira 'ta jia barrena...! Barrenin graziyak ez zula ezer harrapatu! Lukasen, zea...
- Bai, leiyotikan.
- Leiyotikan.
- Ordun...
- 'Ta hua bakarra al zen hortan aitzen zena?
'O norbatt gehiyo bazen (Oiartzunen) palankaitarra?
- Hemen ez. Hua 'ta semia, gaiñekun ez da hemen.
- Hemen ez.
- Hua numbatte berez zeakua zen, Goierrikua.
- Goierritarra.
- Goierri aldekua, ez dakit ze herritakua zen, biño...
Geo hemen esposatu zen, Txipin 'ta Txipira torri zin lembizi
- Ez, ez, ez. Lazkamburura.
- Lazkamburura.
- Lembizi eosi zun Lazkamburu, geo hasi zian esneketan 'ta abar Donostira 'ta geo eosi zun Txipi.
- Geo Txipi eosi.
- Txipi eosi 'ta geo itxia arreglatu 'ta beák in zuten hoik.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:28:00 - 0:29:40 (1' 40'')
Laburpena Palanka jaurtiketan aritzen zen Baltasar; horregatik deitzen diete palankaritarrak ondorengoei. Xanisteban batzuetan, palanka tira eta posta barrura sartu zuen leihotik. Bera eta semea aritzen ziren.

Bonbak hil

Transkribapena

- Lazkamukua hor abioitikan 'o botata zein hil zen noski?
- A bai! Eleuterio!
- Eluterio!
- Eleuterio!
- Bai, han nik aittu ttut
(denak batera hitz egiten)
- (...) Behiyakin 'ta Austinen itxian ziozteken haik 'ta geo nazionalak ziozteken zean, Arkalen. 'Ta gabian ate duk zeakin, behiyakin bazkaketa 'ta zea aeroplano txar batzuk tortzen ttun tri...! Ttiki batzuk 'ta bombak holakuk botill hau bezain ttiki batzuk.
Haitako batek bazterretik sartu 'ta harekin.
- Hill?
- Hil zen.
- Bai, bai.
- Bai, baiño hemen zean hil zen hua, e! Austi, Austiñen itxian.
- Hor herittu 'ta gue kamionan, gue attak eaman zun kamionetan kalea.
'Ta han bertan, Oiartzunen hil zen.
- Oiartzunen hil?
- Bai.
- Biño herittu ez zuten Lazkanburun in, hemen in zuten.
- Hor, hor, bai hor.
- Zubitene 'o Austiñenea, hemengo baserriy hontan.
- Geo atta torri zen: "hil da gizajua, hil da gizajua!" itten tzula... Palankaya.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:24:40 - 0:26:00 (1' 20'')
Laburpena Lazkanburuko semea, gauean bazkaketa egiten ari zela, aeroplanoak botatako bonba batekin hil zen. Palankaritarra zen.

Irungo frentea

Transkribapena

- Ze ai ziñazten zuek saten? Batea ai ziñazten 'ta! Ez dut aittu.
- Bai, ordun komeiyak ikusi baigenittun, komeiyak! Gue itxian 'e soldauk eondu zin ez dakit zembat hillaetin eondu zin. Denak guardiya 'ta handik Irun aldea,
San Martzial aldetik eta, harek itten baizuten eta handikan derrotxe emate zuten batin eta bestin eta bestik eta bestin. Hillaetik in 'ttugu guk Irun ayeka azaldu gabe.
- Bai, bai. Ordun ez zioken azaltzeikan.
- Azaltzeikan 'e! Joe, (...)
- Geo handikan San Martzial (Sueltsu) alde 'ta hoitikan ta (...) gaiñin harrapatu zuten 'ta sekulako tiroteua itten zuten han 'ta. Bota 're bai, hemendik jendia jon 'ta,
soldau franko bota zuten hemengua, hemenguk frentin jon 'ta gue itxe onduan barrena gizajuk, ardiyak mendiyan bezela. (...) Beorlegi kabroi harek biali zittun 'ta. Handik goitik betti zerrauran 'ta, geo zerrauran bazittuzten iñak defentsak alambrikin 'ta kristona
'ta bat (...) gizajua, alajainkua, alambria saltatzen ai zela hil 'ta bertan geldittua, alambrin zintzilik hantxe geldittu zen, gizajua, soldao bat. Bo...! Ordun!
- Hoik denak ikusi iñ zenittun? Zuk ordun hamaika urte 'ro izango zenittun!
- Nik ordun hamaika hamabi urte.
- Hamabi urte.
- Bai, hik hamabi urte ttun ordun. Hik hamabi urte, nik sei 'ta hik hamabi.
- Difuntua guria, gerrea jon zena hua 're. Haren zea, erretratukin 'e ni (sakristiya) ordun...
- Ya, ya ya.
- 'Ta harei erretratua hartua zea, illia mozteko makinak eta eamatea jon nitzan 'ta han harrapatu nun. Gerran hil zen hua 're, gizajua!
- Zer zen zuena?
- Zarrena.
- Anaiya? A!
- Joxemanul yun hua, ez?
- Joxemanul.
- Joxemanul, bai.
- 'Ta hua bertuta eamango zuten?
- Bai.
- Bai, bai, bai.
- 'Ta zuenatik ez al zen iñor zea...
- Hemendikan ez. Hemendikan zarrena ni nitzan.
- A! Zu ziñan zarrena?
- 'Ta zea, Pelun 'ta bazin (...) hemendik 'e bai. Pelukua 'ta zea, Telleikua 're bai.
- Telleiko Tomas bai.
- Telleiko Tomas 'ta zeakua, Joakin Txipiberrikua 're bai 'ta.
- Baita 're.
- Hoik barriyokuk. Erbittikua 're bai.
- Erbittikua... Bi anai...
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:21:40 - 0:24:00 (2' 20'')
Laburpena Tiburtziok gogoan du Irungo frentea zer gogorra izan zen. Beorlegiren agindupean soldadu pila joan zen, eta hemengo asko erori zen han. Tiburtzioren anaia frentean hil zen; behartuta eraman zuten. Auzoko asko eraman zituzten. Hika.

Erreketeen ibilerak

Transkribapena

- Hamahiru, ez?
- Bai, gehixio 're bai.
- Reketiak hor eondu zin, zea Gaztelun. 'Ta joten zin itxez itxe harriya hartu 'ta
oillua harrapatzen bazuten, da....! Harriyakin jo 'ta zakoa denak, oilluak harrapatu (...) itten zuten.
- Harriyakin...
Handik aurrea oilluak genittunak gambaran gorde itten genittun guk. Bestela eunero jon 'ta jota oilluak eamaten zittuzten denak.
- Tiroz botzen zittuzten, tiroz, tapa, tapa. Biño geo (palangik) sartu zin.
La ostia! Baita zea re haik... Guenin bota ez zituztenin konten! Haik ez zuten... Hala zozten, haik ittia ez da harritzekua. Beák gaizki, gosiak, haik ittia ez zen harritzekua.
- Bai orduan...
- Ordun ez zen zeik.
- Gaiña ixilik eon bihar.
- Aber ba, joe!
- Jo, erra marka! Zea maten 'men zuten, ez? Balik 'o... Animaliya maten zutenin baserritikan, balik maten 'men zittuzten, ez?
- Bai, bai.
- De adorno, ez? 'O...
- Biño kobratzekoik ez.
- Kobratu al zun? Iñor 'e ez daki kobratu zun iñork 'e.
- Nei oaindik sekula iñorrek ez nau san behintzat kobratuik!
- Ez, ez.
- Tasatu 'ta hoimbeste, zuetzako, biño...
- Ni ya hoi ez na akordatzen. Ni total, nittun bi urte gerra hasi zenin 'ta hamalauin jaiyua 'ta hamaseiyin hasi zen gerra. 'Ta hoik ya gehiyo...
- Ni akortzen naz itxetikan erittuak eta pentsuk ta eamatea itxetikan
behiyak eta gurdiya hartu 'ta atta joten zen. 'Ta zortzi eunin ez zen itxea tortzen. Hor ibiltzen zen hairi launtzen. Reketiai 'ro zea hoiri, launtzen. Hemendik baserri guziyak, e! Tellei, Antsiskoi... Denak.
- Denak, txandan txandan. 'Ta zea, Lesaka!
- Lesakara 'ta!
- Lesaka jon ber! Oaiñ bino aziendak hokiyo prepatuk eoten zin bai ordun,
beti kostumbratuk lanin.
- Ez oain bezelako kamiyukin gaiña, bire txarrak, estraka tartetik 'ta kirrinkiti karranka 'ta. Bai, bai.
- 'Ta sartu ordun, nondikan, nondikan torri zin? Ze nik nakan buruan Autxilitikan.
- Hoik nondikan torri zian?
- Bai.
- Pues...
- Pikoketatik, ez?
- Pikoketatik, ziarra hortatik gañea.
- Reketia bai (...) Hortikan hortikan.
- Hortik hasi zin tiroka. Tak handik eta tak hemendik.
- 'Ta hortikan ya Aldako... Altzibarra 'ta Aldakoa etorri zian.
- A...!
- Lembizikuk. 'Ta hortikan ya hasi zin ya zeatzen.
- Pikoketatik torri 'ta Ameztitan barrena. Goitik bera.
- Pikoketa miño hauntzotikan. Menditikan.
- Hauntzotikan, bai.
- Bai, bai.
- 'Ta hor Pikoketan bazin gorriyak 'o, ez?
- Han hill zittuzten, zea, geo... Karo, Irun hartu, hartu ber zuten nazionalak 'ta Pikoketatikan barrena hasi zian 'ta hara jon zian, gañea gue atta izaten yun giddai aurrian.
- Ya, ya, ya.
- Beorlegi zeatuk. Eta han sartu ttuk 'ta batzuk eskapo in ziten. biño 'ta hamazazpi harrapatu zittuztenak bi... Bi milizianak, eta beste hamabost mutil denak bertan afusilatu zittuzten.
- Bertan zolua in ta sartu.
- Hamazazpi bai!
- Oain dela urte gutxi ate zittuzten...
- Oan berriro ate ttuzte zeak...
- Hor Pikoketan 'ta afusilatu in zittuzten.
- Hamazazpi 'ro...
- Hezurrak atetzen oain dela urte gutxi aittu ttuken hor.
- Pikoketakuk urte batzuk battuk, biño... Oaiñ aittu dia, oaiñ berriro aittu dia, zeaku hontan, Lekungainko hontan 'o... Artikuzko biri hortan aittu dia lengo astian 'o... Aurrekun 'o....
- Bai. Bat in dute 'ta oain kampo santun onduan ai 'men dia.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:13:20 - 0:17:00 (3' 40'')
Laburpena Erreketeek abereak bertan akabatu eta eramaten zituzten. Beste batzuetan, eramanarazi, tasatu eta bale bat ematen omen zuten, baina oraindik ez da ezagutzen inor kobratu duenik. Gurdiak edo kamioiak zituztenak zaurituak Lesakara eramaten jartzen zituzten. Erreketeak Pikoketako zeharretik sartu ziren. Irun hartu behar zuten eta Beorlegik Galdos aita hartu zuen gidari. Gogoan dute Pikoketako fusilamendua.

Gerra nola sartu zen

Transkribapena

- Eta gerra gotzen zazte ordun? Gerrataz?
- Ez, libratu giñan! Gerratik libratu giñan gu.
- Libre bai. Bai, gaztiak ziñaztelako, biño gotu itten zazte, nola hasi zen 'ta?
- Hoixe gotu!
- Ni batez.
- Bai, bai.
- Ni bost urtetan torri nitzen honea 'ta gerra seitan torri... Sei urtetan 'o sei... Zean zen, treintayseisen gerra.
- Bai!
- Eta nik bost urte in 'ta handikan auro zen gerra. Biño akordatzen naz, kañonazuak eta nola ibilli zin denak burun betti abioyak nola ibiltzen zin. Hoi dena akordatzen naz ni. 'Ta balak 'e, zea, bala soiñuak, pan, pakun 'ta pakun iñez 'ta.
Leiyuan jarri koltxoiya 'ta ohiyan gaiñin jarri denak gu, senide denak, muti kozkorrak eta neska koskorrak denak han jarri, eta eoten giñan denak, bala sartu gabe. Urkabetik aitzen zin tiroka: "takun 'ta takun 'ta 'takun! 'ta"
Geo reketiak eta nola ibiltzen zin 'ta dena akortzen naz ni!
- Reketiak sartu zinin gaiña, hortik barrena torri zian, 'ta handikan, hango disparukin behiya zeatu zen Okelarren!
- Bai. 'Ta geo izeba hara jona, gue arreba ttikiya nexka koxkorrin hara.
- Bai.
- Eta atta nola jon zen korrika hara 'ta nexka koxkorra hartu 'ta besuan hartu 'ta
nola karri zun itxea. 'Ta hoi dena akortzen naz ni.
- Bai, karo.
- 'Ta atta, zea izeba atzetik nola torri zen 'ta hoi dena akortzen naz ni. Bai.
- Kuadran barrenin hil zuten behiya, ez? Kuadran barrenin zen, ez?
- Kuadran barrenian. Bai.
- Hoi non?
- Gue atta 'ta, biño geo abixua
- Gu dugun baserri...
- Reketiak sartu zienian. Pamplonatikan reketik hortik barrena sartu baizian. 'Ta orduan.
- Biño behiya hil zuten geo baserriyan hemendikan...
- Handikan dispaatu.
- Bost minutu birian dugu baserriya 'ta han hil zuten behiya. Tiroz, osea, bala batekin.
Geo Aldakon 'e hil zuten garai haitan. Iriya berriz hor.
- Han iriya bai.
- Iriketan ordun Pamplona ta...
- Gabian kampun dabillela
- Kampun 'ta ibiltzen baizin, ordun ez baizen kamionik
- Karo! Gabian ate zuten hua zeara, goiko zelaira 'ta han belarra jaten klak eta klak
eta bestiak: "¡alto quién vive, alto quién vive!" 'Ta iriya han 'ta.
- Karo gosiak amorratzen 'ta mendiyan! Lesakatik etorriya iriya. Zea, be uztarriya 'ta karrua 'ta ahal zen bezela!. Trastik ordun ez baizin kamionin ibiltzen.
Iriyakin 'ta mandoz 'ta, astua 'ro zaldiz 'o. Ordun ez zen kotxeik. Hoken itxian zen kamion bat, besteik ez zen. Hemen Oiartzunen, zembat kamion izango zin?
- Gutxi.

- Gutxi, je, hamar ez behintzat.
- Bi 'o. bi 'o hiru, ez?
- 'Ta iriya 'ta.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:10:30 - 0:13:20 (2' 50'')
Laburpena Santosen familia Igartzatik Borrokazelaietara etorri eta agudo hasi zen gerra. Gogoan ditu kanoikadak eta bala soinuak: pakun-pakun, Urkabetik. Juanitok kontatu digu erreketeak sartu zirenean Okelarren behia nola hil zuten. Tiburtziok, berriz, Aldakon idia nola hil zuten.

Eskolak eta Eguazkialde

Transkribapena

- 'Ta hoik zer zin, nik aitzia badut Diputaziyunak 'ro zila eskolak? Beste auzotan ez bezela diputaziyunak zila 'ro...
- Bai, bai.
- Garai haitan diputaziyuk in zittun hoik. Haiyen eskutikan behintzat. Haiyen eskutikan.
- Ordun zuek beti izandu zuten hor eskola?
- Hoik in zian ni muti kozkorra nintzala in zian.
Eskola hoi 'ta itxi hau 're bai honuzkua. Dembo berian in zian. Leno gu han bizitzen giñan 'ta geo eskola 'ta hau dembo berin in zian.
- Hau gerra hasteko bukatua zen, iña zen.
- Bai, bai, iña bai.
- Gu gerra, gerra gu torri 'ta seittun hasi zen gerra. Gu honea Iartzatik honea torri 'ta seittun gerra hasi zen bai.
- Hogeita hamaseiyan.
- 'Ta enkarguta honea tortzen giñan ordun 'e.
- Bai, itxi hau da bi puskatan, bi puskatan iña itxi hau.
Hauzko ayeka, erdiyan hauzko ayeka, hau, aldi hau biño hamar urte gehiyo, zarruo, zarragua da. 'Ta hok anaiyak denak, ni ez gaiñekuak han jaiyuk dia 'ta ni berriz itxi hontan.
- Hau hemen.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:09:20 - 0:10:30 (1' 10'')
Laburpena Gurutzeko eskolak Diputazioarenak ziren. Juanito mutil kozkorra zela egin ziren bere etxea eta eskola. Galdosena bezala ezagutzen dugun etxea Eguzkialde da eta bi puskatan egina da.