Argindarra eta Kukullu

Transkribapena

- 'Ta zuek gotzen al zazte, hoixe gotuko zaztela, itxian argindarrik 'ta ur korrintik eta ez?
- E?
- Argindarrik... zeaik ez zela, argiya 'ta?
- Ezta zea... len san duuna kandilla ostia hoikin.
- Ura 're gabe. Ura 're ez zuten, urte askuan.
- Deusez, ordun... Oan ze ganbiyo din iñak!
- Guk bagenun indarra bai, hor, zeakua... Irun-Endara 'ro.
- Irun-Endara bai. Hemen. Hau bea.
- Bai, hau bea. Guk hor bagenun. Oan, haize pixka 't ate bazun
kablia denak ti-ta 'ta beti argiyik gabe miño...
- Behintzat.
- Argiya bagenin gaiñekun guk hor, bai.
- Hemen argiya zeak, Kukullu 'ro harek jarri zin, lenbiziko.
- Pikoketan 'de jarri zin harek zea... haiziakin, beleta gaitzak baizkiken jarriyak, dotore jarriyak 'ta pixtu argiyak alu harek! Hala in 'men zittun miño...
- Kukulluk?
- Bai Kukulluk.
- Bai, hua yun.
- Bai 'ta Pikoketan geo 're hor Altxikiko bordan gainkoaldin urakin izaten zin ba...
- Urakin bai makinakin. Miño harek ura gabe zeakin, haiziakin. Haize haundiyakin erki atetzen miño... haizeik gabe beleta zar haik eon.
- Kieto.
- Ez argiya pixten.
- 'Ta zein zen Kukullu 'ro hoi? Len aitzia bakat nik hoi.
- Kukullu hoi zea zen, Irungua zen. Irungo mutil bat. Hor zea eletrizixta 'ro hola ibiltzen zena 'ta idea puxka 't zuna. Ideak bazittin harek.
- Miño jarri zun...
- Inbentoria?
- Jarri zun 'ta... Izuarrizko toki erra in 'ta beleta gaitzak jarri zittun 'ta haize haundiya tortzen zenin han hasten zin... beleta zar haik, 'ta argiya pixtu!
- Bai, dinamua jarriko zin 'ta.
- Miño haizeik ez zenin...
- Resultadoik ez zun.
- Haik Pikoketan jarri al zittun?
- Bai, Pikoketan jarri zittun.
- Geo urakin...
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:18:40 - 0:20:40 (2' 00'')
Laburpena Etxe gutxitan zegoen argindarra, eta, zegoen tokian instalazioa txarra zenez, askotan joaten zen argia. Kukullu irundarra aritzen zen Gurutze aldean argindarra jartzen. Pikoketan haizearekin ere jarri zuen. Hika.

Baserritik kanpo, lan gutxi

Transkribapena

- 'Ta zuek esnia ze itten zenuten, honea karri?
- Bai, hok hartze zittuzten esniak. Bai, baserri guzitakuk, bajatzen zin honea 'ro hara, dena. Ordun etxeko azinda 're esniakin 'ta... Ordun ez zen zeaik,
kalea jon 'ta kobratzeko dirua izaten. Oain denak kobratze 'ute zerbaitt miño... Ez zarrak eta ez gaztiak; lanteiya ez bazen... 'Ta lanteiyan 'de, garaia haitan, jendia... lan gutxiyo baizen. Negu partin, piñu aldatzen 'o mendiyan 'ta geo hasi zin Ventasko fabrika hoik itten 'ta
hasi zinin, ordun hasi zen jendia dena alde guzita.
- Ordun mina 'ta...
- Mina.
- Mina, Mokozorrotz hoi zen?
- Hik 'e soldauxka minan in yun. Soldauxka jun berrin, minan.
- Ez, hau soldauxkatik libratu yun, miño...
- Miño minara jon yun.
- Minan ibilli han.
- Ni e'nin minan ibilli.
- Hi ez al yitzan minan ibilli?
- Soldau ez.
- Soldao ez, bestela.
- (Luze) difuntua ibilli yun ba!
- Bai.
- Luzia bai.
- A! Miño hi ez al yitzan minan?
- Ez, ez, ni ez. Ni minan ibilli niyun miño soldau e'nola. Bestela lanea jon 'ta.
- A! Bestela.
- San Narcison 'o.
- Hau San Narcison aittu yun lendabiziko.
- Arditturrin, beste, hamairu hillate in nizkin.
- Horrea jon yun bai.
- Geo Arditturrira handikan? Miño soldauxkatik libratzetikan ez, bestela? Lanteira?
- Ordun asko jon zian bai, soldauxka.
- Miño (Luze) difuntua soldauxkara ez jutetikan minara jon yun?
- Hoixe hala in zela. Gue Alejandro 'ta zeiñ ez! (Baxerri) 'ta, (Izabe) 'ta...
- Hoik denak.
- Hoik denak hala ttuk.
- 'Ta geo in ttuken, zea, minak ez zula responditzen 'ta komei 'ta soldau geo. Bonaixtako Joxe Martin, haik in ttun minan hasi eta geo ez, soldauxka in ber zula,
'ta sei hillate geo zea in zittin harrek e, Afrikan harrek. Joxe Martinek. Bai, bai.
- Porque allí no había... que no respondía.
- Soldao in ber zela, Arditturrik ez zula... Bi urte lenoztikan 'o hasiya
baldin bazen harrek baliyo zin, miño bestela ez. Eta hor intako zea, denbua balitu zioken Joxe Martinei 're miño sei hillaete Afrikan.
- Bai, geo kendu in zuten bai. Nik hoi aitzia dakat, geo kendu in zutela.
- Ni akortzen nazena Joxe Martin, 'ta hoi ni miño urte bete da, urte bete zarragua da 'ta harrek sei hillate han in zittun zean... Arkalen puska 't in zun miño geo Afrikan.
- Afrika eaman zuten e?
- Afrika eaman zuten, 'ta han. Sei hillate han.
- Sorteua hara tokatuko zioken 'ta geo.
- Bai, bai, dudik gabe.
- 'Ta mina saten zutenin, Mokozorrotz 'o hortan lanin aittuk zazte zuek?
- Ez, ez, Arditturrin.
- 'Ta Mokozorrotzeku hoik izautu zenittuzten zuek?
- Ez, hoi lenotik zen. Lenotik aittu zen hoi.
- Bai, hoi leno geldittua zen.
- Geo itxi... Geo ya hor urakin bete 'ta in zen 'ta utzi in zuten.
- Bai, mina bai, miño hor geo, San Narcison seitze yun...
- Bai, hor aittu ttun geo, tunela hoik ustu genizkin denak guk minako zea hoik, hainbeste (...) itxian 'ta.
- El año sesentan zuek hor ai ziñazten.
- Bai, bai, bombeuk eta jarri 'ta denak...
- Galeiak hustu?
- Galeiak hustu.
- Ni sesentan hor aittu bainitzan lanin, zean, ieltserotzan aittu niyun ni han Extanixek bialita. Zean, ez al dakik? San Narcison, San Narcison aittu niyun ni. 'Ta zuek ordun han ai ziñazten.
- Bai, mineala aproxten leno aittuk. Leno botatako basurak eta txarra hua aproxten, makinaiya jarrita... Makinak ondo jarriyak zien, ezpatua ate genun 'ta blenda 're bai 'ta... Ez dakit ze urte in genittun guk hor (Luzia 'ta denak elkarrekin han).
'Ta geo mateilak ahittu in zin 'ta Arditturrira jon ber genula. 'Ta Arditturrin hamairu hillaete in nittun nik eta geo handik besteta ate giñan 'ta...
- Hoik kompañi berana yun ez?
- Bai, dena.
- Asturiana de Minas.
- A, dena beana zen?
- Dena.
- Compañía Asturiana 'o zer zen?
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:14:30 - 0:18:40 (4' 10'')
Laburpena Lehen ez zegoen hainbeste lantegi eta baserritik atera behar izaten zen dirua, esnetik batez ere. Meategietan ere aritzen ziren batzuk. Tiburtzio, esaterako, Arditurrin aritua da eta baita San Narzison ere. Hika.

Aeroplanoa zela uste

Transkribapena

- "Oi ze torri da? Aeroplano bat eroi dela hemen!". Aeroplano bat eroi zela.
- Bai, ordun ez baizen. 'Ta aeroplanuk 'e gutxi.
- Gutxi aeroplanuk 'e. Miño bozina 're jo nin fuerte.
- Bai, joder! Ondo apalduk jonak zin bai hok, 'ta hala in ber zuten hara jotekun. Miño paraja harta...
- Biria hartan iyo in ber zin e!
- Estrata batin! Toki askotan kabitzen ez 'ta (buztun) bat gaintikan 'ta...
- Miño ongi prepatua dena (patineko) aitzurra 'ta pikotxa beakin hartuak, zolua betetzeko, kamiona geatzen bazen betetzeko. Jata urratu 'ta itteko.
- A, ongi prepatua?
- Ondo prepatuk hoik. Honek pioyak denak hartu beakin batin 'ta denak anda dios (orrua 'ta marrua gue itxea).
- Bizikleta 'ta (...) guziyakin jon ttun atzin. Aularre 'ta. Miño egualdia zea in baizun, hego haizia, seko-seko baizon 'ta.
- Bai, hala berko, paraja... Malda hua iyotzeko...
- Miño seko-seko zioken, hegua yun.
- Bai, bai.
- 'Ta zuek ze ibiltzen ziñazten astuakin 'o hola han, biria hartatikan?
- Bihorrakin.
- Bihorrakin.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:09:00 - 0:10:10 (1' 10'')
Laburpena Altzira ez zen behin ere automobilik igo, eta, Juanito kamioiarekin igo zenean eta hango argiak ikusi zituztenean, uste zuten aeroplano bat erori zela. Estrata txarra zen, baina hegoa zegoenez, lehorra zegoen. Hika.

Juanitok apustua irabazi

Transkribapena

- Altzitikan 'ta honea, biria...
- Estrata zarrak, bire zarrak. Kroska 'ta zea harrikonkorra (...).
- Altziko biria iñikan, hormioizkua, zenbatxo urte? Urte mordoska bauk.
- Hogei bai, 'o gehixio 'ro...
- Hogei 'ta bost?
- Urtiak jon itten ttuk e.
- Hogeita bost bat urte iñikan. Miño lehenoztikan estrata 'ta txarra gaiñea e! Aldapa haundiya baizen 'ta beti urak yeaman itten zun (gozua) 'ta harriya 'ta bueno!
- 'Ta animaliya ibiltzen zen tokiyan gehiyo hondatu ez?
- Bueno, kamiona 're joten zen ordun e, estratan.
- Joten zen?
- Bai.
- Honek iraazi zun apustua 'ta.
- Estrataz-estrata Altzira iyo zen hau kamionakin e.
- Honek jarri zun (resultua).
- Afai bat jokatu launan artin, bost 'o sei afai 'ta, jon baietz 'ta ezetz 'ta gau batian, goizeko ordubitan 'o hartu kamiona 'ta...
- Gabin gaiñea!
- 'Ta martxa Altzira!
- Leno, ondo apalduk zin bai hok! Arratsin (...)
- Hau ohiyin 'ta argiya kusi zunin leiyutikan sartzen harrittuta: "Ze krixto da hemen?".
Izutua, abioiyan bat zelakun, e? Abioiya... aeroplanua...
- Sekulan ez baizen ailletua...
- (...) (Aular) bat eta ...
- (Aular) 'ta Diburtxio.
- Diburtxio zarra.
- Hoken zarra.
- Zuena.
- Xebaxtian 'de bai, Galardi.
- Baita 're, Xebaxtian 'e bai.
- Baziñazten gehiyo.
- Attan kamioiyakin?
- Bai.
- 'Ta attak ba al zekin?
- Atta ez, ni nitzan.
- Miño atta entetu al zen jon ziñala.
- Bai, kusi zun (xirri).
- 'Ta ez al zen hasertu.
- Ez, muturrak hurrengo eunian, muturrak.
- Atzian Diburtxio zarra eta Aularre.
- Lizardi bestia.
- Lizardi 're bai.
- Miño... ez zun ezer (...) nik hartu nittun esniak, nik jon ber bainun geo Donostira 'ta ya pasó.
- Lizardi 'ro... Pottittokin espostua bazen bestia.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:06:40 - 0:08:50 (2' 10'')
Laburpena Gaur egun baserri gehienetara pista dago, baina garai batean bide eskasak izaten ziren. Altzitik Gurutzera estrata zegoen, baina malda handikoa. Behin apustua egin zuen Juanitok, eta aitaren kamioiarekin igo zen.

Guardia Zibilak errondan

Transkribapena

- 'Ta ordun ez ziguten multik ematen zea, Guardia Zibilak e! Beak 'e jon 'ta torri 're beak hala itten baizuten. Kamionin haik 'e. Askotan honea... ronda itten zuten geo baserriz-baserri, parejak oiñez ibiltzen zin 'ta honeaiño pues kamioyin askotan.
Seitako mezatik etxeakun askotan tortzen zin haik kamionin.
- Askotan, 'ta zeara...
- Estribun gaiñea!
- Estribun, estribun.
- Aiyeka bakotxin zea... bijilantziyakin.
- Eta kaletikan zeara, Arraura? 'O kaletikan zeara, Lartzabalea. Amakiña aldiz bai!
- Han garita eoten zen 'ta.
- Garita zen 'ta relebua ittea. Han utzi 'ta martxa aurrea. 'Ta bueltakun 'e askotan.
- 'Ta ez al ziyoten ematen attai taka!?
- Ez...
- Harrek dena gratix serbiziyua.
- Haikeri ez do kobratzeik. Bakarra ondo oeotia.
- 'Ta Altzitikan...
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:05:40 - 0:06:40 (1' 00'')
Laburpena Guardia zibilak ere Galdostarren kamioian igotzen ziren Gurutzera, erronda egitera. Arraguan garita zegoen eta han egiten zuten erreleboa.

Galdostarren kamioia

Transkribapena

- E?
- Auzotatik ordun bakarra jaisten zelako erekiko zittuzten? Klaro, astian baserritikan 'ta ezin jeitxi, ez?
- Ez ba!
- Hoixe!
- Betzitako meza joten zena; alperran meza izaten 'men zen.
- Bai.
- Gaiñea ordun; azinda goernatu 'ta esniak jeitxi bettikun...
- 'Ta esnia karri bai.
- 'Ta denak. Lanin hasten baizen ordun goiz jendia. Baserriko jendia. Harekin bizi zen dena 'ta. Gaur fabrikatik, berriz.
- Klaro.
- Zue itxetikan zea, hemen seitako meza jon ber 'ta bosterdiyak jo ezkio ya hemen ttun.
- Bai, bai.
- Bihorrakin 'ta... Marmitak hor utzi 'ta martxa!
- Kamionin.
- Kamioyin sartu, iyo kamioyin 'ta martxa!
- Kamioyin ezin kaittu hala jende joten yun. Mutikozkor 'ta denak, redios!
- Bueltan honea torri 'ta...
- Miño jende kantidadia e! Ordun... nik ez dakit miño igual... Zenbat? Hogeita hamar? Hogeita 'ta hamar, berrogei laun igual!
- 'Ta libersiyua izaten zen ordun seitako meza jotia; ez bazen joten 'de, igandia zenik iruitzen 'de!
- Hoixen! Kabinan joten giñan lau eta estributan beste...
askotan hiru 'ta lau igual, estributan 'de. 'Ta atzian dena betia.
- 'Ta igandin 'de esniak ez?
- Bai miño, geo honea torri, 'ta esniak 'ta hartu 'ta geo berriz Donostira,
biño haik hemen utzita.
- Mezeta (...) mezeta...
- Serbiziyo erra in zun kamioiyak ordun?
- Bueno!
- Bai, bai.
- Ez zen taxisik ('ta gauzik) ordun.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:04:00 - 0:05:30 (1' 30'')
Laburpena Bederatzietako mezara joaten zena alferra omen zen. Baserritarrak goiz hasten ziren lanean; esneketan aritzen zirenak, batez ere. Gurutzeko baserritar gehienek Galdosenera jaisten zuten esnea. Gero, Juanito eta Faustinoren aitak eramaten zuten Donostiara. Beren kamioiak autobus zerbitzua ere egiten zuen.

Igandean meza eta erosketak

Transkribapena

- Auzuan ez da inor ikusten, miño len bai ez? Muimentu haundiya.
- Orduan jendia asko ibiltzen zen, zean, barriyoko jendia dena hemen, dena betia eoten zen hau.
- Gaur ez baita inorre oiñez ibiltzen.
- Barriyoko jendia goizin seitako meza joten zen ordun. Hemengo kamionetan kargatu dena, kamionetan dena, atope!
- Seitako meza joten giñan.
- Seitako mezeta.
- Barauik?
- Barauik ez! Kafia 'ta kopak eta eanta. Denak ordun, bai, gu miño gehiyo... Oiartzunen, Oiartzunen dena, jende gehina izaten zen seitako mezan. Dena betetzen zen hua.
- Eliza atope bai, seitako mezan, dena betia.
- Atope. Atzin zutikan jarrita.
- Bai 'ta, eosketak 'e igandin itten zin ordun.
- Erekitzen zian, taberna denak. Taberna denak, zea, seiak miño lenotikan erekiyak.
- Bai, bai.
- Pelukiyak eta 're, bazin hiru 'ro, hiru. Haik 'e bai, denak.
- Bai, bai. Bostak miño... Frantsesak bostak miño len erekiya zea...
- Todo, todo, todo... Carnicerías todos también se abrían. Se abría todo el comercio antes que las seis.
- Ordun bakarrik jaisten zelako?
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:02:50 - 0:04:00 (1' 10'')
Laburpena Jende gehiena igandeko seietako mezara joaten zen. Kalean, dendak, ile-apaindegiak eta tabernak irekiak egoten ziren ordurako, orduan aprobetxatzen baitzuten auzoetan bizi zirenek erosketak egiteko.

Transkribapena

Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-060
Pasartea 0:52:55 - 0:56:41 (3' 46'')
Laburpena Amezketa baserriko batez ari dira; Kriselu deitzen zioten. Argia egiten zuten hainbat tresna aipatzen dira pasarte honetan: kandilla, kriseilua, kinkilla... Hika.