Transkribapena

Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-062
Pasartea 0:34:30 - 0:36:30 (2' 00'')
Laburpena Senideen izenak aipatu ditu. Sei mutil eta lau neska. Bat, soinu-jotzailea: Joxe.

Transkribapena

Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-062
Pasartea 0:33:50 - 0:34:30 (0' 40'')
Laburpena Andregaia edo laguna bazuen. Deskuidatu egin da bere seme-alaba eta senideekin. Denen izenak aipatu ditu.

Desertoreak

Transkribapena

- 'Ta zui burutik 'e pasako zizun alde ittia igual?
- Beno, bai. Biño, hemen alde inta 're beste tokira... Frantsesa ordun asko joten zin hemendik, e! Desestore. Desertatu itten zin. Batak bestia eamanazi. "Ba, ni ongi no, ongi no... Torriy hai!" 'Ta hala, bat gehiyo 'ta segi! Harrek beste 'at eaman 'ta.
- 'Ta senidetatik beste anaiyak 'e jon ber izan zuten frentea?
- Hala tokatzen bazen. Bai, bi, bi, bitatik gehiyo ezin zuten 'zaten. Hirugarrenak libre izaten zun.
- A! Etxe beretik?
- Bai.
- A!
- Hirugarrena libre.
- 'Ta zue anain bat jon zen ordun?
- Zu, zukin batea anai bat jon al zen?
- Bai, biño bat bestia joteako libre igual kintua 'ta. Ai! Amakiña saltsa bai hor! Ordun, urti haitan.
- Salsa erra bai. Salsa 'ta izua erra, e!
- Bai. Erra bai. Soldao joteko e...! Beldurrak airin! Asko desertore joten zin. Desertore. 'Ta hara jon ezkeo ezer itteik ez. Libre.
- 'Ta zuk ze in zenun, gerra bukatzikin batea ya zuk 'e bukatu zenun? 'O lenoztik torri ziñan?
- Ez, ez. Ni gerra bukatu biño soldauskan gerran bukatu, 'ta karo, bukatu zen dembun, soldauska 'ta, zarrenaz aurrea 'ta itxea. Zarrenaz aurrea. Sartu berriyak zinak, geo zartuko zin haik 'e han zoztela.
- Biziyik atetzen bazin!
- Bai, bai, hoixe!
- Biziyik atetzen bazin!
- Hoixe.
- 'Ta denak biziyik ez zin jongo.
- 'Ta geo itxea torri 'ta...
- Berriz 'e lanea. Berriz 'e papelera.
- Gerran ez al zen itxi papelera?
- E?
- Seittu zun lanin? Gerra bittarte seittu zun?
- Bai, bai. Lana in zun papelerak. Lana itten zen.
Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:31:10 - 0:33:50 (2' 40'')
Laburpena Gerrara ez joateagatik Frantziara eskapo egiten zuten askok, desertore. Senide gehiago ere joan ziren gerrara. Etxe bakoitzetik bi izaten ziren gehienez; hirugarrena libre izaten zen. Gerra bukatu ondoren, soldaduska, eta, ondoren, zaharrenez aurrera, etxera. Amakiña saltsa bai urtia haitan!

Gerrara eramanarazia

Transkribapena

- Ai...!
- 'Ta gerra 'ta gotuko za aski erki, Juakin!
- Bai, gerra 're, hara, han 'e ibilli giñan. Gerra zikiñ hoa!
- Noa eaman zizuten zui, Juakin?
- Ui! Eaman... Gaur hemen 'ta, handik zortzi eunea beste zoko batea igual. Nola, nola... Gerra nola zijun, soldauk 'e hara.
- Biño ze ibilli ziñan, hemen, Irun, barrena 'ta 'o...
- Ez, ez, hemen kampun, kampoa. Geo nik suertia izandu nun, nik teniente baten asistente jarri niñun. Suertia izandu nun. Librexio.
- Ez haimbeste jon ber, kombateta 'ta ez zenun hambeste jon ber?
- Ez, ez. Ez.
- Biño hala 're...
- Guardiya, guardiya itteko 'ta plan hoitako bai, biño frentea 'ta hola elkarrei tiroka ez nitzan behiñ 'e tokatu.
- Eskerrak!
- Ez. Atziai errepetzeko 're ber, ber izaten baite.
- 'Ta gotzen za tenientin izena?
- E?
- Tenientin izena gotzen za?
- Bai, bai.
- Zein zen?
- Kauen... Eskuaraz 'e itten zun, biño, ñeo...! Gu euskaraz ikustia! Hobe erdaraz ikusita! Poza hartzen zun, biño ospas! Harrek bai, harrapatzen zun. Jostatzea 'ro kampoa atea 'ta harrapatzen bazuten euskaraz ai zela, kastigua. Kastigua!
- 'Ta Francon aldekukin jon ber izango zenun?
- E?
- Francon aldekukin jon ber izango zenula?
- Ze erremeiyo! Ze erremeiyo!
- Ioziñek saten zun ezetz!
- Mekauen... Franco. Franco, frankista.
- 'Ta dembo asko iñ al zenun gerran?
- Gerran?
- Urtiak eta?
- Bai. Urte t'erdi 'o.
- Asko.
- Urte t'erdi 'o. Bai, ez zen nahi ordu attu! La ospa!
- Gerra bukatzen...
- Hemendik, hemendik Frantzira 're ihesiyan asko joten zin, e! Gerra... gerra ez jotetik.
Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:28:00 - 0:31:00 (3' 00'')
Laburpena Gerrara eramanarazi zuten. Toki batetik bestera ibiltzen zituzten; gerra nora, soldaduak ere hara. Zortea izan zuela dio: teniente baten laguntzaile jarri zuten, eta, hartara, ez zuen frentera joan behar izan. Frenterako soldaduak behar zituzten; "Haiek ere beren atzea erraparatzeko behar ziguten". Tenienteak euskaraz bazekien, baina ez zuten uzten euskaraz hitz egiten, zigortu egiten zituzten. Francoren aldekoekin joan beharra: "ze erremiyo!" Askok egiten zuen eskapo Frantziara, desertore. "Gerra zikiñ hua! Ez zen nahi ordu ahittu!" Jarri niñuten.

Igandeetan ere lanean

Transkribapena

- Bakaziyuk 'e bai.
- Bai?
- Bai, bai. Bakaziyuk hartzeko aukera zenittun.
- Hillabete osua oain 'ta bezela?
- Ez dakit ba... hamabost eun 'o hogei eun 'o, zerbatt hola zien. Bai.
- 'Ta launbatin lana, ez?
- Geo, geo, eurra tortzen zenian, hara jon 'ta han jornal osua erki atea.
- Eta launbatetan lana itten al zenuten, Juakin?
- Bai, bai. Iandetan 'e!
- Bai, e?
- Pastan ai zenak, pastan ai zenak, jaiyan 'e lana. Bai. 'Ta makina urte askuan iandetan jai itten zun, 'ta uan berriz, atzeneko jarri zuten hua 're iandetan 'e lanea. Denak lana.
- Bakarra, iandetan aitzen zinak, txandaka aiko zin?
- Hoixe.
- Iandero ez ziyoten tokatuko?
- Ez.
- Zuen garaiyan 'e bai? 'O iandero, iandero...
- Iandero, iandero.Iandero.Iandero. Nik hoi zortzi ordu ez nun izautu. Geo hamabi ordu igandetan. Batek jai, batek bakarra, txandan. Bai. 'Ta eur, eur pillatzea joten giñanin, zortzi ordu papeleran fabrikan iñ, 'ta berriz eur pillatzea, hoa aparte, e!
- Aparte?
- Hoa bakotxa betzat. 'Ta hola.
- Lan faltik ez zenuten?
- Ez. Papeleran lan asko izaten zen beti. Asko! Jende asko ber zen han.
- 'Ta zea, gerrak 'e han lanin ai ziñala harrapatuko zizuten ba?
- Bai, dudik gabe. Handikan soldao... Gaiñekun papeleran jornala... Jornal exkaxa izaten zen.
Sosak atea bai, biño ordun podeiyoz. Ordun podeiyoz. Zortzi ordu iñ, 'ta geo berriro (...ra) jon 'ta, handik hemendik... Bai jauna!
- 'Ta ez ziñazten aspertzen?
- Aspertu!
Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:24:00 - 0:26:30 (2' 30'')
Laburpena Oporrak orain baino gutxiago izaten ziren, baina izaten zuten zer edo zer. Asteburuan ere lan egiten zuten. Igandeetan 12 orduko txanda izaten zen, hartara batek jai izateko. Gerrak han harrapatu zituen.

Destajoan lanean

Transkribapena

- E... Uarte...E... Uarte Errotakua, Errota bea, zu aitzen ziñan lanin errotan?
- Bai. Bai. Errotan, errotan aitzen giñanak denak.
- Denak.
- Denak. Erreleun, ze erreleotan 'ta harrapatzen zun, gau txandan baldin bazon baten bat ohiyin igual 'ta bestia lanin 'ta. 'Ta hola.
- Ordun gurasuk eta zuek 'e aitzen ziñazten.
- Bai, bai. Hoixe, haikin batin. 'Ta eurra tortzen zen dembuan, deskargako, pues lanteiko kargu... lan hoa iñ 'ta geo eurra pillatzea. Eur pillak itten zian. Bos metro, sei altura pilla iña. 'Ta hara joten giñan 'ta han itten genun, pes destajon lana itten genun. (...)
Gen postua kubritzen genunin, hara jon 'ta handik sosak atetzea. Handik sosak atetzea.
- Bestela ez zen ailletzen. Sueldo bajuk.
- Bestela, bestela, gurasuak 'e... E!
- Karo.
- Bestela hua gordeta noa jongo ga. 'Ta guk 'e hala tortzen zen demboan, eurra hua manejatzeko, pes geo pilla itten zen demboan, zembat metro zien zeatu 'ta honenbeste,
"bai, hambeste tokatuko 'ttek". Jornala biño haundiyo bai. Biño lana iñ 'e bai! Destajon aitzen giñan. Hoi itten. 'Ta hua geyo 'ta ahal zen guziya itten.
- Ze erreleua bea 're zortzi ordukua zen, 'o gehiyokua?
- Errelebua?
- Bai.
- Zortzi orduka. Bai, hiru laun izaten zien. Tres por ocho veinticuatro.
- Hiru eun?
- Bai.
- 'Ta beste eunak?
- Hiru eun ez! Tres por ocho veinticuatro, euna!
- Hoi bai, eun guziya martxan, martxan papelera.
- Bai.Bai. Tres por ocho veinticuatro. 'Ta geo miñez gelditzen bada bat, bajakin 'o hola gelditzen bada, hamabi ordu. Hamabi ordu. Harren zortzi orduak biyentzat. Beste biyentzako.
- Ez zen kartzen beste bat kampotik.
- Ez, ez. Nik ez nun halakoik sekula... Zortzi ordu 'ta baja 'ro norbatt tokatzen bazen, beste biyek hamabi ordu. 'Ta hola.
- 'Ta geo aparte len san zuna. Egur karraiyuk 'ta!
- Bai, bai, bai, bai, bai.
- Eta bakaziyuk eta?
- Bakaziyuk...
Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:21:15 - 0:24:00 (2' 45'')
Laburpena

Ugarte Errotan senide guztiak aritzen ziren lanean. Paper fabrikan, 8 orduko lan txandaz gain, destajoan aritzen ziren lanean. Bestela, diru gutxi ikusten zuten. Norbait minez jartzen bazen, ez zen ordezkorik ekartzen. Beste lankideek ordu gehiago sartuta betetzen zen txanda. Gen postua.

Ordezko langilerik gabe

Transkribapena

- 'Ta langille gutxiyo.
- Bai, bai, bai. Dudik gabe.
- Zuek zembat 'te ziñazten? Zu aittu ziñanin, zembat langille 'te zittun papelerak?
- Papelerak mordoska ba bai. Ez dakit zemba izango zittun totalin, biño, mordoska 't bai. Mordoska 't, mordoska 't.
- Ehuntik gotti 'ta bai, ez?
- Bai, bai. Ehun biño gehiyo. Hiru erreleo aitzen zin. Hiru erreleo. 'Ta erreleua... Bat miñez 'o alde itten bazen, hamabi ordu, hamabi ordu in ber. 'Ta geo eurra tortzen zenin, kampotik, barkua betia 'ta torri 'ta geo hor bagoiyak kargatu Pasaiyan, 'ta geo haik papelera karri.
'Ta han hustu, 'ta handik hasten zen.
- 'Ta zeak ze itten zun, e... Pasaira tortzen zin barkuk eta geo Pasaitik, zea...
- Pasaitik bagoitan...
- Bagoitan Errenteira, papelera.
- Papeleraiño.
- Bai. Errentiko estaziyoaiño.
- Hoi da. Papeleran onduan...
- 'Ta geo handik bazittun... Trenbiria jarriyak papelerako. Lezoa, Lezoa 're bai. Hara 're kombinatzen zun. 'Ta hola. Eur pilla erra bai han, papeleran
- Torri 'ta torri 'ta torri ibilliko zen.
- Bueno...! Eurra kantidadia! 'Ta oaiñ 'e bai, oaiñ 'e hala ingo da. Oain makina dena berriya 'ute 'ta.
- Bai, bai. Makina 'ta berriyak, biño papera itteko huaxe ber, eurra ber.
- Bai, bai. Eurra ber.
- Eta geo...
- Eurra 'ta geo zea 're bai, paper zar 'ta kartoi 'ta hoi dena beratu 'ta (...) 'ta dena txikittu, deseindu 'ta bildu 'ta (...) jarri.
- Biñon, zea, piñutik atetakua kalidade onekua izango zen papera.
- Bai, bai, bai. Ona.
- 'Ta zure garaiyan ze itten zin, zea, prentsarako 'ro periodikuk itteko paper haundiy hoik, bobina haundiy hoik itten al zin zuen garaiyan?
- Nola papera?
- Papera, zertako papera ateratzen zen?
- Zertako?
- Zertako ibiltzen zen handik atetzen zen papera?
- Oi! Periodikua itteko asko. Asko bai, periodikua itteko. Geo kartoiya itteko 'ta, libruk itteko papera 'ta hola, klase horta.
Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:18:10 - 0:20:50 (2' 40'')
Laburpena Paper fabrikak langile asko zituen. Hiru txandatan aritzen ziren, gau eta egun, makinak gelditu gabe aritzen baitziren. Norbait minez jartzen bazen, 12 ordu egin behar zituzten gainontzeko langileek; ez zen ordezkorik hartzen. Barkuetan etortzen zen egurra.

Paper fabrikako makinak

Transkribapena

- 'Ta makina haik ze ibiltzen zin argiyakin? 'O... Ikatz... Zekin ibiltzen... Zekin jartzen zin martxan makinak?
- Oi! Harriyakin. Elezidadikin.
- Elektrizidadikin!
- Eletriziadia, bai. Motorra berotzeko. Motorra berotzeko. Batzuk haundiyak, bestik ttikixiuk 'ta bestik karo... Milla zaldin indarrako motorrak 'e bazien 'ta. 'Ta hola.
- Klaro, indar haundikuk berko zuten!
- Bai, bai, bai.
- Haik eurra hartu ta dena txikitu ingo zuten...
- Bai 'ta geo uran presiyuakin, e, harriyan gaiñin kargatua do, 'ta harriyan presiyu harrekin, harrek zampatu itten du.
- A...!
- 'Ta harriyak hoa eortzika iurtzika, iurtzika attu itten du. Ikusten denin ya attuxe in dela, berriz 'e, berriz kargatu. Tapa ereki 'ta eurraz kargatu 'ta berriz 'e martxan jarri.
- 'Ta geo hua txikitzen txikitzen jongo da?
- Txikittu ez, iurtzika.
- Iurtzika.
- Bai, bai, iurtzika. Txikittu... Zerrautsa bezela ez da txikitzen! Ez, ez illia, illia balitz bezela.
- A...!
- Dena bat itten da.
- Biño geo papera itten den bittarte prozesu galanta in berko 'u, ez?
- Bai, bai, bai. Bai. Haundiya. 'Ta oaiñ berriz, auskalo! U...! Nola jarriya den! Dena berriya jarriya 'ute 'ta! Leno milla zaldiko indarreko motorra, 'ta oaiñ ez dakit zembatekua izango den.
- Auskalo. Jesus! 'Ta makina gutxiyo 're bai, 'ta...
Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:16:30 - 0:18:10 (1' 40'')
Laburpena Mila zaldiko indarreko motorrak zeuden paper fabrikan. Makinak nola ibiltzen ziren: egurra igurtzi egiten zen, igurtzika.

Paper fabrika: pinua, kanpotik

Transkribapena

- Zea... Papeleran ze lan itten zenun?
- Papeleran?
- Bai, zertan?
- Lembiziyan, harriyak bazian, harriyak... Harriya izaten du apaatuak. Motorra 'ta geo harriyan zea zen, biyek bat itten zuten. Martxan jarri 'ta martxan. Biño motorra... Motorrixta izaten zen ordun. Haren lana, lantei ona zen. Ona.
- 'Ta zu ze aitzen ziñan, han makinan?
- Ni ordun sartu nitzanian, sartu berriya hartan, pintxe. 'Ta baoyakin, baoiya kargatu kampun 'ta eurrez, neurriya 'ro... Bagoiya zen bi metro 'ta bi metro raila jarriya 'ta pillan ondoa jon,
eur pillan ondoa 'ta kargatu harren nibeleaiño 'ta hartu trenbiri hartan 'ta geo harriyan aurrea jon 'ta han 'e bazen tokiya, han hustu 'ta bestin (...). Lau harri bazien. Eurra karri 'ta eurra karri. Aurre zabal hoa dena lepoaiño betia eoten zen eurrez e! Urti haittan. Eur pilla izugarriya!
- Ordun 'e piñua izango zen!
- Bai, bai. Piñua! Batzutan haitza pizar, pizar bat izaten zen. Biño jeneal, piñua, piñua.
- 'Ta hua kamioyakin 'ta karko zuten?
- Pasaiño tortzen zen barkuan.
- Eurra?
- Eurra. Bai, bai, batzutan igual Sevilla aldetik, igual Malaga aldetik... Hoitan pillak ba in 'ta hola.
- Kampotik, e? Karo, hemen uaindik ez zelako!
- Hemen 'e bazen, pizar bat, zerbatte itten zen, biño asko ber zen, e! Eur asko gastatzen zen! Izugarri! Izugarri! 'Ta oaiñ, oaiñ gehiyo ingo da!
- Oaindik seitzen du, oandikan, e!
- Oaiñ... Oaiñ nik ez dut ikusi 're in, oaingo motor zea hoiy biño... Bo! Sate 'utenez...
- Oain rapiduoguk eta izango dia!
- Bai, bai. Askoz 'e rapiduo. Bai.
Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:13:50 - 0:16:30 (2' 40'')
Laburpena Sartu berritan pintxe ibili zen, bagoiak kargatzen. Egur pila izugarria etortzen zen. Pinua Pasaiako portura etortzen zen, Sevilla eta Malaga aldetik. Pizar bat.

Paper fabrikara oinez, taka-taka

Transkribapena

- Ordun papeleran, e... Aittu ziñan. Oiyartzungo jende pilla bat, ez?
- Asko! Asko! Oiyartzundik papelera asko joten zin, asko! Urti haitan bai.
- 'Ta nola joten ziñazten?
- E?
- Nola joten ziñazten?
- Nola joten giñan? Oiñez.
- Oiñez bai, e?
- Oiñez, bai. Taka taka. Zakotia eskuan zintzilik eta...
- Zakotia?
- Zakotia.
- 'Ta bizikletaik ez zenun zuk?
- Bai, geo karri nun biziketa. Geo urtian propina pixkat izaten genun, 'ta propina pixka harrekin 'ta xox pixar batzukin 'ta biziketa karri.
- Ordun lujo geitza...
- 'Ta hoa biziketa geo trukatuta berriz beste biziketan jabe in nitzan 'ta, han geldittu zen nik aldeiñ in nunin, 'ta han ez dakit ze iña 'uten ben harrekin. Tira! Putzoa bota baute 're ez dakit, akaso traba ingo zun 'ta!
- 'Ta zertik ez zenun karri ba?
- Ez nun ekarri. Ordun ez zen kontu hura 'ta. Geo tokiya 're ber da biziketantzako. Hoa bestei esker (...)
- Karo.
Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:12:30 - 0:13:50 (1' 20'')
Laburpena Oiartzungo jende asko aritu zen paper fabrikan lanean. Oinez joaten ziren, taka-taka, zakotea eskutik zintzilik zutela. Gero ekarri zuen bizikleta.