Nor | Iza Artola, Joakin |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-062 |
Pasartea | 0:28:00 - 0:31:00 (3' 00'') |
Laburpena | Gerrara eramanarazi zuten. Toki batetik bestera ibiltzen zituzten; gerra nora, soldaduak ere hara. Zortea izan zuela dio: teniente baten laguntzaile jarri zuten, eta, hartara, ez zuen frentera joan behar izan. Frenterako soldaduak behar zituzten; "Haiek ere beren atzea erraparatzeko behar ziguten". Tenienteak euskaraz bazekien, baina ez zuten uzten euskaraz hitz egiten, zigortu egiten zituzten. Francoren aldekoekin joan beharra: "ze erremiyo!" Askok egiten zuen eskapo Frantziara, desertore. "Gerra zikiñ hua! Ez zen nahi ordu ahittu!" Jarri niñuten. |
Transkribapena
- Ai...!
- 'Ta gerra 'ta gotuko za aski erki, Juakin!
- Bai, gerra 're, hara, han 'e ibilli giñan. Gerra zikiñ hoa!
- 'Ta gerra 'ta gotuko za aski erki, Juakin!
- Bai, gerra 're, hara, han 'e ibilli giñan. Gerra zikiñ hoa!
- Noa eaman zizuten zui, Juakin?
- Ui! Eaman... Gaur hemen 'ta, handik zortzi eunea beste zoko batea igual. Nola, nola... Gerra nola zijun, soldauk 'e hara.
- Ui! Eaman... Gaur hemen 'ta, handik zortzi eunea beste zoko batea igual. Nola, nola... Gerra nola zijun, soldauk 'e hara.
- Biño ze ibilli ziñan, hemen, Irun, barrena 'ta 'o...
- Ez, ez, hemen kampun, kampoa. Geo nik suertia izandu nun, nik teniente baten asistente jarri niñun. Suertia izandu nun. Librexio.
- Ez, ez, hemen kampun, kampoa. Geo nik suertia izandu nun, nik teniente baten asistente jarri niñun. Suertia izandu nun. Librexio.
- Ez haimbeste jon ber, kombateta 'ta ez zenun hambeste jon ber?
- Ez, ez. Ez.
- Biño hala 're...
- Ez, ez. Ez.
- Biño hala 're...
- Guardiya, guardiya itteko 'ta plan hoitako bai, biño frentea 'ta hola elkarrei tiroka ez nitzan behiñ 'e tokatu.
- Eskerrak!
- Eskerrak!
- Ez. Atziai errepetzeko 're ber, ber izaten baite.
- 'Ta gotzen za tenientin izena?
- E?
- 'Ta gotzen za tenientin izena?
- E?
- Tenientin izena gotzen za?
- Bai, bai.
- Zein zen?
- Bai, bai.
- Zein zen?
- Kauen... Eskuaraz 'e itten zun, biño, ñeo...! Gu euskaraz ikustia! Hobe erdaraz ikusita! Poza hartzen zun, biño ospas! Harrek bai, harrapatzen zun. Jostatzea 'ro kampoa atea 'ta harrapatzen bazuten euskaraz ai zela, kastigua. Kastigua!
- 'Ta Francon aldekukin jon ber izango zenun?
- E?
- Francon aldekukin jon ber izango zenula?
- E?
- Francon aldekukin jon ber izango zenula?
- Ze erremeiyo! Ze erremeiyo!
- Ioziñek saten zun ezetz!
- Mekauen... Franco. Franco, frankista.
- Ioziñek saten zun ezetz!
- Mekauen... Franco. Franco, frankista.
- 'Ta dembo asko iñ al zenun gerran?
- Gerran?
- Urtiak eta?
- Gerran?
- Urtiak eta?
- Gerra bukatzen...
- Hemendik, hemendik Frantzira 're ihesiyan asko joten zin, e! Gerra... gerra ez jotetik.
- Hemendik, hemendik Frantzira 're ihesiyan asko joten zin, e! Gerra... gerra ez jotetik.