Baserritik kanpo, lan gutxi

Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:14:30 - 0:18:40 (4' 10'')
Laburpena Lehen ez zegoen hainbeste lantegi eta baserritik atera behar izaten zen dirua, esnetik batez ere. Meategietan ere aritzen ziren batzuk. Tiburtzio, esaterako, Arditurrin aritua da eta baita San Narzison ere. Hika.

Transkribapena

- 'Ta zuek esnia ze itten zenuten, honea karri?
- Bai, hok hartze zittuzten esniak. Bai, baserri guzitakuk, bajatzen zin honea 'ro hara, dena. Ordun etxeko azinda 're esniakin 'ta... Ordun ez zen zeaik,
kalea jon 'ta kobratzeko dirua izaten. Oain denak kobratze 'ute zerbaitt miño... Ez zarrak eta ez gaztiak; lanteiya ez bazen... 'Ta lanteiyan 'de, garaia haitan, jendia... lan gutxiyo baizen. Negu partin, piñu aldatzen 'o mendiyan 'ta geo hasi zin Ventasko fabrika hoik itten 'ta
hasi zinin, ordun hasi zen jendia dena alde guzita.
- Ordun mina 'ta...
- Mina.
- Mina, Mokozorrotz hoi zen?
- Hik 'e soldauxka minan in yun. Soldauxka jun berrin, minan.
- Ez, hau soldauxkatik libratu yun, miño...
- Miño minara jon yun.
- Minan ibilli han.
- Ni e'nin minan ibilli.
- Hi ez al yitzan minan ibilli?
- Soldau ez.
- Soldao ez, bestela.
- (Luze) difuntua ibilli yun ba!
- Bai.
- Luzia bai.
- A! Miño hi ez al yitzan minan?
- Ez, ez, ni ez. Ni minan ibilli niyun miño soldau e'nola. Bestela lanea jon 'ta.
- A! Bestela.
- San Narcison 'o.
- Hau San Narcison aittu yun lendabiziko.
- Arditturrin, beste, hamairu hillate in nizkin.
- Horrea jon yun bai.
- Geo Arditturrira handikan? Miño soldauxkatik libratzetikan ez, bestela? Lanteira?
- Ordun asko jon zian bai, soldauxka.
- Miño (Luze) difuntua soldauxkara ez jutetikan minara jon yun?
- Hoixe hala in zela. Gue Alejandro 'ta zeiñ ez! (Baxerri) 'ta, (Izabe) 'ta...
- Hoik denak.
- Hoik denak hala ttuk.
- 'Ta geo in ttuken, zea, minak ez zula responditzen 'ta komei 'ta soldau geo. Bonaixtako Joxe Martin, haik in ttun minan hasi eta geo ez, soldauxka in ber zula,
'ta sei hillate geo zea in zittin harrek e, Afrikan harrek. Joxe Martinek. Bai, bai.
- Porque allí no había... que no respondía.
- Soldao in ber zela, Arditturrik ez zula... Bi urte lenoztikan 'o hasiya
baldin bazen harrek baliyo zin, miño bestela ez. Eta hor intako zea, denbua balitu zioken Joxe Martinei 're miño sei hillaete Afrikan.
- Bai, geo kendu in zuten bai. Nik hoi aitzia dakat, geo kendu in zutela.
- Ni akortzen nazena Joxe Martin, 'ta hoi ni miño urte bete da, urte bete zarragua da 'ta harrek sei hillate han in zittun zean... Arkalen puska 't in zun miño geo Afrikan.
- Afrika eaman zuten e?
- Afrika eaman zuten, 'ta han. Sei hillate han.
- Sorteua hara tokatuko zioken 'ta geo.
- Bai, bai, dudik gabe.
- 'Ta mina saten zutenin, Mokozorrotz 'o hortan lanin aittuk zazte zuek?
- Ez, ez, Arditturrin.
- 'Ta Mokozorrotzeku hoik izautu zenittuzten zuek?
- Ez, hoi lenotik zen. Lenotik aittu zen hoi.
- Bai, hoi leno geldittua zen.
- Geo itxi... Geo ya hor urakin bete 'ta in zen 'ta utzi in zuten.
- Bai, mina bai, miño hor geo, San Narcison seitze yun...
- Bai, hor aittu ttun geo, tunela hoik ustu genizkin denak guk minako zea hoik, hainbeste (...) itxian 'ta.
- El año sesentan zuek hor ai ziñazten.
- Bai, bai, bombeuk eta jarri 'ta denak...
- Galeiak hustu?
- Galeiak hustu.
- Ni sesentan hor aittu bainitzan lanin, zean, ieltserotzan aittu niyun ni han Extanixek bialita. Zean, ez al dakik? San Narcison, San Narcison aittu niyun ni. 'Ta zuek ordun han ai ziñazten.
- Bai, mineala aproxten leno aittuk. Leno botatako basurak eta txarra hua aproxten, makinaiya jarrita... Makinak ondo jarriyak zien, ezpatua ate genun 'ta blenda 're bai 'ta... Ez dakit ze urte in genittun guk hor (Luzia 'ta denak elkarrekin han).
'Ta geo mateilak ahittu in zin 'ta Arditturrira jon ber genula. 'Ta Arditturrin hamairu hillaete in nittun nik eta geo handik besteta ate giñan 'ta...
- Hoik kompañi berana yun ez?
- Bai, dena.
- Asturiana de Minas.
- A, dena beana zen?
- Dena.
- Compañía Asturiana 'o zer zen?