Juanitok apustua irabazi

Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:06:40 - 0:08:50 (2' 10'')
Laburpena Gaur egun baserri gehienetara pista dago, baina garai batean bide eskasak izaten ziren. Altzitik Gurutzera estrata zegoen, baina malda handikoa. Behin apustua egin zuen Juanitok, eta aitaren kamioiarekin igo zen.

Transkribapena

- Altzitikan 'ta honea, biria...
- Estrata zarrak, bire zarrak. Kroska 'ta zea harrikonkorra (...).
- Altziko biria iñikan, hormioizkua, zenbatxo urte? Urte mordoska bauk.
- Hogei bai, 'o gehixio 'ro...
- Hogei 'ta bost?
- Urtiak jon itten ttuk e.
- Hogeita bost bat urte iñikan. Miño lehenoztikan estrata 'ta txarra gaiñea e! Aldapa haundiya baizen 'ta beti urak yeaman itten zun (gozua) 'ta harriya 'ta bueno!
- 'Ta animaliya ibiltzen zen tokiyan gehiyo hondatu ez?
- Bueno, kamiona 're joten zen ordun e, estratan.
- Joten zen?
- Bai.
- Honek iraazi zun apustua 'ta.
- Estrataz-estrata Altzira iyo zen hau kamionakin e.
- Honek jarri zun (resultua).
- Afai bat jokatu launan artin, bost 'o sei afai 'ta, jon baietz 'ta ezetz 'ta gau batian, goizeko ordubitan 'o hartu kamiona 'ta...
- Gabin gaiñea!
- 'Ta martxa Altzira!
- Leno, ondo apalduk zin bai hok! Arratsin (...)
- Hau ohiyin 'ta argiya kusi zunin leiyutikan sartzen harrittuta: "Ze krixto da hemen?".
Izutua, abioiyan bat zelakun, e? Abioiya... aeroplanua...
- Sekulan ez baizen ailletua...
- (...) (Aular) bat eta ...
- (Aular) 'ta Diburtxio.
- Diburtxio zarra.
- Hoken zarra.
- Zuena.
- Xebaxtian 'de bai, Galardi.
- Baita 're, Xebaxtian 'e bai.
- Baziñazten gehiyo.
- Attan kamioiyakin?
- Bai.
- 'Ta attak ba al zekin?
- Atta ez, ni nitzan.
- Miño atta entetu al zen jon ziñala.
- Bai, kusi zun (xirri).
- 'Ta ez al zen hasertu.
- Ez, muturrak hurrengo eunian, muturrak.
- Atzian Diburtxio zarra eta Aularre.
- Lizardi bestia.
- Lizardi 're bai.
- Miño... ez zun ezer (...) nik hartu nittun esniak, nik jon ber bainun geo Donostira 'ta ya pasó.
- Lizardi 'ro... Pottittokin espostua bazen bestia.