Aldaketak industrian

Transkribapena

-Hemen ikaragarrizko martxa do oain, Errentiyan. Leheno espaiñola zen. Oan Papel prest da, beste konpañia bat. Hoi leheno hala 'men zen Euskal Herriko zea biño geo militarra zeatu zenin. Papelera Española.
'Ta geo bai gu ya erretirua hartzeko zean. Papel pres zeatu zen, jarri zen martxan.
-Papresa.
-Papresa bai
-Papresa.
-Oandik gotzen naz papelera española.
-Bai, leheno bai, beti.
-'Ta Franco 'ta.
-Erreka 're erki zikindu, uf hau usaiyak!
-Hola.
-Oain ya ez da izaten biño lehen dena erreka.
-Bai.
-Franco ez nun ikusi nik ez hemen biño lanin ez nitzan tokatu ikustia. Biño ministro Mujika 'ta hoik zeatu nittun, kusi nittun hola torrita.
Bai, espaiñola zen 'ta izen horrekin 'ta.
-Bai 'ta fabrika haundiya 're bai.
-Industri martxa haundiya 'ta zea 'ta.
-Langille pilla erra izango zittun?
-Ordun asko. Gaur biño gehiyo. Gaur fabrika adelantukin.
-Karo oan makina...
-Gaur seuraski laurden bat ordutik.
-Ez, biño erdiya gehinez 'e hola. Eskulana asko zen 'ta. Gaur berriz dena, dena, dena.
-Dena makina.
-Dena makina.
-'Ta zembat izango ziñazten zuek?
-E?
-Zembat ziñazten, zembat langille?
-Hoi ez nizuke sango. Badakit hasi nitzanin zembat iaazten nun. Hoi gouan dakat, zazpi duro 'ta bi pezta astian. Zazpi duro 'ta bi pezta. Astian kobratzen zen ordun.
Ni soldadotik torri 'ta berrogeita bi duro oandikan iabazten zen astian, berrogeita bi duro. Eta hamar hillate in nittun soldado 'ta .
Urteko errealizaziyua (?) tokatzen zin biño han zon zeatua, han itxian. Haretxek man ziniusiyua, torri nitzanin.
Presentatu nitzanin san zin: "Oye tienes una" nola san zin injenieruak: "Enrike tienes una retificacion aqui" sin cobrar.
'Ta larogeita ez dait zembat duro nittun. Mekauen! Ni gaiñekun (...)Ez niyon san amai e!
-A! Hoa ez zeniyon san!
-Andriai 're gutxitan san yot hoi!
-Limbiziko aitzen zaittutela!
-Hara, hara!
-Nik in duten pekatuik haundina hoaxe da.
-Hara!
-Hala in nun bai. Beti ailletzen ziyon andriai 're 'ta.
-Karo biño zuk ...
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:43:50 - 0:46:30 (2' 40'')
Laburpena

Paper fabrika Euskal Herriko enpresa zen hasieran, baina gerraren ondoren, Papelera Española izendatu zuten. Lehen, eskulan gehiago zuen, baina, makinak sartzen joan diren heinean, langileak erdira murriztu dira. Lehendabiziko jornala gogoan du Enrikek: zazpi duro eta bi pezeta. Astean kobratzen zen.

Paper fabrika

Transkribapena

-Papelera bai torri zen Franco.
-A bai?
-Bai.
-Zu han zinala?
-Bai.
-'Ta ikusi al zenun?
-Inaguratzea. Ni ez, ez nitzan tokatu errelebun. Ez dakit ze errelebo izango genun, gu giñan gau txanda 'o hola izango genun. Bai.
Inaguratzea bai. Makina berriya in zenin, jarri zenin makina zinko. Bai...
-Ez zen bromik izango han! Hua torri zenin.
-Ez. Geo ezkeoztikan Mujika ministrua 'ta hoik izautu ttut. Nik hoik kusi ttut papeleran.
-A bai e?
-'Ta ezkeoztikan beste makina berriya jarri da. Hoi Pranko ni soldadu in 'ta geo torri zen honea, inaguratu zen makina berriya in zen e!
Lehengo zarratan aittu giñan gu lanin. 'Ta hoi jarri zenin, makina berriya in zenin montadorik(?) eta alemanak hoitakuk. Zeatu zuten, montatu zuten.
'Ta orduan montadore 'ta jende asko alemana 'ta han iña zen makina 're. 'Ta hemen montatu zuten 'ta han montadorik 'ta eondu zin Panierren. Izautuko zenun Panier hotela?
-Bai, bai ya itxiya.
-'Ta Mendiolan 'ta hola. Hango montadorik eta. Geo gu alemanira jon giñanin. Geo makina horrei in ziyoten reforma bat hemen. Alemaniyan orduko iña zuten.
'Ta reforma hura kustea jon giñan. 'Ta han alemanak izautu ziguten 'ta guk 'e bai hairi, hemen montadoriak eta. Saten zuten: "O... que bien, que bien. Panier y Mendiola y"
Han difente jaten baizen, difente. Gosiak ez geldittu biño oso difente. Hemen plato kombinatuk oan hasiyak dia toki askotan.
Han dena hola zen e.
-A bai e?
-Bai. Han entremesan ateko zizuten pate 'ta holako mantekilla 'ta zerbaitt 'e.
Gaiñekun plato kombinatua plater haundi batin. Nahikua jatekua e! Bai, ongi ongi. 'Ta Pinlandian 'e bai. Salmon humau. Pinlandian. Geo hemengo mayonesa bezela hango mejunje bat ona!
Harrekin aspertu giñan jaten. Biño gustoaski afaltzen genun. Afaiya 'ta gosai txikiya hotelin. 'Ta lua han. Bazkaiya fabrikako komedorin itten genun.
-Batzuk jongo ziñazten ba.
-E?
-Langile batzuk jongo zinazten?
-Bai, bost laun.
-'Ta ze...?
-Ni beti aurreko puestun (?) bezela eoten nitzan fabrikan. 'Ta geo beste bi-hiru injeniero, bost bat laun 'o hola joten giñan.
Reforma. Eske hemen gauza kusi gabe enteintzia zailla da. Parte humedak makinak izaten ttu, makinak 'e battu parte humedak. Pasta tortzen zaittu ura askokin 'ta ez pasta.
'Ta lenoztik tela metalikuk. 'Ta geo sortu zittuzten plastikuk. 'Ta zuk ba al dakizu metaliku hoik aste bat itten baziuten! 'Ta kambitzen aitzen giñan garaiyin kontu ikarriyakin ibilli ber zenun.
Diskuidun zimiko bat 'o nola. 'Ta bakizu pieza haundiyakin ibilli ber zen kambitzeko. Bakizu zortzi metro zabalin bazittun 'ta luzian hogeita ez dait zembat metro 'ta.
Atetzen (?). En kambio plastiku hoi berriz, sensiblia. 'Ta tela bezela da. Eta reforma asko in zen. 'Ta hoa ikustea joten giñan.
-A 'ta ze itten zenuten han ikasi geo hemengua manejatzen jakitteko?
-Han ikasi. Hoi da. Geo hemen zetzeko. Bai, bai.
'Ta Finlandian 'e gauza bera. Alemanian biño makina erragua zuten Finlandian. Geo reforma batea 'o bestea Finlandesak in ziuten.
Nombaitt 'e merkeo ate ziyotela 'ta hoi. 'Ta hemen oan Errentiyan...
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:39:19 - 0:43:00 (3' 41'')
Laburpena

Enrike urte askoan aritu da Errenteriako paper fabrikan lanean. Oraindik haurra zela hasi, eta erretiratu zen arte. Erreforma handien lekuko izan da; kanpora joan behar izan zuten makina berriak ezagutzera.

Zorrolako trena

Transkribapena

- Eta leno Artikuzkuk ni hemendik gotzen naz, nola tortzen zin, karterua saten ziyoten. Zaldi gañin 'ta tortzen zin. Hola...
- Orduko zer zun ya Donostiyak hartua?
- Hoixe, ezindu.
- Larreku horrei 're erra pasa zayo e? Kusi...
- E?
- Artikutza. Donostiyak eosiya ya?
- Bai. Geo Donostiyak hartu zun hoi. 'Ta han presa in 'ta hola.
- 'Ta Donostiyak hartu miño lenoztikan ya Artikutza hemendik ibiltzen zin?
- Bai, bai. Bazen, bazen...
- A zer zin, karo, minak, minak 'ta zin.
- Goizutako partekua da hoi 'ta bazen zerbatte, bai hor 'e minak 'e bazin, planuak... Hemen leno trena izandua zen, konpaziyo batea, Karrikan pasatzen zen, 'ta trena Xorro... guk ez genun izautu, gue gurasuak bai e, Zorrolaño. 'Ta geo Zorrolatikan goiko Arritxuita planua,
gue amak eta saten zuten: hola bagoiak bat gotti 'ta bestia betti nola... zea, Igeldoko funikularra estilua 'ro hola. Gue ama 'ta gaztetan nola.
- Gotzen zin haik.
- 'Ta iatzelekua guk badugu haundiya, (Xoragura) deitzen yogu, 'ta hoik iatzia hura hangua ebakitzen 'ta zamaka, (Biamokuta) non den ba al dakizu? Baserriya, Biamuta, Zabalekua da. Horrea zamaka karri 'ta hortikan gurdiyakin itxea eta trenabidi harta pasa ber 'ta beldurra,
beldurra bagoiya noiz zetu, 'ta gue amak saten zittun holako gauzak. 'Ta goiyan, planua bestia, Zaldingo zelaian barrena, Imitatik, han tunela (Urrumendin) bada, handikan Biandizko azpira, 'ta han beste planua Artikutzakua, han beste bagoiak 'men zin,
'ta handikan Artikutza berriz beste trena. 'Ta hoi zeak, zeanak, kaletik behexio bada...
- Donfeliz?
- E?
- Donfeliz?
- Ez. Kaletik behixio, leno palaziyua zen, oain itxe asko iñak dia. Oiartzungo kaletikan beroxio zion hoi.
- Pikabene 'ro.
- Pikabenea. Harrenak 'men zin hoi denak. Pikabenea hoi.
- 'Ta minan nausiya 're?
- Bai. Hoik, trenak... 'Ta ikatza 'ta dena ibiltzen 'men zuten. Ordun ikatza, harri ui... egur ikatza asko itten baizen. 'Ta ze zeak, trenak eta jarri 'ta. Garai haitan muimentua bazen e.
- Bai, bazen bai.
- Oain bidegorriya ittekua dute, Altzibertik...
- Pikabene, Pikabea 'ta haik hemen bizitzen 'te zin gerra hasi zenin? Ordun alde iñak al zin haik hemendik 'o lehenotik alde iña dia haik?
- Ez dakit hoixe. Gue amak nola saten zun 'e. Gue ama esniakin joten zen Donostira 'ta hain ixtoia saten zun zerbatte, neskamia... neskamia zea Joxe Juanen ta arreba neskame haikin. Joxe Juan Iragorri...
- A bai, bai.
- Hain arreba.
- Aittu izandu niyon bai.
- 'Ta ixtoia bazun zerbatte, oain aztua dakat nola saten zun 're... Behintzat hoi hemen jauntxua 'men zen, aberatsa 'ta... Trena hoik zittuna 'ta... Bakizu kostako zin garai haitan ez? Hoixe, hiru tren: bat Zorrolaiño, bestia Zorrolatikan han Bianditz aiekatako, tunela 're bazun Urrumendiku hartan 'ta, geo zihar...
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:34:55 - 0:38:30 (3' 35'')
Laburpena Donostiako Udalak erosi aurretik ere jende asko ibiltzen zen Zaldingo bidetik Artikutzara. Beraiek ez zuten Zorrolako trena ezagutu, baina gurasoek, bai. Trenbidea Pikabenea jauregikoena zen, aberatsak izaki.

Aurrerapena

Transkribapena

-Zuk san zuna len zuen aurrekui...
-Gue bizimoduan kambiyo ikaragarriya in dula. 'Ta nik hoi askotan pentsatzen dut gure gurasuak ben gurasotatik kambiyo ttikiya izautu.
Hoi dena da ez zela abanzatu. Industriya asko. Dembatian, papelera, fabrika haundiya eta Pekin 'ta fabrika ale-ale batzuk zin.
Emakumik itten zuten lana e! Ni akortzen naz Iraurtzako Enriketak itten zula, Presondoko Juanitak 'e bai, alarguna zen.
-Bai.
-Fabrika haundiyan lana. Hola. Gaiñekun ez zen industriyaik. Basoa, harrobiya, ieltserotzan 'o ikatza 're mendiyan itten zen 'ta. Ikatza itten 'ta hola.
-Geo in zun saltua?
-E?
-Geo in zun.
-Bai...
-'Ta harrek kambitu zun.
-Geo bai. Gu, ne gouan akrotzen naz txondarra mendiyan nola itten zen, ikatza itten zen. 'Ta manduakin Zulukuak 'ta Matxalenguak eta mando saillakin
ben zintzarriyakin 'ta ikatzakin 'ta nola jeixten zin 'ta. Hoi dena. Artikutza 're kamiyua in biño lenoztik akortzen naz ni. Zaldiyakin 'ta nola tortzen zin, han 'e guardak eta bizitzen zin.
'Ta akortzen naz biri hontatik joten zin. Hortikan, Zaldiñen barrena Oialekura 'ta tak. Geo kamiyua in zen 'ta handikan. Geo presa 're in zuten 'ta .
-Kamiyua in aurretik nondikan zen hemen?
-Hemendikan. Zaldingo birian.
-Hemendik, hemendik. Zaldiñen barrena.
-'O Artikuzko biria. Oandikan 'e honei Artikuzko biria saten yogu. Zea Oialekun barrena, goiko kamiyoa ate.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:32:40 - 0:34:25 (1' 45'')
Laburpena

Enrikek dio beren aitona-amonetatik gurasoetara aldaketa gutxi egon zela, baina gurasoetatik beraietara bizimodua arrunt aldatu dela. Lehen, fabrika ale batzuk zeuden. Emakumeak ere joaten ziren lanera, baina ez zegoen industria asko. Gehiago zen basogintza, harrobiak, igeltserotza, ikazgintza... Txondorrak gogoan ditu eta baita mandozainak ere ikatza garraiatzen. Artikutzako bidea egin aurretik, Zaldingo bidetik ibiltzen ziren.

Atso-lorra

Transkribapena

- Denbo bateko bizimodua, gaurkuan aldin seriyo-seriyua, seriyo-seriyua. Ordun zelebratzen zin... Ume asko itten zin baserritan, jaiotzen zin 'ta atsolorra. Ama pixkortzen zenin... Honea salan jartzen... Ni itxekua gotzen naz. Gue itxian jartzen zuten mahaia 'ta ordukua
zer zen ba? Zopa, oillo-zopa, 'ta geo oillo-gisadua 'ta geo arrozkonletxe 'ta kafia, 'ta ardua nahiko ordun behintzat 'ta. Attonak bertsutan 'ta hasten zin, attonak... Azkuko Arttano... 'Ta Ambuko osaba 'ta tortzen zin honea 'ta bete-bete itten zin 'ta bertsotan nola aitzen zin.
'Ta kozinan Ambuko izeba. Hua ona zen, famatua zen, sueltua persona lanin.
- Ambuko izeba zein zen? Geo zikitzen 'ta aitzen zena?
- Bai, hua bea bai.
- A, hua zer zen izeba zuena?
- Bai, izeba. Harren gizona 'ta ne atta, anaiak. Anaiak zin.
- Abilidade geitza 'men zun harrek? Hua gaiñea partera 're ez al zen aitzen?
- Bai. Bai.
- Karrikan haur bat jaio bazen, meikun miño lenoztik hura. 'Ta iñor hiltzen bazen 'e bai. Jaztea 'ro zea 'ta... osea, esku bat zuna. 'Ta hala ikusten zun, hola ikusten zuna, kontu gutxi
saten zun harrek. Oso emakume zea zen. 'Ta aibiez, txerriya hiltzin oolkiyak ittea 'ta gue itxea hua tortzen zen launtzea. 'Ta harrek 'e deneko zun lana. Hoi saten zattut: su bajun 'ta heltze bat zutik, bestia zintzilik zea 'ta... Su bajua zuk ez 'zu izautu. Biño, nik, merituak dila
Ordun itten zin lanak.
- 'Ta urik gabe! Oain tra! grifun. Miño lenbizi ura karri, sua pixtu... Lan erra!
- Hola, hola... Denbo bateko zea...
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:29:10 - 0:31:10 (2' 00'')
Laburpena

Enrike gogoratzen da Borrondin norbait jaiotzen zen bakoitzean ospatu egiten zela: atso-lorrarekin. Aranburuko izeba: zikiratzailea, partera, hildakoak janzten zituena, odolkiak egiten zituena... Esku onekoa zen.