Aurrerapena

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:32:40 - 0:34:25 (1' 45'')
Laburpena

Enrikek dio beren aitona-amonetatik gurasoetara aldaketa gutxi egon zela, baina gurasoetatik beraietara bizimodua arrunt aldatu dela. Lehen, fabrika ale batzuk zeuden. Emakumeak ere joaten ziren lanera, baina ez zegoen industria asko. Gehiago zen basogintza, harrobiak, igeltserotza, ikazgintza... Txondorrak gogoan ditu eta baita mandozainak ere ikatza garraiatzen. Artikutzako bidea egin aurretik, Zaldingo bidetik ibiltzen ziren.

Transkribapena

-Zuk san zuna len zuen aurrekui...
-Gue bizimoduan kambiyo ikaragarriya in dula. 'Ta nik hoi askotan pentsatzen dut gure gurasuak ben gurasotatik kambiyo ttikiya izautu.
Hoi dena da ez zela abanzatu. Industriya asko. Dembatian, papelera, fabrika haundiya eta Pekin 'ta fabrika ale-ale batzuk zin.
Emakumik itten zuten lana e! Ni akortzen naz Iraurtzako Enriketak itten zula, Presondoko Juanitak 'e bai, alarguna zen.
-Bai.
-Fabrika haundiyan lana. Hola. Gaiñekun ez zen industriyaik. Basoa, harrobiya, ieltserotzan 'o ikatza 're mendiyan itten zen 'ta. Ikatza itten 'ta hola.
-Geo in zun saltua?
-E?
-Geo in zun.
-Bai...
-'Ta harrek kambitu zun.
-Geo bai. Gu, ne gouan akrotzen naz txondarra mendiyan nola itten zen, ikatza itten zen. 'Ta manduakin Zulukuak 'ta Matxalenguak eta mando saillakin
ben zintzarriyakin 'ta ikatzakin 'ta nola jeixten zin 'ta. Hoi dena. Artikutza 're kamiyua in biño lenoztik akortzen naz ni. Zaldiyakin 'ta nola tortzen zin, han 'e guardak eta bizitzen zin.
'Ta akortzen naz biri hontatik joten zin. Hortikan, Zaldiñen barrena Oialekura 'ta tak. Geo kamiyua in zen 'ta handikan. Geo presa 're in zuten 'ta .
-Kamiyua in aurretik nondikan zen hemen?
-Hemendikan. Zaldingo birian.
-Hemendik, hemendik. Zaldiñen barrena.
-'O Artikuzko biria. Oandikan 'e honei Artikuzko biria saten yogu. Zea Oialekun barrena, goiko kamiyoa ate.