Baserrian, lan eta lan

Transkribapena

-'Ta gaiñekun geo baserriyan len pentsua 're itxian bertan itten zen ez? Hanako paoxa 'ta (...)?
-A, bai, bai, bai. Artua 're asko botzen zen 'ta pentsua, pentsua beti ibilli izandu da errejilloiya, asko ibiltzen zen. 'Ta hola.
-Bai.
-Geo urte prankon esnia, azienda asko izaten zen, 'ta ona zerbezeikun pats hoi. Zerbeza itten zun pats hoi. Hemen deposittuk bagenittun 'ta hoik betetzen genittun 'ta.
Hola. 'Ta pentsua ahal zen ondo gobernatzia azienda. Dena segakin. Oan zalaira joten dia. Azienda zalaiyan daillen tokiyan, azienda daillen tokiyan, berdura gutxiyo atetzen da.
Garbitzen batzen dute 'ta. Dena segakin garbiyo 'ta nola sango zaittut sosa atetzea. Gaur gaiñea, gaur okiyo bizi da jendia, gaur ongi jaten da. 'Ta famili asko jaitan behintzat kampoa atetzen da bazkaltzea. Garai batin ez zen e! Zembat baserritar da ezkondu 'ta...
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:09:00 - 0:10:10 (1' 10'')
Laburpena Lehen, pentsua baserrian bertan egiten zen. Errejilloia. Azienda ongi zaintzen zen; ahal zen onena ematen zitzaion. Lan asko egin behar zen. Lehen, baserritarrak ez ziren etxetik atera ere egiten.

Jateko ohitura aldaketak

Transkribapena

-Ui tomatik 'ta 're hemen ez 'men zin tomatia 'ta ensaladan jaten, ez?
-Ez.
-Kastillanuk 'ta hasi 'men zin.
-Hoi ni soldado neola Leonen ikasi nun e! Ez zen hemen tomate gordiñik jaten sekula!
-Ez, ordun ez.
-Ezta pentsatu 're!
Ez, ez. Nik gure ama zenai hola torrita handikan 'ta hola 'ta hola 'ta hola tomate gordiña jaten 'ta zea. Tifusa harrapatzen 'men zea 'ta ez jateko.
-Soldaduk arbiya 're jaten zuten Zabalen akortzen naz ni. Zalaira jon 'ta arbiya hartu 'ta arbiya nola jaten zuten. Labaiñakin zeatuta.
-Gordiñik?
-Gordiñik.
-Berdura gauza erra da, nahasiyan, dena nahasiyan. Menestrak berdura klase asko du, nik asko gustatzen nau. Biño kambitu gauza kambitu, netzako gauza txarraoik ez da, kambitu.
'Ta gaur gaztiak, hoik asko, jakiña lanea joten dia 'ta. Biño illunarretan nahi izan ezkeo baluke dembua.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:07:19 - 0:08:20 (1' 01'')
Laburpena

Lehen ez zen tomate gordinik jaten entsaladan. Enrikek soldaduskan ikasi zuen tomatea jaten. Hemen ez zen jaten; tifusa ematen zuela uste zuten. Soldaduek arbia ere jaten zuten.

Baserria galtzen

Transkribapena

-San nahi nuke baserriyan, leno san dutena, zea lana ingo luke oandik, irabaziya izan ezkeo, errelebun ni beti fabrikan ibilliya naz, baserriyan aittu naz. Biño iaziya bazon.
Honek, nik kinzena beti zintzo entreetu yot honei, biño esniakin kartzen zun ya astekokonsumiziyua itteko aiña.
-Bai, ordun bai.
-'Ta sosa, ez genun asko iabazten jornala biño. Gaur ez do bat 'e, gaur bat 'e, bat 'e ez. Galdu gaiñea itten du gaur baserriyan.
-Hoi da.
-Hara, hautsak kooperatiba ibiltzen ttugu 'ta hamasei zaku kartzen ttugu 'ta gaur 'e deittu zattuzte eguerdiyan 'o noiz zen?
-Bai.
-Aber hautsa zembat 'zango 'ta hamasei beti bezela. (...) deus 'e. Enrikek ibiltzen du martxa. Nik launtzen yot, harrek ibiltzen du azienda 'ta zea dena martxa.
Biño ez do iabaziyik, ez do iabaziyik, ez do iabaziyik, bat 'e, bat 'e, bat 'e. 'Ta gaiñea oain oain prezisona, ez zu zuk aintzen. Dembatin tortzen zen "Bueno zea bat ber dut" 'o "Zembat baliyo du?"
Jabik aintzen zun, gaur eosten duna tortzen zattuna, harakiñak 'o harrek zeatzen zattu: "Hombeste patuko 'it! Nahi bauk man zak 'ta nahi bauk ez 'ta" . Hola... Ez do, ez do, ez do.
-Len zerbaitt 'e ikusten zen ...
-Arront.
-Bai, oaiñ ez da, ez da.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:02:31 - 0:04:00 (1' 29'')
Laburpena Lehen, esnearekin bakarrik ateratzen zen etekina. Gaur egun, irabazirik ez da, eta, gainera, galdu egiten da. Lehen, baserritarrak agintzen zuen erostunarekin; orain, alderantziz.

¡Alto! ¿quién vive?

Transkribapena

- 'Ta Emita 're hartu zuten ba, ez? Torri zinin?
- Bai, biño han Arritxuitan zin lembiziko soldaduk. Ya handik gotti ez zen.
- A...!
- Handik betti zen. Gu Zabalea torri 'ta geo zeatu 'ta... Goitikan eju itten ziuten: "¡Alto! ¿Quién vive ahí?" 'Ta "España" 'ta ordun aurrea. 'Ta segi.
- Ba reketik honea...
- Zabaletik hara jon ziñazten?
- Naparrutik, Naparrutik torri zin honea, Lesaka aiyekatikan 'o.
- Naparrutik, bai.
- Ni akortzen naz Galbaiyo deitzen 'yogu mendiy horrei
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-058
Pasartea 0:46:20 - 0:46:50 (0' 30'')
Laburpena Gerraren hasieran, Zabale hartu zuten tropek, eta Zabalekoak Emietara joan ziren, familiakoak baitzituzten. Baina Emieta inguruan, Arritxurietan ere bazeuden soldaduak. Haien ingurutik pasatzerakoan, "¡Alto! ¿quién vive?" oihu egiten zieten, eta hauek 'España' esan, eta aurrera. Galbariomenditik etorri ziren tropak.

Transkribapena

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-058
Pasartea 0:41:00 - 0:46:20 (5' 20'')
Laburpena Enrikek gerrako hainbat pasarte kontatu dizkigu. Horietako asko lehendik kontatuak dizkigute. Karrikako fusilamendutik ihes egin zuen pasaitarrarena, gero Trabalekura iritsi zena. Pasaitar hori Errenteriako plazan listero zegoen eta postutik kanpo gelditu zenak salatu omen zuen. Arangureneko aita-semeena ere kontatu digu.