Baserria galtzen

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:02:31 - 0:04:00 (1' 29'')
Laburpena Lehen, esnearekin bakarrik ateratzen zen etekina. Gaur egun, irabazirik ez da, eta, gainera, galdu egiten da. Lehen, baserritarrak agintzen zuen erostunarekin; orain, alderantziz.

Transkribapena

-San nahi nuke baserriyan, leno san dutena, zea lana ingo luke oandik, irabaziya izan ezkeo, errelebun ni beti fabrikan ibilliya naz, baserriyan aittu naz. Biño iaziya bazon.
Honek, nik kinzena beti zintzo entreetu yot honei, biño esniakin kartzen zun ya astekokonsumiziyua itteko aiña.
-Bai, ordun bai.
-'Ta sosa, ez genun asko iabazten jornala biño. Gaur ez do bat 'e, gaur bat 'e, bat 'e ez. Galdu gaiñea itten du gaur baserriyan.
-Hoi da.
-Hara, hautsak kooperatiba ibiltzen ttugu 'ta hamasei zaku kartzen ttugu 'ta gaur 'e deittu zattuzte eguerdiyan 'o noiz zen?
-Bai.
-Aber hautsa zembat 'zango 'ta hamasei beti bezela. (...) deus 'e. Enrikek ibiltzen du martxa. Nik launtzen yot, harrek ibiltzen du azienda 'ta zea dena martxa.
Biño ez do iabaziyik, ez do iabaziyik, ez do iabaziyik, bat 'e, bat 'e, bat 'e. 'Ta gaiñea oain oain prezisona, ez zu zuk aintzen. Dembatin tortzen zen "Bueno zea bat ber dut" 'o "Zembat baliyo du?"
Jabik aintzen zun, gaur eosten duna tortzen zattuna, harakiñak 'o harrek zeatzen zattu: "Hombeste patuko 'it! Nahi bauk man zak 'ta nahi bauk ez 'ta" . Hola... Ez do, ez do, ez do.
-Len zerbaitt 'e ikusten zen ...
-Arront.
-Bai, oaiñ ez da, ez da.