Jateko ohitura aldaketak

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:07:19 - 0:08:20 (1' 01'')
Laburpena

Lehen ez zen tomate gordinik jaten entsaladan. Enrikek soldaduskan ikasi zuen tomatea jaten. Hemen ez zen jaten; tifusa ematen zuela uste zuten. Soldaduek arbia ere jaten zuten.

Transkribapena

-Ui tomatik 'ta 're hemen ez 'men zin tomatia 'ta ensaladan jaten, ez?
-Ez.
-Kastillanuk 'ta hasi 'men zin.
-Hoi ni soldado neola Leonen ikasi nun e! Ez zen hemen tomate gordiñik jaten sekula!
-Ez, ordun ez.
-Ezta pentsatu 're!
Ez, ez. Nik gure ama zenai hola torrita handikan 'ta hola 'ta hola 'ta hola tomate gordiña jaten 'ta zea. Tifusa harrapatzen 'men zea 'ta ez jateko.
-Soldaduk arbiya 're jaten zuten Zabalen akortzen naz ni. Zalaira jon 'ta arbiya hartu 'ta arbiya nola jaten zuten. Labaiñakin zeatuta.
-Gordiñik?
-Gordiñik.
-Berdura gauza erra da, nahasiyan, dena nahasiyan. Menestrak berdura klase asko du, nik asko gustatzen nau. Biño kambitu gauza kambitu, netzako gauza txarraoik ez da, kambitu.
'Ta gaur gaztiak, hoik asko, jakiña lanea joten dia 'ta. Biño illunarretan nahi izan ezkeo baluke dembua.