Gaztetan lana eta dantza, biak

Transkribapena

- Baserri haundiya izandu da beti Borrondi? 'O azienda asko 'ro...
- Ez. Beti sei behi 'o (..) hola izaten genittun. Ez, haundiya ez.
- Kozkorra.
- Nehikua.
- Bai, nehikua.
- Laneko nehikua.
- Dena eskukin in ber zen lan dena 'ta bai, nahikua izaten genun.
- 'Ta gehiyena zer zen, beno behiyak zenittun 'ta ardiyak 'ta 're bai? 'O...
- Ez, ez.
- Behiyak.
- Behiyak bakarrik izaten genitun bai.
- Esneko behiya?
- Esneko behiya. Oillo batzuk eta, konejo batzuk eta hola.
- Urtian txerri bat 'o beste hill 'ta hola. Bai.
- 'Ta zea, zu ya baserriyaz erki zenekila torko ziñan. Iakutsi ez zizuten askoik in ber izango.
- Ez, ez, ez.
- Behiy jeisten 'ta bazekin 'ta sean 'e bai 'ta..
- Sean 'e bai.
- Denin ai ber izaten nun.
- Ongi elejittu zun Enrikek. Ya ikasiya hokiyo.
- Hombre! Klaro. Bai, bai.
- 'Ta izautu ze san 'zute? Izautzen ziñaztela zea, gaztetikan?
- Bai, izautu bai.
- Bai, kustez izautu, bai, hoixe baietz, bai. Ordun barriyun eraretxokuak denak herriyan gehinak izautzen giñan. Leno san 'uten bezela, ba (...) Altzibarko billera ez giñen iñoa joten beste 'ta bertakoa, berta. Dena izaten zen.
- Altzibarrea 'o Ergoina. Gaiñekun... Geo zea 're Txikierdira 're bai.
- Oiñez Txikierdira. Bizikletan jon biño nahiyo launakin oiñez jon 'ta hola. Hola izaten zen.
- Berriketan, ez?
- Bai, bai. Bolada 't izandu genun Txikierdin dantzan ibilli 'ta bertan afaltzen genuna. 'Ta patzen genun sei duro 'ta hamar errial. Bai. Afaiya. 'Ta... Kafia hartuta hoi. Zerbait plato jan 'ta geo postria 'ta hola. Hamar errial. 'Ta kuadrilla juntatzen giñan dezentia 'ta beste batzuk
itten genun sei duro 'ta kafeik hartu ez. Kafia hartu gabe.
- Hamar errial aurretzetik.
- Geo... Eon pixka 't. Geo kafia hartzen bagenun, hoa biña pezta kobratzen zuten, zortzi errial. Bi errial aurretzen genittun. (...)
- Biño hoiy ya..
- Hoiy soldaotik torri 'ta geo, e!
- A!
- Biño Maitxokin hasiya ziñan ya?
- Ez.
- Ez.
- Lenoztik. 'Ta ordun 'e bai al zin kuadrillak eta? Kuadrillak 'ta juntatzen ziñazten?
- Neska 'ta mutill ez, e! Beti mutillak eta.
- Mutillak.
- Bai, juntatzen giñan, kuadrilla gaitza juntatzen giñan! Denak eraretxo batekuk.
- 'Ta karrikakuk bakarra 'ro...
- Ez, ez. Bordazpiko Joxe, ez dakit izautuko zenun zuk... Bordazpiko... Ergoinguk eta Iturriozkuk eta denak juntatu ordun.
- Denak.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:27:10 - 0:30:30 (3' 20'')
Laburpena Borrondin behiak zituzten, esnetarako behiak. Maitxo baserrian ikasita etorri zen. Elkar ezagutzen zuten. Lehen denek ezagutzen zuten elkar. Bileretara nora joaten ziren: Altzibar, Ergoien eta Txikierdira. Mutilak eta neskak aparte, koadrillan. Auzo askotakoak elkartzen ziren.

Borrondi baserria

Transkribapena

- Bai. Ezkondu... Bai, bai.
- Denak lanea joten giñan 'ta...
- Zu gehixio aittu ziñalako zeorre geldittu.
- Bai, bai. Ongi moldatzen giñan. Esnia, esne pranko atetzen genun 'ta garaiy haitan esne puska 't atetzen 'e ongi defenditzen zen.
- Sesiyun aitzeko 're demboik ez genun izaten ordun.
- Ze itteko?
- Bakotxa be lanin. Sesiyuneko demboik ez genula izaten.
- Hoi 're hala da, e!
- Dena eskuz. Goizin lau terditan jaiki 'ta behiyak jetxi 'ta seitako lanea joten nitzan ni, e!
- Eskerrak ordun indarra izaten dela. Bestela, gaur in ber balike...
- Gaztetasun bat, eraria bada... Pentsa gabe lana itten zuna 'ta konforme. Ni behiñ 'e bajakin eondu gabia naz miñez.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:23:40 - 0:24:30 (0' 50'')
Laburpena Baserri koxkorra zen Borrondi. Esne nahikoa ateratzen zuten eta garai hartan hori asko zen. Gaztetan lana erruz egiten da. Haserretzeko denborarik ez da izaten.

Baserrirako

Transkribapena

- Ni, bai, ni hemen geldittu baserriyan.
- Biño zarrena ziñan? Ez.
- Ni laugarrena.
- Laugarrena.
- Seniditan laugarrena.
- 'Ta hoi nola itten da? Zeiñ geldittu baserriyan 'ta hoi?
- Jenealin baserriyan gelditzen zen semia, ez? Jenealin toki gehinatan. 'O apiziyo gehixkuna duna 'ro, aziendatako 'ro, ez dakit ba! Bat 'e zeik gabe, iñoi galdezka ai gabe zeatzen 'zu, biria hartzen 'zu 'ro iertzen 'zu 'ro... Gue anaiyak, beste bi anaiy 'ttut nik. Bat Irunen 'ta bestia
Hondarraiyan bizitzen dia. Haik sekula ez zuten aziendakin 'ta ezertako gogoik. 'Ta geo nik herrerun lana itten nun 'ta dembo gehixio nun baserriyan aitzeko 're 'ta ze nahi 'zu ba! Hara! Ezerren zeaik gabe, holaxe. Hola dia gauzak. bai. Arrebak 'e neskame eonduak...
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:21:10 - 0:22:00 (0' 50'')
Laburpena Enrike gelditzen zen Borrondin. Baserrian, aziendarekin gehiena aritzen zena gelditzen zen ia gehienetan. Inori galdetu gabe bidea hartzen joaten zen.

Apaizei errespetua

Transkribapena

- Ez behin ezkondu ezkio ez nitzan...
- 'Ta ze joten ziñan astuakin 'o?
- E?
- Astuakin.
- Astuakin?
- Astuakin.
- Bai.
- 'Ta han zea zen, ez?
- (...) maldatan gotti betti elurra zenin 'ta!
- Estrata 'ro herri biria 'o zerbatte bazen...
- Estrata, txarra gaiña. Ze bire! Jesus! Arron txarra.
- Biño ez zen... Biria nondikan zen? Ez zen uaiñ bezela pista den bezela. Ez al zen zea, Olalde aldea...
- Ez, hoi lenuokua.
- Hoi herri biria.
- Gu behiñ 'e ez giñen handik ibilli. Beno, behiñ 'o behoñ pasa bai, biño gaiñekun biria beti oain den bezela.
- A!
- Oan, biria txarra, txarra, e? Bueno!
- Ni behin akortzen naz...
- Amakiña bier lohitan belauniko jarriya! Don Jose Luis zeakin, Pazkuzkukin tortzen zen Garizuman. Eta harrek... Axeiya Manolo, zeakin...
- Monagillo 'o?
- Monagillo. 'Ta biyek tortzen zin beti. 'Ta zintzerriya. Astua aurrea biali 'ta lohitan belauniko zea, haik pasa arte. Hola.
- Estrata gaizki zen ordun.
- Holoko zeik. Biño haik 'e sufritzen zuten ordun, e? Hala ibiltzia ba al dakizu zuk zer zen?
- 'Ta hoi...
- Goizin tortzen zin e, goizin goiz.
- Eta hoi noiz itten zuten? Pazko eunin?
- Bai. Pazko... Zea, Gaizuman.
- Urtian behiñeko zea hoi.
- Tortzen zin itxian joten ez zinak, attona guria 're larogeita hamalau urtekin hil zen, attan osaba genun guk itxian. Atta... Béak familiyik ez, osabak eta, 'ta zuten gue atta hartua. Behintzat.
- A!
- Eta harena urtian beti bi biaje, hiru iual ingo zittun, zea, Don Jose Luisek beti.
- Eta harrekin zea ittin, in ber zen belauniko jarri?
- Belauniko zea
- Birian baldin bazon 'ta jotzen zuten 'ta belauniko...
- Ordun belauniko jarri ber.
- Txapela kendu. Txapelakin ibiltzen giñan.
- Nik ez nun txapelik izaten, biño.
- Haiyek, gizasemik bai. 'Ta iozein lekutan zu bazuzten 'ta apaiz bat ikusten baldin bazen heldu zela harek pasaeran beti txapelan saludatu. Bai. Zea haundiya zen.
- Hola.
- Errespeto gaitza. 'Ta beorika hitz ein beti apaizai 'ta...
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:14:50 - 0:17:25 (2' 35'')
Laburpena Maitxo esneketara joaten zen astoarekin. Askotan belauniko jarri behar izaten zuen. Makina bat aldiz belauniko jarria da, apaiza pasatu bitartean. Elizara joan ezin zutenei jauna ematen ibiltzen ziren apaizak. Enrike: errespetua apaizari, txapela kendu, berorika...

Apaiza, larri

Transkribapena

- Beroxio hoi da..
- Beno, hola dia
- Beno ba hasiko ga. Etxian jaiyoko ziñazten zuek?
- Bai, bai.
- Zuek ospitalin 'ta ez.
- Ez, ez.
- Ez zazte goatuko eun hua, klaro!
- E?
- Eun hua ez zazte gotuko, jaiyo ziñaztena?
- Hombre!
- Zailla izango da hua gotzen.
- Zailla da.
- Zailla.
- Bai.
- Itxian zela, bai. Eta bataillua? Lembailen in ber zen, ez?
- Hurrungo eunian.
- Bai. Hurrungu eunin! Jolin!
- Jaiyo 'ta hurrungo eunian.
- Hua ez zen faltatzen e!
- Porsiakaso.
- Deskuidun hill ezkio 'ta... Dembo bateko apaizak hola zin.
- (...)
- Ez dakit ze izango zin, apaizak 'o (...)
- E?
- Ordun justizi gaitza zen.
- Bai, bai. Nik aittu izandu dut, behintzat bat enterratu dute 'ta entierrua patu gabe euki 'ta bikaiyuak harren anaiyaiy 'ro san 'yo: "Aittu, hola 'ta hola zuek entierrua patu gabe
dakazute 'ta hua purgatoiyun sufretzen eongo da." "Ez dakit hua sufretzen don, biñ zu, behintzat hala zaude nik patzen ez dizutelako!"
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:11:10 - 0:12:25 (1' 15'')
Laburpena Lehen, jaio orduko bataiatzen zen eta entierroak ere garrantzitsuak ziren. Purgatorioa. Enrikek gertaera bat kontatu du entierro baten gainean.