Apaizei errespetua

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:14:50 - 0:17:25 (2' 35'')
Laburpena Maitxo esneketara joaten zen astoarekin. Askotan belauniko jarri behar izaten zuen. Makina bat aldiz belauniko jarria da, apaiza pasatu bitartean. Elizara joan ezin zutenei jauna ematen ibiltzen ziren apaizak. Enrike: errespetua apaizari, txapela kendu, berorika...

Transkribapena

- Ez behin ezkondu ezkio ez nitzan...
- 'Ta ze joten ziñan astuakin 'o?
- E?
- Astuakin.
- Astuakin?
- Astuakin.
- Bai.
- 'Ta han zea zen, ez?
- (...) maldatan gotti betti elurra zenin 'ta!
- Estrata 'ro herri biria 'o zerbatte bazen...
- Estrata, txarra gaiña. Ze bire! Jesus! Arron txarra.
- Biño ez zen... Biria nondikan zen? Ez zen uaiñ bezela pista den bezela. Ez al zen zea, Olalde aldea...
- Ez, hoi lenuokua.
- Hoi herri biria.
- Gu behiñ 'e ez giñen handik ibilli. Beno, behiñ 'o behoñ pasa bai, biño gaiñekun biria beti oain den bezela.
- A!
- Oan, biria txarra, txarra, e? Bueno!
- Ni behin akortzen naz...
- Amakiña bier lohitan belauniko jarriya! Don Jose Luis zeakin, Pazkuzkukin tortzen zen Garizuman. Eta harrek... Axeiya Manolo, zeakin...
- Monagillo 'o?
- Monagillo. 'Ta biyek tortzen zin beti. 'Ta zintzerriya. Astua aurrea biali 'ta lohitan belauniko zea, haik pasa arte. Hola.
- Estrata gaizki zen ordun.
- Holoko zeik. Biño haik 'e sufritzen zuten ordun, e? Hala ibiltzia ba al dakizu zuk zer zen?
- 'Ta hoi...
- Goizin tortzen zin e, goizin goiz.
- Eta hoi noiz itten zuten? Pazko eunin?
- Bai. Pazko... Zea, Gaizuman.
- Urtian behiñeko zea hoi.
- Tortzen zin itxian joten ez zinak, attona guria 're larogeita hamalau urtekin hil zen, attan osaba genun guk itxian. Atta... Béak familiyik ez, osabak eta, 'ta zuten gue atta hartua. Behintzat.
- A!
- Eta harena urtian beti bi biaje, hiru iual ingo zittun, zea, Don Jose Luisek beti.
- Eta harrekin zea ittin, in ber zen belauniko jarri?
- Belauniko zea
- Birian baldin bazon 'ta jotzen zuten 'ta belauniko...
- Ordun belauniko jarri ber.
- Txapela kendu. Txapelakin ibiltzen giñan.
- Nik ez nun txapelik izaten, biño.
- Haiyek, gizasemik bai. 'Ta iozein lekutan zu bazuzten 'ta apaiz bat ikusten baldin bazen heldu zela harek pasaeran beti txapelan saludatu. Bai. Zea haundiya zen.
- Hola.
- Errespeto gaitza. 'Ta beorika hitz ein beti apaizai 'ta...