Etxearen jabe

Transkribapena

- Jende pilla 'rra torri zen e?
- Bai. Asko, asko.
- 'Ta haik ze, klaro, haik oaindikan ez zuten eosteko diruik 'ta ze itten zin, apopilo sartu?
- Apopilo sartu. Batzuk ez zuten hartutzen 'ta asko zen zu, ben kontura txabolak in 'ta beno. Asko... extremeño hoik lembizitikan oso ongi ez zin bizittu e! Jesus!
- Haik 'e benak pasik?
- Benak pasik ttuzte bai, geo ez, geo denak indartu iñ ttunen. Bazekiten gutxikin bizitzia zer zen 'ta geo itxiak eosi 'ta patu. 'Ta geo saldu diru galantakin 'ta ordun ben herrira, han itxe txar batzuk utzita torriya. 'Ta hola.
- Hoi gaiñea haik kanbituko zuten ez? Ze len hemen dena maixter izaten zen...
- Dena maixter!
- Haik hasi zin eosten 'ta ordun guk 'e bai ez?
- Bai. Nik sate 'ut, gue gazte denbun iñor ez zen etxia beria zunik, gaur denak battiten etxia beria. Eta Portuburu: beti saten ziuten, han mutil gaztiak zin, "Bai, Portuburun itxe aldeko semia da 'ta hobe yozute kaso iñ" 'ta oaiñ denak, itxe aldeko semik dia oaiñ.
- Hoi ze saten zizuten, amak?
- Ez, ez...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:15:00 - 0:16:20 (1' 20'')
Laburpena Etorkinek hasieran oso gaizki pasatu zuten; ezer gabe etorri ziren. Batzuetan etxeetan hartzen zituzten, baina beste asko txaboletan jarri ziren bizitzen. Gero hasi ziren beren etxeen jabe egiten, eta euskaldunak ere orduantxe hasi ziren etxea erosten. Ordura arte gehienak maizterrak ziren, etxe aldeko seme-alaba batzuk kenduta.

Ez daukanak ongi ohi daki edukitzea zein den ona

Transkribapena

- Nik beti jendikin beti ongi eaman dut. Gaizki eamanta ze itten 'zu? 'Ta ahal duna laundu. Nik saten ñet, nik esatia ez duk eroki miño... nik amakiñ bat torri 'ta... hor oaiñ itsutu dela aittu dut; andre andaluz ttiki bat... kriston palizak emate 'izkionen gizonak.
'Ta eun batin hor heldu zit "¿Ya me prestaría cien pesetas?", ordun asko zen, "Porque..." eman ziyola paliza eta hautsi zittula antijuk eta "No tengo dinero y no puedo andar sin gafas" y patatin. Arratsa! "Bueno, bueno, ya te daré". "Kobratzen dutenin...", lana itten zun,
"Zea... emango zattut", 'ta baita eman 'de. 'Ta asko zen hogei duro ordun. 'Ta hola, hola askoi.
- Sate 'ute, gutxina euki dunak gehiyena launtzen dula.
- Bai, egiya da hori, egiya da hori.
- Bakizulako ze pasten den ez? Horregatik izango da? 'Ta gehina dunak berriz...
- Gehinak dunak ez daki zer den mixeia izatia.
- Klaro, klaro... 'Ta zuk 'e horregatikan, ikusi zenunin haurrakin kanpun geldittu ber zula... zu hamaika seme-alabakin...
- Kanpun geldittu nitzan 'ta. Zer zen hori? Beno. 'Ta harrek gaixuak iñor ez zakan hemen launtzaikan. Nik sikira senidik 'ta... Miño bakoitxak ben tokitan nahiko lan izaten...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:13:00 - 0:14:40 (1' 40'')
Laburpena Arroxa beti saiatu izan da jendearekin ongi eramaten eta behar duenari laguntza ematen. Hika.

Apopiloak

Transkribapena

- ...zittuzten, saldu hemen diru galantin 'ta ben herriyan etxe txar batzuk bazittuzten 'ta hara jonak dia, hara jonak asko.
- Kontazu Arroxa atzo kontatu zenina: nola hartu zenun apopilo...
- A bai. Hori?
- Familiya hua.
- Hori? Gaixua! Bueno hiru alaba bizi dia. Hiru alaba zittuzten. Hoi... beno, hemen...
Paxana saten ziyoten. Hemen lana itten zuten nekin fabrikan, eta gizona, asko torri zen bezela, hoi 're torri zen lan billa horren nik saten duten horren gizona, 'ta apopilo jarri zen hor, oaindik bizi da andria hura. Miño erren... hura 're bizi zen errentan.
'Ta geo apopilo zon tokiya hartan bazola tokiya 'ta be familiya karri ber zula. 'Ta be Faixan 'o horrek dirijitu zun nola 'ta, ekarri zittiñen, ya birian zozten eta geo saten yo etxeko andriak, etxeko andriak eyola utzitzen familiyik kartzen 'ta ya kampun zoztela.
'Ta ni lanetik itxea heldu nitzan 'ta san zin: "Señor Rosa..." nola heldu zin ben parajatik eta nik san niyon: "¿Por qué no llevas tú?" bera zaldite... "Porque mi marido es dueño y ni pensarlo. Y ya está en el camino" beno, beno. Nik san niyon:
"Biño nola hartuko ttut ba nik? Hoimbeste ume dauzkit neonek 'ta! Haik lo dozte gañea" hala zozten bezela. 'Ta geo pentsatu nun ne baitan: "Nik hoimbesteko itxia... Kanpun lotan... beno, beno...". Karri zittun, torri zin. Gaixuak!
Ikatzako trenan majinin torriyak izango zin, denak ikatxakin beltz-beltz iñak: hiru nexka 'ta senar-maztik. Beno, ne muttilak, umik, jaikizi nittun bi kuartutik, 'ta haik jakin ez, klaro! Haik nik lo itten nun kuartoa pasa, ne ohiyea 'ta, beno, jarri nitttun.
"Ta beno, oaiñ ordun nik in berko dut lurrin lo". Lurrin in niñen lo, nik, gaba hartan. Beste kuarto bat banakan hemen, jarri gabia, hutsa, gu 're honea torri berriyak giñan 'ta... urtebete... urtebete 'ro hola torri giñala. Eta...
miño zen emakume bat estimatu zuna in niyon faboria hura; geo ni begitik opetuta eunero klinika, ya ordun Errenteiyan bizi zen, eunero joten zen nena hura, ni garbitzea 'ta gauzak ittea. 'Ta gaixua... hemendik 'e jon zinin, saten zun gue seme batek:
"Entierrua hartuta near geyo in du Mercedesek gaur, bire guziya nearrez jon da" 'ta bai, hemen ez bazun 'e jateko nik beti prepatua 'ta "comele esto" 'ta, umiri prepatu 'ta. Berak dirua zuten. Ordun bostehun pezta errentan jarri 'ta lembiziko gauza... asko zen!
Lemiziko lana itten zunin errenta patu nei. Hillin asko zen bostehun pezta. Beak eskeiñi zin 'ta bueno... eta lau urte t'erdi pasa zittuzten eta geo nola sartu bainun Niessenin gizona. Niessenek in zittun obreruntzat 'ta itxiak, 'ta haitako bat hartu zuten 'ta han bizittu zin 'ta.
Geo hua, ez dakit zengatikan, utzi zuten 'ta beste toki batin eosi zittenen eta... oain dela urte pare bat 'o hil zin; gizona, 'ta andria lehenuo hil zen.
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:05:00 - 0:08:30 (3' 30'')
Laburpena Berak 11 seme-alaba zituen, eta, hala ere, familia bat hartu zuen apopilo. Etorkinak ziren eta gaua kanpoan pasatu behar zuten, bestela. Bere gelan sartu zituen eta berak lurrean egin zuen lo. Baina asko estimatu zion emakumeak; geroztik tratua izan dute beti. Hika.

Maistrak

Transkribapena

- 'Ta zea 're galdetu nahi nizun... e... zuek familiyan maixtra asko izandu zazte!
- Bai. Maestrak? Martxeli... Martxeli 'ta Xixili, biek maestrak dia. Maestra... herriyak jarri zittuztelako; eskola, dotriña erakusteko 'ta. Lembizi eondu zen Martxeli 'ta geo Xixili.
- Portuberrin aittu zin?
- Ez, Santanderren zen, toki bat. Han goixioko baserrian, Santanderren. Bai.
- 'Ta Xixili 're Santanderren aittu zen?
- Bai, bai.
- A! Nik uste nun Portuberrin aittu zela.
- Ez, ez, ez. Santanderren aittu zin. Han zon sala bat jarriya 'ta han aitzen zin.
Haik ayuntamentuk patzen zittun, asko ez biño behintzat, orduko dirua zen.
- Bai, miño haik dotriña 're ingo zuten miñon...
- Bai iskribitzen 'ta dena erakusten zuten. Berak zekitena.
Handik aurrea ez zionen erakusteik. Berak zekitena, 'ta beak ikasi zuten izebakin; oan nola da Lexaka? Lexaka da... hoin ama; Maria.
- Lexaka Uraitakoa ez? Uraitako gizona, bai?
- Bai. Horren ama, ne maixtra 're hua izandu zen, 'ta izebakin ikasi nittun ikasi nittunak eta hoik 'e bai, denak.
- 'Ta nolatan atrebittu 'te zin eakustea 'ta?
- Behintzat.... konforme... horrekin ibili zinak behintzat ikasi ziten eskriitzen 'ta letzen 'ta be sumar y restar y... gauzaik sentzilluna hoik behintzat denak, eakutsi zizkaten. Bai, hor ibiltzen zin.
- 'Ta hoi, gerra aurretik?
- Gerra aurretik, bai. 'Ta geo eskolan Ergoinea 'ta hola hasi zen jendia, handik aurrea.
- Tornolakuk Aiyerdira jaisten zin?
- Aiyerdira. Geo bai.
- Biaje erra!
- Erra! Erra...
- Oiñez gaiñea dena klaro, geo jarri zuten autobusa miño... urteta!
- Dena oiñez. Geo bakizu: titulu gehiyo ber zen 'ta gauza gehiyo atera zin gerra ondorin 'ta... mientras estaba Franco be gauzak zittun difentik... Gu horrekin bizittu ga.
- 'Ta izeba 'ta euskaraz 'ta aiko zin eakusten?
- Bai, bai, dena, dena...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:00:00 - 0:02:40 (2' 40'')
Laburpena Klaketa. Arroxaren familian maistra asko egon dira: izeba Maria eta bere ahizpak, Martxeli eta Xixili. Tornolako haurrei irakasten zieten Santander baserrian.

Gerrak dantzatzeko gogoa kendu

Transkribapena

- Eta zea in zenin... gerra bukatu zenin, ui, gerra torri zenin bailia 're ya ez zen?
- Ez, ez, ez. Errespetua zon ordun. Iñorre ez zen hoitan, ya gerrea eaman ziten gauza zen guziya 'ta. Hemezortzi urte kumplittu gabe gerrea eaman zuten dena.
- Akabo bailik eta gaiñekuk.
- Bai, denak.
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:57:10 - 0:57:46 (0' 36'')
Laburpena Gerra etorri zenean ez zen dantzarik izaten. Errespetu handia zegoen; izan ere, gerrara eraman zuten gauza zen guztia.

'Trabajadoreak'

Transkribapena

- ...hogei 'ta geyo laun, beak... 'Ta hoik jaitan, jaiero gue itxiin, berindua prepatzen ziyon gue amak. Eta hola... Gue amak jana asko jartzen zun. 'Ta hola.
- 'Ta zue gizona izandu zena 're torko zen? Ez, hua apopillua zen.
- Hua apopilua zen. Hua geo, gerra ya bukatua zen hua torri zeneko, bai.
- Miño ordun, dantza ze izandu zen, gerra arte?
- Gerran, ya gerran. Ordun ez zon... porke trabajadoria 'ta ze naspilla izaten zela uste 'zu?
Beira jarriyak denak lapurtzeko 'ta e'zuten 'ta... Gerran taberna ezin zen izan biño... Taberna ez gen... ez zen itxi sekulan. 'O baten batek nahi baldin bazun botil bat ardo eamateko 'o... Batzuk mutillak izaten zin itxetikan dirua bialtzen ziyotena eta ongi bizi zinak trabajadori haitan 'e.
Denetik bazin. Lapurrik haundinak ttunen de los de Bilbao, Bilbaotarrak 'ta personik jatorrenak andaluzak zin, trabajadori haitan, andaluces.
- Trabajadorik zer zin prisioneruk hartutakuk ez? Ze geo aparte zin soldauk?
- Ez, ez, ez. Haik trabajadorik haik kartzelan in ber zuten tokiyan lanin itten zuten, be pena.
- Bai, hoi da.
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:55:30 - 0:56:50 (1' 20'')
Laburpena

Gerra garaian 'trabajadoreak' etortzen ziren Portuberrira. Lapurreta asko izaten zen. Trabajadoreen artean jatorrenak andaluziarrak ziren. Hika.

Portuberrin taberna eta bilera

Transkribapena

- ...'ta karburua eosteko modua zunak 'o batzutan lapurtu Konpañiyaiy 'ta kandilla haik oso argi ona itten zuten, oso ona.
- 'Ta Portuberri taberna zuen gurasuk 'ta jarri zuten 'o...?
- Ez, aurrekotik. Beti izandu 'men zen. Ne attan attak 'ta amak eta... bai.
- 'Ta Tornolako taberna bakarra izango zen?
- Bai, huaxe. Ergoinen 'e bakarra zen Bialde. Bakarra izaten zen, 'ta geo zen Tolare.
- Bialde lenoztik zen e?
- Bai, lenotik zen, bai.
- 'Ta han ze juntatzen zen? Tornolako jendia 'ta...
- Miño oan bezelako parranda itteik ez zionen, ez zon diruik eta. Diruik ez zon... Norbaittek lana itten bazun... Mutillak sasoiyik hobenekuk iñone lanik ez 'ta itxian zu. Ordun, lana zuna, oso abetsa zen e! Oso aberatsa lana zuna.
'Ta lan bat Arditturrin hasi zin, lanin jarri eta soldauxka bertan manejatzen zuten, soldauxka iñ.
- Hoi da, soldauxka jon berrin, han.
- Bai. 'Ta geo; bilera 're bai al zen Portuberrin?
- Bai. Ne anaiak jotzen zun... ne anaia gaizki... gerran hil zena horrek, gaizki zola ikasi ñun soinu jotzen 'ta oso erki zekiyen. 'Ta beno, billera hoi izautu dugu. 'Ta lenotikan jotzen zun, itten zen bilera Zaldingo zabalian. Zuk ez dakizu non den Zaldin;
Epeletikan gora. Han zabal... beitu, hara 're bilera jon itten ttunen jendia. Han otsutarra haitakun attak jotzen zun soiñua.
- Miño hoi zu etza gotuko.
- Ez. Joten zela 'ta soiñua bazela 'ta hoik bai, miño gañekun ez, ni e'naz sekula hoita... Ni Altzibarrea 're, San Pedrutan, ne denbo guziyan behiñ bakarrik torri yunen, nola itxian beti izaten baizen soiñua... Altzibarrea.
- 'Ta zein... Portuberrira bilerara Tornolakua bakarra 'ro kanpotik 'e...?
- Jotin zin e. Altzibar aiekatik eta jende batzuk, beno, jakiñak: pudientes un poco... lana zuten mutil batzuk eta hola, gaiñekun...
- 'Ta zuek hairi beira?
- Hairi beira, 'ta gañea ordun erretira zen; ez bazenun hamarretan itxitzen taberna mikeletik etortzen zin 'ta multa...
- Jote al zin haraiño?
- Autxilin eoten zin 'ta.
- A klaro.
- Autxilin beti pareja bat eoten zen.
- Gerra aurretik 'e bai?
- Bai! Han bizitzen zin. Han bizitzen zin. 'Ta geo gerra torri zenin mikeletik kendu zittuzten,
kendu zittuzten.
- 'Ta zuek ze aitzen ziñazten, tabernin launtzen 'ta 'o dantzan 'o ze aitzen ziñazten?
- Denetik, denetik. Jaten ematen genun eta denetik itten genun.
Gue amak amakiña 'at kozina in ziñen. Jana 'ta geo Arditturrira torri izandu zin... Goizutatik 'e han kiebra jo zula 'o... Eta Olatxen bizi ttunen hogei 'ta geyo laun, beak... 'Ta hoik jaitan, jaiero gue itxiin, berindua prepatzen ziyon gue amak. 'Ta hola...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:52:10 - 0:55:30 (3' 20'')
Laburpena Portuberrin taberna zen. Jaietan bilera izaten zen Portuberrin; anaiak jotzen zuen soinua. Garai batean, Zaldinen izaten zen bilera. Arroxak ez zuen ezagutu baina entzuna zuen. Gaueko 10etan itxi behar zen taberna; bestela, Aritxulegin zeuden mikeleteak etortzen zitzaizkien. Hika.

Argindarra

Transkribapena

- ..."Hik ez duk oaiñik ixkin bat 'e iñ nik aiña", behin san niyon atton batei: "Izkiñ bat 'e ez duzu zuk iñ nik in ttuten lanak, ixkin bat 'e".
- Klaro zuk: baserriya, geo zentralin 'e aitzen ziñan lanin 'o gizona bakarra aitzen zen?
- Bai, zentralin 'e eakutsi ziten, makinak manejatzen nittiñen nik denak. Bai, bai, bai, eakutsi ziten. Nik zentraleko martxa banekiyen, gizona nomattea eamaten bazuten ni gelditzen nitzan. Beno, gehiyo, beste bi gizonek 'e itten zuten lana, miño
turnun itten zuten lana. Nik kasi nun. A! Oiañ berriro torri da... san niyon... "Aizu, Okilliko berri jakin nahi luteke", bi tokitik baizen indarra 'ta oaiñ saldu in zen fabri... hura, Iberduerok saldu in zun beste norbaittei, 'ta beste aiekatik heldu zen indar harrek makina diferentia zun
'ta "jakin nahi dute" 'ta horrek san ziyon hoi Iberdrolan enpleatu 'ta "Bueno, ni Iberdrolan enpleato eondu naz miño nik deus ez dakit hemen andre bat bada, seuraski harrek jakingo 'u", 'ta honea torri zen 'ta nik san niyon:
"Harrek lanin ai baldin bada sei ordu bakarrak ttik" deposittu haundi bat zen "Makina lanin ai bada sei ordu" eta bost kilometroko kanalia zun treinta por treinta, ttiki-ttikiya, 'ta zotz bat aski ziñen itxitzeko, 'ta geo presa hutsa!
'Ta hura ne gizonak geo haundittu zun dena.
- Bai e?
- Jornalaz aparte.
- Be borondatez?
- Bai. Hura dena... haundiyugo, geo ez dakit cincuenta por cincuenta 'o ze in zuten. Gue honek, neska... oaiñ den, beno oaiñ, Goizutan bizi den Mari Carmenek
hamaika ondar karraittu ziñen mando ttiki batekin. Hoi 're lan asko iña da, asko, denak gue umik lan asko in dute. Hoik e, hamairu urtetako lanea jon dia denak gue itxian. Denak.
- Berko!
- Berko 'o, eskola miño nahiyo zutelako lanea jon, hara! Eskola...
- Bai e? Gañekun zuk eskola 'ta man...
- Bai, eskola badute. Be... nola izaten da? Eskola korrinti hori denak baute. 'Ta hola.
- 'Ta zea... Zentrala hoiken aurretikan argi korrintik eta ez zen izango, hoik izango zin lendabizikuk?
- Ez, ez, ez zen. Lemizi, ni neskatxa... beno, e'nitzan oainik, lemizi Portuberri 'ta hoita
argiya jarri zutenin deposito ttiki bat jarrita, motor ttiki batin jarri zittuzten. Zenbat urte da ba? Nik ordun zenbat urte izango nittiñen? Beno, hamasei bat urte 'o, argiyak jarri zinin han, barriyu haitan. Gañekun ez zen...
herriyatan 'ta hola bazin biño barriyutan, barriyo askotan ez zen argiyikan. Tz-tz-tz. Geo hasi zin jartzen barriyutan.
- 'Ta argiyik gabe nola moldatzen ziñazten?
- Ui, kandelakin 'ta kinkiya. Petroleokin izaten zen, kinki batzuk, kinkiyak izaten zin, muturrin izaten zun algadona... algadoiya bustiya eoten zen beti petroliokin 'ta xintxilik haik jarrita. 'Ta geo Arditturritikan torri...
karburua izaten zen 'ta karburua eosteko modua zunak 'o batzutan lapurtu Konpañiyai 'ta kandilla haik...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:48:50 - 0:52:10 (3' 20'')
Laburpena Arroxaren senarra Okillegiko zentraleko arduraduna zen, baina Arroxak ere ikasi zuen zentrala maneiatzen. Zentralak jarri ziren arte auzoetan ez zegoen argirik; kandela eta kinkilarekin ibiltzen ziren. Hika.

Jainkoaren grazia edo lanarekin irabazia

Transkribapena

- ...'ttu honek. Hoik terreno hoik denak neriak dia; baatziak eta hoik denak, honenak dia, itxia honenak.
- Bai, bai. 'Ta ordun 'de oaiñ miño merkeuo zen miño ordun 'de dirua zen.
- Diru asko!
- Len 'de erregalo ez zela.
- Bai, diru asko zen ordun. Nik san niyon... nik anekdotak aleiya...
nik kontatutako anekdotakin atera zula semoia, apaizak esan zin. Nik, beti gauzak gouan ibiltzen dia, zazpi urte nittula 'o hola, gue amak 'e in ber izaten zun, taberna zun 'ta jendikin artajorran 'ta lana, eta Mieltxo, leno san dut;
Tromoiyana, horren amona zen Xaturnina, eta hoik... Mañula horren ama, Mieltxon ama 'ta hoik neskatxa gaztiak 'ta itten zuten fabrikan lana, miñon ez dakit, urtian hiru hilate 'ro fabrikak biali itten zittun,
'ta ordun artajorra 'ta ibiltzen zin eta gue itxea asko joten zin 'ta... horren ama Xaturnina, sekulan... oaindik 'e begitan zakanet. Zazpi urte nittun, oaiñ larogeita kontuk satea nijua, beno, gehiyo gañea... Eta ama neria haik... zelaira jon ber haikin 'ta bi sos man 'ta:
"Zuk kontu haurrai" 'ta haur kontzen[haur kontu:9456] ni geldittu nitzan 'ta bittarti hartan amona hoi ailletu zen 'ta ijito bat eskea, ordun gehiyo ibiltzen zen eskian, 'ta nik ez dakit ba, bi sos haik amak manak izaki 'ta haik hartu 'ta man niyon ijitu harrei 'ta amona horrek ze esan zin...
Oaiñ, saten zin apaizak, "'Ta oain ze pentsatu?", 'ta "Ui...", san zin "Ai, gaixua! Ze gauza erra in 'zun e! Ba, zuk hoi in 'zu 'ta Jaungoikuk leihotik gauza asko sartuko zattu zuri" 'ta ni "Ui, ze sartuko 'te nau?" Harta. Miño geo haundittukin pentsatzen bazu... honek san zina: "Nik hara:
Gizon bat ona eman, famili erra, ume onak, neone... hoi denak leihotik 'o nombaitik sartuak izango dia". 'Ta horrekin sermoia ate zula. Anecdotas.
- Jaungoikuk emango zizun, miño zu saiatuta 're bai, ez?
- Klaro, harek beste saiatu in ber da. Betela lan erra zakan! 'Ta holako kontuk asko dia, bizitzan. Batzui san niyon: "Nik?" Attona zar batzuk hor bizi... "Atsua hau beti hemen dailla.
Be denbu guziyan ez du lanik iñ", "Hik ez duk oaiñik ixkin bat 'e iñ nik aiña", behin san niyon atton batei: "Izkiñ bat 'e ez duzu zuk iñ nik in ttuten lanak, ixkin bat 'e".
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:46:00 - 0:48:50 (2' 50'')
Laburpena Arroxak gogoan du oso txikia zenean gertatukoa: amak sosa eman zion haur-zaintzen gelditu zelako. Ijitoa etorri eskean eta amak emandako dirua eman zion. Amona batek esan zion gauza ederra egin zuela eta jainkoak leihotik gauza asko sartuko zizkiola. Hika.

Bizimoduari aurre egiten

Transkribapena

- ...Inuzentzio" 'ta "Bai, guk ahalegiñak itten ttugu bera ongi izatetik". 'Ta geo hau itxia itteko terrenua eosi nun lemizi, 'ta geo koñaduk in zin, miño nik jarrita dirua. Nik dirua... ne gizona hil zenin txon... gue gizona denatan zen saiatzen... zuk ez dakizu txondarra zer den.
- Bai, ikusi dut.
- Ikatza itteko, beno. Bai. 'Ta itten zin holakuk 'ta ikatza saldu 'ta beno, ahal 'zunak... 'ta hil zenin gellittu zin ez dakit zenbat... hoi eosi in ber izaten da.
'Ta torri zitzaian gizon bat: "Nik eosiko 'izut" 'ta "Ez. Neonek ingo ttut hoik. Gizon bat billatuko 'ut eta...". Neonek in nittiñen, txondarra haik eosi 'ta ikatza. 'Ta ordun hamar milla duro asko zen e! El año sesenta.
Eta harrekin ni itxia itten hasi nitzan. Ni ez hasi, ne kuñadua, miño ne dirukin. 'Ta geo zor utzi nuna kobratzeko atzetik beti, 'ta beste koñado batek esan zin: "Horrei muturra itxiko yogu 'ta nik mango 'izut dirua". Hoi denak ikusi ttut nik! Miño, ni hemen nion.
- 'Ta gizona, zentralan kargua zuna izango zen?
- Bai. Miño ze pentsa... ze pasatu zen? Ordun Iberduero... Vasco dena Iberdrolak hartu zittun. Miño gizona neria hil zenin Ibarduero pasik zin zentralak miño personala pasa gabia
'ta ni geldittu nitzan una... erretiru mixerable batekin cuatrocientas cinco 'ta hamaika ume. Ni geldittu nitzan, cuatrocientas cinco pesetas. Aquí estoy yo.
- Klaro, dena zuk ate ber?
- 'Ta hoi denak... san zin obispuk: "Ez dakazu eliza 'ta deus jon berrik zerua ederra 'zu", "Ez dakit, han 'e azkena izango naz ni, por tonta".
- Han 'de itxia in berko 'zu, ez zattuzte erregalo mango!
- Parra in zun, "Han 'e azkena izango naz ni por tonta".
- Jo miño, in zenun zuk zea erra e? Hainbeste seme-alabakin...
- Bai.
- 'Ta itxian jabe iñ!
- 'Ta itxian jabe, bai, 'ta gaur milloiak baliyo 'ttu honek. Hoik terreno hoik denak neriak dia; baatziak 'ta hoik denak, honenak dia, itxia honenak.
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:43:40 - 0:46:00 (2' 20'')
Laburpena Alargundu zenean, senarrak utzitako txondorretik atera zuen diruarekin terrenoa eta etxea hartu zuen Arraguan. Alargun-sari eskasa gelditu zitzaion, senarra hil zenean enpresa aldaketa tokatu zelako. Hika.