Arditurri ixtearen arrazoiak

Transkribapena

-'Ta haik ez zuten geo beste iñon irekiko?
-Frantzesa haik?
-Ez. Hok ya ez.
-Hok, hok ya ez. Itxi ttuzte bestik 'e 'ta!
-Bestik 'e itxi zittuzten.
-Zea 're, Torrelabega 're itxi dute 'ta! 'Ta Piko de Europa 're uste 'ut nahiko lanakin, azkenekua izango da 'ta. Legorretan 'e itxi zen 'ta. Hola.
-Ze san zenun plastiku?
-Plastikuan aitzakiya itten zuten. Biño plastikukin in littezken gauzak, in ttezke plomukin 'e 'ta. Ez dakit. Netzako hoi politikak itxi du.
-Bai?
-Hoik politikan beldur izuarriya zuten. Nausiy hoik. Hoik ze papera ingo zuten, deus ez zola. Deus ez zola sango zuten haik beti. "A, hemengua hala ziok!" .
Saten zun azkena torri zen fakultatibua, murzianua zen. Benjamin hill 'ta geo. Hill ez, erretiatu 'ta bizittu zen urte batzutan Irunen. Akaso biziik izango zen oandik.
Murtzianu harrek saten zun "¡Aunque sea barrendero me marcharé yo de aquí!". Ordun ai zin bat hil zutela, bat ETAkuk zila 'ta.
Izuarri epoka txarra izandu zen hor Errentiyan 'ta. Horrako Bazen Garaiko(?) gizon hua 're ordun hil zuten 'ta. Ondo onduan hartan zon numbaitt 'e apopilo.
"Jesus, ni miro de la" Leiyotik beitu 're ez men zula itten. Harek ze sango zun ber zen tokiyan? Hemen deus ez zela. Miño ondorin 'e seittu in dute ixten. Legorreta 're itxi. Torrelabega 're itxi.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:12:00 - 0:13:50 (1' 50'')
Laburpena Mea ahitu zela eta plastikoa konpetentzia gogorra zela jarri zuten aitzakia Arditurri ixteko, baina Josek dio garai hartako egoera politikoak izan zuela eragin nabarmenena.

Arditurriko mugimendua

Transkribapena

-'Ta zea han bai al zen tabernikan 'o zerbaitt 'e 'ro? A bueno, komedoria bai, ez? San zu bazela...
-Komedorian kantina eukitzen zuten hoik Prantzesa 'ta hoik.
Lehenotik Martinmotzek 'e bai. Jenero askoik ez, ardua 'ta patarra 'ta kafia 'ta hola. Biño bai, bai. Nahi izan ezkeo.
-Bazen han.
-Bazen.
-Biño dembo askuan ez zen izango han, tabernan. Demboik galtzeko ez zen izango han.
-Ez. Lanteiko ordutan ez zon hara joteik. Gio handik ate ezkeo libre zen. Nik uste. Geo nahi zunak laneko ardua pixarra handikan hartutzen zuten askok.
-A bai?
-Zatua 'ro. Guk 'e bai batzutan. Hola.
-Muimento erra izango zen e, hor e?
-Bai... Politta zen.
-Karo geo kantinako 'ta 're jana kartzea 'ta 're ibilli berko zuten, ez?
-Bai. Hor ailletzen zen kamion kontua 're kamiyua iñ ezkiotik behintzat kantidadia. Batek hau karko zun, bestik hoi karko zun, bestik hua karko zun.
Mutillak ze muimentua! Oso politta zen hoi. Oso zea politta. Arratsin 'ta goiko zeatik beitu 'ta dena argiya 'ta. Herri koxkor bat bezela. Oso politta! Oan larrak hartua dena. Politta do.
-Nola hartzen dun larrak eta otiak e?
-Bai, zikiñak bai auro aski han.
-Ez zun, ez zun mango.
-Auro, auro ez da. Hogeita bi urte 'ro baia itxi zela.
-Bai. Zeai 'ta kosta yote
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:08:30 - 0:10:10 (1' 40'')
Laburpena Arditurriko meategietan mugimendu handia izaten zen. Langileez gain, jantokira eta kantinara etortzen ziren hornitzaileak ere asko ziren.

Lanpostuak

Transkribapena

-'Ta geo bai al zen tabernik...
-Enkargatua 'o zea, engrasadoria 're labadorin beti lan hartakua bakarrekua. Makinak engrasatzen eun guziya.
-Hortan bakarrik?
-Ehun motor 'o baizin.
-Hartako bakarrik?
-Bestik botiketan. Benenutan. Bestik han bakarrin.
-Bakotxa be...
-Harrek ez zela, han zen lanik polittena zun. Biño han botzen zen usaiya, hartu in ber. Bozalakin 'ta aitzen zen.
-Hoi zein engrasadoria 'o?
-Ez. Botiketaku hura.
-Botiketakua.
-Engrasadoria, zeaik, kezkik gutxina zuna. Oliyua 'ta grasa ibiltzen zittun 'ta.
Alletu in ber toki askota biño. Gaiñekun garbiya pranko.
-Bai, lan...
-Prexkua.
-Zuek denakin kompatuta behintzat.
-Emilio Gallegua. Urte askuan ...
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:07:00 - 0:08:00 (1' 00'')
Laburpena Arditurrin, langile bat egun guztian engrasatzen aritzen zen, ehun motor baino gehiago baitzeuden. Beste bat botiketan aritzen zen.

Lan baldintzak

Transkribapena

-Joe. 'Ta gaiñekun zea arropak eta zuek zea...?
-Buzua.
-Buzua?
-Buzua maten ziuten.
-Konpañiak maten zun?
-Bai. Bi buzo urtian.
-Auro hautsiko zin hoik.
-Bai, hautsitzen genittun prankotan urtia in biño len. Bai, lenotik berriz bombatxukin 'ta itxeko eamaten genunakin ibiltzen giñan.
Geo botak maten zizkiun. Botak 'e bai, gomazkuk.
-Bota polainak 'o?
-Bai, bota polaina zea hoik.
-'Ta zikindu asko ingo zen? Itxian, garbittu ze itxian?
-Itxian, itxian.
-Mekauen! Ordun andriak 'e zerbaitt 'e sango zun.
-Bai 'ta txarra zen zeantzat, labadorantzat. Hondarra 'ro kartzen genun.
Txia izaten zen, ez zen ikusten ya kasik biño. Arropan juntetan 'ta geo makina izorratzen. Harrei putaa errak! Gorra, gorra krixtala bezelakua.
-Hondatu itten harrek e?
-Harrek hondatzen zittula, arreglatzea torri 'ta hor zea hoik billatzen zizkaten auro. "Hemen non dakan honek desgastia, izugarriya iña zakak! Hondar horrek jaten ziok"
-'Ta nausiyak ez zun labadoraik errealo ingo?
-Ez, ez.Hua errealo(?), ez zen propina askoik ez hor.
-Jo.
-Ez zen propina asko. Geo hillate jaiyak eta. Hoik bagenittun.
Leheno gutxiyo biño, azkeneko beste fabrikatan 'e hillatia maten hasi zin'ta hor 'e man in ber. Dembatin zazpi eun.
-Zazpi?
-Zazpi eun.
-Zazpi eun.
-Urtian! Jaiak jarri zinin. Geo hamar 'ta geo pixkat. Ez zen bela eman, ez. Hillatia.
-'Ta lambatetan 'e lana ingo zenuten, ez?
-Labak arte. Bai.
-Lambata.
-A! Lambatin bai, dembo askuan bai. Dembo askuan. Geldittu giñan lentxiotik. Lambutin ez joten hasiyak giñan.
-'Ta gaiñekun gabin erreleboik eta hola ez, ez?
-Mineruk aittu zin dembo askuan.
-A bueno 'ta geo ura atetzen...
-Bai, ze ordutan joten zin. Lautako arrasaldin. 'Ta arratsin gaberdiyan 'o.
-Bai e?
-Baoiyak alde in batea. Bai, gau aldetik. Hoi zeagatik. Kargatzea joteko gio kia izaten zen izuarriya 'ta ez jon nahi iñork.
-A... Kia zer...
-Kia atetzetik.
-Kia.
-Goizin mineruk 'o kargatzaillik, eskombreruk jon orduko alde itten baizun kiak.
-Kia zerrek itten zuna, makinan oliyuk?
-Ez, ez. Tirua titzin, kalea(?) beltzeko kia. 'Ta hua pixkan pixkan pixkan atetzen da. Tximiniya paretxo xamarrin baldin bau auro joten da biño, zembait lekutan abantze haundiya baldin bada.
-Karo.
-Hantxe kia bertan. Bai geo goizin jonta 're nahikua. Usaiya galanta 'ta. Muniziyun kia.
-Karo, bai, bai. Haimbeste petardo jartzen bazin.
-Petardo
-Hamabost.
-Zulo.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:02:00 - 0:05:25 (3' 25'')
Laburpena Arditurrin urtean bi buzo bakarrik ematen zizkieten lanerako. Garbigailua hondatu egiten zen buzoetan ekartzen zuten mearekin. Lan baldintzak: oporrak, txandak. Hika.

Ilunpetan lanean

Transkribapena

- 'Ta argiya ze, karburua 'ro ze maten zenuten?
- Kintaño bagenun zea elektrika jarriya.
- A bazen
- Kintaño. Handik betti dena lanpara.
- Bai, 'ta dispatu ber den lekun ezpaito hor agantzen! bup! 'ta, denak lertzen dia.
- Karo. Ezin jarri argiya.
- Ez, etzon jartzeik.
- 'Ta zer zenittuzten kaskutan zeak ?
- Ez, ez, lanpara eskuan, karburukin.
- Hoi ze, hoi ikatz minetakuk 'men dia hoik , kusi ttut nik bai hoik
- Ikatz minetan zea grisu 'ro gasak sua hartzeko peligrua izaten omen da. Lanparaik ez 'men da ibiltzeik haitan.
- A... Zerbatte bot harrek botzen dun zeangatikan?
- Zea bai, pompa hartzen du, bakizu, karguruk zea bustitzen bada. 'Ta, haingatik 'men dia kupeteku hoik. Zea fila, fila, izangoia hoik.
-Hala izango'ia
- Zea lanpara, beno linterna bezela.
- Bai, bai hala izangoute, zerbait bateiya 'ro
-Hala sateunte bai. Holako komeiyak izaten dia.
- Joe.
- Lanpara, hemendik horrea ezin tza jon hoa gabe, eskua 'ta denak trabatzen zu. Minako lana trixti da e.
Geo alletzen zan lekuan lana itteko paetin kroxka batin zintzillik jarri 'ta beste allekan beste batek baldin badu bi baldin bazate biyek bana. Karburua nahiko izaten zen 'ta.
- Bixtantzako, bixta 're erki nekatuko zen?
- Bai bixtantzako ez da ona hoa!
- Ze hain argi gutxikin ie ierri 're etzen ingo non ai ziñan o' ez?
- Ez ba! Ez ba! Argiya al den biziyena jarri ber 'ta... bai
-Karo
- La lan txarra arrontin e? 'Ta gañekun zer zen beste tokitan miño okiyo patua o'? okerro igual?
- Bai ef ! Bai. Deskuentua bai amakiña't ta geyotik !
Prima pizar bat 'ta jarri zittuzten azken aldea, hillatin itten din metruk pixka't patzen zittuzten, mineruai 'ta.
Eskonbreruai bagoi kontun, honenbeste bagoi kargatzen battu pareja batek, hairi 're bagoiko honenbesteko 'ta... jornalaz aparte. Jornala arron ttikiya!
Bo! basia arron ttikiya.
-Holako lana inta e
- Eozin papeletan bezin exkaxa.
-Jo!
- Bai. Gio ordun e' bat gutxiyo kontatzen zuten, zaziordu pasatzen ginttun, holako engaño batzuk.
- Bai, bai. Zea batzuk jarri miño azkenin. Jo...
- Nomatte hor utzi ginttuzten ate giñanin, pranko ni kontentu geldittu nitzan.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:54:30 - 0:57:31 (3' 01'')
Laburpena Kintaraino, argindarra jarrita zegoen; handik behera lanpararekin ibili behar izaten zuten. Ilunpetan lanean, begiak asko nekatzen ziren.

Meazulo handiak

Transkribapena

Gio espatua goruo. Hola.
- 'Ta oandik pilla bat, hor?
- Uo...
- Miño lendabizi ura kendu berko luteke oan nahi baluteke!
- Santeunte ate beurtela 're, sateunte ate beurtela!
- Zeñek saten du? Ate beutela?
- Oañ ai din jentuza hok. Kostako ziyote erki!
- Pentsa sei hillabete ber bazin betetzeko!
- Betetzeko. 'Ta ze urak! Jesus, Kiminon itxian atzin hantxe da zulua iña. Erreka gaintik joten zen, 'ta errekan erdi erdiyin mineruk hantxe jarri zittuzten lanin 'ta, zulatu zuten belaxe, eztakit ba aste bat ibili ze zulatzen pasa zuten.
Anda demonio erreka dena! o zea, goitik betti! "Beteko 'uk laxter! "
-Bete laxter? sei hillate!
- Joe, erra e?
- 'Ta han bertan sortzen zinak bertan zaudelik!
- Bai, bai
- Ja, hoi gauza izugarriya da!
- Ura e? zenbat
- Hor eozin lekutan baito zea Oiartzungo eliza sartzeko añako huekua nonahi! bi haitan, sestan 'ta, bu! ikaragarriyak.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:53:10 - 0:54:30 (1' 20'')
Laburpena Sei hilabete pasatu zuen urak zuloak betetzen. Oiartzungo eliza sartzeko adinako zuloak nonahi daude.